Edukira joan

Italiako saskibaloi selekzio nazionala

Wikipedia, Entziklopedia askea
Italiako saskibaloi selekzioa
EzizenaSquadra Azzurra, Italbasket
LigakFIBA
Sorrera1932
Taldearen koloreakUrdina, zuria
         
EntrenatzaileaItalia Gianmarco Pozzecco
Uniformeak
Etxean elastikoa
Taldearen koloreak
Etxean
Kanpoan elastikoa
Taldearen koloreak
Kanpoan

Italiako saskibaloi selekzioa 1932an sortu zuten txapelketa ofizialetan Italia ordezkatzeko, FIBAko 8 sortzaile historikoen artean dagoelarik.

Europako txapeldunak birritan izan dira (1983 eta 1999an), eta olinpiar txapeldunordeak beste birritan (1980 eta 2004an).

Dino Meneghin jokalari aipagarrienen artean dugu[1], 1970eko eta 1980ko hamarkadetan nabarmendu zena.

Gaur egun, Italia 14. postuan dago FIBAren munduko sailkapenean.[2]

Olinpiar Jokoak:

  1. 1936: Zazpigarrenak.
  2. 1948: Hamazazpigarrenak.
  3. 1952: Hamazazpigarrenak.
  4. 1960: Laugarrenak.
  5. 1964: Bosgarrenak.
  6. 1968: Zortzigarrenak.
  7. 1972: Laugarrenak.
  8. 1976: Bosgarrenak.
  9. 1980: Txapeldunordeak. Finala galdu zuten 77-86 Jugoslaviaren kontra.
  10. 1984: Bosgarrenak.
  11. 2000: Bosgarrenak.
  12. 2004: Txapeldunordeak. Finala galdu zuten 69–84 Argentinaren kontra.
  13. 2020: Bosgarrenak.

Munduko txapelketan

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Munduko Saskibaloi Txapelketa:

  • 4. postua 1970 eta 1978an.
  • Guztira 10 aldiz sailkatu dira:
  1. 1963: Zazpigarrenak.
  2. 1967: Bederatzigarrenak.
  3. 1970: Laugarrenak.
  4. 1978: Laugarrenak.
  5. 1986: Seigarrenak.
  6. 1990: Bederatzigarrenak.
  7. 1998: Seigarrenak.
  8. 2006: Bederatzigarrenak.
  9. 2019: Hamargarrenak.
  10. 2023: Zortzigarrenak.

EuroBasket:

  1. 1935: Zazpigarrenak.
  2. 1937: Txapeldunordeak. Finala galdu zuten 24–23 Lituaniaren kontra.
  3. 1939: Seigarrenak.
  4. 1946: Txapeldunordeak. Finala galdu zuten 34-32 Txekoslovakiaren kontra.
  5. 1947: Bederatzigarrenak.
  6. 1951: Bosgarrenak.
  7. 1953: Zazpigarrenak.
  8. 1955: Seigarrenak.
  9. 1957: Hamargarrenak.
  10. 1959: Hamargarrenak.
  11. 1963: Hamabigarrenak.
  12. 1965: Laugarrenak. Azken partida galdu zuten 70-86 Poloniaren kontra.
  13. 1967: Zazpigarrenak.
  14. 1969: Seigarrenak.
  15. 1971: Hirugarrenak. Azken partida irabazi zuten 85–67 Poloniaren kontra.
  16. 1973: Bosgarrenak.
  17. 1975: Hirugarrenak.
  18. 1977: Laugarrenak. Azken partida galdu zuten 81-91 Txekoslovakiaren kontra.
  19. 1979: Bosgarrenak.
  20. 1981: Bosgarrenak.
  21. 1983: Txapeldunak. Finala irabazi zuten 105-96 Espainiaren kontra.
  22. 1985: Hirugarrenak. Azken partida irabazi zuten 102-90 Espainiaren kontra.
  23. 1987: Bosgarrenak.
  24. 1989: Laugarrenak. Azken partida galdu zuten 76–104 Sobietar Batasunaren kontra.
  25. 1991: Txapeldunordeak. Finala galdu zuten 73–88 Jugoslaviaren kontra.
  26. 1993: Bederatzigarrenak.
  27. 1995: Bosgarrenak.
  28. 1997: Txapeldunordeak. Finala galdu zuten 49-61 Jugoslaviaren kontra.
  29. 1999: Txapeldunak. Finala irabazi zuten 64-56 Espainiaren kontra.
  30. 2001: Hamaikagarrenak.
  31. 2003: Hirugarrenak. Azken partida irabazi zuten 69-67 Frantziaren kontra.
  32. 2005: Bederatzigarrenak.
  33. 2007: Bederatzigarrenak.
  34. 2011: Hamazazpigarrenak.
  35. 2013: Zortzigarrenak.
  36. 2015: Seigarrenak.
  37. 2017: Zazpigarrenak.
  38. 2022: Zortzigarrenak.
  39. 2025: Hamaikagarrenak.

(2025eko iraila arteko datuak).

Jokalari nabarmenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Pierluigi Marzorati:
    • 277 partida.
    • 2.223 puntu.
    • Zilarrezko domina 1980ko Olinpiadetan. Urrezkoa 1983an eta brontzezkoa 1971, 1975 eta 1985ean EuroBasketean.
  • Dino Meneghin:
    • 271 p.
    • 2.847 puntu.
    • Zilarrezko domina 1980ko Olinpiadetan. Urrezkoa 1983an eta brontzezkoa 1971 eta 1975ean EuroBasketean.
  • Roberto Brunamonti:
    • 254 p.
    • Zilarrezko domina 1980ko Olinpiadetan. Urrezkoa 1983an, brontzezkoa 1985ean eta zilarrezkoa 1991an EuroBasketean.
  • Giacomo Galanda:
    • 215 p.
    • Zilarrezko domina 2004ko Olinpiadetan. Urrezkoa 1999an, zilarrezkoa eta brontzezkoa 2003an EuroBasketean.
  • Gianluca Basile:
    • 210 p.
    • Zilarrezko domina 2004ko Olinpiadetan. Urrezkoa 1999an, zilarrezkoa 1997an eta brontzezkoa 2003an EuroBasketean.
  • Renzo Bariviera:
    • 209 p.
    • 2.180 puntu.
    • Brontzezko domina 1971an eta 1975ean EuroBasketean.
  • Walter Magnifico:
    • 208 p.
    • 2.064 puntu.
    • Brontzezko domina 1985ean eta zilarrezkoa 1991an EuroBasketean..
  • Antonello Riva:
    • 207 p.
    • 3.784 puntu.
    • Urrezko domina 1983an eta zilarrezkoa 1991an EuroBasketean.
  • Renato Villalta:
    • 207 p.
    • 2.303 puntu.
    • Zilarrezko domina 1980ko Olinpiadetan. Urrezkoa 1983an eta brontzezkoa 1975 eta 1985ean EuroBasketean.
  • Luigi Datome: 203 p.

(2025eko iraila arteko datuak).

Entrenatzaile nabarmenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Italia Giancarlo Primo – (1969–1979): Brontzezko domina 1971 eta 1975ean EuroBasketean.
  • Italia Sandro Gamba – (1979–1985): Olinpiar txapeldunordeak 1980an eta Europako txapeldunak 1983an.
  • Serbia Bogdan Tanjević – (1997–2001): Europako txapeldunak 1999an.
  • Italia Carlo Recalcati – (2001–2009): Olinpiar txapeldunordeak 2004an

2007ko taldea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
# Izena Posizioa Jaiotze
urtea
Altuera Taldea
10Andrea BargnaniHegal-pibota19852.13Kanada Toronto Raptors
5Gianluca Basile (K)Antolatzailea19751.90Katalunia FC Barcelona
18Marco BelinelliAntolatzailea19861.96Kanada Toronto Raptors
12Massimo BulleriAntolatzailea19771.88Italia Olimpia Milano
20Andrea CrosariolPibota19842.13Italia Virtus Bologna
14Luigi DatomeHegalekoa19872.02Italia Scafati Basket
16Fabio Di BellaAntolatzailea19781.86Italia Virtus Bologna
21Angelo GigliHegalekoa19832.09Italia Benetton Treviso
11Stefano MancinelliHegalekoa19832.03Italia Fortitudo Bologna
8Denis MarconatoPibota19752.11Katalunia FC Barcelona
9Marco MordenteAntolatzailea19791.90Italia Benetton Treviso
7Matteo SoragnaEskolta19751.97Italia Benetton Treviso

Argazki galeria

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]