Edukira joan

Irradiazio akutuaren sindrome

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ohar medikoa
Ohar medikoa
Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.
Irradiazio akutuaren sindrome
Deskribapena
Motaintoxikazioa
radiation sickness (en) Itzuli
Espezialitatealarrialdietako medikuntza
Identifikatzaileak
GNS-10T66
GNS-9990
MedlinePlus000026
eMedicine000026
MeSHD054508

Irradiazio akutuaren sindromea, antzina izpien gaixotasuna, gorputz atal baten ehun biologikoak erradiazio ionizatzaile dosi indartsu baten eraginpean egotearen ondorioz agertutako eta oso hilgarriak diren sintoma multzo bat da.

Orokorrean, irradiazio jaso eta minutu edo orduetara agertzen da. Orduak ala egunak igaro ditzake, eta maiz honako ezaugarriak ditu: beherakoa, goragalea, botaka egin, anorexia (gose falta) eta eritema (larruazaleko orbainak). Itxurazko osaketa denboraldi batek jarraitzen dio, irradiazio kopuruaren arabera laburragoa izan daitekeena; zenbait ordu edo asteak iraun ditzake. Azkenean, bigarren fasea hasten da, oso hilkorra dena, sintoma askorekin, gehienak arazo hematopoietikoak (odol zelulen ekoizpena), urdail-hesteetakoak, larruazalekoak, arnas aparatukoak eta garunekoak.

Naturan berezkoak diren erradiazio iturriak, oro har, ez dira erradiotoxemia sorrarazteko bezain indartsuak. Hortaz, gizakien jardueren ondorioz sortzen dira: laborategi edo zentral nuklear batean jazotako istripu larria, iturri erradioaktibo indartsu baten erreakzioa (meategi, instrumentazio edo isurketa batean, adib., kritikotasun istripu batean), edo leherketa atomikoa.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]