Irudikapen-askatasuna

Wikipedia, Entziklopedia askea
A large metallic sculpture of a red rose on a small grassy mound, with bare trees and other similar sculptures in the background
Sergej Alexander Dott-en eskultura, Himmelsblumen, 2003. Gleisdreieck, Berlin, Alemaniako copyright legearen irudikapen-askatasunaren inguruko xedapenen arabera argitaratua.  

Irudikapen-askatasuna (ingelesez: Freedom of panorama, FOP) jurisdikzio desberdineko copyright legeek dituzten xedapenak dira, eta baimena ematen dute espazio publikoan dauden eraikinen, zenbait eskulturen eta beste artelanen argazkiak eta bideoak egiteko eta beste irudi mota batzuk sortzeko (margolanak, esaterako), artelanean egon daitezkeen copyright eskubiderik urratu gabe.


Legeak munduan zehar [aldatu | aldatu iturburu kodea]

Irudikapen-askatasunaren egoera munduan helburu komertziala duten irudien inguruan.

Herrialde askok antzeko arauak dituzte toki publikoetan hartzen diren argazkietan copyright legeen irismena mugatzeari buruz. Beste batzuek, aldiz, printzipio horren bestelako interpretazioa egiten dute, eta ez dute aukerarik ematen toki publikoetan dauden artelanen eta eraikinen argazkirik ateratzeko. [1]

Europar Batasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Irudikapen-askatasunaren egoera Europako herrialdeetan:      Bai, artelanak barne      Bai, eraikinetarako bakarrik      Bai, erabilpen ez-komertzialetan bakarrik      Ez

Europar Batasunean, 2001/29/EC zuzentarauak aukera ematen die estatu kideei beren copyrightaren inguruko legeetan irudikapen-askatasun klausulak sartzeko, baina ez da nahitaezkoa zuzentarau hori betetzea.[2][3]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Alemanez) Seiler, D.: Gebäudefotografie in der EU – Neues vom Hundertwasserhaus, in Photopresse 1/2 (2006),16. or. URL sartze-data: 2007-09-20.
  2. (Ingelesez) N.N.: Panoramafreiheit. Sartze-data: 2016-03-03. Ikus, gainera Article 5(3)(h) of 2001/29/EC.
  3. (Ingelesez) ipkitten.blogspot.co.uk.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Zuzenbidea Artikulu hau zuzenbideari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.


Argazkigintza Artikulu hau argazkigintzari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.