Edukira joan

Irawadi

Irawadi
Datu orokorrak
Motaibaia eta nazioarteko ibaia
Luzera2.170 km
Geografia
Mapa
Koordenatuak25°42′35″N 97°29′55″E / 25.709793°N 97.498548°E / 25.709793; 97.498548
Hidrografia
Ibaiadarrak
Arroaren azalera411.000 km²
Ur-emaria13.000 m³/s
IturburuaGyita Qu (en) Itzuli
Bokalea
()
Andaman itsasoa

Irawadi[1] (birmanieraz: ဧရာဝတီမ္ရစ္) Myanmarko ibai nagusia da, herrialdea ipar-hego norabidean zeharkatzen duena. 2.170 kilometro luze da, eta arroak 411.000 kilometro koadroko eremua hartzen du. Ontziz ibil daiteke bere biderik gehienean.

Irawadi izena sanskritozko Iravati izenetik letorke, Indiako mitologiaren jainkosa txikiena, edo haren seme Airavataren, Indraren elefantearen, izenetik.

Myanmarko iparraldeko Kachin estatuan du hasiera, Myitkyinatik gertu, Mali eta N'Mai ibaien bilgunean. Mali eta N'Mai hegoaldeko Himalaiatik datoz. Gero iparraldetik hegoaldera zeharkatzen du Myanmar, eta Andamango itsasora isurtzen da, delta handi bat osatuz.

Ibai nabigagarria da; izan ere, kolonia garaian, «Mandalayerako bidea»z ezizenez ezaguna zen. Gaur egun, ontziek 1.600 kilometroko bidea egin dezakete ozeanotik barnealderantz.

Hona hemen Irawadiren ibaiadar nagusiak, iparraldetik hegoalderantz:

Hiri nagusiak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Irawadiren batez besteko emariak (m³/s), Sagaingen neurtuak
15 urtetako datuak

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. ↑ Euskaltzaindia. (2012-06-29). 171. araua: Asiako toponimia. (kontsulta data: 2013-02-10).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]