Irene (Red Velvet)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Irene (Red Velvet)

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturak배주현
JaiotzaDaegu1991ko martxoaren 29a (33 urte)
Herrialdea Hego Korea
Hezkuntza
HeziketaHaknam High School (en) Itzuli
Hizkuntzakkoreera
Jarduerak
Jarduerakabeslaria, modeloa eta aktorea
KidetzaRed Velvet (en) Itzuli
Izengoitia(k)Irene
Genero artistikoaK-popa
Ahots motamezzosopranoa
Musika instrumentuaahotsa
DiskoetxeaSM Entertainment (en) Itzuli

IMDB: nm9364486 Instagram: renebaebae Spotify: 1FCug8HMxqearaZB5qwWQj iTunes: 532408069 Last fm: 아이린 Musicbrainz: 421c0397-5224-4866-a62d-79d2ec4d5de8 Discogs: 4932064 Deezer: 80231972 Edit the value on Wikidata

Bae Joo-hyun (Hangul배주현; Daegu, Hego Korea; 1991ko martxoaren 29a ), Irene izenez ezagututa, hegokorear abeslari, aktore eta aurkezlea da. 2014ko abuztuan SM Entertainment-en debuta egin zuen Red Velvet musika-taldeko kide izateagatik ezagutzen da. 2016an, debuta egin zuen aktore bezala Descendants of the Sun draman.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1991-2014: Lehenengo urteak eta ibilbidearen hasiera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1991ko martxoaren 29an jaio zen Daegun, Hego Korean[1]. 2009an SM Entertainment-era sartu zen, eta bost urtez egon zen dantza, kantua eta rapa entrenatzen. 2013ko abenduan, SM Rookies[2] taldeko kide gisa aurkeztu Lami eta Jaehyunekin (NCT) batera. Debuta egin baino lehen, hainbat bideoklip eta bideoetan parte hartu zuen[3].

2014ko abuztuaren 1ean, Irenek debuta egin zuen Red Velveteko kide gisa, eta taldeko lider bihurtu zen[4].

2014-gaur egun[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2015eko maiatzatik, 2016ko ekainara arte, Park Bo-Gum aktorearekin batera, Music Bank programaren aurkezle izan zen[5]. 2016ko utzailan, aktore bezala egin zuen debuta, Women at a Game Company telesailean[6]. 2016ko urriaren 14an, Laundry Day, OnStyleko moda-desfilearen aurkezle bihurtu zen[7]. Urte berean, Maxwell House kafe markaren babesle bihurtu zen, eta 2017an, Hyundai Auto Advantage programaren babesle ofizialean[8]. 2018ko maiatzaren 3an, Lemona Vitamin C bitamina marka ospetsuaren modelo bihurtu zen, eta «giza bitamina» titulua jaso zuen[9]. Abuztuaren 9an, 2018ko udazken/negurako eta 2019ko udaberri/udarako Eiderren modelo esklusibo berri gisa iragarri zen. Abenduan, abeslaria HiteJinro Chamisul Soju markaren modelo berria izango zela iragarri zen[10]. 2019ko otsailean, Irene Damiani luxuzko bitxien marka italiarraren musa berria bezala iragarri zen, marka musa gisa irudikatzen zuen lehen asiar musa bihurtuz[11]. 2020ko apirilaren 20an, SMk baieztatu zuen Irenek, Seulgirekin batera, Red Velveten lehen azpiunitatea osatuko zuela, eta uztailaren 6an debuta egin zuten Monster abestiarekin[12]. Uztailaren 21ean, abeslaria Double Patty pelikulako protagonista izango dela iragarri zen, Shin Seung-ho aktorearekin batera. Filma urte amaieran estreinatu zen[13].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. web.archive.org (Noiz kontsultatua: 2024-02-13).
  2. «SM Rookies» web.archive.org 2016-04-24 (Noiz kontsultatua: 2024-02-13).
  3. «SMROOKIES' Irene and Seulgi Dance Together in "Be Natural" Video | Soompi» web.archive.org 2017-08-15 (Noiz kontsultatua: 2024-02-18).
  4. «SM Entertainment debuts new girl group Red Velvet» web.archive.org 2016-10-30 (Noiz kontsultatua: 2024-02-13).
  5. (Ingelesez) «Park Bo Gum and Red Velvet’s Irene Stepping Down From “Music Bank”» Soompi 2016-06-16 (Noiz kontsultatua: 2024-02-13).
  6. «Red Velvet singer Irene to make acting debut as female lead in new web drama» web.archive.org 2016-11-04 (Noiz kontsultatua: 2024-02-13).
  7. (Ingelesez) «Red Velvet's Irene to MC fashion program "Laundry Day"» Koreaboo 2016-10-28 (Noiz kontsultatua: 2024-02-13).
  8. «더피알 모바일 사이트, [광고多 떠남과 쉼, 놂이 공존하다»] web.archive.org 2018-03-02 (Noiz kontsultatua: 2024-02-13).
  9. «아이린, '인간 비타민' 된다…유명 비타민 브랜드 모델 발탁» Naver.
  10. (Koreeraz) «Red Velvet’s Irene, new face of world’s bestselling liquor brand Chamisul soju - Pulse by Maeil Business News Korea» pulsenews.co.kr (Noiz kontsultatua: 2024-02-13).
  11. (Koreeraz) www.etnews.com. (2019-02-18). «100년 전통 이탈리아 럭셔리 주얼리 다미아니, 브랜드 뮤즈로 '레드벨벳 아이린' 발탁» 미래를 보는 신문 - 전자신문 (Noiz kontsultatua: 2024-02-13).
  12. (Koreeraz) 뉴스엔. «SM 측 “레드벨벳 아이린X슬기 유닛 준비 중”(공식입장)» entertain.naver.com (Noiz kontsultatua: 2024-02-13).
  13. (Ingelesez) «Red Velvet's Irene & Shin Seung Ho attend first script reading for upcoming film 'Double Patty'» allkpop (Noiz kontsultatua: 2024-02-13).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]