Itsusiko Haitzak
Itsusiko Haitzak | |
---|---|
Mota | ibilbide |
Geografia | |
Honen parte da | Euskal Herriko bidaia-gida |
Kokapena | Euskal Herria |
Herrialdea | Euskal Herria |
Foru erkidego | Nafarroa Garaia |
Itsusiko haitzak Nafarroa Beherea, Nafarroa Garaia eta Lapurdiko mugan dauden haitz ilunak dira. Natura erreserba dira. Bertan Euskal Herriko putre kolonia garrantzitsuenetariko bat dago.
Heltzeko bideak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Itsusiko haitzak ezagutzeko hainbat irteera puntu daude. Bidarraikoa da ezagunena, Nafarroa Beherean, Pont D’Enfern, Infernuko zubi ezaguna gurutzatuz. Lapurdiko Itsasutik ere irits daiteke, autoz Atekagaitz edo Pas de Roland famatua igaro eta Col des Veaux edo Txekorren leporaino igota. Eta Nafarroatik ere bai, Otsondo mendatean barrena.
Ezaugarriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Itsusiko Haitzak txikiak dira garaieraz, 700 metro eskas, baina harri puska ikusgarriak dira, 400-500 metro tentetzen baitira Aritzakun bailara estuaren zaindari. Iparla eta Irubelakaskoa gailurrek babesten dute Aritzakun ekialdetik, eta Artzamendi belartsuak, Lapurdiko tontor garaienak, mendebaldetik (926 metro).