Zintzarri

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Zintzarri mota zenbait.

Zintzarria abeltzaintzan erabiltzen den ezkila antzeko tresna bat da. Abere talde bakoitzean hainbat animaliari (usu, jerarkikoki nagusiei) zintzarri bat lotzen die abeltzainak eta horrela animaliaren mugimenduek zintzarrien ahotsa entzunarazten dute. Modu honetan errazagoa zaio abeltzainari abereen kokapena jakitea.

Metalezkoak edo egurrezkoak dira. Neurria animaliaren arabera aldatzen da: behienak hamar zentimetrokoak izan daitezke eta ardienak, bost zentimetroak, esaterako.

Zintzarri baten hotsa.

Eratorriak eta sinonimoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zintzarriari “joare”, “arran”, “bulunba” eta “klask” ere deitzen zaio, tokia zein den. Txikigarritzat txintxarri forma erabili ohi da. Ez dira ohikoak zintzarri lexemari txikigarria sortzeko ohikoak diren atzizkiak (-txo, -xka, -ño). Txintxarritxo forma txikigarri bikoitza, ordea, ohikoa da, oso zintzarri txikia izendatzeko.

Inauteriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zubietako eta Iturengo inauterietan joaldunek zintzarriak eramaten dituzte, ustean espiritu txarrak uxatzeko soinuarekin.

Ituringo arotza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herri-kanta honetan, duela hiru mende zintzarriek (joaliek) Iturenen zuten garrantzia ikus dezakegu. Mikel Laboak bertsio ospetsu bat egin zuen.

Ituringo arotza, Erramun Joakin,
haserre omen zaude zeren degun jakin.
Santuek ez laitekez fiatu zurekin:
San Kritobal urtuta joaliak egin.

Arotzak erran dio bere andreari:
- Urtu behar dinagu, ekarran santu hori!
- Gizona nora zoaz, bekatu da hori!
- Etzionagu erranen sekula nihori.

Ituringo garaile Ramuntxo Joakin
haserre omen zira zeren dudan jakin.
Konfesa zaitez ongi erretoarekin:
ez dute zer fidatu Santuek zurekin.

Kobrezko Santurikan inon bazarete,
egoten al zarete hemendik aparte;
baldin arrotz horiek jakiten badute,
gariek egiteko urtuko zaituzte.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Zintzarri Aldatu lotura Wikidatan