Izaskun Landaida

Wikipedia, Entziklopedia askea
Izaskun Landaida
Izaskun Landaida 2013.jpg
EMAKUNDE logo 2.png
Emakundeko zuzendaria

2013ko urtarrilaren 29a -
Bizitza
Izen osoaMiren Izaskun Landaida Larizgoitia
JaiotzaUgao, 1969 (51/52 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaEuskal Herriko Unibertsitatea
Valentziako Unibertsitatea
Hizkuntzakgaztelania
euskara
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria
KidetzaEusko Alderdi Jeltzalea
Emakunde

Miren Izaskun Landaida Larizgoitia (Ugao, Bizkaia, 1969) bizkaitar politikaria eta enpresa administratzailea da, 2013ko urtarrilaz geroztik Emakunde Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendaria.

Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskal Herriko Unibertsitatean Graduatu Sozialean diplomatu zen, eta gerora Berdintasun agente Masterra gauzatu zuen Valentziako Unibertsitatean.

1993 eta 1996 bitartean Bizkaiko zenbait enpresa txiki eta ertainetan administrazio lanak egin zituen. 1995etik 2007ra Ugaoko Udaleko Ekintza Sozialerako Zinegotzia eta alkateordea izan zen, EAJrekin. Honetaz gain 2001 eta 2007 bitartean LANDA XXI Landa Eremuko Emakume eta Familien Elkartean berdintasuna eta landa eremuko emakumeen inguruko proiektuen koordinazio eta garapenerako lan teknikoak gauzatu zituen.

2007ko udal hauteskundeen ondoren Ugaoko alkate bilakatu zen, eta karguan jarraitu zuen 2011ko hauteskundeen ondoren. Alkate zela Bizkaiko Foru Aldundiko Genero Indarkeriaren Behatokiko kidea izan zen, eta baita EUDELeko exekutibako kidea zein erakunde honetako Berdintasun saileko arduradun politikoa ere. Denbora tarte horretan Berdinbidean eta Basqueskola bezalako egitasmoak jarri ziren martxan.[1]

2013ko urtarrilaren 29an Eusko Jaurlaritzak egindako gobernu-bileran Emakundeko zuzendari izendatu zuen, Maria Silvestre ordezkatuz. Gaur egun kargu horretan jarraitzen du.[2]

Bizitza pertsonala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ezkonduta dago, eta alaba bat eta seme bat ditu.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]