Txinako Iraultza Kulturala

Iraultza Kulturala» orritik birbideratua)
Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Kultur Iraultza Proletario Handia (txinera sinplifikatua: 无产阶级文化大革命, txinera tradizionala: 無產階級文化大革命, pinyin: wúchǎn jiējí wénhuà dà gémìng) Mao Tse-tung presidenteak Txinako Herri Errepublikan 1966tik aurrera zuzendutako masa-kanpaina bat izan zen. Kanpaina hau Alderdi Komunistako goi-kargu batzuen nahiz intelektual zenbaiten aurka zuzendu zen, Maok eta bere jarraitzaileek ideal iraultzaileak traizionatzea leporatzen baitzieten.

Lin Piao mariskalak Txinan hasi zuen kanpaina erradikal hau. Honen oinarria mugimendu iraultzailearen oinarrizko printzipioetara itzultzea zen eta Txinako Alderki Komunistako joera liberalak kritikatu zituen. Guardia Gorriek eraman zuten iraultza hori aurrera, izugarrizko manifestazioekin eta kaleetan jarritako muralekin eta idazle, ekonomialari eta alderdiko aparatua jende masen mugimenduen menpe jarri nahi zuen eta zuzeneko demokraziarako formula berriak bilatu nahi zituen komunetan eta bizitza politika orokorrean. Horrek alderdira garbiketa ekarri zuen eta hezkuntza sistemaren kontrako kritika sistematikoa; ondorioz, eskola asko itxi egin ziren. 1968an, Liu kendu egin zuten alderditik eta zuen errepublikaren presidente kargutik ere.

Iraultza Kulturala ezaugarritzerakoan kontutan izan beharko dugu Leninek eta Marx berak iraultza jarraituaz teorizatu zutena: berauek pentsatzen zutelako iraultza burgesatik iraultza sozialistara pasatu ahal zela fase desberdinak gainditzen eta justu teorizazio horretan baliatuz, Maok pentsatu zuen iraultza kultural desberdien bidez sozialismo eta komunismorako jauzia emateko zaharra zena -zaharra filosofian, ekonomia eta politikan- gainditu zitekeela.

Maoismoak boterean zeuden zenbait liderri burgesia berriaren ordezkariak zirela leporatu zien, bai eta kapitalismo berezartzeko politika aurrera eramatea ere: politiko hauek oro har Liu Xao-Kik eta Deng Xiao-Pingek ordezkatzen zuten tendentziakoak ziren . Hori dela eta, arestian aipatutako mobilizazio baliabideak erabiliz, eskuineko joerakoen aurka egin zuten. Nolabaitekotan, burgesia berriak oinarri ekonomikoan omen zuen iturri. Horrela, alde batetik, ekoizpen baliabideen jabetza juridikoa litzateke; zeinak baliabideak herri osoarenak direla aldarrikatzen duen. Beste aldetik, aldiz, ekoizpen baliabideen jabetza efektiboa; zeinek produkzio baliabideak kontrolatzen dituzten horiek daukaten, Alderdiko burokratak. Kasu honetan, Maok eta beren jarraitzaileek, hain zuzen, horretan kokatzen zuten burgesia berriaren iturburua.

Edozein dela ere, Alderdi barruko indar desberdin arteko borroka ere izan zen: alde batetik, Iraultza Kulturala aurrera eraman nahi zutenek Lin Biao eta Chen Boda burua zituztenak; beste aldetik, Shanghai Taldekoak Iraultzaren Talde Zentralaren izenez ezagututakoak Mao bertan zegoelarik; eta, azkenik, eskuin joerakoak: Deng Xiao-Ping eta Txu En-Lairen multzoa. Laburbiltzen, azken bi joeren arteko aliantza burutu zen aurrenekoen aurka kanpo politika aitzaki hartuz. Mao eta Txu En-Laik EE.BB-enganako hurbiltzeko politika baten alde zeuden bitartean, Lin Piaok lehenengo eraso politikarekin jarraitu nahi izan zuen kanpoko mugimendu iraultzaileei laguntzen. Zeresanik ez, Lin Piao eta haren jarraitzaileek apostua galdu egin zutela eta handik aurrera EE.BBenganako kanpo politika normalizatu ez ezik, Iraultza Kulturala ere bertan behera geratu zen.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Txinako Iraultza Kulturala Aldatu lotura Wikidatan


Historia
Txinako Herri Errepublika
Artikulu hau Txinako historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.