100 metroko lasterketa
100 metroko lasterketa atletismoaren probarik laburrena da korrika egiten dena, estali gabeko pistan betiere. Lasterketa hau lerro zuzenean egiten da eta korrikalariek 100m-ko distantzia ahal duten azkarren egin behar dute. Errekorra duena Usain Bolt izena duen gizonezko jamaikarra da (09:58), 2009an lorturikoa, eta emakumezkoena Florence Griffith estatubatuarrak ezarri zuen 1988an (10:49).
Beste korrikalari oso ezagunak izan dira historian alor honetan: gizonezkoetan Jesse Owens, Jim Hines, Silvio Leonard kubatarra, Valery Borzov errusiarra, Don Quarrie jamaikarra, hala nola Carl Lewis, Calvin Smith, Ben Johnson, Tyson Gay edo Asafa Powell; emakumezkoetan Wilma Rudolph, Evelyn Ashford, Marita Koch, Marlies Göhr, Merlene Ottey edo Gail Devers, besteak beste.
100 metroko lasterketaren helburua oztoporik gabeko 100 metro ahalik eta azkarren egitea da. Nagusiki, abiadurako lasterketen artean garrantzitsuena bezala hartzen da. Atleta onenek 10 segundoko denboran egiten dute, 37 km/h bataz besteko abiaduraz eta 45 oinkadetan. Olinpiar Jokoetako programan sarturik dago gizonezkoentzat lehenengoz ospatu zirenetik, eta emakumezkoentzat 1928.eko Amsterdameko Olinpiar Jokoak ospatu zirenetik. Froga honetan errekorra duten atletak, gizonezkoen mailan, Usain Bolt da 9'58 segundorekin, eta emakumezkoen artean Florence Griffith Joyner da 10'49 segundoko markarekin.
Eduki-taula
Historia.[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Gizonezkoen artean 100 metro lauetako froga Atenasen 1896.ean ospatu ziren aro modernoko lehen Olinpiar Jokoen programaren parte izan zen. Emakumezkoak ez ziren froga honetan lehiatuko 1928an Amsterdamen Olinpiar Jokoak ospatu ziren arte. Lehenengo Joko horietan errauts eta ikatzez osatutako pista batean lehiatu ziren. Irteerako posizioa librea zen eta atleta bakoitzak bere ustez hoberena zen posizioa hartzen zuen. Lasterketa honetan Thomas Burke estatubatuarra irabazle atera zen; eskuak pistan finkatu eta lurrera hobeto eusteko zulotxo batzuk egin zituen atleta bakarra izan zen. 1912an, Nazioarteko Atletismo Federazioen (IAAF) sorkuntzarekin batera, froga honen lehenengo mundu errekorra dokumentatu zen, Donald Lippincotten eskutik; 10'6 segundotako marka egin zuen Estokolmoko pista olinpikoan. 1928an George Breshnahan eta William Tuttle Ipar Amerikarrek irteera takoak asmatu zituzten, eta horrela irteerako euskarria eta bultzada hobetu zen. Hauek asmatu arte, errautsezko pistan zulotxo batzuk egiten ziren non oinak sartzen ziren. Hala ere, IAAF-ek ez zituen irteerako takoak 1937. urtera arte onartu. 1938an IAAFek 2 m/s-ko aldeko haizea jarri zuen muga bezala lasterketaren marka balioztatzeko. 1968ko ekainaren 20an, Sakramenton, Mexikoko Olinpiar Jokoetan lehiatu behar zuen Estatu Batuetako taldea aukeratzeko frogetan, Jim Hines, Ronnie Ray Smith eta Charles Greene historian lehenengo aldiz 10 segundotatik jaistea lortu zuten froga honetan, muduko errekorra 9'9 segundotan finkatuz. 1977ko urtarrilaren 1ean, IAAFek eskuzko kronometrajea alde batera utzi zuen, 1932tik kronometraje elektronikoarekin batera erabiltzen zena. Ondorioz, edozein erregistrok balio ofiziala izan ahal izateko elektronikoki hartua izan behar zuen.
Irteera.[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Frogaren hasieran, atleta batzuk truku psikologikoak erabiltzen dituzte, irteera takoetan azkenekoa finkatzea bezala. Intimidazio zuzenagoren bat kirol sentipen eza bezala hartzen da. Irteera arbitroak korrikalariak irteera takoetan mantenduko ditu 2 segundotako denbora ezin jakin batean, ondoren tiro egingo du.
Erreakzio denbora.[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Tiroaren eta irteera takoetarik ematen den lehen oinkadaren artean pasatzen den denbora, pistolan dauden sentsore elektronikoen bidez neurtzen da. Edozein denbora 0'1 segundoetatik beherakoa izatean irteera nulua bezala hartuko da ( “irteera ehiztatzea” deitzen zaio). Erregela hau martxan jarri zen tiroaren soinua airean zabaltzeko behar duen denbora, korrikalarien belarrietara ailegatzeko behar den denbora eta gizakion soinuarekiko erreakzio denbora kontuan hartuta.
Irteera nuluak edo balio gabezkoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Urte askotan zehar, 2 irteera nuluren arduraduna zen korrikalaria deskalifikatu egiten zen. Honen ondorioz, irteeraren errepikapenak mugagabeak ziren, honek atletek kontzentrazioa galtzea eragiten zuen. Gaur egun, ordea, irteera nulua egiten duen atleta segituan lasterketatik kanpo geratuko da.
Baldintza klimatikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Baldintza klimatikoek eragin handia dute froga honen garapenean. Irteeratik helmugarainoko norabidea duen haizeak (buztan haizea) oso onuragarria da korrikalarientzat, baina helmugatik irteera takoetarantz doan haizeak (buruko haizea) korrikalariei kontra egiten die. Hori dela eta, onartzen den gehiegizko buztan haizea 2 m/s da. Haizearen kontrako erresistentziak modu garrantzitsu batean eragiten du frogan. Hortaz, abiadura-lasterkariek denbora marka hobeak egiten dituzte zonalde garaietan, non airearen gaineko erresistentzia txikiagoa den.
Munduko markarik onenak dituzten atletak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
2012-08-05ean eguneratua
Errekorra | Maila | Marka (s) | Atleta | Herrialdea | Tokia | Data |
---|---|---|---|---|---|---|
Mundukoa (WR) | Gizonezkoak | 9,58 | Usain Bolt | ![]() |
Berlin | 2009ko abuztuaren 16a |
Emakumezkoak | 10,49 | Florence Griffith-Joyner | ![]() |
Indianapolis | 1988ko uztailaren 16a | |
Olinpikoa (OR) | Gizonezkoak | 9,63 | Usain Bolt | ![]() |
Londres | 2012ko abuztuaren 5a |
Emakumezkoak | 10,62 | Florence Griffith-Joyner | ![]() |
Seul | 1988ko irailaren 24a | |
Europarra (ER) | Gizonezkoak | 9,86 | Francis Obikwelu | ![]() |
Atenas | 2004ko abuztuaren 22a |
Emakumezkoak | 10,73 | Christine Arron | ![]() |
Budapest | 1998ko abuztuaren 19a | |
Iparramerikarra (NA) | Gizonezkoak | 9,58 | Usain Bolt | ![]() |
Berlin | 2009ko abuztuaren 16a |
Emakumezkoak | 10,49 | Florence Griffith-Joyner | ![]() |
Indianapolis | 1988ko uztailaren 16a | |
Afrikarra (AF) | Gizonezkoak | 9,85 | Olusoji Fasuba | ![]() |
Doha | 2006ko maiatzaren 12a |
Emakumezkoak | 10,79 | Blessing Okagbare | ![]() |
Londres | 2013ko uztailaren 27a | |
Asiarra (AS) | Gizonezkoak | 9,99 | Samuel Francis | ![]() |
Amman | 2007ko uztailaren 26a |
Emakumezkoak | 10,79 | Xunmei Li | ![]() |
Shanghai | 1997ko urriaren 18a | |
Ozeaniarra (OC) | Gizonezkoak | 9,93 | Patrick Johnson | ![]() |
Mito | 2003ko maiatzaren 5a |
Emakumezkoak | 11,12 | Melinda Gainsford | ![]() |
Sestriere | 1994ko uztailaren 31a | |
Hegoamerikarra (SA) | Gizonezkoak | 10,00 | Robson da Silva | ![]() |
Mexiko Hiria | 1988ko uztailaren 22a |
Emakumezkoak | 11,05 | Ana Cláudia Lemos | ![]() |
São Paulo | 2013ko maiatzaren 12a |
Historia osoko gizonezkoen marka onenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
2012-08-05 eguneratua
posizioa | Marka (s) | haizea (m/s) | Atleta | Herrialdea | Data | Tokia | Lehiaketa | Posizioa |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|
1 | 9,58 | +0,9 | Usain Bolt | ![]() |
2009 abuztuaren 16a | Berlin | Atletismo mundiala | Lehena (final) RM |
2 | 9,69 | +2,0 | Tyson Gay[1] | ![]() |
2009ko irailaren 20a | Shanghai | Diamante Liga | Lehena (final) |
-0,1 | Yohan Blake[2] | ![]() |
2012 abuztuaren 23a | Lausana | Diamante Liga | Lehena (final) | ||
3 | 9,72 | +0,2 | Asafa Powell | ![]() |
2008ko irailaren 2a | Lausana | IAAF Premio Handia | Lehena (final) |
4 | 9,78 | +0,9 | Nesta Carter | ![]() |
2010eko abuztuaren 29a | Rieti | IAAF Premio Handia | Lehena (final) |
5 | 9,79 | +0,1 | Maurice Greene | ![]() |
1999ko ekainaren 16a | Atenas | IAAF II Premio Handia | Lehena (final) |
+1,5 | Justin Gatlin | ![]() |
2012ko abuztuaren 5a | Londres | Olinpiadak | Hirugarrena (final) | ||
6 | 9,80 | +1,3 | Steve Mullings | ![]() |
2011ko ekainaren 4a | Eugene | Diamante Liga | Lehena (final) |
7 | 9,84 | +0,7 | Donovan Bailey | ![]() |
1996ko uztailaren 27a | Atlanta | Olinpiadak | Lehena (final) RM/RO |
+0,2 | Bruny Surin | ![]() |
1999ko abuztuaren 22a | Sevilla | Atletismo mundiala | Bigarrena (final) | ||
8 | 9,85 | +1,2 | Leroy Burrell | ![]() |
1994ko uztailaren 6a | Lausana | Súper Gran Premio IAAF | Lehena (final) RM |
+1,7 | Olusoji Fasuba | ![]() |
2006ko maiatzaren 12a | Doha | Super Gran Premio IAAF | Lehena (final) | ||
+1,0 | Richard Thompson | ![]() |
2011 abuztuaren 13a | Puerto España | Lehiaketa nazionala Trinidad eta Tobago | Lehena (final) | ||
+1,3 | Mike Rodgers | ![]() |
2011ko ekainaren 4a | Eugene | Diamante Liga | Bigarrena (final) | ||
9 | 9,86 | +1,2 | Carl Lewis | ![]() |
1991eko abuztuaren 25a | Tokio | Atletismo mundiala | Lehena (final) |
−0,4 | Frank Fredericks | ![]() |
1996ko uztailaren 3a | Lausana | IAAF Premio Handia | Lehena (final) | ||
+1,8 | Ato Boldon | ![]() |
1998ko apirilaren 19a | Walnut | Ez IAAF | Lehena (final) | ||
+0,6 | Francis Obikwelu | ![]() |
2004 abuztuaren 22a | Atenas | Olinpiadak | Bigarrena (final) RC | ||
+1,4 | Keston Bledman | ![]() |
2012 ekainaren 23a | Puerto España | Lehiaketa nazionala Trinidad y Tobago | Lehena (final) |
RM= errekor Mundiala, RO= errekor Olinpiarra, RC= errekor kontinentala
Historia osoko emakumezkoen marka onenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
2012-06-15 eguneratua
posizioa | Marka (s) | haizea (m/s) | Atleta | Herrialdea | Data | Tokia |
---|---|---|---|---|---|---|
1 | 10,49 | 0,0 | Florence Griffith Joyner | ![]() |
1988 uztailaren 16a | Indianapolis |
2 | 10,64 | +1,2 | Carmelita Jeter | ![]() |
2009ko irailaren 20a | Shanghai |
3 | 10,65 | +1,1 | Marion Jones | ![]() |
1998ko irailaren 12a | Johannesburgo |
4 | 10,70 | +0,1 | Shelly-Ann Fraser | ![]() |
2012ko ekainaren 29a | Jamaika |
5 | 10,73 | +2,0 | Christine Arron | ![]() |
1998 abuztuaren 19a | Budapest |
6 | 10,74 | +1,3 | Merlene Ottey | ![]() |
1996ko irailaren 7a | Milan |
7 | 10,75 | +0,4 | Kerron Stewart | ![]() |
2009ko uztailaren 10a | Erroma |
8 | 10,76 | +1,7 | Evelyn Ashford | ![]() |
1984ko abuztuaren 22 | Zürich |
+1,1 | Veronica Campbell-Brown | ![]() |
2011ko maiatzaren 31a | Ostrava | ||
9 | 10,77 | +0,9 | Irina Privalova | ![]() |
1994ko uztailaren 6a | Lausana |
+0,7 | Ivet Lalova | ![]() |
2004ko ekainaren 19a | Plovdiv | ||
10 | 10,78 | +1,0 | Dawn Sowell | ![]() |
1989ko ekainaren 3a | Provo |
+1,8 | Torri Edwards | ![]() |
2008ko ekainaren 28a | Eugene |
Olinpiar txapeldunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Para medallistas ver Anexo:Atletismoko atleta medailadunak olinpiadetan (Gizoneskoen 100 metroetan)
Jokoak | Urtea | Maila | Atleta | Herrialdea | Marka (s) |
---|---|---|---|---|---|
Atenas | 1896 | Gizonezkoak | Tom Burke | ![]() |
12,0 |
Emakumezkoak | Ez zuten parte hartu | ||||
Paris | 1900 | Gizonezkoak | Frank Jarvis | ![]() |
11,0 |
Emakumezkoak | Ez zuten parte hartu | ||||
San Luis | 1904 | Gizonezkoak | Archie Hahn | ![]() |
11,0 |
Emakumezkoak | Ez zuten parte hartu | ||||
Londres | 1908 | Gizonezkoak | Reginald Walker | ![]() |
10,8 |
Emakumezkoak | Ez zuten parte hartu | ||||
Estokolmo | 1912 | Gizonezkoak | Ralph Craig | ![]() |
10,8 |
Emakumezkoak | Ez zuten parte hartu | ||||
Anberes | 1920 | Gizonezkoak | Charlie Paddock | ![]() |
10,8 |
Emakumezkoak | Ez zuten parte hartu | ||||
Paris | 1924 | Gizonezkoak | Harold Abrahams | ![]() |
10,6 |
Emakumezkoak | Ez zuten parte hartu | ||||
Amsterdam | 1928 | Gizonezkoak | Percy Williams | ![]() |
10,8 |
Emakumezkoak | Elizabeth Robinson | ![]() |
12,2 | ||
Los Angeles | 1932 | Gizonezkoak | Thomas Edward Tolan | ![]() |
10,3 |
Emakumezkoak | Stanislawa Walasiewicz | ![]() |
11,9 | ||
Berlin | 1936 | Gizonezkoak | Jesse Owens | ![]() |
10,3 |
Emakumezkoak | Helen Herring Stephens | ![]() |
11,5 | ||
Londres | 1948 | Gizonezkoak | Harrison Dillard | ![]() |
10,3 |
Emakumezkoak | Fanny Blankers-Koen | ![]() |
11,9 | ||
Helsinki | 1952 | Gizonezkoak | Lindy Remigino | ![]() |
10,4 |
Emakumezkoak | Marjorie Jackson | ![]() |
11,5 | ||
Melbourne | 1956 | Gizonezkoak | Bobby Joe Morrow | ![]() |
10,62 |
Emakumezkoak | Betty Cuthbert | ![]() |
11,82 | ||
Erroma | 1960 | Gizonezkoak | Armin Hary | ![]() |
10,2 |
Emakumezkoak | Wilma Rudolph | ![]() |
11,0 | ||
Tokio | 1964 | Gizonezkoak | Robert Hayes | ![]() |
10,0 |
Emakumezkoak | Wyomia Tyus | ![]() |
11,4 | ||
Mexiko Hiria | 1968 | Gizonezkoak | Jim Hines | ![]() |
9,95 |
Emakumezkoak | Wyomia Tyus | ![]() |
11,1 | ||
Munich | 1972 | Gizonezkoak | Valeri Borzov | ![]() |
10,14 |
Emakumezkoak | Renate Stecher | ![]() |
11,07 | ||
Montreal | 1976 | Gizonezkoak | Hasely Crawford | ![]() |
10,06 |
Emakumezkoak | Annegret Richter | ![]() |
11,08 | ||
Mosku | 1980 | Gizonezkoak | Allan Wells | ![]() |
10,25 |
Emakumezkoak | Lyudmila Kondratyeva | ![]() |
11,06 | ||
Los Angeles | 1984 | Gizonezkoak | Carl Lewis | ![]() |
9,99 |
Emakumezkoak | Evelyn Ashford | ![]() |
10,97 | ||
Seul | 1988 | Gizonezkoak | Carl Lewis | ![]() |
9,92 |
Emakumezkoak | Florence Griffith Joyner | ![]() |
10,54 | ||
Bartzelona | 1992 | Gizonezkoak | Linford Christie | ![]() |
9,96 |
Emakumezkoak | Gail Devers | ![]() |
10,82 | ||
Atlanta | 1996 | Gizonezkoak | Donovan Bailey | ![]() |
9,84 |
Emakumezkoak | Gail Devers | ![]() |
10,94 | ||
Sidney | 2000 | Gizonezkoak | Maurice Greene | ![]() |
9,87 |
Emakumezkoak | Marion Jones | ![]() |
10,75 | ||
Atenas | 2004 | Gizonezkoak | Justin Gatlin | ![]() |
9,85 |
Emakumezkoak | Yulia Nesterenko | ![]() |
10,93 | ||
Pekin | 2008 | Gizonezkoak | Usain Bolt | ![]() |
9,69 |
Emakumezkoak | Shelly-Ann Fraser | ![]() |
10,78 | ||
Londres | 2012 | Gizonezkoak | Usain Bolt | ![]() |
9,63 |
Emakumezkoak | Shelly-Ann Fraser | ![]() |
10,75 |
Munduko Txapeldunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- (Ingelesez)Gizonen zerrenda osoa historian zehar
- (Ingelesez)Emakumeena
![]() |
Artikulu hau Kirolari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |