Itsaso marjinal

Wikipedia, Entziklopedia askea
Nazioarteko Itsas Erakundeak izendaturiko itsaso marjinalak.

Itsaso marjinala terminoak bi esanahi desberdin izan ohi ditu:

  • termino geopolitiko gisa, itsaso marjinal edo bazterreko itsaso bat jurisdikziopeko itsasoaren baliokidea da.[1] Orduan, zein itsas baliabide ustiatu daitezkeen zehazteko estatu bakoitzaren jurisdikziopean zein lurralde geratzen den zehaztea garrantzitsua da.[2]
  • ozeanografian, kontinenteen ertzetan dagoen itsaso bat adierazten du, penintsula edo uharte-kate handiek partzialki ixten dutena, edo ozeano edo itsaso zabal batera oso zabalduta dagoena, baina mendikateek eta itsas hobiek mugatzen dutena;[3] Itsasertzeko itsasoa, bazterreko itsasoa edo itsaso epizontinentala ere sinonimo gisa erabiltzen dira — eta, oro har, klase berezi gisa, barnealdeko itsasoa ere bai (beste itsaso batekin oso itsasarte txiki batek lotzen duena) —, nahiz eta guztiek alde horretako lurrazal ozeanikoaren baldintzak islatzen dituzten kontsiderazio desberdinak dituzten.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez) Cole, George M.. (1997-3-21). Water boundaries. John Wiley and Sons, 137–139 or. ISBN 9780471179290..
  2. (Ingelesez) Wang, James C. F.. (1992). Handbook on ocean politics & law. Greenwood Publishing Group, 14– or. ISBN 9780313264344..
  3. (Ingelesez) American Congress on Surveying and Mapping. (1994). Glossary of the mapping sciences. ASCE Publications, 469 or. ISBN 9780784400500..

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Geografia Artikulu hau geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.