Irabazi-Ganemos Euskadi
Itxura
| Irabazi-Ganemos Euskadi | |
|---|---|
| Datuak | |
| Mota | alderdi politikoa |
| Herrialdea | Espainia |
| Ideologia | sozialdemokrazia, feminismoa eta ekologismoa |
| Kokapen politikoa | ezker politiko |
| Historia | |
| Sorrera | 2015 |
| Desagerpena | 2019 |
| webgune ofiziala | |
Irabazi-Ganemos Euskadi Ezker Anitza-IU, Equo eta Alternativa Republicana alderdiek osatutako «ekinbide sozial eta politiko ireki bat» izan zen. 2014ko urriaren 17an akordioa egin zuten. Podemos-Ahal Duguk ez zuen argitu haiekin bat egingo zuen edo ez.[1]
Abenduaren 20an jakin zenez, Irabazi-Euskadi plataformak 2015eko udal hauteskundeetan EAEn gutxienez 34 hiri eta herritan aurkeztuko zituen hautagaitzak[2]. EAEko hiru lurralde historikoetako foru-hauteskundeetarako hautagaitzak ere aurkeztuko zituztela jakinarazi zuten.
Azkenean, 27 zinegotzi udal hauteskundeetan eta Arabako Biltzar Nagusietan prokuradore bat lortu zituzten.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «Ezker Anitza eta Equo batera aurkeztuko dira hauteskundeetan, Irabazi izenarekin», Berria, 2014-10-18
- ↑ «34», Berria, 2014-12-21
Kanpo-estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]| Artikulu hau Euskal Herriko politikari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |