Edukira joan

Ipar Korea eta Hego Korea arteko muga

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ipar Korea eta Hego Korea arteko muga
borders of North Korea
South Korea borders
Geografia
Herrialdeak Ipar Korea
 Hego Korea
Luzera238 km

Ipar Korea eta Hego Korea arteko muga estatu bien arteko muga internazionala da. Gaur egun, Koreako gune desmilitarizatuak markatutako lurreko muga batek eta mendebaldeko sekzioko itsas muga batek osatzen dute, eta muga horretatik sortzen da Iparraldeko Muga-Lerroa. Bi estatuen arteko muga 237 kilometro luze da. Muga lau kilometroko zabalerako tarteko zerrenda de Koreako gune desmilitarizatuaren erdian dago. Sistema guztiaren ondorioz, bi estatuen arteko muga munduko muga militarizatuena da.[1]

Korearren arteko mugaren sorrera 1945eko Jaltako Batzarraren akordioetatik dator. Bertan, Estatu Batuek eta Sobietar Batasunak, Japoniako Inperioak Bigarren Mundu Gerraren amaieran porrot egin ondoren Koreako penintsularen okupazio militar bateratua adostu zuten. Iparraldeko 38. paraleloa bi eremuen arteko muga teorikoa izan zetzala adostu zuten.

Baina laster, bi superpotentzien arteko desadostasunak agertuko ziren Korearen etorkizun politikoan. Mendebaldekoek hauteskunde libreak egin zituzten hegoaldean "Koreako Errepublika" sortzeko, eta iparraldean, berriz, erregimen komunistek "Koreako Herri Errepublika Demokratikoa" sortzearen alde egin zuten. 1950ean, bi erregimen antagoniko horien artean Koreako gerra piztu zen.

Gatazkaren lehen hilabeteetan, frontea oso gorabeheratsua zen: Ipar Koreak, penintsula ia osoa okupatzean abantaila izan arren (1950eko iraila), MacArthur jeneralaren indar estatubatuarren kontraeraso bat jasan zuten. NBEren agindupeko atzerriko tropen laguntzarekin, estatubatuarrek azaroan egoera erabat irauli zuten hegokorearren alde. Txinatar "boluntario"en esku-hartzeak in extremis erregimen komunista salbatu zuen, honek mendebaldeko aurrerapenaren ondoren Yalu ibaiaren mugaldean gotortuta baitzegoen. Kontraeraso bati esker frontea hasierako demarkazio-lerroaren inguruan egonkortu zuten.

Frontea egonkor mantendu zen 1953ko uztailaren 27an Panmunjomen (Hangul휴전선; RRhyujeonseon; MRhyujŏnsŏn) armistizioa sinatu zuten arte. Frontearen lerrotik gertu sinatu zuten, ondoren gaur egun ezagutzen dugun korear arteko muga bihurtuko zena.

Muga nahiko militarizatuta dago, eta hainbat gertakariren lekukoa izan da. Horien artean, Korearen arteko itsas gatazka esaten zaio.

2010eko martxoaren 4an, Ipar Koreako soldadu askok Hego Koreatik banatzen dituen lurreko muga zeharkatu zuten, herrialdetik ihes egin zuen desertore baten bila. Hala ere, hegokorearrek tiro egin eta erretiratu egin ziren.[2] 2010eko azaroaren 23an, Ipar Koreako artilleriak egindako tiroek Hego Koreako Yeonpyeong uhartean zenbait etxe suntsitu zituzten eta gutxienez lau hildako eta zauritu ugari eragin zituzten, bai militarrak, bai Hego Koreako zibilak.[3]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]