Isabelle Vengerova

Wikipedia, Entziklopedia askea
Isabelle Vengerova

Bizitza
JaiotzaMinsk1877ko otsailaren 17a (juliotar egutegia)
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
 Errusiar Inperioa
HeriotzaNew York1956ko otsailaren 7a (78 urte)
Familia
AmaPauline Wengeroff
Anai-arrebak
Ikaslea(k)
Jarduerak
Jarduerakmusikaria, piano-jotzailea eta musika-irakaslea
Enplegatzailea(k)San Petersburgoko Musika Kontserbatorioa
Musika instrumentuapianoa

Musicbrainz: dbd2f9e4-bc6a-4091-850b-c082bba9a9c7 Edit the value on Wikidata

Izabella Afanàsevna Venguérova, errusieraz Изабе́лла Афана́сьевна Венге́рова, ezaguna Isabelle Vengerova izenez (Minsk, Bielorrusia, 1877ko otsailaren 17aNew York, AEB, 1956ko otsailaren 7a) errusiar jatorriko piano-jotzaile eta irakaslea izan zen.[1][2][3][4]

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pianoa ikasi zuen Vienako Kontserbatorioan Josef Dachs-ekin eta Teodor Leszetyckirekin pribatuan; San Petersburgon Anna Jesipovarekin ikasi zuen.

Musikari ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1906tik 1920ra San Petersburgoko Kontserbatorioko irakasle izan zen, eta gero Sobietar Batasunean eta Mendebaldeko Europan zehar birak egin zituen 1920 urtetik 1923 urtera, ondoren, Amerikako Estatu Batuetan finkatu zen. 1924an Curtis Musika Institutua sortzen lagundu zuen eta 1933an Mannes Music School Collegeren fakultatean sartu zen. Bi erakundeetan irakatsi zuen hil zen arte, eta ezaguna izan zen ikasle bakoitzaren arreta eta introspekzio psikologiko onarengatik.[5]

Nahiz eta hurbilketa malgua izan eta metodo jakin bat zuela ukatu, ikasleak orientatu egiten zituen espresibo jotzeko modu bat lortzeko diseinatutako teknika batzuetara; adibidez, eskua teklatura modelatuz, berdintasunezko legato bat lortzeko; tekletan sakonki ukituz besaurrearen pisua erabiltzen zuen bitartean, eta eskumutur malgua, lerro betea eta gogortasun bakoa lortzeko, eta tonua kontrolatuta, eskumuturraren posizio altuaren edo baxuaren bidez. Besteak beste, ikasle hauexek izanzituen: Ralph Berkowitz, Samuel Barber, Leonard Bernstein, Lukas Foss, Anthony di Bonaventura, Gary Graffman, Abbey Simon, Gilbert Kalish, Leon Whitesell, Jacob Later, Julien Musdimennlerler, Leonard Pennario, Menahem Pressler, Lilian Kallir, Dimitri Tiomkin eta Stanley Babin.

Nicolas Slonimskyren amama eta haren lehen irakaslea izan zen.[6]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Isabelle Vengerova» Bing (Noiz kontsultatua: 2023-12-19).
  2. (Ingelesez) «A Strict Pedagogue - Steinway & Sons» www.steinway.com (Noiz kontsultatua: 2023-12-19).
  3. «About: Isabelle Vengerova» es.dbpedia.org (Noiz kontsultatua: 2023-12-19).
  4. (Ingelesez) «Isabelle Vengerova - Steinway & Sons» www.steinway.com (Noiz kontsultatua: 2023-12-19).
  5. (Ingelesez) kristina.wilson. (2017-11-13). «Bernstein: The Pianist and the Pedagogue» Curtis Institute of Music (Noiz kontsultatua: 2023-12-19).
  6. Isabelle Vengerova a Grove Music Online. .

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]