Pello Reparaz
Pello Reparaz | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotza | Arbizu, 1990eko apirilaren 22a (35 urte) |
Herrialdea | ![]() |
Familia | |
Familia | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | musikaria eta ekoizlea |
Parte-hartzailea
| |
Kidetza | Zetak |
pelloreparaz.com |
Pello Reparaz Escala[1] (Arbizu, Nafarroa Garaia, 1990eko apirilaren 22a) musikaria, konpositorea eta ekoizlea da.[2] 16 urterekin Vendetta taldearen sorkuntza parte hartu zuen eta geroago Zetak taldearenean 29rekin. Irakasle ikasketak egin zituen Nafarroako Unibertsitate Publikoan. Berriozarko musika-eskolan irakasle izan da, bai eta Etxarriko eskola publikoan ere. Haurrentzako Baloreak proiektua abiarazi zuen[3].
Vendetta taldea (2007-2018)
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Vendetta musika taldeak Ska eta punk musika estiloak lantzen zituen. Taldekideak Ruben Antón, Enrikko Vibrato, Javier Etxeberria, Luisillo Kalandraka eta Pello Reparaz ziren.
Bost disko atera zituzten, Vendetta (Gor, 2009),[4] Puro Infierno (Baga Biga 2011),[5] Fuimos, Somos y Seremos - Atzo, Gaur eta Bihar (Baga Biga, 2012),[6] 13 Balas (Baga Biga, 2014)[7] eta Bother (baga-biga, 2016).
Zetak taldea(2019)
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Zetak euskal musika pop-elektronikoko talde bat da, 2019an sortua. Hain zuzen, Vendetta (2007-2018) musika taldea desegin ondoren sortu zuen Pellok.[8] Taldekideak lau dira: Pello Reparaz, abeslaria, Leire Colmo, perkusioa, Iban Larreburu, bateria eta Gorka Pastor, sintetizadorea.[9]
Lehen diskoak taldearen izena zuen, Zetak.[10] 10 abesti zituen; tartean, Errepidean abestia. Milioi bat bisita baino gehiago izan ditu disko horrek YouTuben eta Spotifyn.[11]
Bigarren diskoa Zeinen ederra izango den izan zen.[12][13] 2020an plazaratu zuten Covid-19 pandemia gertatzen zen bitartean. Bideoklipa jarraitzaileen argazki eta bideoekin zuten, Zetakek bere jarraitzaileei bizitzako unerik zoriontsuenetako bideoak eta argazkiak eskatu zien eta jasotako materialarekin moldatu zuten bideoklipa. Arrakasta handia izan zuten, ia bi milioi bisita izan baititu.[14] Hegan abestia Zetak Gaztea irratiarekin egindako kolaborazio bat da, 2020ko uztailaren 3an argitaratua. 300.000 bisita baino gehiago lortu ditu atera zenetik.[15] Hitzeman abestia 2020ko azaroaren 16an argitaratuzuten. Zetak taldeak Oques Grasses katalan taldearekin egin zuten, eta bi hizkuntzetan dago; katalanez eta euskaraz.[16] Akelarretan abestia 2020ko abenduaren 3an argitaratu zuten. 200.000 baina bisita gehiago izan ditu.[17]
Horrela, bi urtez pandemia-egoera berezi batean egon ondoren, 2022koa itzuleraren urtea izan zen. Senpereko lakuaren leloaren barruan Itzuli zen Zetak taldea Herri Urrats-en abestiarekin batera. Zetak taldearen eta Erramun Martikorenaren arteko elkarlanean ateratako abestia da Itzulera.[18][19] Erabateko estilo-aldaketa izandakoa. Bideoklipa Pellok zuzendu zuen, Iratze Reparazekin batera, txalaparta eta Kukai dantza taldeko Oskara koreografia ere integratu zutela.[20]
Euskalonski telebista saioa (2018-2019)
[aldatu | aldatu iturburu kodea]ETBn Euskalonski saioa aurkeztu zuen 2018an eta 2019an. Munduan zehar bizi diren euskaldunak bisitatu zituen. Londresen, abestiak egiten ikasteko bi urteko masterra egin zuen. 2018ko abenduaren 28an Vendetta desegin eta gero, 2019aren hasieran Zetak taldea sortu zuen.[21]

Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskal herritar horren aukera pertsonala da euskal abizen hori Reparaz formarekin idaztea. Izan ere, Euskaltzaindiak euskara batuan Erreparatz idatzi behar dela arautu du. Ikus Euskal Onomastikaren Datutegia.
- ↑ Ilintxeta, Reyes. (2018-12-09). «"Zerbait berria egin ahal izateko Vendetta amaitzea ezinbestekoa zen"» Argia (kontsulta data: 2020-01-08).
- ↑ «"Era naturalean sortu da Baloreak proiektua" - Arbizu» Guaixe.eus (kontsulta data: 2022-12-26).
- ↑ Vendetta. (kontsulta data: 2018-03-09).
- ↑ Puro infierno. (kontsulta data: 2018-03-09).
- ↑ Atzo, gaur eta bihar. (kontsulta data: 2018-03-09).
- ↑ 13 balas. (kontsulta data: 2018-03-09).
- ↑ «Zetak, Pello Reparazen metamorfosia» El Correo 2019-12-12 (kontsulta data: 2020-01-05).
- ↑ «Zetak» www.badok.eus (kontsulta data: 2020-01-05).
- ↑ «Zetak» www.badok.eus (kontsulta data: 2022-08-18).
- ↑ Zetak. (2019). ZETAK - Errepidean. Youtube (kontsulta data: 2022-08-18).
- ↑ ZETAK - Zeinen Ederra Izango Den (FULL ALBUM). (kontsulta data: 2022-08-18).
- ↑ Plazara, Kultura. (2021-07-16). Zetak. (kontsulta data: 2022-09-04).
- ↑ ZETAK - Zeinen Ederra Izango Den. (kontsulta data: 2022-08-18).
- ↑ ZETAK - Hegan [ 90eko bi bala | Gaztea . ] Youtube (kontsulta data: 2022-08-18).
- ↑ (Katalanez) ZETAK, Oques Grasses - Hitzeman. Youtube - Zetak (kontsulta data: 2022-08-18).
- ↑ ZETAK - Akelarretan. Youtube-Zetak (kontsulta data: 2022-08-18).
- ↑ «Logoa eta leloa» Herri Urrats (kontsulta data: 2022-08-18).
- ↑ Itzulera( ZETAK-Erramun Martikorena) Herri Urrats 2022 | Txantxangorria-Euskal karaokeak. 2022-04-08 (kontsulta data: 2022-09-04).
- ↑ ZETAK, Erramun Martikorena - Itzulera (Herri Urrats 2022). (kontsulta data: 2022-08-18).
- ↑ «Pello Reparaz: 'Musika elektronikoari erabat ireki dizkiot ateak'» Euskal Irrati Telebista 2019-12-06 (kontsulta data: 2020-01-08).
- ↑ «Timo Riiho hizkuntzalari finlandiarra: 'Euskarak nire bizitza aldatu zuen'» EITB Euskal Irrati Telebista (kontsulta data: 2021-12-14).
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Zetak Spotify
- Zetak Youtube
- Zetak. Kontzertua Tolosan 2021. 40 argazki CC-BY-SA lizentziarekin. Plazara, Kultura. (2021-07-16).
- Itzulera. - ZETAK, Erramun Martikorena (Herri Urrats 2022). Youtube (Noiz kontsultatua: 2022-08-18).
- Itzulera( ZETAK-Erramun Martikorena) Herri Urrats 2022 txantxangorria.eus