Edukira joan

Eguesibar

Koordenatuak: 42°49′25″N 1°33′26″W / 42.8237222°N 1.5573611°W / 42.8237222; -1.5573611
Wikipedia, Entziklopedia askea
Eguesibar
 Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Eguesibarko bandera
Bandera

Eguesibarko armarria
Armarria


Map
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Lurraldea Nafarroa Garaia
Merindadea Zangoza
EskualdeaIruñerria
Administrazioa
Estatua Espainia
Erkidegoa Nafarroa
Izen ofiziala Valle de Egüés/Eguesibar
AlkateaAmaya Larraya (Navarra Suma)
Posta kodea31486
INE kodea31086
Herritarraeguesibartar
Geografia
Koordenatuak42°49′25″N 1°33′26″W / 42.8237222°N 1.5573611°W / 42.8237222; -1.5573611
Azalera53,5 km²
Garaiera503 metro
Distantzia9 km (Iruñetik)
Demografia
Biztanleria22.121 (2023:  326)
alt_left 10.517 (%47,5)(2019) (%48) 10.611 alt_right
Dentsitatea171,49 bizt/km²
Zahartzea[1]% 45,98
Ugalkortasuna[1]‰ 102,84
Ekonomia
Jarduera[1]% 86,77 (2011)
Desberdintasuna[1]% 0,28 (2011)
Langabezia[1]% 9,85 (2013)
Euskara
Euskaldunak[2][3]% 10,60 (2018: %2,68)
Datu gehigarriak
Webguneahttp://www.valledeegues.com/

Eguesibar[4] ([eɣues̺iβaɾ]) Nafarroa Garaiko erdialdeko ibar eta udalerri bat da. Iruñerrian dagoen arren, Zangozako merinerriko eta Agoizko epaile-barrutikoa da. 53,28 km2 ditu, eta 19.014 biztanle.

Ibarreko herriburua Olatz Txipia eta Egues herrien artean txandakatzen zen; geroago Eguesen kokatu zen baina 2011z geroztik udaletxea Sarrigurenen kokatzen da, gaur egun alde haundiz biztanle gehien dituen kontzejuan.

Iruñerriko Mankomunitatea, zaborra bildu, ur-hornidura eta bestelako zerbitzuak eskaintzeaz arduratzen da, Iruñea inguruko gune metropolitarreko beste hainbat herritan bezala.

Inguru naturala eta kokapena

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Eguesibar ekialdeko mendiak.

Eguesibar Nafarroa Garaiko erdialdean dago, Iruñerriko ipar-ekialdean, Iruñetik bederatzi kilometrora. Ibarraren hegoaldean, altuera ertaineko hainbat mendi ageri dira, besteak beste Malkaitz eta Tangorri, 811 eta 845 metrokoak.

Udalerriak Arangurenekin egiten du muga hegoaldean, Esteribargo udalerriarekin iparraldean, Lizoainekin ekialdean, eta Uharte, Burlata eta Iruñearekin mendebaldean.

Klima eta landaredia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eguesibarko klima azpimediterraneoa da, urtero 1.000 eta 1.200mm bitarteko prezipitazioekin. Batez besteko tenperatura 12 °C - 13 °C inguru izaten da, urtean egun euritsuak 100 eta 120 bitarte, eta udan bi hilabete lehor izaten dira.

Udalerriko basorik zabalenetan, zuhaitz koniferoak dira nagusi, 570 hektareatan pinu basati edo jatorrizkoak daude, eta gainontzeko 365 hektareetan, birlandaturiko pinuak.Klima mediterraneoaren ezaugarriei loturiko landaredia (haritzak eta arteak) urriagoa da mendetako birlandaketen ondorioz.

Iruñea-Noain aireportuak, ibar bereko Noain Elortzibar udalerrian dagoena, Espainiako Gobernuaren AEMET meteorologia agentziaren behatokia du. 1975 eta 2000 artean, urteko batez besteko tenperatura 12,5 °C izan zen, eta prezipitazioak 721 mm izan ziren. Urtero, batez beste, 58 egun oskarbi, 42 izozte eta 2201 eguzki-ordu izan zituen.[5]

Iruñea-Noain aireportuaren datu historikoak (1971-2000)[6]
1975-2000 Urt Ots Mar Api Mai Eka Uzt Abu Ira Urr Aza Abe Urtean
Batez besteko tenperatura (°C) 5,0 6,5 8,6 10,2 14,0 17,5 20,7 20,9 18,0 13,6 8,6 6,0 12,5
Batez besteko tenperatura handiena (°C) 8,9 11,1 14,0 15,5 19,8 23,9 27,6 27,8 24,4 18,7 12,8 9,7 17,8
Batez besteko tenperatura txikiena (°C) 1,2 1,9 3,3 4,9 8,2 11,2 13,7 14,0 11,7 8,4 4,3 2,4 7,1
Prezipitazioak (mm) 63 52 52 77 74 47 40 43 43 74 80 75 721
Errekor klimatologikoak[7]
Kontzeptua Datua Data
Prezipitazio gehien egun batean (l/m²)
107,4 l/m²
1979ko urriaren 9a
Tenperatura handiena (°C)
+41,2 °C
1982ko uztailaren 8a
Tenperatura txikiena (°C)
-16,2 °C
1895eko urtarrilaren 12a
Grafiko hau ezin da une honetan ikusi, software arazo bat dela eta. Lanean ari gara ahalik eta lasterren grafikoak berriro erakutsi ahal izateko.

Aukeratu beheko zatian urte-tarte bat, urte horiek goian xehetasun handiagoz ikusteko.

Ikusi edo aldatu datu gordinak.


Ondoko herri hauek osatzen dute udalerria: Altzuza, Ardanatz, Azpa, Badoztain, Egues, Elia, Elkano, Erantsus, Etxalatz, Gorraitz, Ibiriku, Olatz Txipia, Sagaseta, Sarriguren eta Uztarrotz.

Egulbati eta Amokain etxeguneak hutsik daude.

Eguesibarko herriak
Herria Mota Biztanleria (2011) Koordenatuak
Altzuza Kontzejua 303 42°50′20″N 1°33′57″W / 42.83889°N 1.56583°W / 42.83889; -1.56583
Ardanatz Kontzejua 78 42°48′21″N 1°33′26″W / 42.80583°N 1.55722°W / 42.80583; -1.55722
Azpa Kontzejua 29 42°48′21″N 1°31′21″W / 42.80583°N 1.52250°W / 42.80583; -1.52250
Badoztain Kontzejua 364 42°47′56″N 1°35′43″W / 42.79889°N 1.59528°W / 42.79889; -1.59528
Etxalatz Kontzejua 4 42°50′2″N 1°31′21″W / 42.83389°N 1.52250°W / 42.83389; -1.52250
Egues Kontzejua
Udalburua
377 42°49′30″N 1°33′5″W / 42.82500°N 1.55139°W / 42.82500; -1.55139
Egulbati Auzunea 0 42°51′27″N 1°32′9″W / 42.85750°N 1.53583°W / 42.85750; -1.53583
Elkano Kontzejua 194 42°49′51″N 1°32′48″W / 42.83083°N 1.54667°W / 42.83083; -1.54667
Elia Kontzejua 23 42°50′31″N 1°31′0″W / 42.84194°N 1.51667°W / 42.84194; -1.51667
Erantsus Auzunea 15 42°49′37″N 1°30′40″W / 42.82694°N 1.51111°W / 42.82694; -1.51111
Gorraitz Auzunea 3.587 42°49′20″N 1°34′40″W / 42.82222°N 1.57778°W / 42.82222; -1.57778
Ibiriku Kontzejua 70 42°49′41″N 1°32′16″W / 42.82806°N 1.53778°W / 42.82806; -1.53778
Olatz Txipia Kontzejua 739 42°49′14″N 1°35′20″W / 42.82056°N 1.58889°W / 42.82056; -1.58889
Sagaseta Kontzejua 36 42°50′33″N 1°32′38″W / 42.84250°N 1.54389°W / 42.84250; -1.54389
Sarriguren Auzunea 10.389 42°48′46″N 1°35′51″W / 42.81278°N 1.59750°W / 42.81278; -1.59750
Uztarrotz Auzunea 14 42°48′52″N 1°31′12″W / 42.81444°N 1.52000°W / 42.81444; -1.52000
Guztira 16.222
Eguesibar ekialdeko mendiak, urrunean kontzejuak ikusten dira.

Ibarrean aspaldiko giza arrastoak aurkitu dira, besteak beste, kristoren aurreko 1.500 urte inguruko aizkora bat. Horrek, argi uzten du ibarrean aspalditik bizi izan direla gizakiak. Gainera, Erromatar Inperio garaiko keramika eta altzairuzko arrastoak aurkitu dira Sarrigurengo kontzejuan.

1184. urtean Atarrabiak Iruñatik forua jaso eta hiribildu independente bilakatu zen, Eguesibartik banatuta. Donejakue bidearen garrantziari lotuta, merkataritza areagotu egin zen. 1268. urtean udalerriaren gaur egungo izenaren lehen aipamena agertu zen Errediezmo liburuan. Mende bat geroago, eta Europa guztian gertatu bezala, Izurri Beltzak hondamendia ekarri zuen Eguesibarra, eta biztanleen herena hil ziren.

Eguesibartik ihes egin zuten Joan eta Katalina Albretekoek, Pirinioez hegoaldera ere erreinatu zuten Nafarroako Erresumako azken errege-erreginek, Gaztelako armada inbaditzaileak Nafarroa Garaia Gaztelako erresumara indarrez anexionatu zuenean. Cisneros kardenalaren aginduz, Nafarroa Garaiko jauregi eta eliza guztiak eraisteko agindua eman zen, eta halaxe gertatu zen Eguesibarren ere Elkano eta Ibirikuko elizekin.

1665. urtean Uhartek hiribildu titulua jaso zuen Iruñearen eskutik eta udalerri independente bihurtuta, Eguesibartik banatu zen. XIX. mende hasieran frantsesek gerratea galdu eta Frantziara bueltan zihoazela, herritik igaro eta Elkanoko kofradiako etxea birrindu zuten. Horrez gain, frantsesak Uharten egon ziren bitartean, inguruko herrietako biztanleak ordaintzeraa behartu zituzten. XIX. mende erdialdeko administrazio-erreforma burutu arte, ibarreko kontzeju guztiek diputatu bat aukeratzen zuten, eta horrez gain, kontzeju bakoitzak erregidore bat zeukan. XIX. mendearen erdialdean, batzarrak Olatz eta Eguesen egiten ziren, bi kontzejuak tartekatuz.

Gerrate Karlistetan, karlisten alde agertu zen Eguesibar. XIX. mendearen bigarren erdian, ibarrak hiru eskola zeuzkan. 1911ko apirilaren 23an Iratiko Burdinbideak bere lehen bidaia egin zuen ibarra zeharkatuz, Eguesek burdinbideko geltokia izan zuen. Burbinbide zerbitzuak 44 urte iraun zuen, 1951. urteko abenduaren 31ra arte. 1950eko hamarkadan lehen traktoreak agertu ziren eta nekazaritzan hainbat hobekuntza izan ziren. Horrez gain, Iruñerriko garapen industrialak eraginda,ehunka biztanle joan ziren ibarrera, Burlatako kontzejuan eraiki ziren milaka etxebizitzetara.

Sarrigurengo bigarren faseko eraikuntza lanak 2007. urtean.
Sakontzeko, irakurri: «Sarriguren»

1970eko hamarkadan Burlata ibarretik banandu zen, udal propioa lortuz. 1975ean Altzuzako Errikotxiki auzunea eraiki zen, eta urtebete geroago Ubarmin Klinika Elkanon. Mendillorriko kontzejuko etxebizitza proiektua 1991n hasi zen garatzen. Kontzejua, historikoki, Eguesibarko beste herri bat izan zen, baina 1998ko ekainaren 8an Eguesibartik banatzea erabaki zuen Iruñearekin batzeko. Hortaz, egun Iruñeko auzoa da. UPN alderdiko alkate ohiak, Ignacio Galipentzuk, bere kargua utzi behar izan zuen 2003. urtean, Gorraizko eskola bat eraikitzekoa zen orube batean Construcciones Flores enpresari hotel bat eraikitzeko baimena emateagatik,komisio bat jasota[8].Azaroan epaileak Galipentzu funtzionario-eroskeri eta prebarikaziogatik zigortu zuen beste bederatzi pertsonarekin batera. 2009ko ekainean, epai berri batean, urtebeteko kartzela zigorra, kargu publikorik ez izateko zortzi urteko debekua eta 31.500 euroko isuna ordaintzera zigortu zuten.2013. urtean, Nafarroa Baiko Alfonso Etxeberria izendatu zuten alkate.

Bestalde, 1990eko hamarkadaren erdialdean, 2007 arte herriko biztanle gehien zituen kontzeju izandako Gorraitzen urbanizazioaren eraikuntza hasi zen. 2005ean Sarrigurengo kontzejuan eko-hiri bat eraikitzeko asmoarekin, 4.000 etxebizitzaren proiektuari eman zitzaion hasiera. Eguesibarko Udalak 30.000 etxebizitza eraiki nahi ditu hurrengo urteetan ibarrean. Horietako gehienak Sarriguren eta Badoztain kontzejuen artean. Gaur egun Sarriguren da biztanle gehien dituen kontzejua 2007an Gorraitz gainditu ostean.

Segurtasunaren Hiria eta kartzela

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nafarroa 2012 plangintzaren arabera, Nafarroako Foru Erkidegoko Gobernuaren Herrizaingo Sailak 1,5 milioi metro koadroko eremua beharko du Iruñeko metropoligunean, kartzela berria eta Foruzaingoaren egoitza berria eraikitzeko. Horrez gain, Nafarroako Foru Erkidegoko larrialdien agentziaren egoitza, segurtasun eskola eta bestelako erakundeak egongo dira hor.

Kokapen zehatzik oraindik ez dagoen arren, Nafarroako Foru Erkidegoko Gobernuak Eguesibarren, Arangurenen edo Iruñan bertan eraiki nahi du Segurtasunaren Hiria.[9]

Azkenik 2008ko azaro bukaeran, Nafarroako Foru Erkidegoko Gobernuak proiektua aurkeztu egin zuen. Kokalekua Badoztain eta Iruñerriko ekialdeko ingurabide autobidearen arteko gunea da, Eguesibar, Aranguren eta Iruñeko lurretan.

Eguesibar biztanleko BPGrik altuena duen Iruñerriko udalerria da.[10] 1990eko hamarkadatik aurrera Nafarroako hiriburuko familia dirudun askok, Gorraitzen egokitu zuten euren bizitokia, bertan ehunka etxebizitza berri eraikita.

Egues kontzejuan, Agoitz eta Iruñea lotzen dituen errepidearen ondoan, "Egues industrialdea" dago.

Eguesibarko biztanleria nahiko egonkor ibili zen 1950eko hamarkadara arte. Hortik aurrera, Iruñerri osoak izandako hazkunde demografikoak biztanleria bikoiztu egin zuen urte gutxian. Ibarraren mendebaldeko gune asko azkar batean garatu ziren, (Burlata esaterako). XX. mendearen bigarren erdian, hazkunde demografiko gehieneko kontzeju biak, ibarretik banatu ziren, eta udalerri independente bihurtu zen bata Burlata eta Iruñeko auzo Mendillorri.

1990eko hamarkadaren amaieratik aurrera, hazkundea ibarreko beste kontzeju batzuetara hedatu zen, Gorraitzera hasieran, eta 2000ko hamarkadaren bigarren erdian, Sarrigurenera. Gaur egun, Eguesibarko kontzejurik jendetsuenak horiek dira.

2008ko erroldaren arabera, Espainiaz kanpoko 490 etorkin bizi ziren herrian, biztanleen % 6,92 (Nafarroako Foru Erkidegoko batezbestekoaren azpitik). Horrez gain, Eguesibar etorkin gutxien dituen Iruñerriko herria da.


Eguesibarko biztanleria
Sakontzeko, irakurri: «Eguesibarko politika»
Sakontzeko, irakurri: «Eguesibarko udaletxea»

Nahiz eta historikoki ibarreko udaletxea Egues kontzejuan egon den, gaur egun, Eguesibarko udaletxea gaur egun Sarriguren kontzejuan dago, Eguesibarren biztanle gehien dituen kontzejua baita. Hori dela eta, 2007an alkateak udaletxe berria Sarrigurenen eraikiko zela esan zuen. Eraikinak hiru solairu izango ditu, 4.642 metro koadroko orube batean altxatuko da eta proiektua Juan Miguel Otxotorena arkitektoak egin du.

Eraikuntza lanetan 5 milioi euro gastatu ziren eta aurrikuspenen arabera, eraikitzen 15 hilabete eman zituzten.[11]

Udal hauteskundeak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

UPN alderdiko alkate ohiak Ignacio Galipentzuk bere kargua utzi behar izan zuen 2003. urtean, Gorraizko eskola bat eraikitzekoa zen orube batean Construcciones Flores enpresari hotel bat eraikitzeko baimena emateagatik, dirutan jasotako komisio baten ondoren. Azaroan epaileak epaiketa utzi eta Galipentzu funtzionario-eroskeriagatik eta prebarikazioagatik zigortu egin zuen, beste bederatzi pertsonarekin batera.

Geroa Baiko (2011ko hauteskundeetan Nafarroa Bai) Alfonso Etxeberriak alkatetza eskuratu zuen 2015eko udal hauteskundeen ondoren. 2011ko emaitzekin alderatuz, Geroa Baik emaitzak hobetu zituen eta ia indar bozkatuena izatera iritsi zen, 6 botorengatik UPN gailendu bazen ere. Alfonso Etxeberriak Euskal Herria Bilduren, Eguesibar Gara herri plataformaren eta Izquierda-Ezkerraren babesa jaso zuen.

Eguesibarko udalbatza

Alderdia

2015eko maiatzaren 24a

2011ko maiatzaren 22a

Zinegotziak Boto kopurua Zinegotziak Boto kopurua
Nafar Herriaren Batasuna (UPN)
6 / 17
2.556 (% 27,01)
6 / 17
2.406 (% 31,18)
Geroa Bai (2015) / Nafarroa Bai (NaBai) (2011)
5 / 17
2.550 (% 26,95)
4 / 17
1.716 (% 22,24)
Euskal Herria Bildu
2 / 17
1.176 (% 12,43)
2 / 17
1.030 (% 13,35)
Eguesibar Gara
2 / 17
1.106 (% 11,69)
Nafarroako Alderdi Sozialista (PSN-PSOE))
1 / 17
800 (% 8,45)
2 / 17
824 (% 10,68)
Izquierda-Ezkerra
1 / 17
631 (% 6,67)
2 / 17
766 (% 9,93)
Nafarroako Alderdi Popularra (PPN)
0 / 17
401 (% 4,24)
1 / 17
656 (% 8,50)
Datuen iturria: 2015eko hauteskundeen emaitzak interior.es webgunean, 2011ko hauteskundeen emaitzak mir.es webgunean

Hauek izan dira Eguesibarko azken alkateak:

Alkatea Agintaldi hasiera Agintaldi amaiera Alderdia[12]
1979 1983 Independenteak
1983 1987 Independenteak
1987 1991 Independenteak
1991 1995 Independenteak
Ignacio Gallipienzo 1995 1999 Independenteak
Ignacio Gallipienzo 1999 2003 Nafar Herriaren Batasuna
2003 2003 a Nafar Herriaren Batasuna
Josetxo Andia Garcia de Olaia 2003 2007 Nafar Herriaren Batasuna
Josetxo Andia Garcia de Olaia 2007 2011 Nafar Herriaren Batasuna
Josetxo Andia Garcia de Olaia 2011 2013 b Nafar Herriaren Batasuna
Jose Alfonso Etxeberria Goñi 2013 2015 Nafarroa Bai 2011
Jose Alfonso Etxeberria Goñi[12] 2015 2019 Geroa Bai
Amaia Larraya Marco[12] 2019 Jardunean Navarra Suma

a Alkateak ez zuen legegintzaldia bukatu.

b Alkateak ez zuen legegintzaldia bukatu.

Ibiriku kontzejuaren ikuspegia.

Herria Iruñerriaren ekialdean kokatzen da, gune metropolitarreko errepide garrantzitsuenetatik gertu. Horrela, Iruñeko ekialdeko ingurabide autobideak, PA-30a alegia, udalerria zeharkatzen du Sarriguren eta Badoztain parean. Horrez gain, N-135 errepidea Zubiri parean.

Udalerri honetan Eskualdeko Hiri Garraioaren 5 linea daude:


Gainera, Conda autobus konpainiaren Otsagabia eta Iruñea bitarteko lineak geltokia dauka ibarreko hainbat kontzejutan. Lineak honako ibilbidea egiten du:

Konpainia berdinaren Orbaizeta eta Iruñea batzen dituen lineak honako ibilbidea egiten du:

Hirugarren linea batek Agoitz eta Iruñea batzen ditu, hiru zerbitzu baino ez ditu eguneko, eta Agoitz eta Iruñea batzen ditu Eguesibarrekin, Urrotz eta Lizoainibar zeharkatuta.

Jaiak eta ospakizunak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eguesibarko hiriburuaren jatorrizko jaiak ekaineko azken asteburuan ospatzen dira. Dena den, eraikitako auzo berrietan, bestelako jaiak ere ospatzen dira. Sarrigurenen esaterako irailean eta ekainean ospatzen dira.

  • Gorraizko Golf Kluba, 18 zuloko golf zelaia.
  • Olatz eta Sarriguren kontzejuetan udal-kiroldegi bana dago.

Ondasun nabarmenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Jorge Oteitzaren Altzuzako museoa.
Uztarrotz kontzejuaren ikuspegia.

Eguesibarrek hamazazpi eliza erromaniko ditu, ibarrak XII. mendean eginiko ahalegin ekonomiko handiaren adierazle. Elizek jatorrizko hainbat elementu dituzte, baina gaur egungo itxura XVI. mendetik aurreko zaharberritzearen ondorio da.

Ibarrean egindako azken eraikina Jorge Oteizaren museoa da, bertan,eskultorearen lan garrantzitsuenak biltzen dira.

Eguesibartar ospetsuak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. García Gainza, María Concepción (Dir.) (1985): Catálogo Monumental de Navarra, Iruñea: Nafarroako Foru Erkidegoko Gobernua.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Nafarroa