Issosko gudua

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Issosko gudua
Alexandro Handiaren kanpainak
0 La Bataille d'Issus - Jan Brueghel l'Ancien (détail).JPG
Data K. a. 333ko azaroa
Lekua Issos, egungo Turkia
Koordenatuak 36° 50′ 16″ N, 36° 12′ 40″ E / 36.837894°N,36.211109°E / 36.837894; 36.211109Koordenatuak: 36° 50′ 16″ N, 36° 12′ 40″ E / 36.837894°N,36.211109°E / 36.837894; 36.211109
Emaitza Greziarren erabateko garaipena
Gudulariak
Korintoko Liga Akemenestar Inperioa
Buruzagiak
Alexandro Handia Dario III.a Kodomano
Indarra
c. 40 000
13 000 peltastas[1]
22 000 falangista[2]
5.850 zaldun[2]
c. 100 000
10 000 Hilezkor[3]
69 000 infante arin[3]
10 000 hoplita[3]
11 000 zaldun[3]
Galerak
7.000 hildako ~20.000 hildako

Issosko gudua Alexandro Handiaren eta Dario III.a Kodomanoren armaden arteko gatazka armatua izan zen, K. a. 333ko azaroan gertatua, Issos hiriaren ondoan.

Aurrekariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Granikoko guduan bertoko satrapa menderatu ondoren, Asia Txikian, Mileto eta Halikarnason izan ezik, persiar erresistentzia desagertu zen. Anatoliako konkista finkatzeko urtebete eman ondoren, Alexandrok Siria konkistatzeko prestaketa hasi eta akemenestar itsas-armada geldiarazteko portuak erasotzeari ekin zion.

Alexandro Tarson -Zilizian- zegoela, Dariok Babilonian Issos hartzeko armada handia prestatzen ari zela jakin zuen. Dario Issostik Farnabazo III.ak Mediterraneon zuen itsas-gudarostearen laguntza har zezakeen. Hor zela eta, mazedoniarrak armadaren zati handiena Tarson utzi eta Parmenioni Issos inguruko kostaldea hartzea eskatu zion.

Azaroan, Alexandrok persiar armada jada Sirian zegoela jakin zuen eta Jonasen pasabidean, «Ziliziako ateetan», bere armada biltzea erabaki zuen.

Dariok, Parmenionen gudarosteak jada pasabidean zeudela jakinda, iparraldeko bidea hartu eta persiarrek Issos konkistatu zuten. Greziarrek bere horniketa moztu eta Darioak hegoalderantz jotzea erabaki zuen. Pinaro ibaian zegoela Alexandro bere iparraldean zegoela jakin zuen eta gudurako prestatu zen kostaldetik gertu zegoen ordoki laburrean.

Gudua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere kokapena zela eta, Dariok ezin izan zuen bere infanteria ondo antolatu. Alexandrok erdialdetik eskuinaldeko hegalerantz zenbait hetairoien zalditeria-unitate bidali zituen. Honek zulo bat ireki zuen mazedoniar armadan baina Dariok ez zuen abantailaz baliatu.

Alexandrok, hala ere, zalditeria ezkerralderantz mugitu eta persiar lerroak hautsi zituen. Errege Handiak bere armada oraindik mugitzen ari zenean, mazedoniar falange eta infanteria astunak persiarren erdialdeko zutabea eraso zuten.

Erdialdean zegoen persiar armada atzera egin zuenean, eusten ari zen eskuinaldeko hegalak behea jo zuen eta Dariok gudu-zelaitik ihes egin zuen.

Ondorioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Issosena garaipen erabakigarria izan zen greziarrentzat eta akemenestar boterearen amaiera iragarri zuen. Dario III.ak galdu zuen lehendabiziko gudua izan zen. Guduaren ostean, mazedoniarrek Estatira Darioren emaztea, Barsine-Estatira eta Dripetis bere alabak eta Sisigambis bere ama atxilotu zituzten. Alexandrok, gero Barsine-Estatira ezkonduko zuena, begirune handiz hartu zien.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1.   Warry, John Gibson (2008), Warfare in the Classical World: From the Bronze Age to the Fall of Rome, Santa Bárbara: ABC-CLIO, ISBN 978-0-31304-192-1 .
  2. a b   Moerbeek, Martijn (1997), The battle of Issus, 333 BC, Universiteit Twente, http://monolith.dnsalias.org/~marsares/warfare/battle/issus.html .
  3. a b c d   Engels, Donald W. (1978), Alexander the Great and the Logistics of the Macedonian Army, Berkeley; Los Angeles; Londres: University of California Press, ISBN 978-0-52003-433-4 .