San Andres eliza (Izurtzu)
San Andres eliza (Izurtzu) | |
---|---|
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Nafarroa Garaia |
Udalerria | Izurtzu |
Koordenatuak | 42°46′55″N 1°51′55″W / 42.7818228°N 1.8652457°W |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | XIII. mendea |
San Andees eliza Izurtzu (Nafarroa Garaia) herriko eliza da, Gesalazko ibar eta udalerrian.
Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
XIII. mendean eraiki zen zistertarren eraginaren pean, baina XVI. eta XVII. mendeetako eraldaketek ondoriozkoa da 21. mendeko eraikina. Nabe laukizuzena du, sei ataletan banatua. Epoistolaren aldean portada bat dago, puntu erdiko arkua hiru arkiboltarekin, XVI. mendekoa.[1]
Barrualdeko erretaula XIX. mendekoa eta neogotikoa da, baina irudi bat du, Errosarioaren Andra Marirena, XIV. mendekoa eta gotikoa. O-ko Andra Mariren beste irudi bat ere bada, XIII. mendekoa eta erromanikoa, hieratismo nabarmenekoa, jatorrian herriko beste baseliza batean zegoena. Erdi Aroko ponteharri bat ere badago.[2]
Elizari itsatsitako antzinako etxe bat ere bada multzoaren parte.
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ (Gaztelaniaz) «IZURZU - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2024-04-29).
- ↑ Gran Enciclopedia de Navarra | IZURZU. (Noiz kontsultatua: 2024-04-29).