Edukira joan

It (eleberria)

Wikipedia, Entziklopedia askea
It (eleberria)
Jatorria
Egilea(k)Stephen King
Argitaratze-data1986
IzenburuaCancer eta IT
Jatorrizko herrialdeaAmeriketako Estatu Batuak
ArgitaletxeaQanun
Orrialdeak1.504
Ezaugarriak
Genero artistikoabeldurrezko literatura
Hizkuntzaingelesa
Fikzioa
Kontakizunaren tokiaDerry (Stephen King)
Fikzio-unibertsoaMultiverse (en) Itzuli
Historia
Jasotako sariak
Nominazioak
kronologia
The Talisman (en) Itzuli It (eleberria)

It (euskaraz: «Bera») Stephen King estatubatuar idazlearen beldurrezko eleberri bat da. 1986ko irailean Viking Press argitaletxeak argitaratu zuen.

Kontakizuna AEBetako Maine estatuko Derry udalerrian bi aldi ezberdinetan zehar gertatzen da: iraganean (1957-58) eta orainaldian (1984-85). Udalerriaren lurrazpian, ezkutaturik, antzinatik biztanleak izutzen dituen munstro asekaitz eta gupidagabe bat bizi da: beste mundu bateko izakia da, gizakien pentsamenduak irakurtzeko gai da: haien barne beldurrak nahieran erabiliz, izua eragin eta horren bidez elikatzen da. Haurrak nagusiki jaten ditu, errazago beldurtzen baititu. Mozorrorik ohikoena Pennywise izeneko pailazo dantzariarena du, itxura horrekin biktimarik gazteenak erakartzen baititu. Behin gosea asetu ondoren, hiru hamarkada inguruko loaldia egiten du, berriz ere esnatu eta beste biktima batzuez elikatzen hasi arte, etengabeko zikloan.

Nahiz eta munstroa denbora gehiena ezkutuan egon, kontakizun horretako protagonistek (Bill Denbrough, Ben Hanscom, Beverly Marsh, Richie Tozier, Eddie Kaspbrak, Mike Hanlon eta Stan Uris adiskideek) birritan aurre egin diote: iraganean, herriko «Galtzaileak» neska-mutil taldea direnean(lur azpira bidaltzen dute) eta orainaldian, helduak direnean(berarekin bukatzen dutenean).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]