Edukira joan

Irati Gorostidi Agirretxe

Wikipedia, Entziklopedia askea
Irati Gorostidi Agirretxe

Bizitza
JaiotzaEguesibar, 1988 (36/37 urte)
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
euskara
Jarduerak
Jarduerakartista eta film-zuzendaria
IMDB: nm9352095 Edit the value on Wikidata

Irati Gorostidi Agirretxe (Egues, Nafarroa Garaia, 1988) artista eta zinemagilea da.[1]

Irati Gorostidi Agirretxe Donostia eta Brooklyn artean bizi den euskal zinemagilea da. Arte Ederretan lizentziaduna da eta Zinema eta Ikus-entzunezko Ikasketa Garaikideetan Masterra du.[2]Ikasketak Bilbon eta Bartzelonan egin zituen, eta Fulbright-en beka jaso zuen New Yorken. Bere filmak nazioarteko zinema-jaialdi eta museoetan proiektatu dira.[3][4]

Lan ibilbidea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zinemaren arloan egiten du lan, Pasaia Bitartean dokumentalarekin egin zuen zuzendari eta ekoizle debuta. Hainbat koprodukzio, lankidetza eta lan propio egin ditu, industria, lana, langile-mugimenduaren irudikapena eta gai horiek guztiak euskal testuinguruan batzen dituen espiritualtasuna eta modua batzen dituztenak. Beste zinemagile batzuekiko etengabeko lankidetza eta elkarrizketa ditu ezaugarri.[5]

Gertuko gertaera ezezagun baten aurkikuntza izan daiteke proiektu baten abiapuntua.[5] Irati Gorostidi

2016an zuzendu eta ekoitzitako lehen filma, Pasaia Bitartean, Sevillako Europako Zinema Jaialdian estreinatu zena eta Anthology Film Archives-ek (New York) programatu zuena. Hurrengo urtean Euritan aurkeztu zuen. Unicornio (2021) eta San Simon 62 (2022) heldu ziren ondoren.

2023an Contadores filma Cannesko Kritikaren Astean estreinatu ostean Donostiako Zinemaldira heldu zen.[1][6] Contadoresen hasierako ideia film luzea zen, eta Leire Apellanizen laguntzaz ANEKUMEN film luzea egingo du, Gorostidiren lehen film luzea.[4][6]

Lan hauexek egin ditu:[4]

  • Pasaia bitartean (2016)

Film laburrak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b Irizar, Itziar Ugarte. (2023-10-02). ««Langile mugimendutik komunitatean sartzera doaz pertsonaiak»» Berria (kontsulta data: 2023-10-02).
  2. Irati Gorostidi. .
  3. «Irati Gorostidi | Tabakalera» www.tabakalera.eus (kontsulta data: 2023-10-02).
  4. a b c (Gaztelaniaz) «Irati Gorostidi Agirretxe» marvinwayne.com (kontsulta data: 2023-10-10).
  5. a b «Irati Gorostidi Agirretxe | Tresnaka» www.tresnaka.net (kontsulta data: 2023-10-10).
  6. a b «Irati Gorostidi: "Uno de los propósitos de 'Contadores' es revisar o poner en entredicho los prejuicios"» EITB 2023-09-27 (kontsulta data: 2023-10-02).
  7. (Gaztelaniaz) «El corto Contadores, de Irati Gorostidi Agirretxe, se proyecta en la Semana de la Crítica de Cannes» EITB 2023-05-23 (kontsulta data: 2023-10-10).
  8. «Irati Gorostidi Agirretxe - Bing video» www.bing.com (kontsulta data: 2023-10-10).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]