Isabel de Naverán
Isabel de Naverán | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Getxo, 1976 (47/48 urte) |
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Heziketa | Euskal Herriko Unibertsitatea |
Hezkuntza-maila | doktorea |
Jarduerak | |
Jarduerak | ikertzailea, editorea eta erakusketa-komisarioa |
Isabel de Naverán (Getxo, Bizkaia, 1976) ikertzailea, irakaslea, editorea eta komisarioa da.[1][2]
Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Artean doktorea da UPV/EHUn, eta Artes ikerketa-taldeko kidea Madrilen. Artea, koreografia garaikidea eta performancea lotzen dituen bidegurutzean ikertzen ari da, kuratoretzako, edizioko eta idazketako proiektuetan. Ikertzaile AZ-kide gisa, La ola en la mente proiektua garatu du, idazketa somatikoan oinarritua, entzuteko eta kuratoretzako modu gisa.[3]
2010ean, Leire Vergara, Miren Jaio eta Beatriz Caviarekin batera ‘Bulegoa z/b’ sortu zuen, eta proiektu horri lotuta egon zen 2018ra arte. 2017az geroztik, Madrilgo Reina Sofía Museoko zuzeneko arteen kuratoretzaz arduratzen da. Elipsiak dantza-zikloaren komisarioa izan zen Bilboko Azkuna Zentroan (2016-2018), eta 2019an, Julia Morandeirarekin batera, Un lugar en el que poder hundirse en Getxo lana. 2020-2021 bitartean, honen komisarioa da: Irudia Aztertzeko XXVI. Jardunaldiak: Por qué cuerpos, Para qué historias, Dos de Mayo Arte Zentroa, Móstoles, Madril. Denborari buruzko kezka dago bere ikerketetan, hasi koreografia hedatuan denbora zinematografikoa ekoizteari buruzko doktorego- tesitik (2010) eta gorputz transmisioan eta denbora historikoaren kontzeptua praktika iragankor eta iheslarietatik berrikusten dituzten egungo proiektuetaraino. 2016. urtean, Envoltura, historia eta sinkopea proiektua garatzen hasi zen.[1]
Proiektuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Argitalpenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Hacer Historia. Reflexiones desde la práctica de la danza (2010) y
- Lecturas sobre danza y coreografía (Amparo Écijarekin, 2013)
- Envoltura, historia y síncope.(Caniche, 2021)
- Ritual de duelo.(Consonni, 2022)[7]
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ a b «Isabel de Naverán» Azkuna Zentroa (Noiz kontsultatua: 2023-04-04).
- ↑ «Isabel de Naverán | La Porta BCN» laportabcn.com (Noiz kontsultatua: 2023-04-04).
- ↑ «Isabel de Naverán | Tabakalera» www.tabakalera.eus (Noiz kontsultatua: 2023-04-04).
- ↑ «La ola en la mente. Isabel de Naverán» IVAM (Noiz kontsultatua: 2023-04-04).
- ↑ Press, Europa. (2023-02-21). «Isabel de Naverán explora a l'IVAM les connexions entre l'escriptura, la dansa i el pas del temps» www.europapress.es (Noiz kontsultatua: 2023-04-04).
- ↑ beafernandez. (2017-10-05). «Isabel de Naverán» La Poderosa (Noiz kontsultatua: 2023-04-04).
- ↑ Segovia, Pau. (2022-12-15). «Isabel de Naverán resignifica el concepto de la muerte en su libro ‘Ritual de duelo’» Diario de Mallorca (Noiz kontsultatua: 2023-04-04).