Edukira joan

Iturengo arotza

Wikipedia, Entziklopedia askea
Iturengo arotza
Mikel Laboaren, Oskarbiren eta Oskorriren musika-lana
Egilea(k)Mikel Laboa, Oskarbi eta Oskorri
Ekoizpen lekuaIturen
Ezaugarriak
Genero artistikoaherri-kanta
Hizkuntzaeuskara

Iturengo arotza euskal abesti herrikoia eta euskaldunon artean ospetsua da. Bere jatorria Nafarroako Ituren herrian du, Malerrekan. eta Erramun Joakin izeneko bertako arotz baten "akzioak" kontatzen ditu. Euskal Herri osoan zeharo hedatua dago, gaur egun denon artean ezaguna delarik.

Euskal musikari ugarik abesti herrikoi honen hainbat eta hainbat bertsio moldatu izan dituzte:

Iturengo arotza, Erramun Joakin,
haserre omen zaude zeren dugun jakin
santurik ez leiteke fiatu zurekin,
San Kristobal urtu ta joareak egin.

Arotzak erran dio bere andreari:
-Urtu behar dinagu, ekarran santu hori.
-Gizona, hago isilik! Bekatu duk hori.
-Ez zionagu erranen sekulan inori

Arotzak erran dio bere andreari:
-Begira zaion ongi joare multzoari
soinuan bilatu ta denak zeuden ongi,
salatu ez bagindu koinatak, Joana Mari...

Kobrezko santurikan inon bazarete,
egoten ahal zarete hemendik aparte,
bertzenaz arotz horiek jakiten badute,
joareak eiteko urtuko zaituzte."

Elizako serorak, ermitauak ere,
bakoitza zeun tokitan egon zaitez erne,
bestela arotz horiek jakiten badute,
elizako santuak ihes joanen dire.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «Mikel Laboa» www.badok.eus (kontsulta data: 2024-12-07).
  2. Laboa, Mikel. (1987). «Euskal kanta berria» www.badok.eus (kontsulta data: 2024-12-07).
  3. Laboa, Mikel. (2003). «60ak + 2» www.badok.eus (kontsulta data: 2024-12-07).
  4. Oskarbi. (1972). «Eskutari» www.badok.eus (kontsulta data: 2024-12-07).
  5. Oskarbi. (2004). «Esperantzari leiho bat: antologia 1966-2004» www.badok.eus (kontsulta data: 2024-12-07).
  6. Treku, Joxelu. (2017). Doinu zaharren haritik euskal kantu berriaren bidean : (Oskarbi taldea 1966-2017) /. Ba Dok Oskarbi Musika Elkartea, ISBN 978-84-697-3146-8. (kontsulta data: 2024-07-08).
  7. URRIA. (1978). «Argi tirrintan...» www.badok.eus (kontsulta data: 2024-12-07).
  8. Oskorri. (2000). «Oskorri & The Pub Ibiltaria 4» www.badok.eus (kontsulta data: 2024-12-07).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]