Iturgin giltza

Wikipedia, Entziklopedia askea
Iturgin giltzaren irudia. Behealdeko eskutokiaren eraztuna biratuz erregulatzen da.
Johan Petter Johansson bere giltzarekin

Iturgin giltza iturgintza-hodiak biratzeko erabiltzen den giltza erregulagarria da. Hodien diametro desberdinetara egokitzen da giltzaren eskutokietako batean den eraztuna biratuz.

Iturgin giltza 1888. urtean asmatu zuen Johan Petter Johansson asmatzaile suediarrak. Bere abantaila nagusiena lor daitekeen tortsio-indar handia da. Hala ere, arduragabe erabiltzen bada, hodia urra edo hauts dezake.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]