Edukira joan

Itzulera (abestia)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Itzulera (abestia)
Zetaken, Pello Reparazen eta Erramun Martikorenaren musika-lana
Egilea(k)Zetak, Pello Reparaz eta Erramun Martikorena
Argitaratze-data2022
IzenburuaItzulera
Ezaugarriak
Genero artistikoaelectropopa
Hizkuntzaeuskara
Bestelako lanak
MusikagileaZetak

Itzulera Zetak taldeak 2022ko Herri Urrats jairako sortu zuen abestia da.

Koronabirusagatik bi urtez egoera berezi batean egon ondoren, 2022koa "itzulera" desiratuaren urtea izan zen. Senpereko lakuko jaiaren leloa horixe izan zen. Giro horren barruan Itzuli zen Zetak taldea Herri Urrats-en abestiarekin batera. Zetak taldearen eta Erramun Martikorenaren arteko elkarlanean ateratako abestia da Itzulera.[1] Erabateko estilo-aldaketa ekarri zuen. Bideoklipa Pello Repazek zuzendu zuen, Iratze Reparazekin batera, txalaparta eta Kukai dantza taldearen Oskara koreografia ere integratu zutela.[2]

"Ez al gara, xorieri mintzo diren xoroak izango, betiko" esaldi horrekin Reparazek Erramunen Xorieri mintzo zen kantari egiten dio keinua ( "Xoriei mintzo zen, mintzo zen errekari oihaneko zuhaitzei ta zeruko izarrei, mintzo zen haizeari, xoro batentzat zaukaten").[3] Gainera, kanta, espreski aipatu gabe baina, Hego eta Ipar Euskal Herriaz ari da. Txoriek ez dutelako mugarik, eta txoriak entzunez mugaz beste aldekoa gertu dugulako-edo, eta honekin lotuta, "zure zauria nirea da".

Hauek dira abestiaren lehen hitzak:[4]

Mendikate honek lotuta
Zurekin mintzo direla diote xoriek
Esan zer kanta egin dizuten
Zein gertu gauden
Sentitzen al den
Amaiurren
Hori diote
Baigorrin ere
Mugalari hoiek
Mendikate honek lotuta
[...]

Ipar eta hegoaldearen arteko lotura azpimarratzea da abestiaren gai nagusia.

Mendikate batek alde bi guztiz banatzen dituela esan ohi da beti, baina kanta honek alderantzizkoa erakutsi nahi digu hasiera-hasieratik:"Mendikate honek lotuta".

Txoriek erraz pasatzen dira mendikateko alde batetik batera mezuak eramateko: "Zurekin mintzo direla diote xoriek. Esan zer kanta egin dizuten, Zein gertu gauden", "Xoriak mugaren bestalde, Jantzia dute, Doinu dotorez. Gaztelugatxe" " Ta estali dute Larrun bera ere".

Espazioa eta sentipena konpartitzen dute alde biek: "Zure zauria nirea da. Ta kantu hau biona. Erkidetasunaren bozeramaile, Zeuen urratsa geurea da, ta [pandemia bukatu ondorengo] itzulera denona".

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «HERRI URRATSEKO ABESTIA» Herri Urrats (kontsulta data: 2022-08-18).
  2. ZETAK, Erramun Martikorena - Itzulera (Herri Urrats 2022). (kontsulta data: 2022-08-18).
  3. Gabi de la Maza. (2010-01-17). Xorieri mintzo zen (Erramun Martikorena). (kontsulta data: 2025-09-11).
  4. Itzulera( ZETAK-Erramun Martikorena) Herri Urrats 2022 | Txantxangorria-Euskal karaokeak. 2022-04-08 (kontsulta data: 2022-08-18).

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Zetak Spotify
  • Zetak Youtube
  • Zetak. Kontzertua Tolosan 2021. 40 argazki CC-BY-SA lizentziarekin. Plazara, Kultura. (2021-07-16).