Ivet Miroslavova Lalova-Collio (bulgarieraz: Ивет Мирославова Лалова-Колио, Sofia,1984komaiatzaren 18a) Bulgariakoatleta da, 100 metro eta 200 metroabiadura probetan espezializatua. 100 metroko historiako 13. emakumerik azkarrena izan zen bere marka pertsonala egin zuenean.[1]2004ko Udako Olinpiar Jokoetan laugarren amaitu zuen 100 metroetan eta bosgarrena 200 metroetan. Bere ibilbidea bi urtez eten zen 2005eko ekainetik 2007ko maiatzera bitartean min hartuta egoteagatik. 2012ko ekainean urrea irabazi zuen 2012ko100 metroko Europako Atletismo Txapelketan. 2016ko uztailean zilarrezko bi domina irabazi zituen 2016ko Europako Atletismo Txapelketan 100 eta 200 metroetan. Joko Olinpikoen lau edizioetan parte hartu du.