Isabel Villanueva
| Isabel Villanueva | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotza | Iruñea, 1988ko abuztuaren 17a (37 urte) |
| Herrialdea | |
| Hezkuntza | |
| Hizkuntzak | gaztelania |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | biola-jotzailea |
| Musika instrumentua | biola |
Isabel Villanueva (Iruñea, 1988ko abuztuaren 17a) biola jotzaile nafarra da. Iranen solista moduan kontzertuak egin dituen lehenengo biola jotzaile atzerritarra da. Kulturaren Vianako Printzea Sarietara orain arte proposatutako pertsona gazteena da.
Ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bost urte zituela gitarra jotzen hasi zen. Gitarra jotzaile izateko xedeaz jo zuen Iruñeko kontserbatoriora, baina hartarako plazarik ez eta beste tresna batekin hastea izan zuen aukera bakarra, urtebeteren buruan gitarrara atzera aldaketa egiteko asmotan. Egoera horretan, bederatzi urte zituela izan zuen biolaren berri.[1]
Hamahiru urte zituen Mozarten Requiema lehen aldiz jo zuenean, kontserbatorioko orkestrarekin. Hamalau urterekin solista moduan debuta egin zuen Oviedoko Príncipe Felipe auditorioan Asturiaseko Gazte Orkestrarekin: hor, Händelen Biola Kontzertua jo zuen.[1]
Hamalau urte bete zituenetik biola ikasketei eskaini zien bere denbora osoa. Hamasei urte zituen goi mailako ikasketak hasi zituenean, ohi baino gazteagotan.[1] Sienako Musicale Chigiana akademian, Londreseko Royal College of Music-en eta Ginebrako Haute École de Musique-n ikasi zuen, I. Sulyga, Yuri Bashmet, L. Power, N. Imai eta M. da Silva irakasleekin.
Iranen solista moduan kontzertuak egin dituen lehen biola jotzaile atzerritarra bilakatu zen 2013an.[2] Solista moduan jo izan du Radio Televisión Española Orkestra Sinfonikoarekin, Moskuko solistekin, Estoniako Orkestra Nazionalarekin, New Russia Estatuko Orkestra Sinfonikoarekin, Gaztela eta Leongo Orkestra Sinfonikoarekin, Andorrako Orkestra Nazionalarekin eta Libanoko Orkestra Filarmonikoarekin, Salvador Brotons, Andres Mustonen eta Michel Plasson-en zuzendaritzapean, besteak beste.[3]
Haren kontzertuak eman izan dituzte RTVE, Catalunya Música, Eslovenia, Szombathely telebistan, Estonia Klassika Raadio, Libano, Errusia Kultura eta Suitzako kateetan.[3][4]
Diskografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- José Zárateren omenezko Sony Classical CDa, bere Biola eta Orkestra kontzertuarekin (2017ko abuztua).
- IMMStagek ekoitzitako biola eta piano errezitalaren CDa (2017ko urria).
Sariak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 2006 Intercentros-Melómano Saria Madrilen.[3]
- 2008 Juventudes Musicales de España.[3]
- 2009 San Petersburgoko Mravinsky Competition.
- 2012 Txekiar Errepublikako Beethoven Viola Competition.
- 2013 Moskuko Yuri Bashmet Viola Competition.
- 2014an jaso zuen "Prix Albert Lullin" saria urteko harizko jotzaile onenari, Haute École de Musique de Genève (Suitza).[5]
- 2015 "El Ojo Crítico" saria (Radio Nacional de España).[6]
- 2015 "Marca España" aitortzea.[7]
- 2016 "Hechos de talento" irabazleetako bat, Clear Channel.[8][9]
- 2016 Kulturaren Vianako Printzea Sarietara orain arte proposatutako pertsona gazteena.[10]
- Suitzako Fondation Prim'Enfance kultur elkarteko enbaxadore.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b c (Gaztelaniaz) «Isabel Villanueva: «Al contrario de lo que casi todos creen, cuanto más talento, más tienes que trabajar»» Jot Down Cultural Magazine 2017-07-31 (kontsulta data: 2017-09-13).
- ↑ (Gaztelaniaz) ««Aún me sorprendo cómo he podido ir a tocar a Irán. Quedé hipnotizada»» La Voz de Galicia 2016-03-09 (kontsulta data: 2017-09-13).
- ↑ a b c d (Gaztelaniaz) «Concierto para viola y orquesta de Walton, con Isabel Villanueva - RTVE.es» RTVE.es 2017-02-03 (kontsulta data: 2017-09-13).
- ↑ 2017, Musika - Música. Isabel Villanueva | Musika - Música 2017. (kontsulta data: 2017-09-13).
- ↑ clbmusica.com » ISABEL VILLANUEVA, galardonada con el ‘PRIX ALBERT LULLIN’. (kontsulta data: 2017-09-13).
- ↑ (Gaztelaniaz) Isabel Villanueva, premio El Ojo Crítico de música clásica. Diario de Noticias de Navarra. (kontsulta data: 2017-09-13).
- ↑ (Gaztelaniaz) Isabel Villanueva recibe el reconocimiento de la Marca España. | Melómano Digital. (kontsulta data: 2017-09-13).
- ↑ (Gaztelaniaz) EiTB. Isabel Villanueva, violista: 'Nunca me separo de mi instrumento'. (kontsulta data: 2017-09-13).
- ↑ (Gaztelaniaz) Isabel Villanueva comienza la campaña ‘Hechos de Talento’. Diario de Noticias de Navarra. (kontsulta data: 2017-09-13).
- ↑ (Gaztelaniaz) Isabel Villanueva, Helena Taberna y Miguel Echauri optan al Príncipe de Viana. Diario de Noticias de Navarra. (kontsulta data: 2017-09-13).
Kanpo loturak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Isabel Villanuevaren web orri ofiziala
- Isabel Villanueva erabiltzailearen orria, Facebook zerbitzuan
- Isabel Villanueva erabiltzailearen profila, Twitter zerbitzuan
- Isabel Villanueva Youtuben
- Isabel Villanueva TVE1eko teleberrian, 2017ko otsailaren 21ean
- Isabel Villanueva "Atención Obras"en, TVE2, 2017ko martxoaren 20an