Irma Rutkauskaité

Wikipedia, Entziklopedia askea
Irma Rutkauskaité
Bizitza
Jaiotza1974 (49/50 urte)
Herrialdea Lituania
Hezkuntza
Hizkuntzaklituaniera
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakabesbatza-zuzendaria eta chorist (en) Itzuli

Irma Rutkauskaité-Egiluz (1974) lituaniar jatorriko bizkaitar abesbatza zuzendari eta abeslaria da.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lituanian jaio zen 1974an eta Musika Akademia Nazionalean, Kaunasko Fakultatean, Musika eta Abesbatza Zuzendaritzan lizentziatua da eta fakultate berean Abesbatza Zuzendaritzan eta Pedagogian egin zituen espezializazioko ikasketak. Horrez gain, Siauliaiko Musika Profesional Eskolan Abesbatza Zuzendaritza eta Musika eta Solfeo Irakasle diplomatua da. Lituaniako abesbatza batzuek zuzentzeaz gain, Alcalá de Henaresko Unibertsitateko abesbatzaren zuzendari laguntzailea eta Ugao-Miraballesko abesbatzako zuzendaria izan da. [1].

Ikasketa osagarriak egin ditu Euskal Herriko eta Zaragozako musika erakundeetan, besteak beste Euskal Herriko Abesbatzen Elkartean, Naomi Faran, Lourdes Sánchez eta Ana González irakasleekin[2]. 2011n masterra egin zuen Musikoterapia Zentro Integralean[3].

Orain Sopelan bizi da. Vocalia Taldeko kidea da[4] eta Euskal Herriko hainbat abesbatza zuzendu ditu: Basauri Koral Elkartea, Zozoak Abesbatza, Emitenia ganbera abesbatza, BBKantuz korua eta Basauri Koral Txiki[1][5].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b «Rutkauskaite, Irma» Auñamendi Eusko Entziklopedia (Eusko Ikaskuntza) ISSN 2444-5487. (Noiz kontsultatua: 2023-12-18).
  2. (Gaztelaniaz) «Irma Rutkauskaité-Egiluz» Academia Artística Patricia Sesar (Noiz kontsultatua: 2023-12-18).
  3. (Gaztelaniaz) «Tesis del Postgrado y Master de Musicoterapia - 2015» Música, Terapia y Comunicación (Bilbao: Centro Integral de Musicoterapia) 35: 84. 2015 ISSN 0214-7572..
  4. «Vocalia Taldea. Emakume abesbatza» vocaliataldea.com (Noiz kontsultatua: 2024-03-29).
  5. (Gaztelaniaz) Mujica, Jon. «Medicinas para las curas del corazón» Deia 2014-06-10 (Noiz kontsultatua: 2023-12-18).