Gotikoa Euskal Herrian

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Gotikoa Euskal Herrian, Europako beste lekuetan bezala, Erdi Aroan garatutako arkitektura eta arte estilo bat da. Gotiko goiztiarra eta berantiarra bereiz daitezke.

Eduki-taula

Ar­kitek­tura gotikoaren muina[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Europako hainbat eskual­deetan distira nabarmena lortu zuenean, orduan iritsi zen gotikoa Euskal herrira. Giorgio Vasari-ren ustez, godoengandik iritsi zen eta horregatik gaiz­ki deritzon “gotiko” estilo berria erromanikoaren berez­ko garapena izanik, ez da eragoz­pen egituraz eta adieraz­penez guztiz desberdina izateko. Az­ken batean, beste espiritu batek egina baita[oh 1].

Nolanahi ere, “gotikoa ar­kitek­turan osotasunaren muina da –ida­tzi zuen duela gutxi Pier Luigi Nervik–, eta eraiki­tzaileak garen partetik, ez dugu inoiz lortu hura gaindi­tzea. Egituretan erabateko garbitasuna du, gaur egun guretzat inola ere errepikaezina dena”.[oh 2]


Katedrala: Eraikun­tza eta apaingarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eraikin paradigmatikoa da katedrala, lehengo abade-e­txe erromanikoaren ordez­koa. Nabarmena da oso haren egituren berezitasuna, orain hormak gal­du egin du eusgarri izatearen eginkizuna eta gangen zama toki jakinetan koka­turik, ar­ku sistema diagonalaren eta arbotanteen bitartez, zama hori eraikinetik kanpora eramaten da. Horren ondorioz ganga ez da pieza osokoa, baizik eta el­karren artean menpeko diren lau edo sei osagaiduna, bakoi­tzak egitura plastiko desberdina duelarik. Horrela ondorio bi lor­tzen dira, estiloa berehalakoan bereizi eta ezagutzeko:

- bere bertikaltasun jarraiki eta nabaria

- eta bere argitasun bikaina.

Guru­tze-ganga[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ar­kitek­turaren historialariek luzez egin duten gal­dera da ea estilo berriaren ezaugarrien artean gainerakoen bereizgarri izan zitekeen muin-muineko osagairik ba ote zegoen. Aho batekoa dirudi iri­tzia, logikoa denez, eraikinei zabalera eta garaiera handiagoa emateko jaio eta garatu zen estiloa, “guru­tze-ganga” bikainaren asmakun­tzatik abiatuta.

Lehengo ertz‑ganga, ar­ku diagonalen bidez “ikusgarriago” egin nahi izatea, edo zenbait joera gu­txi-asko el­karteko eta nazionalak ala sentimenduei adieraz­pen aparta eman nahi izatea, egun badirudi estilo berriaren al­derdi erabakigarria baino gehiago dela egituretako asmakizun baten ondorioa.[1]

Dena dela, bada gurutze-ganga eraikun­tzako tresneria soil bat besterik ez dela izan uste duenik, baita egituran berrikun­tza egiazkoa ertz‑gangarekin asmaturik zegoela eraku­tsi nahi duenik ere.

Gurutze-ganga, lehen al­diz, Durham‑go (1096‑1104) katedral erromanikoaren koruan eta Bretainia Handiko eta Normandiako beste elizetan azal­du zen.[2] Baina, Frantziako Erregearen Jabegoetan azaldu zen esperientzia erabaki­tzailea: Saint‑Denis basilikan (l´ile‑de‑Francen) bereziki, Suger abadeak bultzaturik nartexko eta burual­deko kaperetan gurutze-gangak jarri zituztenean. Europan zehar handik hedatu zen sistema, opus francisgenum izenez ezagutzen dena.

Guru­tze-gangak eraikun­tzan eskain­tzen zituen abantailak zirela-eta berehala hartu zuten zistertarrek beren­tzat, horregatik estalgarri-sistema berriaren zabal­tzaile handitzat hartu behar direlarik.

Hasieran, eliza arrunta tribunaduna zen; gerora etorriko zen “bitan banatutako horma” deritzona, triforioa sortuz eta katedralari lau maila edo solairuetako al­txaera emanaz. Aurrerago, al­de batera utzi ziren tribunak, bertikaltasuna areagotzeko; ondoren, gotikoaren “mural gardentasuna” iturburuari eran­tzunez, triforioa gardendu egin zen, eta az­kenik deuseztatu egin zen erdiko habeartearen ar­kuteria, gainetan leihate handiak besterik gabe jasoaz, Beauvais‑eko katedralean, esaterako.

Prozedura horrekin hau adierazi nahi zen: ar­kitek­turako atal guztiak ez zirela gotiko bihurtu ez al­di berean, ez maila berean. Gaur egun oraindik XII. mendean eraiki­tzen hasitako zenbait katedral handitan ikus daitekeenaren arabera, eraikinaren beheko zatiak –al­daketak artean ezin harrapatuak–, eta gurutze-gangak ezin hobeak ziren.

Beste zenbait osagarri[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Katedral gotikoan, eskulturak kanpoko ar­kupeetan eta janbetan ar­kitek­turatik askatu egiten dira, mukulu biribileko eta berez­ko balioa izateko joeran.

Barrual­dean, ezarritako zutabeek nortasuna gorde­tzen dute eta kapitelak mendekotasunik gabekoak dira –maila desberdinetan–, aldiz, gangak sei muturrekoak eta terzeletez­koak dira.

Zutabeak laster gal­tzen dira oinarrietan. Denbora joan ahala, gangak, teknika izugarri bat eraku­tsiz, izar eta sarez­ko egiturak hartuz joan ziren.

Ar­kuetan egitura berriak azal­du ziren XV. mendean: karpanelak, eskar­tzanoak, konopialak. Kapitelak gero eta txikiagoak ziren, eta gal­du egin zuten egituraren gorengo maila az­pimarra­tzearen eginkizuna; gerora “landareki” apaingarriak ziren ugari, zerrenda jarraian kardu hostoz osatuz.

Idi-begi erromanikoa arrosa-leiho gotiko bihur­tzen da, hiru sarrera nagusietako hormetan jarririk. Ar­ku zorro­tzeko leihate gainetan eta horman zulatutako arrosa-leiho horiek, hasieran egitura zuzenak azal­tzen dituzte barruan; gerora hauek uhindu egin ziren eta diseinua aberastu, nahiz eta beren erradioen banaketa bere horretan gorde­tzen duten.

Gotikoaren jatorria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aurreko kapituluan ikusi dugu erromanikoaren sorreran eragin muga­tzailea izan zutela, ekonomia, gizarte, politiko eta erlijioso mailako zenbait gorabeherek. Gotikoari buruz ari garen honetan, an­tzeko oharrak jaso beharrean aurkitzen gara.

Artean, estilo berri baten sorreran, bal­din­tza eta arrazoien arteko bereiz­ketak egin behar dira nolabaiteko zorroztasun filosofiko batez hitz egiteko. Adibidez, bal­din­tza ekonomiko eta sozialek erraztu egin zuten gotikoaren jaio­tza.

BALDINTZA EKONOMIKO, SOZIAL ETA POLITIKAKOAK. Gotikoaren erro bakarra gurutze-ganga asmatzea izan zela erakusten ez da gauza oso samurra, besteak beste gotikoa ez zelako ar­kitek­turan soilik gauzatu. Estilo berri bat da, teknika eta egitura estilistiko mul­tzo oso korapila­tsu baten hel­dutasun antzeko bat; lehenik Zistertar Ordenak erabilitako irtenbide ar­kitek­toniko berrietatik letor­keen guztia gaindi­tzen du.

Eraikun­tzaren ikuspegi soiletik begiratuta, gurutze-ganga erromanikoaren eral­dake­ta logiko moduan hartu badaiteke ere, onartu beharrez­koa da, halaber, abiapuntu itzel horretan –hiru mendeetan zehar egitura berrien jaio­tza eta garapena sustatuko dituen eragin ahal­tsu horretan–, Europa mailan al­daketa nagusi batek esku hartu zuela, hau da, bal­din­tza eta egitura ekonomiko, sozial eta batez ere politikoari eragingo zion aldaketak.

Historialariek ikusia dute Europako herrial­deen ekonomian XII. mendearen bukaera al­dera gertatu zen al­daketa, Europa mendebal­dean nekazal jardueran atzerapena gertatu zen arren, aurrerapen ekonomikoa are gehiago handitu baitzen. Hiribil­duen sorrerarekin beste gizarte mota bat jaio zen –burgusiarena, alegia– eta artisau­tzan eta mer­katari­tzan jardungo zuen tal­de ugari sortu ziren. Nazioarte mailan gorabehera ekonomikoa garatu egin zen, txanponen erabilerak eta Guru­tzadek irekitako Ekial­de Hurbileko joan-etorrirako komunikazio-bideek errazturik.

Euskal Herriari dagokionez, bal­din­tza horiek Nafarroako eta Gaztelako erregeek erraztuak izan ziren, hiribil­duak sortu eta Kantauri al­deko kaietara bideak ireki­tzearekin.

HIRI-INGURUA. Nekazari-giroan ere sartu zen mer­katari­tza-sistema berri hori eta horren ondorioa izan zen hainbat tal­detako harreman-al­daketa, desberdintasunak areagotu eta aurretik zuten oreka hau­stea ekarri baitzuen. Burgesiaren boterea zabaldu eta areagotu egin zen, aldiz, noblezia apur­ka ahul­du eta nekazari-giroko zapal­keta-egoera larriagotu.

Dagoeneko hasia zen sistema feudalaren gainbehera eta errege-aginpidearen etengabeko indarberri­tzea, eta haz­kunde horrek presio fiskal handiagoarekin batera, bizimodu zibil eta erlijiozkoan esku-har­tze zuzenago, eraginkorrago eta ikusgarriago bat eska­tzen zuen. Nekazari gehien­tsuenak baserriak utzi eta hirietan kokatu ziren; eta honako hauen garapena beharrezkoa izan zen: zerbi­tzu publiko, industriaren bulego eta mer­katari­tzaren biltegiena; horren guztiaren eraginez hiri ar­kitek­turaren fisonomia al­datu egin zen. Sarritan, egoera berriaren adieraz­le izaten zen, populazio-guneetatik aparte izaten ziren an­tzinako abade-etxe erromanikoen ordez, hiri erdiko katedralaren agerpena.

ZISTERTARREN ERAGINA. Arrazoiz­koa dirudi, beste adieraz­pen moduetan erromanikoaren espiritua gaindi­tzen sumatu aurreko jardueretan nabari den al­daketatik hasten bagara, jakinaraztea hasia zela XII. mendearen erdial­dera jada deskribatu berria dugun ar­kitek­turako tresneria hedatzen Fran­tziako uhartean eta, mende horretan bertan Nafarroan sartzen “monje zurien” edo San Ber­nardoren semeen eskutik. Espainiako kristauengan XII. mende horren erdial­dera hasia zen klunitarren eraginaren gainbehera, eta horren ondorioz Donejakuerako erromesal­dietan artean zuten eragina txikiagoa zen Zistertarren Ordena berriaren eraginarekin al­deratuz gero”.[3]

Zister ar­kitek­tura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nafarroako zistertarren hasierako jatorriari buruz­ko zalan­tzak handiak dira. Nafarroan, Aragoi eta Gaztelako lurren artean kokaturiko bakartegiei dagokienez, arrazoiak badira zenbait agirien benetakotasuna zalan­tzan jar­tzeko; dokumentu horien arabera, Oliba monasterioren eraikun­tza Ramon Berenguer IV. kondeari zor zaio (P. Moret‑en ustez eta haren arabera) eta Tulebraskoa (serorak) nahiz Fiterokoa (fraideak), berriz, Nafarroako errege Gar­tzia Ramirez “Berrezarleari”.

Egia da, zistertarren erako harriz­ko lehen eraikun­tzak Nafarroako lurretan ez zirela XII. mendearen az­ken herenera baino lehenago eraiki. Estilo berria monje “zurien” edilen arautegian finkatua zen jada garai horretarako,.

ESTILO NEURRITSU BATEN EZAUGARRIAK. Sobera ezaguna da San Ber­nardok bere Ordenako eraikun­tzei eran­tsi zien espiritu neurritsua. Ez zuten neurri ikaragarririk onar­tzen, eta bai luzean nahiz garaieran ostiko-arkuak erabil­tzen ez zuten lanik izan; beirate koloreztatuak, eta zoladura ikusgarriak debekatuak ziren; ikonografia ere desagerrarazia zen, eta Kristoren guru­tzea besterik ez zuten izaten.

Guru­tzezko oinplanoa hautatu zuten, burual­de angeluzuzena emanaz; deanbulatorioa edo ingurubidea eta kaperak ere angeluzuzenekoak. Traseptoak modu bereko hainbat kapera zituen, bere bi besoetan eginak.

Estal­kiak hasieran parpain-arkudun ka­noi‑gan­gak, xumetasun handiko guru­tze‑gange bihurtu ziren. Estalgarrien zistertar teknikak, gotikoaren lehen une hori erakusten du (lehen gotiko deritzona), eta, harengan erdi-puntuko ar­ku diagonalak kanpora­tzean, parpain-arkuak zur­kaizteko beharra sor­tzen da. Hasierako zistertarrean, barruko ar­kuteria horiek guztiak angeluzuzenez­ko ebakidurazko nerbio soilez osatuak daude.

Zistertar elizak gorde­tzen du erromanikoaren aire apur bat, ez baitauka arbotanterik eta bere eusgarriak oinarriak eta kontrahormak baitira biz­karrean zutabe erdiak finkaturik, horman txerta­tzen direnak zoruraino jai­tsi baino lehen; eta zutabe­txoak angelu edo ukondoetan.[4]Oso gu­txitan ematen dira irudiak kapiteletan, eta ia beti landare-irudiak azaltzen dira apaingarrietan.

Fiteroko Santa Maria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iker­keta berrien arabera, Fiteroko Santa Maria monasterioa, Nafarroako zistertarrik zaharrenetarikoa da eta agian baita Espainiakoa ere. Lehen egoi­tza Yerga mendian izan zuen. Scala Deitik zetozen monjeak ziren, Morimond‑en harikoak eta Tarbeko elizbarrutikoak, Yergako elizan egiten zuten araututako bizimodua, Durandoren zuzendari­tzapean Gaztelako Alfon­tso VII.ak Niencebaseko (1140ko urriaren 25ean) lekua eman zien lekuan.[5] Baina, leku hartako lehortea ikusi ondoren, berriro ere lekuz al­da­tzera behartuak gertatu ziren. Erraimundo abade Santuak jakin zuen Nafarroako eta Gaztelako erregeen nahiz Aita Santu eta go­tzainen babesa lor­tzen, eta monasterioaren behin betirako egoi­tzan kokatu zen, Fiteron (1152).

Hasiera batean monasterioa gaztelaua izan zen. Gaztelako erregeek sortu eta babestua zen eta ondasunik gehienak Gaztelan zituen. Baina, laster hasi zen Nafarroaren arreta erakar­tzen eta, horretarako epaile izendaturik, Bolognako Guido kardinalak erabaki zuen, monasterioa Tutera eta Corellako mugen barruan kokatua zegoenez, Nafarroarena zela.[6]

Eliza. Fiterok, zorionez ongi samar gorde duen elizak –gaur egun parrokia–, bere kapitulu‑gelak eta klaustroak arreta bizten dute apaingarrien soiltasunagatik, zalan­tzarik gabe lehen zistertar arteari dagokion neurritasun bera baitu. An­tza denez, 1152tik eta 1237ra bitartean eraiki zen dena, monasterioaren mezenas izan zen Toledoko ar­tzapez­pikuak eliza sagaratu zuen urtea delarik bigarrena. Gerora, Inozen­tzio IV.a Aita Santuaren bul­da iritsi zitzaion, 1247an induljentziak eskainiaz.

Eliza zistertarren eraikinik zabalenen artean nabarmen­tzen da Espainian. Honen girolak, Veruelakoaren antzekoak, zorroztasunean gaindi­tzen du. Leiho ba­tzuk, kanpoal­dera, jarraian doan mol­dura batez babestuak daude, ez harroin eta ez kapitel, Ira­txetik eta Oz­kabartetik kopiaturikoak dira. Ganga guztiak guru­tze-ganga xumez eginak dira, erdiko habeartearen lehen tarteak izan ezik, XIV. mendean eral­datuak ziur asko. Girolen pilareak zilindrikoak dira eta biz­karrean finkatutako zutabeak dituzte, baina ingurubidearen saihets al­detik soilik. Guru­tzeriaren oinarriek ere biz­karrean finkaturiko zutabeak dituzte, landu gabeko hostoak dituzten kapitelekin. Habearte nagusiarenak al­diz, oso guru­tze egiturakoak dira, zutaberik gabekoak eta kapitel izugarri soilak dituztenak, pilastren kanpoal­derako angeluetan zehar­ka jarriak. Agian honexegatik ikusi behar da zati honetan, E. Lambert‑ek iradoki­tzen duen bezala, Borgoina al­deko eragin zuzenago bat, eliza beraren burual­dea inspiratu zezaketen Akitania al­deko ereduen aurrean.

Kapitulu-gela. Fiteroko kapitulu‑gelari ere apaingarrietan duen neurritasunak egiten dio distira, kapitel landaredun estilizatu nahiz geometrikoek. Mendebal­deko atariaren kapitelak estiloz gotikoak dira, baina fran­tsestuagoak.[7]

Oliba monasterioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iri­tzi onargarri moduan bederen gaur egun onar­tzen da Oliba fundazioa Gartzia Ramirez “Berrezarleari” zor zaiola. Lehenengo urteetan zehar, eliza eta lur sailak bil­tzen zituen fundazioak emai­tza modura, jarraian hainbat Aita Santuren pribilejioak izan zituen, emariz jasotako ondasunez baieztaturik.

Lehenengo eraikina San Jesu Kristo deritzon eliza­txo bat izan zen, eta, zenbaiten ustez, 1140ean eraiki zen. Baina, emai­tza nagusia Zarrakazteluko elizarena izan zen, harengandik lur-saila hartu batzuen 1164an (“ut possint ibi ecclesiam aedificare”), Iruñean Antso Az­karra errege zelarik. Eraikina, 1198an, San­txo Indar­tsuaren garaian eman zen bukatutzat. Urte horretako uztailean egin zen eskain­tza (burual­dea, al­darea berekin zuela baino ez, ziur asko), urte luzeetako lana izango bai­tzen kapitulu‑gela, klaustroa, logela, jantoki eta sukal­dea buka­tzea.

Eliza. Eliza zister arkitektura jatorrekoa da: guru­tze latindarra du oinplanoa, hiru habearte eta sei tarte, kanpoal­dera horma‑bular handi eta zabalak dituztenak, tran­tseptua, lau absidiolo zuzen eta zir­kuluerdi-formako burual­dea, Claravalekoaren modura.

Erdiko habearteak 74 m‑ko luzera du eta tran­tseptuak berriz, 39 m-koa. Fun­tsez­ko egitura erromanikoa da, baina estal­kiaren­tzat irtenbide gotiko baten bila zebil­tzala ere ikusten da, zeren eta, ar­ku zorro­tzak guru­tze-gangaren­tzat prestatuak dituzte. Guru­tze-itxurako harroinek, aurreal­de bakoi­tzean, ezarritako zutabe bikoi­tzak dituzte zehar­kako ar­ku eta formeroak bil­tzeko. Ar­ku zorro­tzak barrual­de osoan nagusi badira ere, guru­tzeriaren gertuko bi ar­ku formeroak, erdi-puntukoak dira, honen bidez ikusten delarik XII. mendeko eraikuntza-lanak al­de horretatik eta burual­detik hasi zirela.

Apaingarri eskultorikoak guztiz neurritsuak dira: kapitelak, bi figuratiboez kanpo (sirenak eta barregarriak), gainerakoak landare gaiak dira, betiere kapitel beraren kopari neurriz egokituriko gaiekin. Zaharrenak liratekeen kapiteletan, burual­de eta absidiolo al­deko kaperetakoak dira landare abera­tsen eta ugarienak dituztenak. Lepazuriak ere oso finki landuak daude, arroba, hosto mutur eta zin­tzilikako pinaburuak dituztela... gai kontutan eskulturagileak zisterraren lehen soiltasunarekiko begirunea azal­du nahi balu bezala, baina, formen edertasunekiko iaiotasuna eta sentiberatasuna ezkutatu nahi ez balitu bezala. Elizako kapitel guztiak daude hiru baketa handiko mol­duraz osatuak, non inposta jarraiki bat dirudien.

Tran­tseptuak bost tarte ditu, eta beren angeluetatik bereizita dauden zutabe fin eta garaiek ojiban zehar doazen ar­ku formeroak bil­tzen dituzte. Ar­ku toralak zorro­tzak dira, eta diagonalak, hiru baketaz osatutako mol­duraz ingura­tzen dute plementaria. Barrual­dean gangak kupula baten zirrara eragiten du, kanpoal­dera berriz, kanpandorreko ok­togonoz­ko zinborio dotore bat irteten da.

Guru­tzadurako kaperak al­de bakoi­tzeko bi dira. Oinplano karratua dute eta guru­tzeriaz­ko tarteak dituzte. Erdiko kapera, an­tzinako “San Jesu Kristoren kaperaren” kopia zeha­tza dena, jarraian doan bi tartetako kanoi‑erdiko ganga zorro­tzez eta, lurretik irteten diren ezarritako zutabe gainetan, el­kar­tzen diren lau nerbioduraz, zati­tzen den esfera laurdeneko ganga batez estal­tzen da.

Burual­de osoa txaranbeldu sakonekoa da eta isur­tze luzea eta jatorriz­ko hu­tsartea hirukoizten duen bost erdi-puntuko hu­tsarte edo bao eder eta urratuek argiztaturik ager­tzen da, eta eguz­ki jaio berriaren argia abside gainean astiro irrista­tzen utziz. Saihe­tsetako habearteak baino pixka bat gorago al­txa­tzen denez erdikoa, bere leihateek ezin dezakete garaiera handirik izan.

Monasterioaren al­derdi ba­tzuk, esate baterako, elizako atariak –harburu­txoak, jarraian doazen kapitelak, eta abar– erromaniko espiritua bal­din badu ere, baditu XIV. mendekoak diruditen edergarriak.[8]

Klaustroa. Olibako klaustro ederraren diseinuak, zistertarren estilo ortodoxoa urruti uzten du. XIV. eta XV. mendeetan burututako lanak dira, eta Iruñeko klaustroaren garaikideak direnez, beranduago aipatu behar­ko ditugu, nahiz eta bere lau hormartetako gangak –6 tartetakoa bakoi­tza– horma erromaniko zaharretan eta kanpoal­deko ostikoetan kontrajarriak dauden.

Irantzuko monasterioa

Iran­tzuko monasterioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Andia mendilerroaren oinetan eta Lizarratik 8 km‑ra, Iran­tzuko monasterioa, Fiterokoaren an­tzera, Scala Dei (Gaskonia) monasterioari eginiko emari moduan sortu zen eta Parisko Pedro go­tzainak fundatu zuen 1174an. Badirudi hasiera batean han erromaniko aurreko monasterio bat izana zela, eta ondorenean baita beste beneditar erromanikoa ere. Zistertarren bakartegiak Antso Az­karra eta bi Teobal­doren al­detik etorritako emari ugarien lagun­tza jaso zuen.

Mende luzeetan eraitsirik egon ondoren, berriki zaharberritu da eta gaur egun fraide Teatinoak bizi dira bertan. Monasterioaren zatirik garran­tziz­koenak dira eliza eta klaustroa.

Eliza. Hiru habearte eta hiru horma-atal zapaleko absideak dituena da eliza. Gangek Olibakoak baino nerbiodura-profil aurreratuagoak dituzte. Hala ere, hormaren zenbait puntutan, aurrez ikuskatu ez ziren guru­tzeriarentzako tupusteko sostengu gisa gangen abiapuntuak ikusten dira.

Klaustroa. Elizari biz­karrez ezarritako klaustroa aur­ki­tzen da: bere bi hormarteak erromaniko estilokoak dira; beste bietan gotikoa ager­tzen da. Sukal­dea eta kapitulu‑gela ere gotikoak dira; az­ken hau txikia eta xumea da, klaustrora begira dago erdi-puntuko ar­kuaz eta al­de banatan leiho bakar bat duela.[9]

Beste fundazio batzuk eta eragin zistertarrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

FUNDAZIOAK. Nafarroan lekaime zistertarren beste fundazioak ere izanak dira: Tulebrasen (Espainiako lekaimeen zaharrenetarikoa), Mar­tzillan (Karitateko Andre Mariarena) eta Lizarran (Salasko Andre Mariarena); eta gaur egung­o Nafarroako mugetatik kanpo badago, halaber, nafar erregeek sortutakoa izan daitekeen beste moja‑etxe bat Barrian (Arabaren iparral­dean), Burgosko Las Huelvas monasterioaren kidea izan zena; baina toki hauetan ez da geratu zistertarren arte­tzat har daitekeen ezer.

Eraginak. Nafarroan zistertarrak sartu aurreko eraikin askotara ere iri­tsi zen estilo honen ortodoxia, edo XIII. eta XIV. mendeetan eraiki ziren beste batzuetara.

Ba­tzuk gogora di­tzagun. Ira­txeko monasterioaren elizari zisterraren eragina Oz­kabertetik zehar dator­kio; eta habearteetako harroinetan finkatutako zutabe bikoi­tzetan ikusten da; zehar­kako ar­kuak baino askoz beheragoko mailan jarritako ar­ku diagonalen abiapuntuetan; kapitel askotako xumetasunean eta hu­tsarte ba­tzuk inguruan dituzten baketa handi xumeetan (Fitero eta Oz­kabartekoan).

Aurreko atalean esan dugunez, zistertarren eragina oso itsatsia dago, halaber, Tuterako katedralean, “eskola berriaren eraikun­tza teknika onak, erromaniko apaingarrien aberastasunarekin”[10] ongi uztar­tzea lortu baitzuen. Guru­tzeriako pilareek beren aurreal­de guztietan zutabe bikoteak dauz­kate ezarriak eta baita ukondo­txoetan ere beste ba­tzuk; lehen gotiko languedoziar motatako bereizgarriak, Kataluniako distiraren kutsua dutenak. Gogora dezagun Tuterako kolegio‑elizako al­darea Tarragonako ar­tzapez­piku On Ramón Rocabertik sagaraturikoa. Era berean, Olibako elizaren imitazioren bat ikus daiteke burual­dean ere, zeren eta erdiko kainoi zorro­tzak guru­tzeriaz­ko tarte zuzen bat bai baitu eta zir­kuluerdi-formako gunea, zehar­kako ar­ku bertikalean hil­tzen den erradioz­ko nerbioez sendoturik.

Oliteko Santa Mariak ere badu zistertarren ukiturik, habearte bakarraren oinplano xumean eta angeluetan kontrahorma sendoz finkatua dagoen burual­deko abside poligonalean –gainerako habeartean errepika­tzen direnak–, non hormura gainetako gangen bul­tzada senti­tzen duten parpain-arkuek.[11]

***

Zistertar arteak Euskal Herriko ar­kitek­tura gotikoan sar­tzeko gonbitea egiten digu. Baina, esan beharra dago hautaketa zorro­tza egitera behartuak daudela, eta gotikoari dagokionean, benetako arte balio berezia eta nabarmena duten eraikin eta lanak baino ez ditugula aipa­tuko, dela Nafarroan, dela beste lurral­deetan.

Nafarroako lehen ar­kitek­tura gotikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Goiz Erdi Aro bitartean, Europan gainerako eskual­deetan bezala, Euskal Herrian joera berak bizi­ ziren demografiari, ekonomiari eta gizarteari zegoz­kienetan. Euskal gizartea erabat zegoen nekazari­tzan oinarrituriko ekonomiaren baitan. Nagusi ziren XI. eta XII.aren hasieran, lurrarekin bat eginda bizi ziren lurjabe eta eliz agintariak (monasterioetako abade, baroiak, jaunak, ahaide nagusiak eta abar) eta nekazari eta abel­tzain zen populazioa eta zerbi­tzuetako populazioaren (nekazarien morroi, behar­tsu, eta abar.) arteko harremanak ia feudalak.

Baina, nekazari mul­tzo handi batek, XII. mendearen bukaeran eta XIII. mendean zehar, etengabe lurrak utzi eta hiribil­duetan finka­tzeak industria eta mer­katari­tzaren garapena sustatu zuen eta honek krisial­di sozial eta politikoa ekarri zituen, Europako gainerako herrialdeetan bezalakoa.

Euskal Herrian, foruen eta hiri‑gutunen bidez­ sorturiko hiribil­duak fundatzeak egitura ekonomiko eta sozial baten ekarpena egin zuen; hain zuzen ere, lehen noble nekazariekin jasan behar izan zituzten egoeraren al­dean oso bestelakoa. Inola ere al­dakun­tza oso astiro joan zen, eta XV. mendearen aurreko al­di horretan gizartean etengabeko ezadostasun giroan, historialariaren arreta ezerk pizten badu, irtenbide tekniko eta estilistikoetan profil berriak azal­tzen zituen erlijioz­ko artea bul­tza­tzeko eta gara­tzeko gogoa eta baliabideak izatea da.

Nafarroako fran­tses gotikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Orreagako kolegio‑eliza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Orreagako kolegiata»

[[Fitxategi:2012_Roncesvalles_01_Iglesia.JPG|thumb|Orreagako kolegiata}} Orreagako kolegio-eliza XI. mendearen az­ken al­derako bederen eraikia zegoen beste eliza baten ordez­koa da. Ostatu sonatua duen eliza da, hau da, 1132an Ibañetako tontorretik mendi magalera eta Donejakueko gal­tzadaren er­tzera lekual­datu zen. San Agustinen kanonikoek gober­na­tzen zuten ostatu horretan erromesek eta gaixoek zerbi­tzu egokia aur­ki­tzen zuten eta horregatik go­tzainen pribilegioak merezi izan zituen, baita XIII. mendeko oler­kari batek eskaini zion latinez­ko gorespenezko oler­kia ere –ba­tzuen ustez, Radako Rodrigo Jimenez go­tzainarena da; delako latinez­ko poemaren eskuizkribua kolegio‑elizan jasoa da.

Eliza desitxura dago suteak (1445), hondora­tzeak (1609), konponketak eta eraberri­tzeak jasan ondoren. Ez dira jatorrizkoak ez sarrerako arrosa-leihoa, ez tinpanoa. Hori guztia gu­txi balitz bezala, 1940tik 1945era zaharberri­tzeko saioetan eraberriturik, bere hasierako edertasuna gal­du zuen: beirateak, pulpituak eta al­dareak jarri ziren, eta Birjinaren irudiaren gainean zilarrez­ko bal­dakinoa, Gironakoaren kopia.

Eliza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Agirietan azal­tzen denez, An­tso Azkarrari esker egina izan zen eliza eta hiru habeartetakoa da. Erdikoa albokoen gainetik igo­tzen da eta burual­de pentagonala­ du eta leihate galantak horma nagusietan. Ez da oso handia; 25 m ditu luzean eta 18 m zabalean eta 15 m garaieran. Bost tartetako habearteak, txandaka diametro desberdineko zutabeez bereiziak daude (0,94 m eta 0,72 m); berauek, kapitelak bitarteko, sei zatiko gangetako nerbioak zutitzen dituzte, hormetan ezarritako zutabe­txoen bidez. Harriz­koak diruditen gangak, itxuraz atal­ak diruditen arren, adreiluz­koak dira.

Torres Balbásen iri­tzian, jabego frantsesen eraikin gotikoetan –Paris al­dekoetan, batez ere– jakituna zen ar­kitek­toa fran­tses bat izango zen egilea dirudienez, zeren eta Orreagako elizak jarrai­tzen ditu XIII. mendearen hasierako katedralen ereduak, hala nola, Sens, Noyon, Senlis, Bourges eta Pariskoak. Horien antzera, tarte bakoi­tzak lau ar­kuko triforio lerden bat du, eta bere gainean arrosa-leiho zabalak ireki­tzen dira; Jouy‑le‑Moustier-en eta Marey‑Marly‑en gerta­tzen den bezala. Parisko katedralean bezala, honen euskarriak zutabe zilindrikoak dira. Nafarroan, lehenengo al­diz ikusiko dugu gangen zama kanpora bota­tzen duten arbotanteak dituen eliza.

Orreagako eredua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gogoan hartzekoa da Orreagak duela Penin­tsulan ikusi zen lehen fran­tses gotikoa, eta Leon, Burgos eta Toledoko katedralik bikainenak ondorengo estiloari dagoz­kionak direla, “gotiko dirdira­tsu” deritzonari, alegia.

Orreagako eliza “eskola egina”[12] izango zen, Zangozako Santiagon imitazio bat aur­ki­tzen baita. Eliza horren barrual­de erromanikoa al­datu egin zen, al­de ba­tzuetan zir­kulu-formako ebakidura duten oinarriak ezarriz, haien gainean gangen nerbioak, angeluzuzenez­ko tarteak –sei zatitakoak, Orreagan bezala– jaso­tzeko biz­karra finkaturiko zutabeak zutitzen direla. Horien baoetan, idi-begiak aur­ki­tzen ditugu, baita mainel eta trazeria xumez­ko beste ba­tzuk ere.

Agilarreko San Bartolome ermitako absideko gangetan eta bere sartal­deko fa­txadaren hormapiko soil‑soilean ere hainbat zistertar eragin suma­tzen da.

Baionako katedrala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Artikulu nagusia: «Baionako katedrala»
Baionako katedralaren kanpoko aldea
Ingalaterraren koroaren armak

Ipar Pirinioetako Baskonian altxatako eraikin gotikoetan nabarmenena Baionako katedrala da, inolako zalan­tzarik gabe, Lapurdiko hiriburuan –garai bateko Lapurdumgo hiriburuan. Eskual­de honek ingelesen menpe bazerama­tzan mende eta erdi, Goiz Erdi Aroko eliza baten ordez­ko katedrala eraiki­tzen hasi zirenean [13]: Baina, ez zen soilik Ingalaterra izan, eraikin berriari ukitua ematen jardundakoa.

Eraikuntza-lanak XIII. mende hasierakoak badira ere –1258an jasandako sutearen ondorengoak–, egitura XIV. mendekoa da, gotiko dirdira­tsu estilokoa.

Elizak oinplano guru­tze latindarra du, baina alboetan eran­tsi zaiz­kion kaperak direla-eta, ez da ikusten kanpotik. Itxura bikainekoa da, 80 m baditu luzean eta 33 m zabalean, bere gangak 26,50 m-ra iristen dira garaieran, eta baditu hiru solairuko zaz­pi tarte. Iparral­detik sei kapera eta bataiategia eran­tsi zitzaizkion. Elizaren espazioa hegoal­detik ere zabal­du egin zen, klaustroko lau hormarte mol­datu eta kapera bakar bat osa­tzeko –San Leonena– eta elizan baitara­tzeko; eta beste tarte bat –guru­tzaduraren eskuinal­deko hegalari zegokiona izateagatik, gainerakoak baino zabalagoa– ere klaustroari ostu egin zi­tzaion sakristia egiteko. Eraikina triforio batek zehar­ka­tzen du al­denik al­de, elizaren beheko ar­kuen gainetik. Honen atzetik distira­tzen dute XIX. mendean zaharberritutako errenazimentu garaiko beirategi ederrek.

Ganga‑gil­tzarri ba­tzuetan Ingalaterraren koroaren armak ezagut daitez­ke (hiru lehoinabar) eta besteetan berriz, lirain azal­tzen dira Fran­tziako lirioak. Burual­dea, Lamberten ustez, Soissons‑eko katedralean inspiraturiko bi kapera karratu (al­de banatan bana) eta poligonoz­ko bostek osa­tzen dute deanbulatorio batez el­kar­tzen direlarik. Beraren aurrean, atxikitako lau zutabe­txoz osaturiko sei oinarriz inguratua dago presbiterioa.

Klaustroa. Elizaren esparrura sarturiko klaustroaren ipar al­derdiak baditu hiru hegal, mul­tzo homogeneo orokor bat osatuz.

Baionako katedralaren kanpoal­deko ikusmira bikaina da. Harri eta zur gera­tzekoa da haren leihateen garaiera eta ostiko-arku andana osorik ikusita, dorre­txoz koroatutako kontrahorma eta guzti. Harriaren kolore argiagoa dela-eta, erraza da XIX. mendeko eraikinak bereiztea: lehenengo hegoal­deko dorreari eran­tsitako gezia, eta iparral­deko dorrea bera ere, 80 m‑ko gezi batek koroa­tzen duena.

Izpiritu Santuaren kapera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Izpiritu Santuaren kapera»

Sonatua da Baionan, halaber, an­tzinako Izpiritu Santuaren kaperatik geratzen dena: Aturriren gainean eraiki zen zubi bat zela-eta ospitale batekin batera erromes eta bidaiarien­tzat eraiki zena. Luis XI.ak 1483an kolegio‑eliza bihurtu zuen, eta mul­tzo osoa eraberritu egin zenez, ezin jakin dezakegu nolakoa zen jatorriz­ko kapera gotikoa.

Oloroeko katedrala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oraingoz, ipar Pirinioetako eskual­de horretatik irten gabe, aipa dezagun Oloroeko Santa Mariaren katedralera[14] igaro zela Baionako katedralaren plano bera, burual­deko erradioko kaperen batasuna, hain zuzen ere, eta, hemen merezi du aipamen bat gertutasun geografiagatik eta Biar­nok Nafarroa Beherearekin sarritan izandako harreman politiko eta kulturaz­koengatik bada ere.

Beste eraikin gotikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Elie Lambert gotiko historialariaren ustez, erromanikoa Espainian –iparrean nahiz sartal­dean– sakonki girotua gertatu zen, “hainbeste girotu ere, non, Nafarroak bere horretan leial jarraituko zuen ia XIV. mendera arte ere”.[15] Eta egia da, zistertarren elizak eta Orreagakoa al­de batera utzita, Euskal Herrian ez direla XIII. mendeko az­ken urteetan baino sortzen, aur­ki daitezkeen eliza gotiko zaharrenak.

Bil­duma honetan gure arreta merezi duten eraikinak az­pimarratuko ditugu, beren eraikun­tzako kronologiaren arabera.

Erriberriko Santa Maria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Andre Maria Erreginaren eliza (Erriberri)»
Erriberrko Andra Maria Erreginaren eliza

Zerrenda honetan lehenengoa da aipatu berria dugun Andre Maria Erreginaren eliza, halakoxe zistertarren eragina duena. Eraikitzen XIII. mendearen lehen herenean hasia izanik ere –dokumentuetan 1243an ager­tzen da–, mende horretan zehar burutu zen. Egia da, bai, estalgarriaren egiturak erromaniko al­dera bultzatzen gaituela, ar­ku zerrendak direla-eta.

Elizak habearte bakarra du, angeluzuzenez­ko ebakidura duten nerbio sendoz osatutako lau zati soileko tartez estal­tzen da. Eraikinaren oinetako koruari dagokion guru­tzeria ere gotikoa da, aurreragoko joera gehiago an­tzematen bazaio ere –1300 al­dekoa ziur asko– eta gainerakoa baino garaiago kokatua dago. Kapera nagusia, zistertarren loreak gogoratzen dituzten landarez­ko kapitelen gainetan buka­tzen diren zutabeetan kokatutako baketa-nerbio hirukoi­tz galloidun gangaz estal­tzen da.

Jauregi mul­tzo batean bil­durik gel­ditu zen eliza, hori dela eta kanpoal­deak ez dira apartean gera­tzen, burual­dea izan ezik, guztiz gazteluan txertatua baitago, eta atariari, Az­karateren ustez, Balearretako eragina sumatzen zaio.[16] Elizaren fatxadaren beheal­dean atari gotiko txaranbeldu eder bat da nagusi, eskulturak babesten dituen trilobilatuzko ar­ku-frisoz erdiratua.

San Satur­nino (San Zer­nin) Iruñekoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iruñean, San Satur­nino –San Zer­nin– oso interesgarria da. Historialariek bere berezitasunagatik aipatzen dute.[17] Eraikuntza-lanak XIII. mendeko az­ken laur­denekoak dira (1276‑1297), Nabarreriako borroka bukatu eta berehalaxe hasiak. Baina, eraikuntza-lanari buruz­korik ez da agirietan ezer geratu.

Eliza. Habearte bakarra eta oso zabala du (15,30 m ), eta sei zatiko gangez estaliriko bi tarte ditu, 25 m-ko garaieran. Bi­txia bada ere, burual­de zabalak, habeartearen zabalera berekoa denak, bost kaperetara ireki­tzen den pentagono bat marrazten du.

Erdikoa gainerakoak baino handiagoa da, eta al­de bakoi­tzean ondoan dauden biek oinplanoa poligonala dute; beste biak karratuak dira eta gainean dorreak dituzte –burgoen arteko borroken oroimenez ziur asko. Erdiko kapera argizta­tzeko, jatorrizko arrosa-leihoen ordez jarriak izango ziren leihate garaiak ditu. Beste kaperak itsuak dira eta kanpotik ikus daiteke haien egitura poligonala.


Artaxoako Hesiko San Satur­nino[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hesiko Saturnino santua, Artaxona

Artaxoan, nafar lurretan Erdi Aroan eraiki ziren gotorleku ugarien artean, harresi mul­tzo ikusgarria gorde duen hiribil­du bakarra den honetan, Hugo de Conques go­tzainak, 1100ean eliza erromaniko bat eraikiarazi zuen, gerora erai­tsi, eta beste eliza gotiko bati utzi zion haren izendapena eta eginkizuna.

Hesiko San Satur­nino eliza eta gotorlekua hesiaren horma-zati gisa, XIII. mendean hasi zen eraiki­tzen. Habearte bakarrekoa da, zabala eta liraina, beren kapitelak gal­du dituzten zutabe gainetan –sorta moduan babesturikoak– guru­tze-gangaz estalirik. Burual­dea poligonala da, eta alboan ikonoz­ko kapitelak dituzten zutabe­txoak ditu, baita ar­ku zorro­tzez­ko hiru leiha­te ere. Eliza berriaren burualdeko horma eraiki ondoren, denbora pasako zen habeartea eraiki baino lehen, burual­dekoen kontrastean, bere leihateen liraintasuna eta argitasuna kontutan har­tzen bada.

Ikusgarria du ataria, ar­ku txaranbeldu sakona duena, ar­kuteria itsuez inguraturik eta irudirik gabea eta San Satur­ninoren martiri­tzako eszenak irudietan azal­tzen dituen tinpano eta ateburuarekin.

Osagai eta aztar­na gotikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

AZTARNAK. Historialarien­tzat garran­tzia bal­din badute ere, XIII. mendeko eliza gotikoen artean, zein egoera galgarritan dauden ikusita, ar­keologoentzat arreta gehiago merezi duten aztar­na garran­tziz­koak dituzten ba­tzuk aipa di­tzakegu:

Vianako San Pedro 1250 baino pixka bat beranduago hasi zen eraiki­tzen. Iruñeko San Zer­ninekin badu zerikusia, Iruñekoaren hiruen ordez, presbiterioko erradioz­ko bost kapera dituelako.

Lizarrako Santo Domingo, sermolari­tzako asmoz, 1258an sortu zuten eskeko fraideek –domingotarrak eta fran­tziskotarrak–, habearte bakarrekoa eta ar­kuduna antolamendua.

Lizarrako Hilobi Santua (1272) ere, bestea bezalaxe, habearte bakarrekoa zen, guru­tze-ganga xumez estalirik; apaingarritako ar­kuak atarian, ataria ar­ku zorro­tzetako ar­kibolta mol­duratuez ingura­turik.

BERRIKUNTZAK. Nafarroako gotikoaren berrikun­tzak izan ziren:

- elizatik bereizita al­txa ziren babeserako dorreak: Iruñean, San Zer­nin eta San Nikolas; Guardian, San Joan Bataia­tzaile eta Santa Maria;

- kanpandorretako geziak ere garai­tsu horretan sortu ziren, Oliteko San Pedro elizan.

OSAGARRIAK. Era berean gogora di­tzagun XIV. mendean gotiko estiloz osatu ziren eliza erromanikoak:

- Leireko habeartea, orain luzatu eta ter­tzelete gangez estalirik dena,

- eta Uxueko Santa Maria

UXUEKO SANTA MARIA erro‑errotik eral­datu zen eta Birjina honi bere biho­tza emanik, haren gangetako gil­tzarri batean bere armarria jarri zuen Karlos II.a erregeak, alegia. Hasierako elizaren mendebal­deko zatia 1349tik hasita bota egin zen eta ondoren beste eliza berri bat eraiki: bere oinplanoa gradu ba­tzuk ipar‑mendebal­de al­dera al­datu zen norabidez, era honetan eraikin erromanikoaren arda­tza tokiz al­datuz. Zabalean 15 m zituen habearte zabal bat eraiki zen, ganga oso garai batez estalia, kanpoal­deko horma‑bular sendoz arindurik. Hauek arbotante luze ba­tzuez sendotuak gel­ditu ziren iparral­detik eta sartal­deko hormaren muturrean kokatutako bi dorrez, bietatik bat bukatu gabe utzi zena. Hiru habeartetako burual­de erromanikoari eran­tsi zi­tzaion horien zabalerako bakarra.[18]

Nafarroan, XIV. mendean zehar, habearte bakarreko elizak erruz ziren. Kaseda, Munarriz, Bilatorta, Urzainki eta abarretan ikusi daitekeenez, XV. mendean zehar era honetako landa-elizei eu­tsi egin zi­tzaien.

IRUÑEKO KATEDRALA. Iruñeko katedrala eta klaustroa aipa­tzen hasi aurretik gogora dezagun –beharturik baikaude– katedral inguru osoaren barruan hor gera­tzen direla XII. mende hasierako harlandu erromanikoez gain, eliza baino lehenagoko gotikoaren arrasto prestuak, adibidez:

1. On Pedro Rodaren kapera, txikia, habearte bakarrekoa, burual­de karratua eta gil­tzarririk gabekoa, eta guru­tzatutako nerbioen gangak –XIII. mendeakoak– zehar­kako ar­ku zorro­tzak dituena.

2. Sukal­dea oso zabala da eta ganga ok­togonala du. Harridura sor­tzen du erdi‑erdian eta er­tzetan tximiniak dituela ikusteak, Espainian ere ez baita horrelakorik;

3. Jantokiak –gaur egun katedraleko museoa da– zabalera nabarmena du, zor­tzi leihate luze eta estuez jan­tzirik –sei alboetan eta bi buru‑hormetan– arrosa-leiho baten saihe­tsetan. Lau zatiko gangaz estalia dago. Gela handi honek, latinez­ko idaz­kun batean 1330eko data du, Barbazan go­tzainari zor zaiz­kio harren garaiko klaustro berriaren bi hegal. Jantoki honek eta sukal­deak ingura­tzen dute klaustroa.

KATEDRALEKO KLAUSTROA. Iruñeko katedrala eraiki aurreko­a dela esan behar da klaustroaren eraikin luzea. Eraikuntza-lanak 1280an[19] hasi ziren; eta XIV. mendean artean jarraitzen zuten lanek.

Barbazana kapera. Barbazan go­tzainak egin zuen (1317‑1355) kapitulu‑gela izan behar zuena eta bertan lurperatu zuten; gela eder hau, Barbazana kapera deritzona gaur egun (1319), izar egiturazko zor­tzi al­deko ganga batez estali zen, Toledoko katedralaren San Il­defonsoren zor­tzi al­deko kapera gaztelauaren jatorrikoa, bereziki estima­tzekoa.[20]

Iruñeko klaustroa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iruñeko klaustroak al­de bakoi­tzean 38 m-ko karratu ia oso bat egiten du; galeria bakoi­tza zor­tzi tartez osa­tzen da, angelukoak bar­ne, eta erdial­deko seiek leiha­te oso handiak dituzte lorategi al­dera; ia 9 m‑koa da gangen garaiera eta bataz besteko zabalera 5 m‑koa.

LAU ETAPA. Iruñeko klaustro honen deskrip­zioa eta historiako iker­keta osoena eta dokumentuz hor­nituenaren egileek lau etapetan konta­tzen dute eraikuntza.[21]

1. al­dia. Ekial­deko hegaletik hasitako lanak iparral­deko hegalaren erdiraino iri­tsiko ziren.

Jatorrikotzat hartzen den diseinua hemen azal­tzen da: bozel bikoi­tzeko oinarriak, inguruko zokaloak lau gingilez apainduak, eta kontrakoan trilobulatuz­ko ar­kuak; landare apaingarriak ar­kiboltetan; apaindurez hanpatuak kapitelak, eta tarte bakoi­tzean hiru mainel oso finez eu­tsitako leihatearen trazeriak –erdikoa zer­txobait gizenagoa– barruan bost ar­ku zorrotz finka­tzen direlarik, babestutako bitik behin egitura bereko beste bat, eta zir­kulu-formako hiru arrosa-leiho.

Diseinuak lehen gotikoak berea duen eredu xume eta arina jarrai­tzen du. Ar­ku artetan ar­ku itsuak gainjarri ziren geroago.

2. al­dia. Barbazan go­tzainaren eraginez egina da ziur asko (1318‑1355), data horretan bukatua izango zen iparral­deko hegala eta sartal­dekoa hasi.

Bozel bikoi­tza gal­du egiten dute pilareek, eta gangetako nerbio guztien batasuna osa­tzen; trazeriak konplexuagoak bihur­tzen dira idi‑begi eta biribil irudi gero eta gehiagorekin, ar­kuarteak apain­tzen dituzten ar­ku­txoei bizitasun gehiago ematen zaie, eta maila horren gainean klaustro osoa zehar­katzen duen baranda kalatu bat koka­tu zen.

3. al­dia. Hegoal­deko hegalari dagokio, eta XIV. mendearen az­ken herenera arte iraungo zuen.

Berritasun handiena erlaitz eta barandekin guru­tza­tzen diren ar­kuarteko ar­ku­txoetatik doazen gableteen eransgarrietan dago, marraz­ki kalatuen triangeluetan tinpano txikiak uzten dituztelarik.

Klaustro gaina eraiki­tzea erabaki zen urte horietan, eta 1472ra arte iraungo zuten lanek. Gain horretara igo­tzeko, erdian begia eta poliki sarturiko baranda bat duen helize‑eskailera batetik joaten da.

4. al­dia. Garai hartan, klaustroko lanak denbora luzez gel­dirik egotera behartuak izango ziren, 1348ko izurrite handiaren ondorioak zirela, mendearen bukaerako gertakari politikoak zirela eta 1391n katedral erromanikoaren burual­dea hondoratu zela medio. Hala, XV. mendea aurrera sartu bitartean ez zuten jarraipenik izango XVI. mendean bukatu ziren lanek.

Az­ken al­di horretan (1492?‑1507), klaustro osoa ia erabat bukatu zenean, sartal­deko hegala ar­kuartez, barandaz eta gableteez jan­tzi zen.

Klaustroaren mendebal­deko hegalak ez du gableterik, baina bere barandak pinakuluz josita daude; gainerako hegalak badituzte gableteak eta er­tzetan pinakuluak dituzten baranda jarraikiak.

DENA LIRAINTASUN ETA EDERTASUN. Halakoxea da, klaustroa osotara ikusteak sor­tzen duen zirrara, lanen luzapenez ezinbestean sortutako ondorioen inkoheren­tziak ikusten diren arren.

Az­karateren­tzat, “manierismoaren txanda horretan, ar­kitek­tura gotikoaren adibide hoberenetako bat” da. Lambert eta Torres Balbásen iri­tziz, “inongo klaustro fran­tsesik ezin daiteke Iruñekoarekin parekatu”.

Ar­kitek­tura militarra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nafarroako gazteluak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gotiko garaian Nafarroan oso ugaria izan zen ar­kitek­tura militarra, eta mota askotarikoa:

- mugen zaintzeko ziren gazteluak;

- seinale dorreak, inoiz­ko erasoen aur­kako defen­tsazko dorreak;

- gotorleku-egitura eta -itxura duten gazteluak eta abar.

Gaztelu ugari. “Hirurehun gaztelu baino gehiago, agian” ida­tzi zuen gai honetan jakitun den Jose Mª Errekondok. Horien arteko ba­tzuk ia guztiz desagertu dira; beste ba­tzuk, egoera oso galgarrian daude, Cisnerosen eraispen-aginduak eta betiko bandalismo dela-eta; baina ez da dokumentu bidez guztiak kataloga­tzeko saiakerarik falta izan.[22]

DORREAK. Nafarroan badira erregearenak eta nobleziarenak; hauek, hasieran dorre bakan moduan eraiki ziren, esaterako, Longida ibarrean Aian­tzeko almenaz­ko guztiz ederrak, ala Zilegietakoa, angeluetan zilindroz­ko kuboak eta guzti dituztenak. Inguruan izaten dituzte barrendegi apalagoak gehigarri eta sarritan dorre­tzar bat ezarririk; zeren eta “XI. eta XII. mendeko dorre xumeari, omen gisa geratu litekeenari, saihe­tsetan beste bi dorre txikiagoak sor­tzen zaiz­kio; hesiak ixten dituzte gortina eta harresiaren barruko poligonoak eta kanpoan uzten ateisilak eta arrasteluak dituen zuloak” (J. M. Errekondo).

GAZTELUAK. Baina gerora sor­tu ziren gazteluak, angeluetan defen­tsarako kuboak dituzten harresi­tzarrez inguraturiko dorrea dutenak. Gogora dezagun adibide modura, zaharberritua dagoen Xabier­ko gaztelua.

Neurri handikoak eraiki­tzen ziren, harlandu oneko hormez, garaiera egokian jarririko murru-arteka zulatuez, kanoi‑zuloez eta matakanez.

ESKEMA ARKITEKTONIKOAK. Eraikin hauen oinplanoari buruz­ko dokumentu zeha­tzik ez den arren eta barruko esparruaren zatiketari buruz­ko ezer gu­txi dakigun arren, zerbait zeha­tzagorik ezagutzen dugu honako hauetako ba­tzuei buruz.

Zangozako Gazteluaz dakiguna da 1390ean gazteluak bazuela “inguruan barbakana, zain‑etxola bat gainean ate nagusi batekin, hiru dorre er­tzetan, ganbara garai bat eta areto handi bat”.[23]

Garañoko dorrea babesten zuen barbakanan ere hiru dorre al­txa­tzen ziren.

Teobal­do II.aren (1253‑1270) erregeal­dikoa dela esaten den Tiebasko gazteluaren aurriek erakusten dute XIII. mendean defen­tsa izaerako nolako errege-gazteluak eraiki ziren: eraikuntza sendoa, oinplano angeluzuzeneko patio bat inguratuz. Horrelakoxea izan behar zuen jatorrizko Oliteko gazteluak ere.

Arabako ar­kitek­tura gotikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Guardia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Guardiatik hastera bul­tza­tzen gaituzte logikak eta kronologiak; zeren eta, hiri hau Nafarroakoa bai­tzen, Gaztelak 1461ean bereganatu zuen arte. Gotikoaren lehen al­di honetan oraindik ez da libratu aurreko al­dian defen­tsarako hain beharrezkoa izan zen erlijioz­ko lantegia konplexu hartatik. Araban eta Nafarroan “harresiak, elizak eta hirigin­tza egitasmo bat beraren az­pian zeuden”. Hauxe gerta­tzen da, besteak beste, Guardia, Agurain eta Gasteiz hirietan, “oso zuhurki hautatutako kokalekuetatik, beren defen­tsarako erabil­tzen dute topografia eta muinoetan kokatuta, inguruko eskual­de osoa mendera­tzen dute, bai begiz eta estrategiaz”.[24]

SAN JOAN BATAIATZAILE PARROKIA. Eliza erromanikoan hasi eta gotikoan bukatu zen. Gerora, zenbait estiloz­ko gehigarriekin garatu zen; baina eraikinaren zatirik garran­tziz­koena XIII. mendekoa eta XIV.aren hasierakoa dela esan daiteke.

Hiru habearte dituen eliza da, baina XVI. mendean beste bat eraiki zi­tzaion iparral­detik. Zati desberdinak ditu, guru­tze-ganga xumez estalia dago, koruaren erdiko tartea estal­tzen duena izan ezik, hau ter­tzeleteak dituena baita.

Atarian izan zen arrosa-leiho izugarria, diametroz 3,40 m zituena, XIV. mendekoa ziur asko, eta Pilareko Amaren kapera eraiki zenean hormaratua geratu zen. Hiru zir­kulu zentrokidek inguraturiko arrosa-leiho berezi hau, lau gingil­eko sail bat duen zir­kulu batez dago osatua. Abside al­detako hiru kaperetako leihate luzeak –XIII. mendeko jatorrak– horma‑bular sendoen artetik al­txa­tzen dira.

Ate baten gainean defen­tsa militarreko dorrea dago zutik, elizatik kanpo gera­tzen dena baina beraren babesean.

ERREGEEN SANTA MARIA ELIZA. Honek ere al­dakun­tza handiak izan zituen, eta San Joan Bataia­tzailearen elizan bezala, hau ere erromanikotik gotikora igaro zen. Koruaren atzeal­deko hormaren babesean dauden zutabeak, oinarri ba­tzuk eta koruko eskaileraren gaineko ar­ku zorro­tzeko leihatea tran­tsizioko erromanikoari dagoz­kiona da.

Gaur egun eliza hau zabala da, hiru habeartetakoa; gotikotik, gaur egun behe al­deko bi tarteak gorde­tzen dira, izan ere, XVI. mendean gaineko beste tarte bat eta burual­dea desa­gertu egin ziren, beste errenazimenduko batez ordez­katzeko. Erdi Aroko habearteak terzeletez­ko gangaz estal­irik daude.

Lan hau XIV. mendean eman zen bukatu­tzat, atari ederrekoa da bera, eta badu ar­ku zorrotz txaranbeldu oso handi bat, bost ar­kiboltakoa, Apostoluen irudi ba­tzuen gainean tinpanoa apaindurez hanpatua, ar­ku eskar­tzanoa eta bi ate trilobulatu eta Birjinaren irudi airosa duen mainela dituela. Atari hau XVI. mendean osorik itxi zen, izar-ganga itxurako batek estalitako kapera osatzeko.

Gasteiz[aldatu | aldatu iturburu kodea]

KATEDRAL ZAHARRA. Gasteiz­ko Santa Maria Katedrala, inolako zalan­tzarik gabe Araba osoan sortutako eraikinik ederrenetarikoa da. Gaur­ egungo eraikin hau beste erromaniko baten ordez­koa da, 1181an Nafarroako errege Antso Az­karrak hiri‑gutuna eman orduko eraiki zena. Burgu zaharrean, goi‑lautada estu baten ipar-muturreko kokapen estrategikoak pen­tsarazten du eliza-gotorleku baten osagaietako bat izan zela, eta hala izan ere; az­ken urteetan egiten ari diren indusketetan azal­du da, jatorrizko eliza erromanikoaren az­piko kripta argitara atera­tzean, an­tzina Gasteizena zen harresia aprobe­txatuz eraiki zela eraikina. Eliza‑gotorleku bat zen, bere inguruko zati handi batean –iparral­dekoan–, Erdi Aroko eliza‑gotorlekuetan ohikoa zen igarobidea salbatu duena.

Kolegio‑eliza izatetik Katedral izatera. Baina gaur kontenpla­tzen dugun eliza honen eraikuntza-lanak 1340‑1345 bitartean, Alfon­tso X.aren erregeal­dian hasiko ziren, nahiz eta harrigarria ere baden 1350era arte dokumenturik ez izatea. Eraikina estali aurretik beharrez­koa izan zen liturgia ospakizunak ziurta­tzea, kapera gehigarri bat (1390‑1400) eraiki baitzen, gaur egun parrokia bati dagozkion eginkizunak buru­tzen dituena. Eliza nagusia, Santa Mariari eskainia, 1498an kolegio‑eliza izatera hartu zuen –Armentiakoa lekuz al­datu zelako– eta 1861ean katedral izatera igaro.

Eliza hiru habeartekoa, oinplanoan guru­tzadura oso nabarmena du eta hiru tarte al­de banatan; besoetara zister estiloko bi kapera ireki ziren al­de banatan, hirugarren tarte trapezoidala girolaren abiapunturako utzirik. Guru­tzaduratik abiatuta habearteek sarrera al­dera bost tarte dituzte; eta burual­detik bost tartetako girola bat hasten da –aipatutako abiapuntuko biak bar­ne–, honi absidean hiru kapera pentagonal ireki zaiz­kio. Habearteen saihe­tsetan, horma‑bularren artean, sakontasun gu­txiko kaperak daude.

Oinarrian, zir­kulu-formako oinplanoak dira, gangetako nerbioekin egoki­tzen diren atxikitako zutabe­txoekin. Egia dirudi, lehenengo eraikin gotikoak zurez­ko estal­kia zuela eta, haren ordez harriz­koa egin zi­tzaionean, horma‑bularren kokapena eskasa izan zela, eta eusgarrien eror­tzeak –gaur egun begien bistan dagoena– eraikinaren sendotasuna ziurta­tze aldera, oinarrien liraintasuna eta gangen batasuneko edertasuna suma­tzea eragozten duten eusgarriak –ar­ku apal­du ba­tzuk– gainjarri zirela.

Zaharberri­tze lanak, 1962 eta 1964 bitartean egindakoak, lau “ukondo ar­kuak” ken­tzeko egin ziren, hain zuzen ere. Hogeita hamar urte beranduago, badirudi katedralaren egitura berriro ere mugi­tzen hasi dela eta gaur egun sendo­tze-lanak egiten ari zaizkiola. Kapitelak, landare estilizatuak dira ia denak. Gangen guru­tzeria xumea da. Katedral honen ezaugarririk bereziena triforioa da, pasabide gisa estua bada ere (50 m), eliza osoa inguratzen du, ar­kuak trilobulatuak dira, lau orriko barandak eta mol­durak mul­tzo osoa ingura­tzen duelarik. Oinetan eta guru­tzaduraren sartal­deko angeluetan dauden eskailera kiribiletatik igo­tzen da hara.[25]

Argia habeartera idi‑begitik sar­tzen da eta burual­dera, berriz, habeartearen lehenen­go tartetik, eta alboetara XIV. mendeko trazeria ziztatua duten leihateetatik. Elizan sar­tzen denari ahaztu ezinez­ko zirrara eragiten dio argitasunak, kanpotik begiratuta bloke itxi baten itxurari kontrajartzen zaiona, eta halaber, triforioa eta arrosa-leihoekin habearteko ar­kuteria zorro­tzen konbinazio jakintsua.[26] Eliza hau aberasten eta bisitaria hunkituta uzten duen beste osagai bat da eskultura-lanen ugaritasuna, batez ere, ar­kupeko hiru ateetakoak, XV. mendeko bigarren zatikoak.

SAN PEDRO ELIZA. Batek pen­tsa dezake, propor­tzio oneko triforioak Santa Maria elizari ematen dion edertasunak inspira zi­tzakeela San Pedro elizaren gasteiztar eraiki­tzaileak; inola ere, Santa Marian artean lanean ari zirela, San Pedro eliza eraiki­tzen hasiak izango baitziren. Bada oraindik eliza honi buruz­ko 1257ko dokumenturik, baina litekeena da egungoa baino lehenagoko eliza bati buruz­koak izatea, al­derdi ba­tzuetan behin­tzat. Hiriko harresiari atxikirik eraiki zen, honek oraindik ere bere horma zati ba­tzuetan gorde­tzen diren gotorlekuko zenbait ezaugarri azal ditzakeelarik.

Eliza. Hiru habearte oso motz ditu, hiru tarte besterik ez tran­tseptutik hasita. Honek guru­tze-ganga xumez estal­tzen diren bost tarte ditu; koruari eta guru­tzeriaren hegoal­deko muturrari dagoz­kionak izan ezik, ter­tzeletez­koak baitira.

Burual­dea bi­txia da, oinplano guru­tze latindarrari dagoz­kion abside al­deko hiru kaperei, laugarren bat eran­tsi baitzi­tzaion Ebanjelioaren al­detik, laugarren habeartea horrela osatuz. Erdiko absideko kapera heptagonala da, beste hirurak, aldiz, pentagonalak. Lau kapera hauek leihate luzangak dituzte, kanpoal­­dera ordea, horma‑bular sendoak.

Guru­tzaduraren aurreal­dean, ez­kerrera, badu katedral zaharreko bao hiru trilobulatuak eta lau orrien kalatuz­ko barandak kopiatuak dituen triforio bat.

Burual­deko eta guru­tzadurako oinarriek lau al­deko gune bat badute atxikitako lau zutabe­txorekin. Kapiteletan landare errealista samarrak nabarmentzen dira; badira ukitu erromaniko sakona duten animalia-irudiak dituztenak ere.[27]

Gasteiz­ko beste elizak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arabar gotikoak eman duenetik garran­tziz­koenen aipamena nahitaez laburtu beharrez, ez dugu gogoratu baino egingo XIII. eta XIV. mendeetan zehar, hainbat eliza gotiko eraiki zirela eta ba­tzuk jada desagertuak direla, esate baterako, San Il­defonsorena –Gaztelako errege Jakin­tsuak sortua–, eta dominikarren eta fran­tziskotarren komentuetako elizak.

Zutik iraun dutenen artean aipamen bat merezia dute:

- San Migel eliza, fun­tsean Santa Mariarena bezain zaharra, XV. mendean zehar eraiki zen, eta ondorengo mendeetan berritu eta eral­datu;

- eta San Bizente, hiru habearte dituena, XV. mendean hasi eta hurrengo mendean hallenkirchen edo euskal areto-eliza eredura egokitu zen; gerora atal berezi bat eskainiko diogu.[28]

* * *

Biz­kaian eta Gipuz­koan gotikotik gorde den ia guztia XIV. mendekoa ala hurrengoa da. Gainera, XVI. mendean artean euskal maisu ba­tzuk gotikoaren formuletan itxirik jarrai­tzen zuten. Biz­kaitik hasiko gara, elizarik zabalenak eta garran­tziz­koenak baino ez aipatzeko.

Biz­kaiko ar­kitek­tura gotikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Santiago katedrala, Bilbon[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bilbon Santiago jauna gur­tzen zen XIII. mendean bederen, Begoñako portua besterik ez zenean. Portu‑auzoa 1300an hiribil­du bihurturik, eliza eraiki­tzen hasi ziren, baina ez mendea erdial­dera iri­tsi aurretik. Eta 1379an zabalago­tzea erabaki zen, 1404an ia gaur egun ezagu­tzen dugun bezala gel­ditu zen. Denbora pasa ahala eran­tsiz joan zitzaizkion hainbat osagaiek –kaperak, atariak, arrosa-leihoak eta abar– ia ez dute ar­kitek­tura gotikoaren garbitasun inpresioa eragozten, kontenpla­tzen jartzean.

Euskal Herriko eliza gotikorik handiena da, eta az­ken aldiko garbitze eta eraberri­tzean (1997‑2000) euskal eraikin jatorretan adierazten den edertasun zurrunaren monumenturik duinen eta adieraz­korrena bihurtu zuen.

Elizak. Lau tartetako hiru habearte ditu, horma‑bularren artean babestutako kapera txikiak eta txandakako girolak tarteetan dituela, behin trapezoidalak eta triangeluarrak hurrengoan. Az­ken hauek hiru nerbioetako gangez osa­tuak dira, zilindroz­ko oinarrietan buka­tzen direlarik, atxikitako zutabe­txoekin. Guru­tzadurako zehar­kako habeartea bere aurreko jasoeran besterik ez da nabarmen­tzen.

Habearte nagusiaren, presbiterioaren eta guru­tzaduraren besoetako paramenduak triforio batek biziago­tzen ditu. Kanpoal­dera triforio itsua bada ere, barrual­dera, Gasteiz­ko katedraleko ia marraz­ki berdinak dituen zutabe­txo ugarien trazeriaz apaindua dago; gainean ditu hainbat trazeria konplexu­ko leihoak.

Gangek diagonaleko nerbio soilak dituzte, guru­tzaduraren erdiko tartekoak eta presbiteriokoak izan ezik, hauek ter­tzeleteak eta lokarriak baitituzte. Gangarik garaienari eusten dioten oinarriei tinkotasuna ematen diete arbotanteek.[29]

KLAUSTROA. Elizaren ez­kerral­dera heda­tzen da klaustroa, guru­tze-gangaz­ko lau hormartez inguratua dago eta trazeria flamigeroz ederturiko leihate handietatik patio karratu batera ematen du.

ADEITASUNA ESTILOETAN. Girolaren berezitasuna, berriki esan dugunez, tarte trapezoidal eta triangeluar zatituetan Hispaniako zenbait katedralen an­tzeko diseinua aur­ki daiteke, baina Torres Balbásek, Bilboko portuko mer­katari­tza harremanak gogoratuz, nahiago du Fran­tzia, Flandria eta Normandiako elizekin, eta askoz zeha­tzago esateko, Normandiako Caudebec‑eko katedralarekin dituen ahaidetasunak aipatzea.[30]

San Anton, Bilbon[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Honen eraikun­tza data eta apaingarri dituen osagai ba­tzuen estiloa dela eta, San Anton parrokia‑eliza gotiko berantiarraren atalean aipatu behar­ko li­tzateke; barruko soiltasunagatik eta Santiagoko katedralarekin egituraz eta itxuraz duen an­tzagatik, XIV. mendean Biz­kaian eraikitako elizekin ahaide­tasun handiagoa luke.

Ibaiaren ondoan egoteagatik, kokapenaren estutasunak oso bal­din­tzaturik eraikia izan behar du. Horretan da­tza, bada, bloke trinko eta batua, ia karratua izatea (32 m x 28 m), areto baten antzekoa; beranduago iparral­detik hiru kapera eran­tsita luzatu nahi izan zen.

Eliza. Hiru habearte ditu eta, erdikoa zabalagoa izateaz gainera, alboetako habearteak baino bi al­diz garaiagoa da; berezitasun bat badu, kokapenaren zailtasunak eragindako zenbait arazo zirela-eta, ez habearteak eta ez lau tarteak ez dira neurriz guztiz berdinak; eta ez du absiderik, bere barrual­deko frontisa horma zuzen doi batez ixten baitu. Pilareak zilindroz­ko nukleo handi batez osatuak daude atxikiriko zutabe­txoak eta harroin­txoak dituztela, aurreneko haiek ar­ku perpiañoei eta beste hauek ar­ku formeroei dagoz­kienak. Kapitelak troxa lauen modukoak dira, taulamendu baten an­tzera.

Ter­tzeletezko gangaz estal­tzen da erdiko habeartea, alboetakoak berriz guru­tze-ganga xumeez, Epistola al­deko lehen tartea izan ezik, poligonoz­ko oinplanoa duenez, erradioz­ko gangaz estalia baitu. Kanpoko eusgarriak prismaz­ko horma‑bularrak dira, haietan arbotanteak, egitura ziurtatuz bi kokalekuetan finka­tzen direla.

Biz­kaia al­deko beste elizetan bezala, San Antonek triforioa itsua du, lau‑orritako baranda duen hu­tsarte trilobulatuez zehaztua; igarobide gisa estua da, beste Biz­kai al­deko eliza handien antzekoa, 60 m ditu. Goial­deko hu­tsarteak, trazeria zabalak dituzten lau bikoiz­ketako ar­ku zorro­tzeko zulo zabalak dira.

Lehenengo liturgia ospakizuna 1433ko abuztuaren 5ean egin zela ere gauza jakina da; eta eraikun­tzak nahiz egituraz­ko beste osagaiei eginiko azter­ketak ondorio honetara eramaten gaitu, eliza estal­tzea eta bukatzea 1500az geroztik egin zela.[31] Gaur egun zaharberri­tze sakon batean murgil­durik dago.

Lekeitioko Santa Maria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Biz­kaiko gotiko jatorrenetarikoa dugu Lekeitioko Santa Maria eliza. Itsasoa aurrez aurre duela gailur batean, eta Biz­kaiko Jaunaren jauregi ondoan eta portura zihoan ate ondotik gertu egoteak ondo­txo adierazten du az­kenik, XV. eta XIX.ean hainbat esku-har­tze nozitu izanagatik, hasieratik eman nahi izan zi­tzaion zabalera, sendotasuna eta tinkotasuna –bost habearte baititu.

Eliza. Gaur egun hiru habearte ditu, lau tarterekin, al­de bakoi­tzean kapera ilara bat duela horma‑bularren artean kokaturik. Baina al­daketa oso serioak egin zi­tzaiz­­kion 1882‑1883ko berrantolaketarekin. Ebanjelio al­deko kaperak, kanpoal­deko ar­kupe bihurtu ziren; alboetako absideak desagertu egin ziren, girolak bereganatu zituelarik; sakristia ere, lehen absidearen atzean Ebanjelioaren ondoan zena, Epistola al­dera eraman zen. Haren hiru absideetatik, pentagonala besterik ez da gorde­ gaur egunera arte.

Bilboko bi eliza gotikoren sistema jarrai­tzen duen triforioa du. Igarobide estua da (2,05 m garaieran, eta 0,65 m zabaleran, gu­txi gorabehera), eta trazeria XIV. mendeak berea duena da: lau orridun baranda baten gainean, ar­ku hiru trilobulatuak daude erdi-puntuko ar­kuetan txertatuak.

Lekeitioko elizak ez du guru­tzeriarik. Estalgarriari dagokionez, berriz, absideko ganga erradioz­koa da; girolakoak lau zatitakoak, trapezioz­ko diseinu behartu baten gainean; erdiko habeartearen lehen zatia estal­tzen duena, luzetako joskera bat duen lau zatiduna da, gero bi izar-ganga itxurako eta ter­tzeletez­ko beste batek jarrai­tzen dute; gainerako guztiak guru­tzeria xumez egindakoak dira. Aipa dezagun xehetasun bi­txi modura eraikin osoak duen okerdura, bere atzeal­deko arda­tza iparral­dera desbidera­tzen duena.

Kanpotik begiratuta Lekeitioko elizak badu nortasunik bere pinakulu eta guzti, arbotante-multzo bikoi­tzagatik eta bere kanpandorreagatik, eraiki­tze al­diko istorio luzeak dituena; Epistola al­deko arbotanteei babesgarri zaie hormen sendotasuna.

ERAGINAK. Burual­dearen egituretan Elie Lambertek Gaztela al­deko katedralen eragina ikusi dio, Cuencakoarena batez ere; beste ba­tzuen ustez berriz eragin hori Gasteiz­ko San Pedro elizatik hartua du, zuzen-zuzenean.

Ingeles gotikoaren eragina ere ikusi izan da leihateen trazerietan, uler­tzen erraza den eragina, bestal­de, kontutan hartzen bada Kantauri al­deko portuek Normandia eta Ingalaterrarekin mer­kataritza-harremanak izan zituztela, XV. mendean.[32]

Gipuz­koako ar­kitek­tura gotikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Getariako San Salbatore[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskal lurral­de txiki honetan, garai horretan gorde den eraikin gotikorik deigarriena –bakarra ere esan liteke– Getariako San Salbatore da. Torres Balbásen ustez, eliza hau Bilboko San Antonen inspiraturikoa da. Elizaren barruan (aurreko eliza batean) 1397an Ba­tzar Nagusiak[33] egiten zirelako da sonatua: Gonzalo Moro Korregidorearen gidari­tzapean an­tzinako foru-legearen oinarriak onartu ziren eta bandokideen gehiegikeriak zapuzteko Ordenan­tzak ere al­darrikatu ziren. Merezi du barruko edertasuna eta trazuen berezitasuna ikusita gaur­ko elizagatik berarengatik ospe hori gorde­tzea.

Gaur­ko eraikinak, 1420an bukatu omen zenak, XIV. mendearen hasieran tradizio erromaniko pilareez eraiki­tzen hasia izan behar zuen, alboetako bi habearteekin batera elizaren zatirik zaharrenak direlarik.

Elizak. Hiru habearte ditu, baina, erdikoa, 20 m garaieran, 31 m luzeran eta 10 m zabaleran dituena, besteak baino garaiagoa da. Hiru tarte dituzte, oinarri zilindrikoz bereiziak daude, zutabe­txo atxikiekin, eta guru­tze-gangaz estal­tzen dira, xumeak dira alboetakoak eta erdiko habeartekoak izar‑ganga itxurakoak, erliebez­ko bustoen egituran tailatutako loretzar moduan gil­tzarrietan buka­tzen direnak. Ar­ku zorro­tzen bul­tzada, berauei dagoz­kien hormen horma‑hor­tzetan bil­tzen direnak, arbotanteen bidez kanpoko horma‑bu­lar lau ba­tzuetara igor­tzen da, gotiko estilo klasikoenaren arabera.

DISEINU BITXIAK. Eliza honen ezaugarri bi­txietako bat presbiterioa leku garai batean egotea da, bertara igo­tzeko hamalau harmaila igaro behar dira alboetako bi eskaileretatik. Triforio handiak ere arreta pizten du, ar­ku kalatuz buka­tzen da eta erdiko estal­kiaren garaiera harrapa­tzen baitu.

Baina, berezitasunik deigarriena oin­planoaren trazadurak duen irregulartasuna da; izan ere, ez hormak dira paraleloak, ez eraikinaren luzetako arda­tzarekin ez du simetriarik gordetzen, eta horma batetik besterako tartea handiagoa da oinetan burual­dean baino. Horretaz gainera, honen eta oinen artean bada metro bateko desnibela, hegoal­deko sarrerako ate al­dera mal­dan jarria, honako hau kaleko sestra mailan aur­ki dadin. Gaur egun barrokoa den sarrera nagusiko ate hori, kanpoko arkupe batek babesten du.

Arkupearen gainetik dorre bat al­txa­tzen da, bost gorpuz­kitan egituraturik; oinarrian angeluzuzena da eta goiko al­dean kanpaiak kokatuak dauden lekua oktogonoa izatera iristen da.

Getariako elizak, 1836ko karlisten gerratean asko nozitu zuen, eta bere erretaulak eta Andres Arao­tzen harlanduak gal­du zituen; duela gutxi berritu dute.

Lehen gotikoko eskultura monumentala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eskultura monumentala eta eskultura soltea

Arte historialariek eskultura monumentala eta eskultura soltearen artean egin ohi duten bereiz­ketak ez du argibide gehiagoren beha­rrik. Delako bereiz­keta, monumentuen plastika fun­tsean apainketa helburuagatik soilik adieraz daiteke, esanahia eta balioa ematen dien helburuak berak bal­din­tzen baitu, aldi berean.

KRISTAU IMAGINAGINTZAREN ITZULERA. Bestal­de aipa­tzen ari garen une historiko honi dagokionez, bereiz­keta hori beste arrazoibide osagarri batek argi­tzen du. Erromanikoaren hasieraz eta Goiz Erdi Aroko zenbait mende iraun zuen irudimen plastikoaren gabeziaz hitz egiterakoan, noizean behin kristau elizan sor­tzen den harako hoztasun tradizional edo irudienganako alergiari buruz ari gara, non une horretan, kristautasunaren aurrean (ikonoklasta) edo kristau heterodoxoaren (adopzionista) izaerako ideologia arrasto luzea izan zen kokapenean. Ber­nard de Angers eskola-maisuak, XI. mendean artean, bere erromesal­diko lagunari honela zioen Santa Fe de Conques‑en zilarreztaturiko irudiaren aurrean: “Anaia, zer deri­tzozu idolo honi?”.[34]

Erromanikoak Berant Erdi Aroko Europako kristau-sentiberatasunari hoztasun hori gaindi­tzea eta kristau irudimen horren berpiztea ekarri zion, baina jakin zuen edergarri ar­kitek­tonikoaren mugen barruan manten­tzen, San Ber­nardok gai­tzetsi egiten bazuen ere. Aurreko atalean, ar­kitek­turari eskainitako al­derdian hau zela-eta, eskultura erromanikoan nabariena zena aipatu genuen.

ASKATASUN PLASTIKOA. Baina, XII. mendearen amaierak natura begira­tzeko eta historiaren egia senti­tzeko modu berri bat adierazi zuen. Oraingoan, irudi naturalen edo gertakizun historikoen errepikapen plastikoak berez­ko balioa izateko premia nabari zen, eraikin-mul­tzo bateko edergarri soil izatea baino haratagoko nahia.

Katedralen eliz atarietan eskultura askea izaten hasi zen; estatua bihurtu zen, eta apain­tzen zuen tokitik jaisteko eska­tzen zuela zirudien, arreta eta gorespen autonomo bat izan nahi balu bezala. Aurreko mendeetan delako autonomia horren adibide, erlikitegi‑estatua ba­tzuk ez baziren, oso noizbehin­kakoak izan ziren. Erromanikoan berez­koa izan zen ar­kitek­tura esparruan menpeko legea ordez­katu egin zuen askatasun plastikoaren legeak, jatorriz­ko apaingarritako erliebe izaera utzi eta beste izaera bateko eskultura sortuz, hau da, solte edo mukulu eskulturaren izen esangura­tsua jaso­tzen hasi zena.

Alabaina, al­daketa hau ez zen bat‑batekoa izan. Atal hau eskain­tzen ari ga­tzaiz­kion gotiko klasiko honek mar­ka­tzen du, bere apaingarri izaera erabat utzi gabe, eskulturak berez­ko balioa har­tzen hasiko den unea. Horrela, XIII. eta XIV. mendeetan mukulu biribileko esan daitekeen eskultura aur­ki­tzen dugu, baina bestal­de, horren zati handi bati ezin diezaiokegu solte esan, izen hori dela eta, sarritan gure elizen apaingarri eta atarietako oinarriz­ko edergarriak diren apaingarriei helburu guztiak kendu nahi bazaiz­kio.

Esan dezagun, halaber, lehendik aipatu dugun bezala, estilo berriaren osagairik erabakigarrienetako bat eskulturaren autonomia bal­din bada, guztiz naturala da historialariaren lehen aukera giza soina izatea, beste edonolako apaingarriri dago­kion al­derdiaren gainetik. Eta al­di berean eskultura figuratibo eta monumentala da ondorengo orriotan azal­duko dena.

Eskultura gotiko ugari

Eskultura-lan gotiko bikainak ez ditugu soilik Baiona, Iruñea, Bilbo eta Gasteizeko gure katedral ederretan aur­kituko, baita beste eliza ba­tzuetan ere. Egural­diaren gogortasunak eta giza axolagabekeriak eragindako kalteak galantak badira ere, garai horretako euskal eskultura ondare guztiak deskriba­tzea, oraindik egin daitekeen gauza dela esan dezakegu, ugari baitira. Hautaketa zorrotz bat egina izanagatik, oso gai­tza gerta­tzen da iriz­pide kronologiko zeha­tzen arabera sailkatu eta ordena­tzea; izan ere, kasurik gehienetan horiei buruzko dokumentu zeha­tzak falta zaiz­kigu, eta gainera beroien ondoan, edergarri moduan zeuden eraikinak bi eta hiru mendeetan zehar hazi eta garatu egin ziren.

NAFARROA, IMAJINAGINTZAREN ATEA

Baskonian irudigin­tza gotikoak oso lo­tsati eta maila apalean egin zuen bere agerpena, ordurako Giovanni Pisanok landutako Bertuteak Pisako pulpituari eusteko adinako soin-indar bai baitzuen eta Paris, Chartres eta Reimse­ko katedraletako arkupetako Aitalehen eta Profetek irribarre egiten baitzuten.

Euskal Herrian, 1234az geroztik fran­tses dinastiaz gober­natua izan zen Nafarroa da, zalan­tzarik gabe, aurrea hartuko zuen Donejakue al­dera iparral­detik zetozen erromesak igaro­tzen ziren lekuetan.

Lehen eskultura gotikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

LEGARDAKO ANDRE MARIA. Mendabian, Legardako Andre Maria ermitan eskultura gotikoaren lehen saioetako ba­tzuk ikusi zituzten F. Iñiguez eta J. E. Urangak.Ermitaren atariak duen egitura erromaniko erakoa da.

Jatorrizko eraikinetik, gai geometriko eta figuratiboz apainduriko zaz­pi ar­kibolta dituen sarrerako ar­ku ia zorro­tza gera­tzen da.

Tinpanoan, Az­ken Epaiaren gaia konta­tzen da. Erdiko irudiak, ohiko Tetramorfoa duenak –Kristo Epailea, Kristo Zaurituarekin bat eginez– kristau artearen bi al­di, bi estiloren arteko trantsizioko une hori nahikoa adierazten du.

LIZARRAKO HILOBI SANTUA. Baina, balio gotiko eta arte-balio garbiagatik lan nabarmenei begira jar­tzen bagara, beharbada, Lizarrako Hilobi Santuaren elizatik hasi beharko genuke.

Az­ken Afariaren ateburu bat erakusten du atarian, irudietan nolabaiteko zurruntasun eta monotonia azal­tzen den arren, idaz­kun batean data ere badu (1270). Irudimen ugari eta kalitatez­koak bere tinpanoko bi erregistroetan azal­tzen dira. Gorenean Kalbarioko eszenak gara­tzen dira, Birjinaren, San Joanen, Longinosen eta Stefanosen irudiak bar­ne direla; behean, Ebanjelioek kontaturiko Piztueraren une desberdinak, infer­nuko munstro baten aurpegiaren sinboloa hartuz, Kristo linbora jaisten.

Janz­keren tolesduretan, kokapenetan eta per­tsonaien jarrera eta keinuetan naturalismoaren hasierako ukitua hartzen da. Janbetako horma-hobietan kokaturiko apostoluen estatuetan ere, beren kanon mo­tza eta jarrera zurruna eta guzti, aurpegietako espresibitate al­derako joera an­tzematen da.

ARTAXOAKO HESIKO SAN SATURNINO. Artaxoako hesiko San Satur­nino elizaren eskulturari dagokionean, bere atari nagusia nabarmen­tzen saiatuko gara, ateburuan Nafarroa fran­tses erregearen jabego izatera hel­du zenean (1284‑1305) garatu baitziren, ziur asko, zaindari santuaren martiri­tzako elezaharren gertakariak.

Tinpanoan go­tzain santua ikusten da zutik bere martiri­tzako zezenaren gainean, emakumez­ko deabru bat uxa­tzen. Santuaren irudiaren az­pian dauden errege (Felipe Ederra) eta erreginari (Nafarroako Joana, bere emaztea) han irudikatua dagoen deabruaren uxaketari sinboloz­ko adieraz­pena eman nahi izan zaio: zera adierazi nahi luke eszenak, bi erregeen jabegoko –Languedoc eta Nafarroa– lurral­deetatik jentil izaera oro kanpora botatzea.[35]

Errealismo gogo nabarmen bat ikusten bazaie ere, erliebe hauek halakoxe zurruntasun eta zaharkitu itxura dute eta artelan erromanikoa izan zitekeela pen­tsa­tzen ere jarri izan da zenbait idaz­le.[36]

Uxueko Santa Maria

UXUEKO SANTA MARIA. Uxueko Santa Mariaren apaingarri monumentala, agian, une horretan kokatu behar­ko li­tzateke; nagusia eta egileak argi eta garbi errealismo gotikoaren al­de azal­tzen diren arren, oraindik estilo berriaren savoir faire horretara iristen ez den horretan. Utz di­tzagun al­de batera, bai bere habearte bakarreko apaindurez hanpaturiko landarezko kapiteletan, men­tsuletan eta beren janbetako kapiteletan eta kanpoko hormetan ugari diren eskultura-lanak, ia maisulan[37] handiko egitura duten zenbait karatula alai dituztenak, eta koka dezagun gure arreta haren bi ateetan. Eskulan itzel hau Karlos II.aren garaikoa da inola ere, berak eliza horri zion jaiera handiagatik (1349‑1387).

Sartal­deko atearen lan figuratiboa irudi monotonoz osaturiko Az­ken Afariaren adieraz­pena ager­tzen duen ateburuaren eta Epifaniaren misterioko bost per­tsonaien tinpanoren artean bana­tzen da. Hiru Errege Magoak ez­kerral­dean daude, belauniko bata eta zutik beste biak; hauetako batek besoa jaso­tzen du eszenaren buruan, espazioko arda­tza okupa­tzen duen izarra eraku­tsi nahiez. Aurrez aurreko jarreran azal­tzen da Birjina eta amaren belaun gainean zutik Haurra, Erregeei harrera egiten balego bezala.

Ertilaria saiatu zen per­tsonaien jarreretan kontrasteak sor­tzen, baina bere modelaketa orain­dik lehor eta gogor samar azaltzen da, erromanikoaren lerrotik erabat aska­tu ezinik. Laster iri­tsi zen eskulturagile gotikoek atzeko paisaia sintetikoki gogora­tzen jakingo duten garaia, baina Uxueko ertilariak artean ez zekien zer egin esparru hu­tsekin.

OLITEKO ANDRE MARIA. Gure arreta erakartzen duen beste mul­tzo bat da Oliteko Santa Mariarena, errege-kapera bihurtu zen eliza, ia osorik jauregi mul­tzoaren barruan gel­ditu zelarik.

ATARIA. Aipatzekoa da honen atariko artelan ederra, 1300ean edo zerbait lehenago landurikoa.

Ar­ku zorrotz txaranbeldu baten egitura du, eta saihe­tsetan ar­kuteriaz babesturiko apostoluen estatuak dituelako erakar­tzen du begirada. Atearen ar­kua zor­tzi ar­kiboltaz osatua dago, droseleteen az­piko irudiez nahasturiko landare ugariz apaindurik. Modu berean ikusten dira, droseleteen az­pian, ar­kibolten abiapuntuetan, Jesusen haur­tzaroko irudiak. Kanon laburreko irudiak dira, baina duintasunez tratatuak, tolestura urriak harmonia­tsu jarriak. Txikiak dira ar­kiboltak zuti­tzeko zutabe­txoak, eta berauetan animalien borrokak eta Hasierako eszenak, Birjinaren irudi bat eta erlijio-gizon ba­tzuk daude irudikaturik, izenpe­tze honekin: “Franciscus fecit”.

TINPANOA. Baina, atari honen gauzarik deigarriena tinpanoa da. Ateburu baten gainean, landareak zein trufa eta satira-moralez­ko asmoz­ eginak[38] diren egunoroko bizi­tzako eta fantasiaz­ko irudi txikiak pila­tzen dira; erdian azal­tzen da Maria Birjina eserita eta koroatua, belaun gainetan bedeinkapenak emanez eseritako Jesus Haurra eraku­tsiz.

Alboetan, tinpanoa bitan banatua gera­tzen da:

Az­pikoan: Jesusen Haur­tzaroko eszenak ageri dira. Erdiberri bezala etzanda dagoen Maria erakusten duen Jaio­tzarena, San Jose pen­tsalari, eta hondoan, sehaskan estalitako Haurra, astoaren eta idiaren ar­nasez berotua nabarmen­tzen dira.

Goikoan: Jesus elizara eraman zuteneko eszena ikusten da, San Jose usoak dituela, angeluko esparruari egokitua; erdian, al­dare txiki baten gainean Haurrari eusten dion Birjina; Simeon zaharrak osa­tzen du eszena. Eskuinal­dean, Kristoren Bataioa. Bi aingeru azal­tzen dira, beste al­dean, Simeon eta San Jose azal­tzen diren lekuan.

Ateburuan azal­tzen da eskultura-lan oso fin bat: landare eta paisaia ugari, giza eta animalia irudi benetakoak eta irudimenez­koak.

KLAUSTROA. Santa Mariako klaustroan ere lan bikainak ikus daitez­ke, besteak beste erregina irudi bat orraz­kera hanpurus batekin eta otoi­tzerako jarreran; hegoal­deko hormartearen oinarrian bada Haurra duen Birjina bat, zori­txarrez bururik gabe agertzen badira ere.

Oliteko maisua. Iñiguezek zalan­tzan jar­tzen du, erdiko Madonnari bizia eman zion eskua bera izatea Haur­tzaroko eszena biziak landu zituena. Aldiz, haren ustez, bereak izan daitez­ke atariaren alboan dagoen horma-hobia okupa­tzen duten apostoluen estatua ba­tzuk. Estatua hauek bikainak dira egiaz, eta beren zorroztasunagatik eta aurrez aurreko jarreragatik gotiko klasikoko garaia artean iri­tsi gabea zela ikusten bada ere, ez zeuden hel­dutasun horretatik urruti; izan ere, eskulturagileak kontu handia izan zuen per­tsonaia bakoi­tza bereizterakoan, bai janz­keren mugikortasunean, bai aurpegietako ezaugarri bereizgarrietan: orraz­keran, bizarretan eta ilajean. Horietan, jatorriz­koetatik ziur asko asko bereiziko ez den koloreaniztasun baten arrastoak aur­kitu dira.

Artaxoako maisuekin al­deratuz, igarpen ona da Oliteko Santa Mariako eskulturagileak aurrerapauso bat ematen duela eta errealismo handiagoa eta bizi-adieraz­pen zein bizitasun handiagoa lortu zuela pentsatzea. Fran­tziskotarrek errealitateaz duten berez­ko ikuspegi horretan pen­tsatuz, Jimeno Juriok iradoki du Franciscus fecit sinadurarekin identifikatu daitekeena dela dohain bereziak zituen egilea, eta berau erlijiokide-tal­de batek ongi babestutako fran­tziskotar fraideren bat izan zitekeela.[39]

OLITEKO SAN PEDRO. Aurreko atalean aipatu genituen bere atari gotikoaren osagarriak, elizaren erromanikoari buruz­ko lanean.

Ataria. Hain zuzen ere, tinpanoak, hiru ar­ku­txo trilobulatuen az­pian eta neurri txikiko San Pedro bedeinka­tzailearen irudia azal­tzen da, saihe­tsetan Andres eta Santiago Santuak, bi aingeru in­tsen­tsularirekin.

Ateburua, irudi oso txikiez izenburuaren historia konta­tzen duena deigarriagoa da: gil­tzak ematea, apostoluaren epaia, bere guru­tzil­tza­tzea, eta “Pedroren on­tzia”; fran­tses naturalismoan inspiraturikoa da erabat eta XIII. mende oso aurreratuan eginiko lana, agian.

Klaustroa. Elizako atariaren garaikidea eta gotikoa da klaustro ere. Honen kapiteletan hostoen, loreen eta buruen konposaketak ikusten dira, denak ere kalitate kaskarrekoak, sentiberatasun herrikoi baten gertuko egileen lana, ziur asko.

Iruñeko katedraleko estatuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nafarroako hiriburuko San Zer­nin elizako ar­kupea, kapitelak eta hilobiak aipatuko ditugu, besterik ezingo baitugu egin.

Iruñeko katedraleko klaustroan ikus daitekeen estatua-lan ugarietan kokatuko gara, inolako zalan­tzarik gabe Euskal Herriko Erdi Aroko eskultura-mul­tzo garran­tzitsuena baita. Lan honekin sartuko gara bete-betean XIV. mendean.

Jantokia eta Barbazana kapera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Klaustroko horma artean sartu aurretik, jantokiko hamalau men­tsulak eta Barbazana kaperako hamabiak ikusten geratu behar­ko genuke.

Era askotarikoak dira gaiak: ehizak, animaliak, irudi mitikoak edo irudimenez­koak, egunoroko bizi­tzako gorabeherak. Sati­razko eta mo­ralezko balio sinboliko bat ematen zaie, baina beraietan mul­tzo bateratu samar bat ere ikus daiteke, “gizonak naturarengan duen nagusi­tza adierazi nahiko lukeena” batez ere.[40]

Nolanahi ere, lan horien egileengan honako joera hauek agertzen dira, hala nola, konposizio-sen eta gaitasun artistiko bikaina, esparruan egoki­tzea, irudimena eta naturalismo.

Klaustroa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Klaustroaren barruan, mende bat baino gehiago luzatu zen prozesu batean zehar landutako kapitelen erliebeak al­deratuz, desberdintasunak suma­tzen dira, hau da, lehen al­dian burututako irudi ugariren –ekial­deko hegala eta iparral­dekoaren zati batean daudenak– eta hurrengo al­di batzuetakotzat hartzen direnen artean –hegoal­de eta mendebal­deko hegaletakoak–, horietan irudiak desager­tzera egingo baitute eta landare apaingarriak parrasta­tzen hasiko.

Ekial­deko hegalaren kapitel irudiztatuk xehetasun harrigarriz adierazten dituzte Hasiera liburuko gaiak: Adan eta Ebaren historia, Noerena, Babel dorrearena, eta Joben kontakizuna.

Galeria honetan bertan eta hegoal­dekoan eskulturagileek gai ugari landu dute: egunoroko gaiak eta jolasak, dan­tzak, ehizal­diak, tor­neoak, eszena bukolikoak, animalia eta elezaharretako gaiak, eta Erdi Aroan herrikoi bihurtu ziren satirazko eta moralez­ko alegiak. Kasu askotan harria larriki higatua aur­ki­tzen da eta ez da erraza gaiak ezagu­tzen. Beste ba­tzuetan, al­diz, hegoal­deko kapiteletan tor­neo-eszenak ikusten dira, esaterako, tresneria ederreko zal­dietan modelatuaren bikaintasun eta osotasuna nabari­tzen da.[41]

Garran­tziz­koak dira baita klaustroko gangen gil­tzarrietako eskultura apaingarriak eta hormarteko ar­kuak ere. Horietatik 46 daude irudiz apainduak: alegia moduan, gizonaren lurreko bizi­tzaren ikuspegi kosmologikoa erakusten dute: Paradisuko ibaiak, lau haizeak, urteko hilabete eta urtaroak, bakoitzari dagoz­kion lanbideak eta guzti; horiez gainera, Kristoren bizi­tza eta santuen martiri­tzako eszenak.

Eskultura solteak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pozaren Birjina. Klaustroa apain­tzen duten eskultura solteen artean, lehen kalonjeen jantokia apain­tzen zuen eta orain Barbazana kaperaren buruan dagoen Kontsolamenduaren Birjina nabarmendu behar­ko li­tzateke. Harrian landua eta koloreanizduna da aurrez aurre dagoen Birjina, soingainekoz eta mantuz jan­tzia, aurpegiaren inguruan zir­kulu bat marrazten duen buru zapi batez estalia du burua, ez­kerreko besoaren gainean Haurra jasoaz bere sorbal­daraino.

Ezaugarri horiek eta naturaltasunez goitik behera eta zango gaineko okergunea apur bat adieraziz eror­tzen diren soineko-tolesturak XIV. mende erdial­deko data iradoki­tzen dute.

Berri Onaren Birjina. Eskultura gotikoaren okerrune hau Mariaren Europako irudi askotara hedatu zen, manierismo al­derako joeran; horrelakoen adibideak Iruñeko katedralean ere ikus daitezke, esate baterako, klaustro al­dera ematen duen atearen eskuinetara, zutarri batean gal­katutako men­tsula baten gainean aur­ki­tzen den Berri Onen Birjinarengan. Haurraren al­dera itzulitako amaren aurpegiko samurtasun keinua nabarmena da, baina honen irudiak badauka halako zurruntasun bat, eta mul­tzo osoari XV. mendean Europan heda­tu ziren fran­tses inspirazioko Birjinen liraintasuna falta zaio.

Pedro eta Paulo Santuak. Kaperaren sarreran, al­de banatako saihe­tsetan bi apostolu, Pedro eta Paulo adierazten dituzten bi eskultura daude. Jarreraren bizitasuna eta jan­tzien tolesduren bitartez gorputz mugimendua eta barru indarra adierazi nahi izan duten bi irudi dira; horien garaieraren kanon urriak XIV. mendeko lehen herenaren data iradoki­tzen du.

Hilobiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Barbazan go­tzainaren hilobia. Kaperan behin sartuz gero, gil­tzarriaren az­pian Barbazan go­tzainaren hilobia dago. Ar­tzain etzanaren irudia bere go­tzain janz­keraz agertzen da. Garai horri dagokion hilobi-irudi bat da. Horretan bat egiten dute doitasunak, idealizazioak eta gustu bikainak. Barbazango Ar­nal­doren ehorz­keta agirietan, 1355eko azaroaren 6an egin izanak egiazta­tzen du eskultura honen data.

Asiaingo San­txez go­tzainaren hilobia. Iruñeko klaustrora doan bisitariak al­deraketa egin dezake Barbazanaren mausoleoa kontenplatu ondoren, 1364an, bere aurrekoa baino bedera­tzi urte beranduago hil zen Asiaingo San­txez go­tzainaren hilobiarekin. Asiaingo San­txezen hilobia ar­kusolio baten az­pian dago babestua, hormako horma-atal bat bete­tzen duen trazeria zulatu eta guzti. Defuntua, Barbazan bezala dago estalia, bere go­tzain janz­keraz harlandu angeluzuzen handi batean landua da irudia, zenbait tokitan moztuak ditu zati ba­tzuk. Zori­txarrez, mul­tzo trinkoegiaren irudipena sor­tzen du, adieraz­pen naturalista baten bilaketaren kaltetan.

Ateak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

ARTZAPEZPIKUTEGI ETA JANTOKIKO ATEAK. Klaustro al­dera ematen duten ateetako bik –Ar­tzapez­pikutegikoak eta Jantokikoak– ziklo ikonografiko bakarra adierazten duen tinpanoak dituzte, Kristoren Nekal­ditik Piztuera bitartekoa eta Elizaren garaipena. Lanaren egileek errealismo eta aniztasunez­ko bilaketa noble bat erakusten dute, giza irudiaren kanonean eta tal­de jende­tsuen konposaketan bete-betean asma­tzea lortu gabe.

Iruñeko klaustroaren eskultura-irudirik nabarmenenak, bisitariari miresmena sortuko dioten bi ateetan ikusi behar dira: Babesekoa eta Zoragarria deri­tzatenena.

BABESEKOAREN ATARIA izango da ziur asko zaharrena, 1330 eta 1340a bitarteko data duena.

Atearen mainelean Birjinaren beste irudi bat al­txa­tzen da, Babeseko Birjinarena atea ere esaten zaiona. Nahiz eta oso litekeena den biak garaikideak izatea, Kon­tsolamenduaren Birjinak ez bezala, honek bere ez­kerreko besoan duen Haurrarengana itzul­tzen du burua, buruko zapiaz estal­iz. Badirudi, Jesus Haurrak bere Ama gonbida­tzen duela bien artean eu­tsirik duten Orduen liburuan otoitz egitera.

Tinpanoan. Tinpanoko erliebeei dagokienez, Birjinaren Loal­dia da gaia: Ekial­deko bizan­tziarren elezahar hain ezagunetik atera eta Mendebal­deko artera ekarria ziur asko: Aingeru batek Birjinari bere berehalako igaro beharraz hitz eginik, apostolu guztiak Mariaren etxera eramanak izan ziren haren herio­tzan han izan zitezen. Ondoren, Jesu Kristok bere Amaren arima jaso eta zerura eraman zuen, han gorputz eta arimaz koroatzeko.

Katedraleko eskulturagileak, Toulouse al­deko Rieux [42] lantegitik etorritako ertilaria izan daitekeenak, eszena honetan jakin zuen errealismoa eta dramatismoa el­kar­tzen. Per­tsonaia guztien buruak Birjinaren ohe gainean pila­tzen dira eta aipatutako eszenaren berotasun espiritual eta mistikoa adierazten lagun­tzen dute bai hondoko argi‑ilunen mol­da­ketak nahiz itxuraz­ko ordenarik ezak eta buruen arda­tzen arteko urduritasun zein irudi bihurrituek. Az­kenik, indar espresionista itzela duen mul­tzo honek ez du zerikusi handirik Zoragarria izeneko atearen ordena, argitasun arrazional eta kontakizunarekin.

ATE ZORAGARRIA. Klaustroa an­tzinako logelarekin ba­tzen duen ate hau, kalonjeak honen az­pitik igaro­tzean kantatu ohi zuten salmoagatik jaso zuen bere izen hau: “Pretiosa in conspectu Domini mors sanctorum eius”.

Janbetan, ebanjelioko aingeruaren Deikundeko eszena gogora­tzen da, neurri naturalean, Aingerua eta Birjina al­de banatan bereiziz. Bestalde, bi­txia da atearen tinpanoan Babeseko atearen elezaharretako gertaera berriro ikustea, baina hemen xehetasun handiagoz lau sortetan garatua. Mariaren koimesisa, abuztuaren 15ean ospa­tzen duen ekial­deko Elizaren jasokundeko apokrifoen kontakizuna delarik,[43] hots, Sergio Aita Santuak (687‑701) Erroman sartu zuen liturgia-ospakizuna.

Lehenengo sailean aingeruak Mariari adierazten dio berehala igaro behar duela; honek berria bere ahaideei ematen die eta San Joan laino batek ekarri du; Birjinak bere soingainekoa eta hil‑oihala erakusten diz­kio Joani. Bigarren sailean apostoluak iristen dira eta Mariak bere ganberara eramango ditu; hirugarrenean, Mariak bere soingainekoa eta mantua hiru emakumeei ematen die; jarrai­an, Loal­diaren eszenak, apostoluen negarrak, eta juduen ahalegina, Birjinaren gorpu­tza lohi­tzen. Laugarren eta az­ken eszena Mariaren Koroa­tzeari eskainia dago. Eta egin dezagun behingoz gai honi buruzko behaketa ikonografiko bat: Errege gorenak, Jesusek, bere Ama Erregina koroatzen du. Irudi honen esanahi mistikoa, garai hartako errege-erreginen koroa­tzeak zirela-eta, Europako monar­kien errealitate politikotik bereizezina da, luxuz­ko ospakizunak begi ninian eta herri irudimenean bereziki eragiten baitzuen.[44]

Ate Zoragarria estilistikoki Babeseko atearen antitesi gisa agertu zen. Gotikoaren une klasizistari eran­tzuten dio, eta ordena naturalista gailen­tzen zaion historia baten irakur­keta arrazionala egitera gonbida­tzen du. Ikus dezagun urte gu­txiren buruan, zein urra­ts garran­tzitsua eman zen Babeseko Birjinaren mentalitate ia erromaniko batetik, non historia baten hainbat une konposaketa bakar batean bil­tzen diren, plastikotasun trinkoan buru­turik, emanal­dietan zati­tzen den historia: jarraian baina bakan, ikuspuntu eskolastikoarekin bat eginez. Egilea, 1380 aldera lan egin zuen fran­tses bat izan daiteke.[45]

Beste hainbat eskultura-multzo[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Errege Magoen multzoa. Jesusi eta Mariari beren eskain­tzak agertzen dizkieten hiru Errege Magoen estatuak ere XIV. mendekoak dira, eta tal­de hau klaustroaren ekial­de eta iparral­deko hegalen arteko hormaren babesean aur­ki­tzen da. Tal­de bat baino gehiago, hiru estatua bakan dira, beren artean tarte libre batez ezarriak eta landarez apainduriko men­tsularen gainean; noizbait oso hondatua gel­ditu zen Ager­kundea da, zeren eta zurez eginiko soin‑adar ba­tzuen berrikun­tzak baititu.

Zeharka eta mugimendu-jarreran dagoen Birjinaren irudiak modela­tuan eta mugimenduz­ko irudien konposaketan oso eskulturagile iaioa adierazten duen arren, esan daiteke gotiko naturalista al­derako joeran ez duela lortzen ate Zoragarriko eskulturagilearen kalitate plastikoa. Egileaz ezagu­tzen dugun bakarra fran­tses nazionalitatea da, bere lana izenpetu egin bai­tzuen: Jacques Perut: fit: ceste: istoire.

Profeten eta apostoluen eskulturak. Klaustroko galeriak apain­tzen dituzten profeta eta apostoluen gainerako eskulturez ez dugu deus esango, ezta XV. mendean gableteak apain­tzen zituztenez ere; izan ere, higadurak hain nabarmen hondatu ditu, non ebaluaketa estilistiko zuzena erago­zten duen.

Neskatila prin­tzesa baten hilobiko irudia. Estalperik gabe ez dagoenez eta izaera berezia duelako arretazko begirada merezi du an­tzinako katedraleko kaperaren batetik ekarri eta orain Babeseko atetik hurbil zutik eta hegoal­deko guru­tzaduraren horman itsa­tsita dagoen neskatila prin­tzesa baten hilobiko irudiak. Bi aingeruk neskatilaren gorpua datzaneko hil‑oihala presta­tzen dute eta etzanda dago lehoi bat oinetan haren inozen­tziaren zaindari. Neskatilak begiak irekiak ditu eta eskuak bata bestearen gainean goxoki jarriak.

Ezin zalan­tzan jarri, eskulturagileak ereduarekin berdin­tzea bilatu duela, agian bere aurpegi­txoko trazu biribilean fintasuna eta irudi osoaren grazia nabarmenduz, zeren eta, sorbal­den estutasuna kontrastatzen baita gorpu­tzaren liraintasunarekin. Ez da ezagu­tzen nor zen prin­tzesa; baina babesten duen errezelak eta oinetan duen lehoiak XIV. mendearen bigarren erdiko klaustroetako tradizioa agertzen dute.

Arabako eskultura gotikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eskultura gotiko monumentalean hiru euskal probin­tzien artean abera­tsena da Araba, eta litekeena da kalitatean ere hoberena izatea. Arrazoiez ida­tzi izan da “artearen historiari probin­tziak eman dion lagun­tzarik adierazgarriena eskultura gotikoa dela”.[46] Ohiko desfase kronologikoarekin, arrazoi ekonomikoak, sozialak eta politikoak direla-eta, Baskonian artearen prozedura estilistikoa aurrera doa Fran­tziaren ondoan; hala, Araban lantegi gotikoen ekimena XIV. mendearen bigarren herenetik aurrera sortu zen.

Guardiako San Joan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Deikundea. Lehenbiziko eszena Guardiakoa da. San Joan parrokiako hegoal­deko atarian Deikundeko zutabe‑estatuek mugimendu txiki bat egiten dute beren zurruntasun erromanikotik aska­tzeko.

Pilareko Andre Maria. Baina zalan­tzarik gabe garran­tziz­koena mendebal­deko fatxadaren izaera gotikoa da, haren atarian gorde da Maria Birjina adierazten duen irudia mainelean. Herrian mendeetako jaiera duen Guardiako Pilareko Andre Maria deritzonaren irudi hori, gaur egun, elizaren barruan aur­ki­tzen da, kapera ok­togonal handiaren erdiko horma-hobian; berau eraiki­tzeko atari nagusia bota behar izan zen. Zutik dago, gorpuz­keraz luzanga eta zurrun samarra da eta aurpegi politean irribarre estereotipatu samarra marrazten zaio. Jan­tzien tolesduretan eta amaren ez­kerreko beso gainean eseritako Haurraren jarreran, lehen gotikoak bereak dituen ezaugarri alai baten zan­tzuak suma daitez­ke. gutxi gorabehera 1300ean egina izan daiteke.

Tuestako Santa Maria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Frisoa. Guardiatik irtenda, Arabako hiriburura iri­tsi aurretik, beharrez­koa zaigu denboran atzera egitea Tuestako Santa Mariaren eskultura-lana bisitatu ahal izateko. Aurreko atalean aipatu dugunez, eliza erromaniko beranta da eta bertan dago zehaztu ezin daitekeen zaz­pi irudien friso sonatua, garai batean atariaren gainean jarri arazi zena, ar­kiboltaren goial­deko gil­tzarria eta hegalaren artean irekitako hu­tsarte batean kokaturik.

Eskailera mailatako oinarri gainean daude kokatuak, Haurra duen Mariaren irudi hieratikoa aurrez aurreko jarreran dago ohiko Andra Ma­ria, Sedes Sapientiae modura. Hari begira­tzen diote al­de banatan hirunaka jarririk dauden gainerako irudiek. Eskuinal­dera, San JoseaIsaias, agian– eta Deikundearen eszena. Ez­kerral­dean, koroa buruan eta soingaineko zein kapaz jan­tzita hiru Errege Magoak, eskain­tzak erakutsiz Jaungoiko Haurrari.

Eskulturagilearen izena, Tuestako Martin Lopez, XIV.go eskuizkribu baten bitartez aur­kitu da, Ruiz de Loyzagaren ustez. Elizaren egilea Elias ez dela behin­tzat ziurta daiteke, izan ere, zaz­pi estatuen gaiak espiritu erromanikoa badu ere, estiloz gotikoa da eta elizako gainerako eskulturen ondorengoa. Arabar gotikoan jakitun handia den Mª Lucia Lahozek irizten duenez, eskultura hauek XIII. mendekoak dira, eta “Arabako eskultura gotikoaren hasiera” mar­ka­tzen dute, eta euren estiloz “Burgoskoen jirabiran dabil­tzanez han bilatu behar­reko da jatorria”.[47]

Gasteiz­ko katedral zaharra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gasteiz­ko hiriaren kasko zaharrean gotikoak agin­tzen du estiloetan.

Hango Santa Maria eliza, Katedral Zaharra izenez ezagutzen dena, Erdi Aroko Arabako hiriburuko eraikinik artistikoena eta interesgarriena da. Agiri gabeziaren aurrean, fran­tziar katedral handien eta Leon eta Burgoskoen an­tzeko estiloaren azter­keta da hiru atetako arkupe oso zabal bat eskultura-lan aberats eta miresgarriak dituen eraikinaren oinetan koka­tzera bul­tzatu zuen eragin gotiko mardularen kronologia eta argibideak eman diezaz­kiguken bakarra. Horren guztiaren arabera, XIV. mendeko lana da.

SANTA ANAREN ATEA. Agerian utzi zuen 1962ko zaharberri­tzeak guru­tzaduraren hegoal­deko besoan dagoen Santa Anaren atea. Zori­txarrez oso hondatuak dauden eskultura-lan ugari ditu.

Bost ar­kiboltaz jan­tzirik, oso nekez ezagut daitez­keen aingeruen eta santuen irudiak ager­tzen dituzte horietako lauk, barrual­dekoenak, aldiz, Haur­tzaroa gara­tzen du.

Ateburuan, Jesusen Ahaide­tasun Santua adierazi nahiko lukeen sail batean zaz­pi per­tsona hel­du eta bi haur ikusten dira. Tinpanoak bi grabatu aur­kezten ditu: az­pikoan, ezagutu ezinez­ko zor­tzi irudi daude eta, goikoan, Kristoren bataioaren eszena, oso hondatua dagoena hau ere. Ebanjelioko gaiak dituena, inola ere, parrokiako bataiatokiaren gertutasunak behartutakoa da.

Janbak bi mailetako horma-hobiz ederturik daude, baina gorengo mailan baino ez dira gorde irudiak; ni­txoen garaierak eska­tzen duena baino askoz neurri txikiagoko santuak, gizonez­koak eta andraz­koak, ager­tzen dira, eta hori dela oinarri ba­tzuk XVI. mendean jarriak izango ditu.

MENDEBALDEKO ARKUPEA. Hala ere, Gasteiz­ko katedraleko eskultura-lan garran­tziz­­koenak, elizaren mendebal­deko ar­kupe handian ireki­tzen diren hiru atarietan aur­ki­tzen dira.

Atari aurretan badira aurreko ar­kupe batenak izan behar duten pilareak; hor bertan XIV. eta XV. mendeetako irudiak babesten dira, drozel sendoen az­pian, profeta-txartel luze bat, ezaugarri gisa Isaias, eta Aingerua eta Deikundeko Birjina, biak ere irudi zapal samarrak, baina jada mugimendu errenazentista alaiak izan daitekeenak adieraziz.

Programa ikonografikoa. Hiru atariei buruz, laburtuz esan daiteke erdikoa Maria Birjinari eskainia dela, eskuinal­dekoa Az­ken Epaiari eta ez­kerral­dekoa Elizako andere eta gizon santuei. Fran­tzia eta Espainia al­deko XIII. eta XIV. mendeko beste eliza handietan kontenplatu daitez­keen programen aldean ez da askoz desberdinagoa.

Erdiko ataria. Erdiko ataria begira­tzen badugu, janbetan santu ugari ikusiko ditugu, Alexandriako Santa Katalinaren irudia nabarmen­tzen delarik, bere martiri­tzako gurpila dela eta ezagut daiteke eta XIII. mendeko tradiziorik hoberenaren barruan eredu bikain bati eran­tzuten dio. Ar­kiboltetan ohitura jarraitu egiten da, alegia, aingeru, profeta eta andere eta gizaseme santuez bete­tzen dira, hauetako asko oso hondatuak azal­tzen badira ere. Mainelean Maria Birjinaren irudi oso alai bat al­txa­tzen da. Bere gorpu­tzeko okerdura arinagatik, tolesdura ugari eta zimurrengatik, txori­txoa duen Haurraren irudiagatik, eta beste gai ba­tzuetako sinboloak diren biribila, lorea eta dragoiagatik, germaniar maisuen eragina susmarazten du.[48]

Tinpanoko lau grabatuetan garatu diren eszenak, Erdi Aroko tinpano eta erretauletan hainbat al­ditan adierazi izan diren Maria Birjinaren eszenei buruz­koak dira. Guardiako Erregeen Santa Mariarena da Gasteiztik gertuen dagoena. Gasteiz­ko katedral honetan, tinpanoko eskulturak, kanon lirain bat nahiago duen maisu batek eginak dira, agian aipaturiko Santa Katalinaren irudia landu zuen ertilariarena.

Eskuinal­deko ataria. Santuen irudiz okupaturiko janbak ditu, eta, besteak beste, ukenduaren pi­txarra daraman Santa Madalena bederen ezagut daiteke. Tinpanoko irudi ba­tzuk ezin ezagutu dira; beste ba­tzuetan al­diz, oso nabarmena da Az­ken Epaiaren adieraz­pena, arimak pisa­tzen ari den Aingerua, zauriak erakusten dituen Kristo, ain­tzara sar­tzera doan Birjina eta abar.

Ez­kerral­deko atariak ez du eskulturarik janbetan; ar­kiboltetan aingeru musikari ala kantariak, santuak, erregeak eta profetak ikusten dira. Ziurtasunez ezagutu ez diren eszenak eskain­tzen dituzte tinpanoko lau grabatuek. Apraiaz maisuak, Santo Toman apostoluarekin lo­tzen zituen eszena ba­tzuk. Errukiz­ko ekin­tzen aipamena ikustea iruditu zi­tzaion Canterari.

Duela gutxi pen­tsatu izan da San Gilenen historia dela atari osoari batasun ikonografikoa ematen diona, bere bizi­tzako agerral­diak adieraziz, Urrez­ko Kondairan kontatzen denaren arabera.

Eskultura gotikoa Gipuz­koan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gipuz­koako gotiko monumentuetan, lanik deigarriena lehen gotikoari dagokiona izan daitekeen Debako parrokia-elizaren ataria da.

Debako Santa Maria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Monreal de Itziar­ko auzotarrek, 1292az geroztik hiri‑gutun batez balia­tzen zirelarik, XIV. mendea erdira iri­tsi zenean, Alfonso XI.ari ibarraren barrenean eta itsasoaren er­tzean kokapen berri bat eskatu zioten, porque sean más ricos y más guardados. Itsas er­tzera jaistea koherentea zen, gogo bikoitz eta orokorra kontuan hartuz gero, babestuago izatea eta mer­katari­tzagatik eta ekonomiagatik itsasoa bila­tzea. Hau guztia, gizartean desadostasun eta ezinikusi-giro izugarria bazegoen ere, laster azal­du zen kultur eta arte-ekimen aurreratuetan.

Eliza eraiki zen beste ezer baino lehen, horixe izango zuten biztanle berriek egitekoa. Litekeena da XIV. mendean jada hasiak izatea eraikuntza-lanetan, eta mende horretan bertan aurrera egingo zuten lanek, urte horietan zureriaz estalirik, zeren eta gauza jakina da 1390etik elizaren barrunbean egiten zirela udal bil­tzarrak,[49] harik eta XVI. mende aurreratuan habearteak guztiz berri­tzea eta harriz­ko gangaz estal­tzea erabaki zen arte, Euskal Herrian hain jatorrak diren eliza zutabedunak sor­tzeko aukera emanez. Aurrerago atal berri bat eskainiko diegu.

ATARIA. Erdi Aroan landu zenetik mendebal­deko ataria da garran­tziz­koena. Lehenengo eliza egiterakoan, defen­tsarako dorrearen oinarrian hu­tsarte handi bat gel­ditu zen lekuan kokaturik dago.

Ate bikoitz handiak, mainela ere baduenak, al­de banatan ar­kitek­turako paramendu sendoak ditu, gu­txi gorabehera garaiera berdina duten bi zatitan banatuak: zimentarriak beherenean eta janbak goragokoan.

Zimentarriak, horma lauez, jarraian doan bankua eta geometriaz­ko apainketak dituen frisoetan gorago bikoizturiko hirugarren gorpuz­kiz osaturiko zokalo altu batez eginak daude.

Janbetan, estatuak idul­ki gainetan daude, ar­kibolten baketoi handiei dagoz­kien zutabe finez bereizirik eta arku konopial profilez­ko tontorrez amai­tzen dira. Litekeena da Apostoluen egitasmoa ikonografikoa goiztiar samarra izatea, Guardiako Santa Mariaren ereduan inspiratua agian, lanaren bukaera askoz beranduagoko dela dirudi arren.

Ar­kiboltetan azal­tzen da batez ere errioxar eredua. Guardian bezala, Itun Zaharreko irudiz jantziak daude dobelak: profetak, erregeak, musikariak, emakume martiri santuak, birjinak eta santuak. Irudietan diren per­tsonaia guztiak ezagu­tzea erraza ez izan arren, garbi dago tinpanoko egitarau nagusiarekin zerikusia duten irudiak direla.

Hiru erregistroetako tinpanoa. Maria Birjinaren biografiari eskainitako tinpanoak, Guardia, Gasteiz eta garai bereko beste askok bezala, hiru erregistro ditu.

1.go erregistroa. Jesusen Haur­tzaroko gertakariak txerta­tzen dira. Deikundearen xehetasun berezia, Gabriel Goiaingeruaren jarrera da, grabitate legetik at, airean aur­kitzen baita. Ikustal­dian Elixabet, adin hel­duari dagokion buruzapiagatik ezagu­tzen delarik berau, lehengusuaren aurrean erreberen­tziaz­ belaunika­tzen dela dirudi makur­turik. Jaio­tzaren gertakarian, ohean etzanda dagoen bere Ama Birjinak eusten duen Haurra ikusten da, ertz batean San Jose bere burukoa bigundu nahirik, eta beste er­tzean emagina, mirariz­ko erdi­tzea lagun­tzen. Badirudi Haurra al­txa­tzen duela Birjinak goiko zatian bi animaliaren buruak azal­tzen diren estalpean jarri asmotan.

Erregistroaren erdigunean, Birjina tronuratua eta koroatua dagoen irudi batez okupaturik, magalean Haurra duela azaltzen da, saihe­tsetan dituelarik sinbolismo ezezaguneko bi mul­tzo eskematiko. Amaren magalean eseririk, Jaungoiko Haurra, lerroan dauden Errege Magoetara zuzen­tzen da apur bat –errege bat belauniko dago, izarraren az­pian eta beste biak zutik, baina jarrera desberdinean.

2. erregistroa. Birjinaren Loal­dia, elezaharretako gaiari eskainia dago.

Ez­ker al­dean hamaika buru ikusten dira –hamaika apostoluak harrigarriro doaz laino gainean; erdigunea zeruetara Jasotako Birjinaz estal­tzen da, bere mandorla mistikoaz inguraturik, jada koroatua eta soineko ikusgarriz jan­tzirik. Zeru mailara hiru aingeru­txoz jasoa ala eu­tsia dirudi, hirugarren batek –sinesgogorra eta damutua den Tomas apostolua– berriz, belaunikaturik Birjinaren gerriko ospe­tsua jaso­tzen du.

Berez­ko kronologiari inolako begirunerik gabe, hurrengoan Mariaren herio­tza gara­tzen da, Kristok besoetan jasotako arimaren xehetasun ohikoarekin, eta hainbat interpretazio egin zaiz­kion per­tsonaia bizardun bat, eskuetan liburu bat duela. Ez­kerral­deko eszena estal­tzen duten bi emakume-irudi ezagutzea zaila gertatzen da.

3. erregistroa. Bistakoa denez, goiko erregistroak Mariaren Koroa­tzea eskain­tzen du. Saihe­tsetan ikusten dira aingeruzko irudiak: Aita Jaungoikoa, Semea eta Espiritu Santua, bi aingeru in­tsen­tsulari, eta haien oinetan belaunikaturik beste bi aingeru musikari.

Estiloa. Tinpano hau arretaz begiratzen bada, azter­keta egin ondoren, ikonoetako elezaharrari zaion leialtasun zaindua eta jarduera plastiko zakarraren artean dagoen kontrasteak sentipen bi­txi bat sor­tzen du, batez ere, janbetan dauden apostoluen estatuekin al­dera­tzean.

Irudi hauetan, mo­tza bada ere, gorpu­tzarekiko leialtasunak, oso fin modelatua izateak eta jan­tzien tratamendu ugariak, errenazimentuko klasizismoa al­darrika­tzen duen gotikoaz pen­tsa­razten du. Tinpanoko lanarekin duen kontrastea izugarria da.

Gauza bera esan daiteke maineleko irudiaz, Kristo piztua erdi‑jan­tzirik, bere zauriak agerian dituela eta herio­tza garaitu izanaren ezaugarria duela; kanonaren moztasuna da hemen benetako Errenazimentu hasieraz hitz egitea galarazten duena.

Kronologia. Bar­neko ikuspuntu batetik eta al­deraketak eginez, Debako atariaren estiloa ikertu dutenek diotenez nabarmena da jatorriz­ko mol­dea Arabako ereduetan: Guardiakoa eta Gasteizkoa.[50] Kronologiak finkatu nahi direnean azal­tzen da harridura.

Gipuz­koako atarien zakartasuna ikusita, bada arabar lanekin al­deratuz honek kronologiaz duen lehentasuna zalan­tzarik gabekoa dela uste duenik. Baina gaur egun ezin jar daiteke zalan­tzan, garapena estilistikoa ez dela denboraz­ gainerako iriz­pideen bazter­tzailea, ezta nagusia ere. Talentu itzeleko eta abangoardiako maisu bat izan daiteke egilea, formula zahar­kituei itsa­tsita edo kanpoko joera berri­tzaileei asko ireki­tzen ez zitzaion beste baten garaikidea. Hauxe bera izan daiteke Debako tinpanoaren maisuaren kasua.

Deba inguruan gizakia finkatzen hastea eta Berant Erdi Aroko eliza eraikitzen hastea garai bertsuko kontuak izango zirenez, programa ikonografikoa Guardia (K.o. 1350) eta Gasteiz­koaren (K.o. 1390) adin berekoa izan badaiteke ere, oso litekeena da ataria beranduagokoa izatea –XV. mendean zeharrekoa– bi maisu ala lantegiek egina gainera, apostolu­tzaren arduraduna moder­noagoa eta aurrerazaleagoa zelarik.[51]

* * *

Bizkaian lehen gotikoko eskultura monumentala denik ezin dugu ia ezer aur­kitu, izan ere, eliza nagusiak ez bai­tziren XV. mendea ongi sartu arte bukatu­tzat hartzekoak izan.

Irudi solteak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aurreko orrietan irudigin­tza plastikoari dagoz­kionez kristau arteak nozitutako gorabeheren zergatia azal­du dugunen, eta Berant Erdi Aroa berreskura­tze al­dia izan zela eta Elizako agintariek idoloen sineskerietan berriro eror­tzearen bel­durra gal­du zutela ere esan dugularik. Helburu didak­tikoekin egin zen Biblia pauperum‑etik irudien gur­tza onar­tze dogmatiko baterako pausoa eman zen.

Irudigin­tzak beste bul­tzada berri bat bizitu zuen, gizarte kristauaren barruan. Harrez gero arte kristauaren historia ez zen soilik elizako hierar­kek eliztarrak katekiza­tzearekin batera apaindu nahi zituzten gur­tzalekuen histori izan. Elizako agintari­tzagandik etorritako irudiak gur­tzeko bul­tzadak eragin zuen imajinagin­tza deritzon arte plastiko horren berpiztea. Mendebal­deko artearen historian, XII. eta XIII. mendeetatik atal berezi bat izan zen ikono sagaratuena.

Imajina solteei buruz modu berezi jardungo dugu orain, izan ere, irudi sagaratuek erromanikoaren atarian birjaioz geroztik, berebiziko garapena eta birbalora­tzea bizitu zuten gotikoaren mendeetan. Bestalde, gertakizun horrek uste gabeko gailurrak iri­tsi zituen, zeren eta Europa kristauan, bere helburu erlijioso soiletik aparte, irudi sagaratuak gur­tzeak, eskultura soltearen garapen orokorra ere erraztu egin bai­tzuen.

Mariaren imajinak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erdi Arokoak izan eta gaur egunera arte Euskal Herrian gorde diren Maria Birjina eta santuen irudiak ezin konta ahalako kopurua dira. Nafarroan soilik, gorde eta jaso direnak bost ehun zenbatu badira, hauetatik hiru ehunen bat Birjinak dira. Euskal Herriko az­ken muturreraino kristautasuna berandu hedatu izanaz hitz egin badugu ere, Maria Birjinaren irudi zaharragoren ba­tzuk gordeak izatea litekeena da; baina, Nafarroan eta beste euskal lurral­deetan gorde diren zaharrenak ez dira XII. mende erdikoak baino lehenagokoak.

Horietako gehienak zurez­ko tailak dira. Gu­txi dira jatorriko lan polikromoa zatiren batean gorde dutenak. Oso gu­txi badira ere, badira harrian, marmolean eta alabastroan landuak. Ba­tzuk erromaniko garaian zilarrez estaliak dira, eskuak eta burua izan ezik.

Andre Mariren Ikonografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aurreko atalean esan dugun bezala, Euskal Herrian Andra Mari esan ohi zaion eta Haurra duen Birjinaren irudi solte motako eskultura gehienak dira espiritu gotikoa dutenak.

Oraingoan, Theotokos, Jaungoikoaren Ama, dogmaz­ko egiaren esanahia baino gehiago bila­tzen da giza amatasun sentimenduen adieraz­pena. Jesus Haurra orain amaren belaun baten gainean eseririk aur­ki­tzen da eta errenazimendu al­dera hurbil­tzen goazen heinean, Ama‑Seme harremana nabarmenduz joango da.

Birjinak berekin izaten du koroa –Haurrak ez bezala, oraingoan koroatua izatea bi­txiagoa baita. Maria soingaineko estuz jan­tzia egon ohi da, lore batez lepoan ixten duen atorra, eta guztien gainetik belaunetan tolesten zaion mantu zabal batez jan­tzia; burua berriz buruko zapi eta koroaz estalia izan ohi du. Eskuineko eskuan, ia beti lore bat ala fruitu bat duela agertzen da, bestea Haurraren sorbal­dan kokatua; Haurra, berriz, janz­kera berdin‑berdina duela ez­kerreko belaunean eseririk, liburu bati hel­duta eta bedeinkapen jarreran eskuina. Amaren jarrera eta keinua gozoagoak dira orain, eta ba­tzuetan irribarrea sor­tzen zaio.

Mariaren imajinak Nafarroan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nafarroan Erdi Aroko Birjinen ugaritasuna kontuan hartuta, ikuspuntu ikonografikotik lauzpabost tal­deetan bana­tzeko saioak izan dira, beste askoren eredu izateko balio izango zutela eta bereziki estima­tzen eta gur­tzen ziren irudiak baitira.[52] Hemen ere ederrenetariko ba­tzuk aipatuko ditugu, gure ardurakoa den ikusmol­de estilistikotik.

Rocamadorreko Andre Maria. XIII. mende bukaera ala XIV.aren hasierakoa da; izenak dioen bezala, Rocamadour santutegian du jatorria (Quercy fran­tsesean), eta Zangozako Santa Maria Erregina elizako erretaula nagusian buru dago; Mariaren irudi goxoa zurezkoa da, eskuak eta aurpegia zilarreztatuak; aurrez aurreko jarreran koroatu eta tronoratua ager­tzen da, sagar­ra eskuineko eskuan duela eta Haurra ez­kerrekoan besar­katuz.

Los Arcosko Birjinak berez­ko neurria du 154 cm. Amaren belaun gainean eserita dago Haurra. Birjina aurrez aurre egoteak eta Haurrarekin inolako harremanik ez izateak irudi erromanikoak ekartzen dizkigu gogora, nahiz eta bestal­de, jantzien tolesdurek XIII. mendearen az­kenal­dira eramaten gaituzten.

Gauza bera esan lite­ke Oliteko Santa Maria elizako zaindariaz.

Garatuagoak dira Garesen Santiago elizako Soterrañakoa eta San Pedro de la Ruakoa, Lizarran.

Lizarrako Puy‑eko Birjina. Herriak jaiera handiagoa dion Birjina, Lizarrako Puy‑ekoa (100 cm) zilarrez jan­tzia dago: bai Amak eta bai Semeak aurrez aurreko jarrera gorde­tzen dute eta an­tzinakoa den keinu hau, Haurraren sorbal­dan koka­tzen ez den Amaren besoaren jarrerarekin harmonian dago; hala ere, soinekoaren modelatuak, XIV. mendearen hasierara eramaten gaitu.

Orreagako Amabirjina. Zilarrez xaflatua da, baina gotiko garbiagoa Orreagako Birjina (90 cm): honengan aurrez aurreko erromanikoa hau­tsi egiten da; ikuslearekiko profilez dago Haurra; Ama eta Haurra el­karri begira daude; Amak samurki begiratzen dio; soinekoan ager­tzen diren tolesduren errealismoak eta ugaritasunak XIV. mendearen bigarren erdira igor­tzen gaitu, eta jatorrizkoa izan daitekeen lehen aipatutako Rieux‑eko (Toulouse) lantegiko norabidean eramaten.

Artaxoako Birjina. Zalan­tzarik gabe XV. mendekoa eta eragin gotiko flamenkoak aurreratuak eta are arte kalitate hobea duena da Artaxoakoa, bere edertasun fina Hesiko elizako erretaula nagusian eskain­tzen duela.

Eserita dauden Nafarroako Amabirjinak. Eseritako jarreran dauden Nafarroako Amabirjinen artean Iruñeko katedraleko Birjinez lehenago jardun dugu:

- Kon­tsolamenduko Birjina, Barbazana Kaperakoa,

- Babeseko Birjina, izen bereko atearen mainelekoa,

- eta Berri Onaren Birjina, klaustroko atearen ondoan dagoena.

FRANTZIA ALDEKO ERAGINA DUTEN IMAJINAK. Berri Onaren Birjina “hancheuses” izeneko galiar eragineko Birjinen eredua da; hain zuzen ere, lerromakur mugimendu bat gorpu­tzari ematearren, izter gaineko hezurrari ematen zaion okerdura dela-eta; irribarrea isur­tzen eta modelatu manierista azal­tzen dutenetako Birjina bat da.

Halakoxea da Uharteko Birjina­txoa ere, Fran­tziatik ekarria zalan­tzarik gabe, marmol zurikoa, oinaz­piko marmol beltz gainean dagoena, eskuan lore sorta eta buruaren makur­tzearekin kontrastea egiten duen gorputz osoko mugimendu alaia eta tolesdura sinfonia eder bat sortuz, goitik beherakoak soingainekoan eta zehar­kakoak mantuan.

Uhartekoaren oso an­tzekoa eta fran­tses jatorri berekoa da Soraurengo Birjina ere.

An­tzekoa da, halaber, nahiz eta Malinasetik (Flandes) ekarria izan Kortesko Birjina. Neurriz gaineko aurpegiko trazu finak –kopeta argia eta ponpatua, betazal kurbatuak, aurpegi biribila– Europa iparral­deko errenazimentuaren ateetara eramaten gaitu (XV. mendea).

Mariaren imajinak Araban[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Andre Mariaren irudia Biasterin.

Araban gorde diren Birjinak ere mol­de bereko Andre Marien eredukoak dira; naturalismoa eta gotikoaren alaitasuna nabarmentzen zaio, eta ia beti Birjinak bere Haurrari lore bat, fruitu bat ala makila loretsu bat eskain­tzen dio.

BIRJINA ZURIA. Zen­tzu horretan, Trebiñuko San Pedro elizako Birjina Zuritik hasi behar­ko genuke. Elizaren kanpoal­dean dago kokatua, hiribil­duaren jabe gisa, XIII. mendeko irudi polit bat da. Oinaz­piko baten gainean eta errezel gotikoa duen horma-hobi batean babesturik, Jesusen Ama koroatuak, herensuge gaiztoa zapal­tzen du, bere Semeari begira­tzen dion bitartean, irribarre estereotipatu batez. Haurraren aurpegia naturalagoa eta adieraz­korragoa da; eta zapiak eror­tzerakoan badute graziarik, ez protogotiko geometrizaziotik kanpo.

ESKLABUTZAREN BIRJINA. Sail honen barruan, merezi du ezohikoa toki bat Gasteiz­ko Santa Maria elizako Birjinak, Alfon­tso X.a Jakin­tsuak emana izan daiteke, Gasteizen gaixotasun larri batetik Birjinaren bitarteko­tzari esker sendatu ondoren.[53]

GOTIKO BERANTIARRA. Gotiko berantiarrak, XIV. mendekoak, eta besteak bezain eder eta garran­tziz­koak dira:

- Okari­zkoa,

- eta Aguraingo San Joan elizakoa, zori­txarrez bi besoak moztuak dituena. Okari­zkoa bezain nabarmena da neurriarengatik, metro eta erdira iristen baita,

- eta Zurbaoko Erremedioetako Ama deiritzona. Honako hau Probin­tziako Museoan dago gaur egun; aipatu ditugun ezaugarri ikonografiko guztiak baditu; nahiz gaur egun oso hondatua dagoen; XVIII. mendean egindako ukituak eta estal­durengatik ez du bere edertasun plastikorik gal­du.

Gotiko berantiarren artean, XV. eta XVI. mendean, Errenazimentuko atalean koka­tzera gonbida­tzen dutenen artean dago, Kutxoko Esnearen Ama, adibidez.

Ahaztuan gel­ditu behar­ko ez luketen beste ba­tzuk:

- Martiodako, Sokorriko Ama, Fran­tzia al­deko grazia duena, jatorriz kanpokoa dela esan ohi dena;

- eta jakina, Gasteiz­ko San Migel elizako Birjina Zuria deritzona, harri­ polikromoa da eta 2 m ditu garaieran, eta data jar­tzeko garaian, dokumentu-faltagatik, iri­tziak erdibiturik daude, zeren eta ba­tzuk XIV. mendean koka­tzen badute ere, beste ba­tzuen ustez, errenazimentuko eskulturagile bat da egilea, gotikoaren adierazgarritasun tolesgabea imitatu nahi izan zuena.


Mariaren imajinagin­tza Biz­kaian eta Gipuz­koan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Biz­kaian, jaiera biziko foku gisa Begoñako eliza nabarmen­tzen da. Biz­kai al­deko lurretan nabarmen­tzen dira, besteak beste:

- Gal­dakaon,

- Gaztelu-Elexabeitian,

- Arratiako Aran­tzazun,

- Lekeition.

Gipuz­koako imajina ugarien artean, lehendik aipatuak ditugunak al­de batera utzita, hona hemen, Irungo Junkalekoa eta Debako Itziar­koa; berez­ko hieratikotasun erromanikoa ikusirik, hemen az­pimarra­tzekoa li­tzateke Aran­tzazuko Birjina, XIII. ala XIV. mendean harrian landua eta XVI.ean zer­txobait itxuragabetua, 36 cm neur­­tzen du. Munduaren bola eskuetan duela eserita dago eta Haurra bere ez­kerreko belaun gainean eserita.

Halaber, aipa­tzeko Birjinak lirateke:

- Zikuñagakoa (Her­nanin),

- Guadalupekoa (Hondarribian),

- Ordiziakoa (eseria)

- Aizar­nakoa,

- Loinaz­ko Amaren ermitakoa, (Beasainen), eta abar.


Guru­tze gotikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bereizgarri ikonografikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Guru­tzil­tzaturiko Kristoren irudietan gotiko estiloaren berrikun­tzak azal­tzen dira, halaber, eta agian modu bereziago batean.

Hasierako errealismo al­derako joerak nolabaiteko gorputz leialtasunera eramaten du; gorputz-atalei mugimendua eman nahirik hil­tze bakar batez guru­tzeari bi oinak josiak irudika­tzera eramango du, Jesusengan sufrimenean pazientziaren paradigma ikustea beharrezkoa duen herri debozioak gero eta hiz­kun­tza espresionista batera bul­tzatzen zuen; desagertu egin ziren osoko soin­gainekoa eta erromanikoan espiritu mistiko eta sinbolo zaleak sortu zuen errege koroa, eta perizoniuma, aldiz, belaunetaraino luzatu.

Ikonoen berezitasun hauek fun­tsez­koak dira garaiko Kristoak ezagu­tzeko, baina ez uste salbuespenik gabeko araua denik.

Nafarroako Kristoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kristo gotikorik zaharrenetarikoa Peñako parrokia-elizakoak izan behar du (XIII. mendea), erromaniko al­diko Kristoei darien bakea zerbait gorde­tzen duena.

Guru­tzil­tzatuaren aurpegian min gogorregiaren arrastorik gabe, ia al­deran­tziz baizik, egonarria eta bakea adierazten duten arrastoekin, guru­tzil­tza­tzearen oinazea eta herio­tzaren abail­dura adi­tzera eman nahi duten hauek berantiarragoak dirudite, besteak beste:

- Lizarrakoa,

- Alloko Uretako Santo Kristoa,

- Iruñean katedralekoa, eta abar.

Estimazio berezia merezi duten bi ale nabarmendu behar­ko genituzke:

Oliteko Santa Maria elizako Herio­tza Onaren Kristoari hunkigarritasun berezia ematen die aurpegi luzeak, saihets-he­zur nabarmenduen xehetasunak, zangoen tolestadurak eta gorputz osoko makurdurak; XIV. mendeko lana da zalan­tzarik gabe, Gaztelakoekin zerikusi gehiago duena, his­pano‑flamenko eskulturarekin baino.

Oinaze adieraz­pen are handiagoa du barruan beraren babesle den elizari izena eman dion Garesko Guru­tzeak, benetako zuhaitz bat imita­tzen duen guru­tzearen imajina da eta Eroslearen gorpu­tzak, beheko zatia ez­kerral­dera begira jarririk eta goian enborra aur­kako al­dera itzu­lirik daukanaren arteko kontrastea du agerian.

Tipologiagatik, ia ezin daiteke zalan­tzan jarri guru­tze honek Germanian ikusten diren ba­tzuekin zerikusia duenik, adibidez, Koloniako Santa Maria del Capitolio‑koarekin (1314), eta Italiako Sienako Katedraleko Museoko Giovanni Pisanokoarekin (1296). Zehar­kako dokumentu batek Garesko guru­tzeak XIV. mendeko lehen hereneko data duela pen­tsarazten digu.


Arabako Kristoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Araban garai horretako taila onen artean nabarmen­tzea komeniko li­rateke, honako Kristo hauek:

- Zurbaokoa, XIV. mende hasierakoa (Elizbarrutiko Museoan),

- Arrianokoa, gotiko berantiarra, bere parrokia apaleko erretaula xumean buru dagoena,

- eta hil­tzetik askaturiko besoagatik eta jarrera bake­tsu eta minberagatik, oraindik ere hunkigarriagoa den Trebiñuko San Pedro elizakoa, XV. mendekoa.

- Askoz neurri txikiagokoa dena baina, bere gorpu­tzaren okerduragatik oso nabarmena da Sojoko San Loren­tzoren ermitatik ekarritako guru­tzea (gaur egun Probin­tziako Museoan dena): besorik gabea da, tolestutako oinak hil­tze batez zulaturik, gorpu­tzean lerromakur gozoak, jarrera minbera, aur­pegi zorrotz eta bake­tsua eta garbitasun oiha­la angeluz­ko tolesduretan jarria; XIV. mendean koka daiteke.

Kexaako Santo Kristoa, XV. mendekoa jada, eskema errealistago eta ez hain estilizatu bati eran­tzuten dio, eta Guru­tzil­tzatuaren giharretan eta garbitasun oihalean zuritasun handiagoa du.

KALBARIOAK. Izan gogoan gainera, Araban gotikoak Kalbario osoko hainbat adieraz­pen plastiko utzi duela (Maria eta San Joan guru­tzearen bi saihe­tsetan): Nabarmen­tzen direnen kalbarioen artean daude:

- Eren­txungoa,

- Egiletakoa,

- eta Guardiako San Joanena.

Horien guztien mul­tzoak, xehetasunetan tailak osotasuna dutenez, gotikoa gaindi­tua zela pen­tsa­tzera eramaten gaitu.


Gipuz­koako Kristoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gainon­tzeko euskal probin­tzietan ez da gotiko al­dian kokatu behar­reko kalitate bereziko Kristo guru­tzil­tzatuaren ikonografiarik. Gipuz­koan aipa­tzeko Kristoak lirateke:

- Albiztur­koa,

- Andoaingo Zumea ermitakoa,

- Alegiakoa, Laz­kaokoa, Segurakoa (Fran­tziskotar mojen komentukoa),

- eta hain ezaguna den Lezoko Santo Kristoa, jatorriaren arrasto ziurrik ez duena.

Durangoko Kru­tziaga[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eroslearen Guru­tzil­tza­tze gaiak, Kru­tziaga deritzon Durangoko Kalbariora bideratzen gaitu, ikonografia oso abera­tsa eta deigarria zein kalitate handiko plastikotasuna duen monumentura.

Ez da landa guru­tze bat, ez mugarri, eta ez bideguru­tzetako bat ere; hiriko guru­tze bat da, gaur egun ezaguna ez den helburu jakinen bategatik jasotakoa. Durangon, 1442.ean Beguinoen eta Bergandoen heresiari eu­tsi zion Anaia Alon­so de Mellari eran­tzun ortodoxo bat emanez jarritakoa izan zitekeela ere uste izan da; iradokizun hau Karmelo Etxegarairi zor zaio.

Irlandako guru­tzeen ahaidetasuna ere bilatu nahi izan zaio, eta zeha­tzago esanda Bretainia Behekoekin; baina, hain bi­txia izanik ez da erraza guru­tze ezagunetan an­tzik aur­ki­tzea.

Mul­tzo ikonografiko honek denak izan dezakeen garran­tzia sinbolikoaz asko hitz egin da eta bibliografia ugaria du.[54]

Altueran 4,30 m dituen guru­tzea da. Mul­tzo osoak oinarri­tzat daukan pilare lirain baten gainean gorpuz­ki zilindroz­ko bat zuti­tzen da, beraren zir­kulu inguruan adieraziak dauden hamabi apostoluak (Elizaren sinboloak?) kanon mo­tzeko irudiak dira, baina taila sendokoak, bakoi­tzak daraman tresnagatik ezagut daitezkeenak.

Zilindro horren gainean, 1,60 m neur­tzen duen guru­tzearen masta dago zutik; bere ingurune osoan emakumez­ko aurpegia duen Paradisuko sugea kiribil­tzen da eta Lehen Bekatua eta bere zigorra gogorarazten dira. Baina ebanjelioetako berez­ko historiako irudiak ere pilan azal­tzen dira: Maria eta San Joan eta gainerako zeinu eta Kalbario tradizionalak bere bereak dituen irudiak. Bistan azal­tzen da teologoren batek markaturiko egitaraua, Bekatua eta Erospena uztartuz.

Guru­tzeak badu irudirik atzeal­dean: Andra Mari bat, eta gizaseme eta andere santuen irudiak, denak ezagu­tzen ez badira ere.

Nolanahi ere, lan honen balioa plastikoa az­pimarra­tzea da kontua, adieraz­pide naturalistarako iaiotasun jakin­tsu batez erromanikora erakar­tzen gaituzten irudietan azal­tzen dela dirudien lanaren laztasuna, eta konposizio zen­tzua eta egituren edertasunerako sentiberatasun izugarriaren arteko bil­duma bi­txia. Zen­tzuz­koa dirudi monumentu hau gotiko be­rantiar gisa izenda­tzea eta 1490 eta 1510a bitarteko data­ ematea.

Gizaseme eta emakume santu herrikoiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kristau-izendegiko santu heroien gur­tzak, gotikoaren hiru mendeetan zehar, hazkundea sumatu zuen. Baskonian irudietan gehienetan azal­tzen diren santu gustukoenak dira: Santiago eta Pedro Santuak, eta eliz zaindari ba­tzuk, San Migel, San Martin, San Jurgi, San Nikolas, San Satur­nino, Santa Maria, San Esteban Satua, Santa Katalina eta abar.

NAFARROAN: Santuen imajina ba­tzuk, ez askok hala ere, teknika mendera­tze handia eta hiz­kera plastikoaren jakinduria berezia azal­tzen dute, eta tailak kanpotik ekarritakoak izatearen susmoa sor­tzen dute, hala nola:

- Santsol parrokiako San Pedro

- Garesko Santiago.

Beste ba­tzuk, al­diz, ez dute jatorriz herrikoiak ote diren zalan­tzarik pizten:

- eserita dagoen San Pedroren zenbait irudi,

- Lizarrako San Pedro de la Rua elizako San Nikolas,

- Tuterako Santa Magdalenako San Blas eta abar.

- oso neurri handian eta hispaniar‑flamenko zan­tzuak dituena da Lizarrako San Migel elizako kaperako San Jurgi(1500.a);

- Flandestik datorrena izango da taila fineko (XV. mendea K.o.) beste San Jurgi bat da –zutik jarririk herensugea lan­tzaz zula­tzen– Zangozako Santa Maria elizan dagoena.

GIPUZKOAN berriz, Elizbarrutiko Museoan ikusgai dauden ba­tzuk merezi du nabarmen­tzea:

- Astigarragako Santiago erromesa, oraindik hiz­kera erromanikoan egina, fun­tsez­koena bila­tzen duen alabastro txiki eta trinkoa da (XIII. mendea).

Egitura herrikoiagoa, baina jada gotiko naturalismo al­dera irekiagoak dira, garaiera ederreko zenbait emakume-irudi, XV.-XVI. mendeetan koka daitez­keenak:

- Goroeta (Are­txabaleta) eliz aurrekoa den Santa Ines alaia, 53 cm-koa,

- Oxirondoko (Bergara) Santa Marinatik ekarritako Santa Katalina, 86 cm-koa;

- eta Oñatiko San Migel elizako Santa Madalena, 113 cm-koa, soinaren okerdura alaiez Errenazimentua al­darrika­tzen duena (XVI. mendea).

Belaunal­di hirukoi­tza izenda­tzen den gai bakar bati buruz, (Santa Ana, Maria Birjina eta Jesus Haurra) baditu Donostiako Museoak “gotikoa” esaten zaien horren az­pian zenbat gauza dagoen adierazten duten bi mul­tzo: biak ere Elgoibar­koak dira; hauetako batean eskulangile herrikoi baten xalotasuna nabarmen­tzen da, eta bestean (Santa Klararen komentutik datorrena) teknika mendera­tzeari loturiko lantegi flamenko baten berez­ko joera naturalista ezagu­tzen zaio.

Pintura gotikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aurretik esana dugu, guztiz erromanikoa gisa izendatu daitekeen inolako pinturarik ez dela gorde Euskal Herrian, nahiz eta izan zela pen­tsa­tu behar den, gainerako Hispania al­deko eskual­deetan bezala. Erdi Aroko jendeari ez zi­tzaion gusta­tzen harriak bistan uztea bere eliza eta ermitetan. Nahikoa adierazia dago karez zarpea­tzea eta gainetik margoz estal­tzea atsegin zi­tzaiola, absideak batez ere, irakaspen eta apainketa asmoz.[55] Orokorrean, “lehorrean” eginiko margo baten ahultasunak ezin jasan izan ditu hezetasunaren erasoak eta egural­di-bal­din­tza kaskarrak.

Oihaletako margogin­tzan, nahiz oholetako margoetan gotiko garaian, bai gertutasunagatik eta bai iparral­deko erregeen dinastiarekiko bere ahaidetasunagatik, Nafarroako erresuman da, Europako gorteetako pinturaren joera berrietara irekia den margolanez­ko artean garran­tziz­ko lanik gehien aur­ki de­zakegun lekua, zalan­tzarik gabe.

Nafarroatik kanpo ezer gu­txi aurki daiteke, gainerako euskal probin­tzietan aur­ki di­tzakegun margolan guztiz gotikoekin alderatuta. Gotiko berantiarrak dira, XV. mende bukaerakoak eta XVI.aren hasierakoak. Oholetako margolanak dira ia denak (erretaulak eta al­dare aurreal­deak) eta errenazimentuko gisa sail­ka daitez­ke.


Teknikak eta al­diak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Atal honetan az­pimarra­tzen ari garen gotikoa hiru mendeetan zehar heda­tzen dela dakigularik, jarduera honetan behartuak gaude hainbat al­di estilistiko bereiztera, sartal­deko gainerako herrial­deetan –Fran­tzian eta Ingalaterran, batez ere– pintura gotikoaren hainbat al­diren el­kar­kidetasunean; erabilitako hainbat teknikek ezarritako diferentziak ahaztu gabe: beirateetako margolanak, hor­mako mar­golanak, oholetako margolanak eta eskuizkribuetako margolanak.

BEIRA MARGOLANAK: Euskal Herrian lehen eliza gotiko haietako baoak bete­tzen zituzten hasierako beirateetatik ez dela ezer gorde baiezta daiteke, eta ziur asko ez zirela arte ikuspegitik begiratuta balio handikoak; izan ere, bertako beira-lantegien agiririk ez baitago. Hormetako margolanei dagokienez, susmoa da maila ekonomiko ona zuten elizetan baino ez zirela egin.

HORMAKO MARGOLANAK: Beraz, gaur egun ezusteko atseginak har­tzen dira landa-giroko eraikinetan, helburu prak­tiko ba­tzuk bete­tzeaz gainera –egural­diaren eragineko hondamenen aur­kako paramentu-babes hobea, argitasun gehiago eta abar–, benetako arte kalitate on bat dutela aur­ki­tzean.

Baskonian hormetako margolanik gehienak duela gutxi aur­kitu dira, eta 1944tik aurrera behar bezala eraberrituak. Nafarroari dagokionez, arreta handiz eraman izan dira Museora, nahiz eta badiren in situ uztea nahiago izan diren beste ba­tzuk.

BOST ETAPA: Erdi Aroko artearen historian ohi­koenak deritzoten haietara egokituz, eta berriro ere lan hauen­tzat gotiko izena desegokia dela onartuz, bost al­di bereiziko ditugu, gu­txi gorabehera kronologia al­diekin egoki­tzen direnak:

- lehen gotikoa,

- gotiko lineala;

- eta, Erdi Aroaren az­kenetan jada,

- italiar gotikoa,

- nazioarteko gotikoa

- hispaniar flamenkoa.


Lehen gotiko estiloa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Artaxoako Maisuaren bi lan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

ARTAITZEN. Artai­tzeko San Martin elizako hormetako margolanen zatiak, gaur egun Nafarroako Museoan daudenak XIII. mendeko az­ken hamar­kadatakoak izan behar dute.

Absideko zilindro erdia bete­tzen dute eta adierazten duten gaia guztien gainetik erromanikoa da: Bil­do­tsaren Gur­tzarena (Ap. 7‑9). Gizonez­koen irudiak dira, bizardunak denak, soingainekoek adierazten dutelarik apaiz, go­tzain eta noble ohoragarriak direla, erdi‑puntuko lau ar­kuen az­pian ikusten dira, erdiko hu­tsarte estuaren al­de banatan kokatuak. Apokalipsia liburuko ida­tzietan inspiraturiko doha­tsu-jende­ andana iradoki nahi zituen margolariak, bata bestearen gainean ezarritako buruen bidez, erdiko domina handian margoturiko Bil­do­tsa mistikoaren sinbolo al­dera burua itzulirik dutela gur­tza jarreran.

Irudi oso luzeak dira, jan­tzita dituzten mantu zabalen tolesdurak, hasiera bateko naturalismoa, zen­tzu erritmiko nabarmen batez jokatuak daude; marraz­keta garbi eta sendoz nabarmenduak eta oso margo beroez margotuak, batez ere. Margolan erromanikotzat ere har daitezke, per­tsonaiek profil erdiz­kako joera irekia azal­duko ez balute. Artaxoako Maisu ezezagunarenak direla esan ohi da.[56]

ARTAXOAN. Artaxoako Maisua deri­tzo izen bereko hiribil­duko San Satur­ninoren elizako burual­deko marraz­ki apaingarrien egileari, eta Kristok apostoluei eginiko agin­tzaria gogorarazi nahi dutela dirudi: “Nire atzetik etorri zaretenak, zuek....., Gizonaren Semea bere ain­tzaz­ko tronuan eser­tzen denean, eseriko zarete zuek ere, eta...” (Mt 19‑27 eta hur.). Hauek ere gaur egun Museoan daude.

Ertilariak hemen Kristo Ain­tzatan adierazi zuen, eserita dauden apostoluez gurturik eta saihe­tsetan bi goiaingeru dituela; leihoaren al­de banatan horma-hobi antzeko batzuetan zutik jarritako San Pedro eta San Paulo oso nabarmen­tzen daude. Erdiko hu­tsarteak lore-apaingarri zoragarri bat gorde­tzen zuen, erromanikoa zirudiena. Baina, zahar-tankera horren guztiaren erdian egunsenti berriak ikusta­tzen dira: Kristo Ain­tzetan, Nafar Erdi Aroko Artearen[57] egileek eder­ki asko adierazten duten moduan, ez da Epaile Nagusia, ezta az­ken egunean ain­tzaz­ko distiretan etorriko dena ere; bere zauri salba­tzaileak erakusten dituen Kristoa baizik.

Santo Domingo elizako girola erromanikoan, Palen­tziako Lebanzan, Tuterako klaustroan, eta batez ere, Donejakueko Ain­tzaren arkupeko tinpano handian ere azal­tzen denaren antzekoa da. Hau, gure itxaropena eta aro berri baten gozamen epel eta arrazoibidez­ko bat biztu nahi dituen margolana da: teologia eskolastikoarena.


Oliteko San Pedro elizako margolanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oliteko San Pedro elizaren dorre az­pian kokatua zegoen kapera bateko margolanak ere Nafarroako Museoan dira. Gangako lau plementoetan lau aingeru margotu ziren, eta hainbat gaiez apainduak daude inposta bidez bi erregistrotan banatuak diren kaperako hiru hormak.

Aurrez aurreko horman, Pantokratorra eta Tetramorfosa daude goiko al­dean, eta Jesusen Haur­tzaroko irudiak beheko aldean.

Eskuineko horman, goieneko mailan daude San Satur­ninoren bizi­tzako eszenak eta inpostaren az­piko al­dean, San Pedro eta San Pauloen irudiak.

Ez­kerreko horman Mariaren Koroa­tze eszena, eta beste per­tsonaia eta ezagu­tzen oso zailak diren Bibliako pasarteek estaltzen dute.

Olitetik datozen margolan hauek, Artaxoakoak baino zer­txobait ar­kaikoagoak dirudite –Pantokratorra, adibidez, erromaniko zoragarri bat da–, baina, bestea baino okerrago gordea denez, ez da egileak eta kronologia zehazteko bistako oharrik ematen. Dena dela, Iñiguez Almech eta Uranga ados daudela dirudi W. Spencer Cook‑en iri­tziarekin, hau da, margolan hauen egilea, Hueskako Sigenako kapitulu‑gela sonatuan lan egin zuen maisu beraren lana dela aitor­tzean.


Miniaturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erdi Aroko eskuiz­kribuen margolanik Euskal Herrian ia ez denez gorde, jaso di­tzagun kalitate handikoak diren ba­tzuk.

FITEROKO SAKRAMENTU-LIBURUA. Gotiko estiloaren lehen al­di honetakoak dira Fiteroko Zistertarren Sakramentu‑liburuko miniaturak, (gaur egun Nafarroako Ar­txibategi Nagusian direnak). Urtean Zeharreko mezaren hainbat ida­tzien hasierako hiz­kien egitura eta neurrietan txertaturiko margolan sail garrantzitsu bat da.[58] Sakramentu‑liburuetan ohikoak diren ebanjelioetako pasarteak adierazten dituzte, Deikundekoak, Ager­kundekoak, Mendekostekoak eta abar.

Az­ken kasu horretan gertakari bi­txi bat az­pimarratu behar da, Te digitur‑arekin batera Mezaren Kanonaren ohiko hasierako Guru­tzil­tzatuaren irudia ordez­ka­tzen duela Kristo Zigor­katuak.

Miniatura hauek XIII. mendeko data dute, erromanikoaren nolabaiteko tolesgabetasuna eta aurrez aurreko jarrera oraindik ere gorde­tzen dutenak, baina jada espiritu gotikoaren arrasto garbiak agertzen dira aurpegien adieraz­kortasunean, tolesduretan, keinu eta jarreren errealismo bilaketetan; margoen harmoniazko sentiberatasun on bat gordetzeaz gainera, hondoak urdinez margotu eta uztaien gorria kontraste dira. Miniatura sail honen Maiestas Dominiak Artaxoako San Satur­ninoaren gai bereko horma‑pinturarekin ahaidetasun nabaria du.

LEIREKO SAN SALBATORE IRAKURLIBURUA. An­tzeko zerbait esan behar da liburu honen miniaturei buruz (Nafarroako Ar­txibategi Nagusian dago): hau ere XIII. mendekoa da eta aurrekoaren ondoan desberdintasun hauxe du, margoen gama al­datu egin dela, oraingoan urdinaren ordez gorriaz nahasten den morea nabarmen­tzen delarik.

* * *

Gai honi buruz­ko iker­ketan Silva Berastegik ezaugarri erromanikoak gorde dituzten beste dokumentu miniatu ba­tzuk deskriba­tzen ditu, nahiz eta hauetako ba­tzuetan irudien luza­tzeak eta hasierako makurdurak edo bere estilo kaligrafikoak gotiko al­derako joerak bistara­tzen dituen.

Lerroen gotikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Miniaturetako margolanak eta baita gotikoak ere eragindako lerroen gotikoa, franko‑gotikoa ere esaten zaiona, inola ere, irudi lauak zehazten dituen lerroengatik da ezaguna, normalean margo bakarreko hondoen gainean egiteko joera izateagatik.

Gogora dezagun zenbait mendeetan Nafar erregeak sendi fran­tsesetakoak izan zirela eta Parisen edo Iruñean bizi zirelarik nafar erresumaren gober­namendua Pirinioez gaindiko go­tzain eta ordez­karien bitartez buru­tzen zutela, Karlos Noblearen errege­tza al­dira arte bederen. Nafarroako artearen fran­tses eragina, bai gaietan, bai estiloan nabarmena da.

Nafarroan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nafarroan, horma‑pinturen eredu eta bereizgarritasun nagusia Iruñeko katedralean bilatu behar da. Katedraleko eta bere klaustroko margolan asko Nafarroako Museora eraman dira, hauez gainera baita erresumako beste zenbait elizetakoak lan ba­tzuk ere.[59]

JESEREN ZUHAITZA. Margolan horietan Jeseren Zuhai­tzaren gaia uki­tzen duena da deigarrienetako bat. Isaiasen profezia mesianikoaren bibliako iturburua duen gaia “Jeseren zuhaitz-enborretik kimu berri bat sortuko da...”, XI. mendean sartu zen artean, bikainki kokatu zuen Suger Abadeak Saint‑Denis‑ko beirate batean, eta handik hedatu zen miniatura ugarietara, beirateetara, horma‑margo eta oholetara eta baita eskulturetara ere –Silosko Klaustrora. Fran­tziatik igaroko zen ziur asko.

Iruñeko katedraleko ber­tsio hau. Iruñeko klaustroan, Ate Zoragarriaren ondoan dagoen hormaren zati bat estal­tzen zuen margolan bat da. Gaur egun Nafarroako Museoan ikus daiteke. Neurri handiko konposaketa bat da (6,05 m x 4,14 m) eta tenplez egina dago, olioz­ko ukituak baditu ere, eta klaustroko hezetasuna dela medio, ia guztiz gal­dua du bere lan polikromoa, zori­txarrez. Hori dela eta honen garran­tzia ikonoek dutena da soil-soilik.

Bere adarrak dituen zuhai­tzaren eskema har­tzen badu ere, “Jesusen arbasoak” gai tradizionala bakandua da, lau mailatan ager­tzen diren irudi eta eszena garran­tziz­koen ba­tzuetan finka­tzeko: Deikundea eta Ager­kundea, Jesusen Ama, Guru­tzil­tza­tzea, eta Hirutasuna. Ebanjelioetako gai horietako bakoi­tzaren inguruan sor­tzen dira Kristoren “zuhaitz genealogiko” sagaratuaren adarrak eta beroietan, giza izaeraren Eroslea den Jesusen arbaso eta profeta gisa, beren larru­txekin Judako hamabi erregeak daude kokaturik. Badirudi, “Jeseren zuhai­tza” ez baino, “Guru­tzearen Zuhai­tza” esan behar­ko li­tzaiokeela.[60] Lan honi 1305 eta 1328 arteko data eman zaio. Dena dela, bere gai eta estiloagatik, Fran­tziako eta XIV. mendearen lehen erdiko Iruñeko bertako beste margolanekin ongi uztar­tzen da; adibidez, gaur egun katedralaren al­dare atzean ikusgai dagoen Guru­tzil­tza­tzearen oholarekin.

GURUTZILTZATUAREN OHOLA. Ohol bikain honek, lerroz­ko edertasun zoragarri batez Lignum crucis‑aren historia eta mistika­ko gaia erakusten du: urrez­ko hondo baten gainean, zuhaitz-guru­tze batean josirik Jesus hilo­tzaren irudia al­txa­tzen da, sinboloz inguraturik eta hiru Mariak –Jesusen Ama, Simeonek iragarritako ez­pataz bularra al­denik al­de zulaturikoa– eta San Joan alboetan dituela.

Kalbarioko eszena ingura­tzen dute zerrendan jarririko apostoluen irudiek; eta horien az­pian, katedraleko hiru habearteetan gara­tzen dela dirudien elizaren historiako gertakari bat konta­tzen da: saihe­tsetako habearteetan kokatutako bedera­tzi per­tsonaietako bi tal­de –apaiz eta nobleak– habearte nagusira begira daude, non badirudien go­tzain bat bere egoi­tzaren jabe egiten dela.

JOAN DE OLIVERREN HORMA-IRUDIAK. Beranduxeago, Joan Oliverrek (Johannis Oliveri depinxit istud opus) kanonikoen jantokiko horma‑pintura izenpetu eta datatu zuen –gaur egun katedraleko Museoa dago–, Nekal­diko gertakariak segidan dituela.

Angeluzuzeneko konposaketa handi bat da, tapiz baten moduan jantokiko hormaren zabalera osoa estal­tzen zuena, Kristoren nekal­di, herio­tza eta piztuerari buruz­ko berez­ko neurriaren erdia duten irudiak direlarik. Bata bestearen gainean jarritako lau zerrendaz osatua da, goitik behera irakurri beharrez­koak:

- Goieneko zerrendan, ar­ku trilobulatuen az­pian bi eszena bereizi ikus daitez­ke: zigor­radak eta Kalbarioko bidea;

- hurrengo zerrendan, jendez beteriko eszena bakar batean, guru­tzil­tza­tzeari eskainitako eszena osoa dago;

- hirugarrenak hilobira­tzeko bi uneak osorik eta piztuera ager­tzen diz­kigu;

- beherenekoa, predela moduko zerrenda estu bat da armarriak dituena beren eusleekin.

- Konposaketa handi honen saihe­tsetan, goitik beherako bi zerrendetan hamabi profeta azal­tzen dira, seina al­de bakoi­tzean, beren filak­teriekin.

Beraz, sekulako konposaketa konplexu bat da. Freskoan egina dago tonu distira­tsu eta kolore ugariko paleta abera­tsez. Beti marra gailen­tzen bada ere, maisu handi bat adierazten duten ñabardura eta tonu abera­tsak bistaratzen dira. Ikonografian bada zenbait xehetasun, erromaniko bizan­tziar inspira­zioaz hitz egitera bul­tza­tzen duenik; adibide modura, lapur gaizto baten gainera igotako deabru baten irudia.

Zein zen Joan Oliver? Adituak ez dira ados jartzen. Badira dokumentuak, erregeren zerbi­tzuko Iruñear margolaria den Joan Oliveri buruz­koak, baina beranduagoko datagatik pen­tsa­tzekoa da ez dela gure margolaria, haren semeren bat baizik. J Gudiolen ustez, honako hau Bar­tzelonan (1364) Pedro Zeremonia­tsuaren zerbi­tzuan egondako ertilaria zen; beste ba­tzuk mendearen erdian Avignongo Aita santuaren gortean zegoen margolari bat ezagu­tzen dute. Dena den, Nafarroan luzaz bizitako norbait izan behar zuen eta bere ikasketak Fran­tzia ala Ingalaterran egin zituena, ziur asko.[61]

ARTAXOAKO SAN SATURNINOREN HORMA-IRUDIAK. Joan Oliverren garaikidea da Artaxoako San Satur­nino elizan kapera nagusiko saihe­tseko hormak apaindu zituena.

Hegoal­deko horman, Karlomagnoren aginduz Parisko Saint‑Denis abade-etxetik Toulouse­raino San Satur­ninoren gorpua eraman zeneko langedoziar elezaharra margotu zuen.

Iparral­deko horman berriz, Toulouseko egoi­tzan San Satur­ninoren ordez­kari zen San Exuperioren bizi­tzako eszena bat irudikatu zen.

Ondoen gorde zelako, konposaketa hauetako lehenengoa museora eraman zen. Hauek ditu neurriak 1,62 m x 3,46 m eta sei tarte berdinetan zatiturik dago, ar­ku trilobulatuez koroatuak; hauen gainean zerrenda estu bat dago, hiz­ki gotikoz idatziriko idaz­kun batek per­tsonaia eta eszenak konta­tzen dituelarik: Santuaren gorpuari harrera egitera irteten den Toulouse herriko jendea, Karlomagno, sol­daduak eta abar.

Zorionez, beheragoko beste zerrenda batean egilearen eta dataren berri ematen zaigu: “Rokek margotu zuen .... 1340an....”

Bistakoa denez, ez zen Artaxoako Roke, lehen aipatu dugun San Satur­nino elizan bertako burual­dean Az­ken Epaiaren eszena margotu zuena. Estilistikoki ikusi egiten da aurreko mendetik emandako urra­tsa. Izan ere, XIV. mendeko fran­tses miniaturen artearen lerro­tze zehatz eta melodia­tsuaren eragina suma­tzen da, eta baita zenbait puntutan ikuspegi ar­kitek­tonikoaren bilaketa-ahaleginak ere.

EKAY-KO SAN MARTIN: Garai berekoak, XIV. mendearen erdial­dekoak, eta estilo berekoak dira Zangozako merindadeko Ekay‑ko San Martin kapera nagusian margoturik daudenak, eta gaiez, berriz, zaindari santuaren bizi­tzako gertakizunak.

IRUÑEKO SAN NIKOLAS: Iruñeko San Nikolas elizan aur­kitu berriak direnen antzera, eraikinaren bi pilareen aurreal­deak apain­tzen zituzten San Eloy eta San Mauroren irudiak. Hain gaiz­ki zainduak aur­kitu ziren, non salbatu ahal izateko zurez­ko euskarri gainean eraman behar izan ziren.

GALIPENTZUKO LEHEN MAISUA: Nafarroako Museora eraman ziren 1947an XIV. mendeko beste margolan ba­tzuk ere, oso zahar­kituak, Galipentzuko San Salbatore elizan hurrengo mendeko margolanen az­pian aur­kitu zirenak.

Margolan horiek Kristoren bizi­tzako hainbat eszena agertzen dituzte. Galipentzuko Lehen Maisua deritzon egile ezezagun hau kaskar samarra da nolabait esateko eta iaiotasun gu­txikoa, garai hartan arrunta zen naturalismo al­deko joeran; ñabardura beroen aldeko izateagatik eta joera espresionistagatik bereizten da.

OLITEKO BIGARREN MAISUA: Marraz­ko margolan gotikoen artean agian ikusgarrienak Oliteko San Pedro elizatik ekarritakoak dira.

Kanpandorrearen oinetan kokaturiko Kanpanaleko Birjinaren kaperako behereneko zatia apain­tzen zuten eta margolari ezezagun batek, Oliteko Bigarren Maisua izena eman zaionak eginak dira, gangetako eta lehen gogoratu ditugun hormako margolanak baino dezentez geroago eginak dira.

Zatiren ba­tzuk galbidean utziak diren arren, Deikundetik hasi eta Koroa­tzerainoko Maria Birjinaren bizi­tzako hainbat une adierazten dituzte.

Errealismo al­derako joera ausartak, azalerako konposaketan zen­tzu estetiko bat izateak eta polikromiako zatietan kontrasterako iaiotasun berezi batek erakusten dute XIV. mendean zehar margogin­tzan eman zen aurrerapausoa. Oraindik profilek, gorputzenak edo janz­kerenak, eta errainu figuratiboak erabaki­tzen dituzten marren barruan, al­di berri baten hasiera adierazten dute lan hauek, margo-apainketaren historian.


Kodizeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gogora di­tzagun, halaber, Iruñeko katedralaren liburutegian gorde­tzen diren hainbat kodizetako margolanak.

Gauza jakina da Ar­nalt Barbazanen go­tzainal­dian miniaturez argituriko Orduen Liturgia liburu bi egin zirela, bata 1332an eta bestea 1354ean bukatu zirelarik. Orriak urre eta margo nagusiez apainduak dira, er­tzetan zerrenda ederrak dituztela.

Miniaturazko margolanak neurri txikikoak dira eta ida­tzien zutabe artean txerta­tzen dira, izenburuetan dauden hiz­ki nagusien apaingarri gisa, dagokion ida­tziari aipamena egiten dien ebanjelioetako eszenak adierazteko.

Miniaturagileak gertakarietan hondo moduan margo­tzen dituen urdin, arrosa eta urrez­ko sare geometrikoak per­tsonaiak hobeto nabarmen­tzeko erabiltzen ditu. Beharbada, irudien gorpu­tzetan zehaztasun bila dabilenari apur bat huts egingo dio. Baina egia da zoragarriak direla, bai grafismoaren graziagatik nahiz adieraz­kortasunaren indar eta trinkotasunagatik.[62]


Arabako lerroz­ko gotikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

GAZEOKO HORMA-IRUDIAK. Lerroz­ko gotikoko margolan sail honen barruan toki egokia dute Arabako ekial­deko Lautadan den Gazeoko parrokia-elizako horma‑irudiek. Hauek 1967an aur­kitu ziren, gainean ezarria zegoen 1700go erretaula kendu zenean. Aur­kikun­tza horrek beste iker­keta batzuk eginarazi zituen eta ondorioa izan da Araba al­deko elizetan hormetako margolanak ohikoak zirela ziurta­tzea erromaniko berantiarrean eta gotikoan, eta pen­tsarazi ere egiten dute, bai Araban eta bai Nafarroan, aurreko garaietan joan‑etorriko maisuen ordez­ko izan ziren lantegi egonkorrak egon bazeudela. Gazeoko margolanak Gasteizen kokatua zen ertilariren batenak izan zitez­keen. XIV. mendearen lehen hamar­kadako data eman zaie.[63]

Programa ikonografikoa. Irudi mul­tzo honek –ba­tzuk gal­duak eta besteak zahar­kituak– abside al­deko zatia eta presbiteriokoa besterik ez zuen apain­tzen.

Absidean, Graziaz­ko Tronuaren ikonografiaz­ko ereduaren araberako Jainkotasuna dago adierazia. Hirutasunaren irudika­tze modura ere har daiteke, zeren eta, konposaketaren hainbat tokitan margoa gal­dua duenez, badirudi usoa ere gal­du egin zuela, Aitaren eta Kristoren aurpegien artean jarririk Espiritu santua irudikatzen zuena. Doha­tsuek kontenplaturiko Hirutasuna li­tzateke.

Beheragoko mailan, absideko zilindro-erdiaren ez­kerreko al­dean, guru­tzil­tza­tzea dago irudikaturik, lapur On eta Txarraren irudiekin, Maria eta San Joan, Longinos eta Stephaton; eskuin al­dean, arima bat pisa­tzen ari den San Migel dago, San Bartolome eta Santa Marinaren ondoan[64].

Jainkotasuna kontenpla­tzen dauden doha­tsuek santutegiaren ganga ere estal­tzen dute. Kondenatuak, al­diz, al­dare aurreko hegoal­deko horman azal­tzen dira, ertilariak halako ikuskizun izugarri hau liturgiara etorritako eliztarren begi aurrean zuzenean ager­tu nahiko ez balu bezala.

Presbiterioaren iparral­deko hormaren gainean, gangetaraino iristen diren bat bestearen gaineko zerrendetan, Kristoren bizi­tzako eszenak agertzen dira, kontakizuna guztiz modu didak­tiko batean deskribaturik.

Estiloa. Nahiz eta ikonografiaren zati batek eta bat bestearen gaineko zerrenda gainetan margo­tzeko zaletasun honek erromanikoa ekar­tzen digun gogora, estiloa oro har, gotiko aurreratukoa da, franko‑gotiko gisa izendatu daitekeena.

Eta ertilariari, per­tsonaia bakoi­tza bakarka adieraz­tea ez zitzaiola axola iruditu arren, zuhaitz-guru­tze bati hiru hil­tzez jositako Kristo guru­tzil­tzatuarekin lortu zuen adieraz­pen lazgarri eta era berean estetikoki atsegin bat, Jesusen aurpegiko egitura eder eta bere gorpu­tzaren hasierako “contraposto” jarrera orokorraren bidez.

Margo‑sorta urria eta abera­tsa da. Gorri iluneko margo bakarrak agin­tzen du zenbait lekutan eta urdin berdexkak hondoetan. Jatorriz­ko polikromia biziagoa izango zen zalan­tzarik gabe. Baina, nolanahi ere, margoak lauak dira eta marrak gaindi­tzen dira irudi guztietan. Marrak nagusi izateak eta soinekoetan mailakatutako tolesdura angelu­tsuen eta ia simetrikoen zaletasunak pen­tsamendu honetara bultzatzen gaitu, alegia, XIII. mendearen az­keneko fran­tses miniaturen margolanen eragina izan dezaketela.

Alboetan, nekezago ikus daitekeen Gazeoren lana, Europa al­deko lantegietako fintasunetan gu­txi zail­dutako herri mailako maisu batena dela esan daiteke; baina bestal­de, abside erdiko per­tsonaien luza­tzeak, marraz­kigin­tza ia espresionista bikain baten ausardiaz zehazturikoak, zer­txobait zahar­ki­tuaren al­deko bere joeraren barruan, uzten digu lerroz­ko gotikoaren maisu handi bat izenda­tzen.

AIALATARREN FRONTAL ETA ERRETAULA. Kexaa­ko dorrean, Aialatarren kaperako aurreal­dea eta erretaulako margolanak ere lerroz­ko marraz­ketaren barruan kokatu behar dira; zeren eta Araban, XIV. mendetik gorde diren apurretakoak baitira. Kaperaren zaharberri­tzea zela-eta, 1959an burutu zirenak orain erakusten dira jatorriz­ko aleen errepikapen zehatz moduan, izan ere 1913an sal­du eta Londresen enkantean izan ondoren, Chicagoko Arte Institutura eraman ziren.

Erretaulak eta aurreal­deak Maria Birjinaren ondoan Kristoren Haur­tzaroko misterioa erakusten dute. Aiala eta Guzmantarren armarriak er­tzetan dituela dagoen erretaula az­piko zerrendako idaz­kunak honela dio: “mandaron fazer don Pero López de Ayala e donna Leonor de Guzmán su mujer al servicio de Dios e Santa Maria en el año del nacimiento de nuestro Señor Ihu Xpo de mil e trescientos e noventa e seis años”.

Erretaulak bi zerrenda ditu:

Az­piko zerrenda

- Ez­kerreko zerrendan on Pedro eta bere seme on Fer­nanen otoitz irudiak azal­tzen dira, San Blasek zaindu eta bedeinkatuak; jarraian, Deikundea, Ikustal­dia, Jaio­tza eta Magoen Gur­tza, Elizan Sar­tzea eta Egiptoko Ihesa;

- Eskuineko muturrean, belaunikaturik dauden Leonor Anderea eta bere erraina, Maria Sarmientokoa Anderea, Santo Tomas Akinokoak bedeinka­tzen dituela.

- Zerrenda honen erdiko tartean Adatsaren Ama Birjina deritzonaren erlikitegiaren eki‑santu gisa erabili zen.

- Aurreal­dean Epifaniaren eszena errepika­tzen da. Irudi horiek denak esparru ar­kitek­tonikoetan kokatuak daude, saihe­tsetan urrez­ko zutabeak dituztela eta ar­ku trilobulatuez burutuak, hauek urreztatutako gableteak eta erdian lauorriak gainjarrian dituztela.

Bigarren zerrendak.

- An­tzeko zaz­pi eszena agertzen ditu: Jesus eliz gurasoen erdian, Kanako Ezteiak, Piztuera eta Guru­tzil­tzaturiko Kristo, kan­tzelariaren bi biloben otoitz-jarrerako irudiekin. Ondoren, Igokundea, Mendekoste eta Birjinaren Jasokundeko eszenak. Aurreal­dean Magoen Gur­tzaren eszena errepikatzen da berriro.

“Irudi horien hondoak lauak, leunak eta krema-koloreko ñabardurak dituena da. Kontakizunean esanahi handi bat nabarmen­tzen zaie, irakurriak izateko eginak dira. Irudiak beren keinuez hitz egiten dute, aurpegiek ez baitute ezer adierazten. Garaiko janz­kerez jan­tziak daude, Errege Magoen kasuan, esaterako, ba­tzuetan oso abera­tsak dira, eta besteetan berriz herrikoiak, baina betiere xehetasun handikoak. Konposaketak xumeak dira eta paisaiako xehetasunetan naturarekiko maitasun handia azal­tzen dute”.

Egile ezezagun honek zaletasun fran­tses puska bat azal­tzen du; garaiari zerion italiar ku­tsua an­tzematen zaio ezaguna zuena. Gogoan har dezagun Aialako On Pedro Lopez Fran­tzian enbaxadore izana zela; zaz­pi al­diz ere joana zen bertara, eta 1381ean lortu zuen frankoen eta gaztelarren arteko ituna; Avignonen ere Klemente VII. Aita Santuaren aurrean enbaxadore izana zen, Italiako ertilari onenak han behar zireneko al­di hartan. Dena den, erretaula buru­tzeko hartu zen ertilariak ikonografian eta grafismoa gailen­tzean, tradizio gotikoaren barruan finkaturik jarraitu zuen.[65]

Az­ken aur­kikun­tzak. An­tzinako eliza ba­tzuetan gaur egun arte erretaula barrokoez estalitako horma‑ipinturak bila­tzeko saioek emai­tza baikor ba­tzuk eman dituzte. Horrela gertatu da Gaubeako hainbat tokitan:

- Belloginen,

- Alaitzan

- eta Val­derejoko absideetan agerian gel­ditu dira hamabi Apostoluen irudiak eta beheragoko beste maila batean, Adan eta Evak egin zuten bekatuaren eszena.

Nafarroako berant erdi aroko ar­kitek­tura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iruñeko katedraleko lanekin adieraz daiteke kronologikoki XIV. mendeko az­ken hamar­kadan koka­tzen dugun Berant Erdi Aroko artearen az­ken al­dia.

Iruñeko katedral berria Koroa 1391.ean hondoratu eta urte ba­tzuk beranduago hasi zen katedralaren eraikun­tza. Ebanjelioko habeartetik hasi zuen eraikuntza go­tzain eta gero kardinal izango zen Martin Zalbak (1403.ean hila) eta lanek XV. mende osoan zehar jarraitu zuten. Dakigunez, 1439an (1449an Vianan hil­ko den), bederen, eraikun­tzaren gidaritzan zegoen Jehan Lome Tour­naiko maisua eta lana zuzen­tzen jarraitu zuten hargin nagusien izenak dokumentaturik daude.[66] Elizak hiru habearte ditu: erdikoak altueran 26 m eta zabaleran 12,20 m neur­tzen ditu, alboetakoek berriz altueran 12,80 m eta zabaleran 7 m besterik ez. Hauek alboetako habearteak bezain garaiak diren kapera ba­tzuk dituzte kontrahormen tartean. Beraz, habearteko tarte bakoi­tzari kapera bat dagokio mendebal­deko fatxadatik gertuen dauden bi kaperei izan ezik, bikoi­tzak direnez bi zatien azalera beregana­tzen baitute (hegoal­deko bi lehenengoetan bezala)[67]. Guru­tzadura, zehar­kako habearte batek eraturikoa da, oinplanoan eta aurreal­dean pixka bat nabarmendua.

Elizaren burual­dea bereziki bi­txia da; guru­tzaduren ondoko kapera nagusia oinplano pentagonal irregularrekoa da, lau tarte erradial dituena inguruan: erdiko bietan hexagono erregularrak eta pentagono irregularrak muturretan. Hauetako bakoi­tzaren aurreko erdiak girolatarako balio du eta besteak, kaperatarako.

Habearteak bana­tzen dituzten eusgarriak erronbo formako pilareak dira, mol­dura ahurrez berezitako hamabi zutabe­txoz osatuak; zutabe hauek parpain-arku eta formeroen pisua jasaten dute eta baita nerbio diagonalena ere.

Gangak ojibaz­koak dira, xumeak habearteetan, alboetako kaperetan eta habearte nagusian bezala makurdura edo luzerako lotura bat gehitu zi­tzaion guru­tzaduraren besoetan; guru­tzadaren muturreko zatietan bada, gainera, beste zehar­kako bat. Erdikoa gailurrez eta terzeletezko ganga izartu batez estal­tzen du. Kapera nagusikoa mota berekoa da, baina konplexuagoa. Ingura­tzen duten lau tarteek gil­tzarri bat berean bat egiten duten sei nerbioko gangak dituzte.

Argia sar­tzeko eginak ditu oso handiak ez diren eta habearte nagusian altura handian ezarririk dauden lehiateak, alboko habearteetako beste bao txikiak eta XV. mendeko bi arrosa-leihoak, trazeriazko guru­tzadurakoak.

Eliza honen bi­txitasuna eta bikaintasun ezohiko nagusia, berau aztertu duten historialariek (Street, Madrazo, Brutails, Lampérez eta Lambert) adierazi dutenez, bertan egindako bi kokapenen batera­tzean da­tza: absideko kapera eta girolaren­tzat ganga bateratuarekin egindako estal­tze bakarra eta presbiterio eta girolaren komunikazio ar­kuen kopuru bikoitia, arda­tzean dagokion pilarea duela.

Horren fatxada bi­txiaren airea aurreko katedraletan bilatu da, Normandiakoetan eta Ingalaterrakoetan, eta modu zuzenago batean, eraikun­tzaren lehen al­dian Ingalaterrako koroaren menpe zegoen Baionakoan.

Egia da, habearte nagusiak triforiorik ez izatean nolabaiteko gar­txutasun eta lehorte sentipen bat adierazten duela. Kanpoal­dea ere soila da, horma hu­tsak baino gehiago direlarik trinkoak. Hau horrela izanik, Torres Balbásek bar­neko espazioaren handitasuna goraipa­tzen du “bere habearte nagusiak ez baitu leiho az­pietan horma-atal on ba­tzuk ezar­tzea besterik falta gure Erdi Aroko elizarik eder eta zirraragarrienetako bat izateko”.[68]

Vianako Santa Maria Nafarroako hiriburutik irten gaitezen orain Berant Erdi Aroko gotikoko lan bikain bat gogora­tzeko. Vianako Santa Maria eliza handia, data ezagunik ez izan arren, XV. mendearen az­ken herenean hasia izan behar duela pentsatzen da.

Eliza, hormen beheko zatian triforio bat eta oinplano karratuko girola bat duen ar­kitek­tura konplexukoa da; badu atzeko bi kontrahorma erradialen artean gel­di­tzen den kapera bat ere eta ziur asko hau da hiru habearteen amaiera moduan pen­tsatutako hiruetatik egitera iri­tsi zen bakarra. Habearte nagusia alboetakoak baino bi heren garaiagoa da eta zabaleran hirukoi­tza baino zer­txobait gu­txiago, hau 8 m inguru delarik. Ar­ku bakar bateko arbotanteez arindua dago, Iruñako katedralean bezala. Habearte eta girolen alboetan kapera-lerro sendoak ikusten dira eta gainean triforio zabal bat, sei ar­ku zorro­tzeko leiho trazeriaduna, eliza osoa inguratuz.

ar­kitek­tura Zibila eta militarra Gazteluetatik jauregi-gotorretxeetara Aurreko atalean ikusi ditugu XII. eta XIII. mendeetan Nafarroako lurrak gazteluz estali zituen ar­kitek­tura militarraren arrazoi eta moduak.

XV. mendean Oliteko errege gaztelua eredu izan zen Arazuriko Gazteluaren eta Artiedako nobleziaren gazteluarena: lau horma-atalak eta arma-patio baten inguruko lau dorrerekin. Karlos II. gerrazalearen errege agintal­dia bere seme Karlos Noblearen agintal­dira igaro ahala, gotorretxeen eredua bere itxura her­tsi babeslea gal­duz joango zen eta bere jauregien norabidea garbiago azal­duz: bao ugariago eta zabalagoak, defen­tsarako tresneriaren gu­txiago­tzea eta abar.

Botere eta handinahia nabarmenduz zuti­tzen direla dirudien gaztelu-bizitoki hauen zaletuago zen Karlos Noblea, gerra asmoz eraikitako gazteluena baino; zori­txarrez sun­tsitua izan zen Tafallako gaztelua kasu.

Errege nahiei aur­ka eginez Peraltako Mosén Pierresek (1425) Marzillan eraiki zuen adreiluz­ko Jauregi‑gotorretxea bereziki handia izan zen. Torres ere gotorlekua ez, baino jauregia izan zen XVI. mendean, bere Dorre Garaiak beti zutik izango badu ere.

Oliteko Errege Jauregia Dena den, Nafarroako Erdi Aroko gazteluen artean, eredurik nabarmen eta eraikun­tzarik imitagarriena onartu egin behar da beti izango dela Oliteko errege jauregia, erromatar garaiko jatorria duen eraikun­tzaren gainean al­txaturikoa.

Gaur egun ikusten duguna Teobal­do II.aren erregeal­dian hasitako eraikun­tza-prozesu luzearen ondorio da, 1269tik bertan bizi izan zen Karlos III.a Noblearen garaira artekoa; honek handitu egin zuen dorre ba­tzuk (orotara hogei baino gehiago), galeriak, klaustroa eta abar erantsita eta gela guztiak fran­tses gustuko apainketa aberats batez ederturik; lagun­tza izan zuen dekora­tzaile nafar, aragoar eta mairuen aldetik, eta hala bilakatu zen “Espainiako mul­tzorik ederrenetariko bat”.[69] Az­ken zaharberri­tzeak egin ondorenean, gaur egun gorde­tzen denak ez du zori­txarrez Vienako Prin­tzeak eraku­tsi zionean Munzer zal­dun alemana txunditu zuen jauregi-mul­tzo haren ideia zeha­tzik eskain­tzen: “Ez da urre koloreko hainbeste gela dituen jauregi edo gaztelurik duen erregerik”.

Arabako gotiko berantiarra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erlijio Ar­kitek­tura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Agurain[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arabako hiriburutik 25 km‑ra, probin­tziaren ekial­deko lautadaren erdian, Aguraingo hiribil­duak gotiko berantiarrak diren bi ale on eskain­tzen ditu.

Santa Maria. Santa Maria parrokia XV. mendean hasi eta XVI.ean bukatutako Euskal Herriko hainbat elizen eredu ederra da.

Kanpotik, altura handiko gune angeluzuzenak eliza honi gotorleku militarraren itxura guztia ematen dio, eta itxura hu­tsa ez dena. Kontrahorma sendoen sistema batek eraikinaren burual­de poligonala eta gorputz altua babesten ditu, eta baita kanpoko beste kontrahorma ba­tzuetan oinarri­tzen diren ostiko-arkuek ere; hauek osotasun guztia ingura­tzen duen ingurabide batez zulaturik daude.

Barruan espazioaren zabaltasuna harrigarria da, hiru habearteetan banaturik eta erdikoa altuena izanik, modu honetara hegoal­dean irekirik dauden hu­tsarteen bidez barruko argitasuna lor­tzen delarik. Lau tarte ditu, eta baita kapera nagusira ireki­tzen den beste bat ere.

Gangak era desberdinean eginak dira: burual­dekoa erradiala da, honi gertuen gel­di­tzen zaiona eta oinetatik gertuen dauden alboetakoak guru­tzadura xumekoak eta erdiguneko gainon­tzekoak eta burual­detik gertu dauden bi alboetakoak terzeletez izartuak. Oinetako tarteetan, estal­kia, zutabe­txo itsa­tsiak dituzten pilare zilindriko lodien gainean kokaturik dago. Meharragoak diren beste pilareak ar­ku formero, parpain-arku eta gangen loturen mol­durei dagoz­kien baketa handiez osatuak daude.

Korua plateresko eran eraiki zen 1530ean. Eta estilo horretako eta errenazimenduko forma edergarri, abstrak­tu eta figuratibo ugariak mul­tzo osoan zehar barreia­tzen dira eliza mul­tzo hibrido oso bi­txi bat bihurtuz.

San Joan. Santa Maria bezala, San Joan parrokia XV. mende bukaera eta XVI.aren haserakoa da. Oinplano pentagonaleko aterpe barroko ikusgarri bat dago eliza gotiko zabalaren ate aurrean, egitura paralelepipedoa duen mul­tzo soil bat.

Elizak baditu altuera desberdineko hiru habearte, ar­ku zorrotz eta er­tzetan ebakidura zilindrikoa duten zutabe­txo itsa­tsiak dituzten angeluzuzenez­ko pilareekin bereiziak, eta guru­tzadura xumeko ganga eta erdiko habearteko loturekin estal­tzen diren sei tarte. Hiru habeartetako zaz­pigarren tartea koruaren oinarria da. Pilareetako kapiteletan haritz hostoak daude irudika­turik.

Bai kapera nagusiak nahiz ganga erradialez estalitako absideek egitura lerrozuzena izatea da eliza honen bi­txitasuna, Santa Maria elizaren antzera, kanpotik ikusita gotorleku itxura duena. Barrual­deak, al­diz, ugari ditu ondorengo mendeetako eranskin, kaperak, erretaula eta eskulan ederreko eskulturak.

Urduña, Laudio eta Artziniega[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Biz­kaia iparral­dean badira aipamena merezi duten eraikun­tzak.

Urduñako Santa Maria. Urduñako Santa Maria eliza da al­de honetan, oinplano guru­tze latindarra eta hiru habearte dituen eraikin gotiko bakarra. Alboetan sei kapera ditu, saihets bakoi­tzean hiruna. Jatorrizko eliza bazen jada XIII. mendearen bigarren erdian. Baina, gaur egun ikusten dugun ar­kitek­turaren osagai nagusiak adierazten du oraingo eliza XIV. mende erdian hasi, eta eraikun­tza hurrengo gizaldi osora luzatu, eta ez zela XVI. mendearen amaierara arte bukatu. “Harresiari eran­tsitako eliza-gotorretxe bat da, bere burual­dean ingurabide edo adarbea duena eta honen kontrahormak pasabide horretatik ibil­tzeko zulaturik daude. Elizak, bere eraikun­tzarekin, osotasunean dagoen arte baten gar­txutasuna eta dotorezia erakusten digu, osagaien artean egiazkotasuna eta ar­kitek­turazko emai­tzetan garbitasuna adieraziz. Xumetasun bera sumatzen da itxura soileko kapitelak dituzten pilare zatikatuetan, apainketa figuratiborik gabeko zerrenda jarraikiak osatuz, burual­dean kokaturiko bik eta habeartean beste bik izan ezik, hauek alegiaz­ko animalia eta giza irudiez apaindurik baitaude. Denak ere ar­ku zorro­tzak diren eraikinaren toralak, parpain-arkuak eta formeroak, baoak mol­dura finez nabarmen­tzen dituzte, eraikin osoari dagokion soiltasun dotorearekin bat eginez”.[70]

Ermuko Ama. Gotiko berantiarraren eredu ona da Ermuko Amaren Santutegia, Laudion, XV. mende amaierako edo bere zati ba­tzuetan XVI. mende oso haserakoa den eraikina.

Elizak bi habearte ditu, erdikoa da garaiena eta albokoa lehenengoaren hegoal­dera zabal­tzen da. Erdiko gil­tzarri batean sei nerbio el­karturik dituen ganga batez estaliriko burual­de ok­togonala bi al­detara zabal­tzen da gurutze-gangaz itxitako bi kaperen bidez. Bi tartetako bi habearteak gurutze-ganga xumez estal­tzen dira eta apaindu gabeko kapitelak dituen pilare zatikatuetan oinarri­tzen. Al­dare aurrean irekitako bi leihateetatik, alboko habearteko hiruretatik eta elizaren oinetan kokatutako beste batetik argi­tzen da eliza. Kanpoal­dean az­pimarragarriak dira bere ar­kuterian zur­kaizte zan­tzu batekin baketa handiz osaturiko elizaren sarrera ar­ku konopialak, kanpoko ostikoen lodiera eta elizaren oinetako gezi‑begia kaliz modura zain­tzeko al­txa­tzen den zerrenda edo erlai­tza, XV. mende amaierari dagokion gustuaren arabera atzeko fa­txada guztia zeharkatu arte luza­tzen dena.

Arteko gure Ama, Ar­tziniegan. Ar­tziniegan, lehen mailako beste eliza bat Arteko gure Amaren santutegia da.

Elizak hiru habearte ditu oinplano angeluzuzenean, gil­tzarri batean el­kar­tzen diren nerbioak dituen presbiterio ok­togonala eta presbiterioa erdiko habeartearekin lo­tzen duen ganga sexpartita zati motz bat. Hau, oinplano karratuko hiru zatiz eta nerbiodun gangaz estal­tzen da; hauetako bitan nerbioak ez dira gangaren muturretan el­kar­tzen, baizik eta, urrutitik bada ere, musulmanen ar­kitek­tura-emai­tzak gogorarazten dituzten zati karratuak muga­tzen dituzte; beste gangak terzeletedunak dira, XV. mende amaierakoak. Eliza honek ez du bao zabalik edo atari nabarmenik. Pilareetako kapitelak eraztun mol­duratuekin apain­tzen dira eta parpain-arku eta formeroek ez dute apainketarik. Az­ken gotikoaren edergarrien ugaritasuna hemen gangetako margoetan soilik azal­tzen da, ba­tzuk XV. mendekoak dira eta besteak XVI.aren haserakoak; 1498ko data duena da bat. Gainerakoan, eraikun­tza sendoa, soiltasun ederra eta ar­kitek­tura dotorea ditu.

Zirriborro gotikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Az­pimarraturiko eliza gotikoez gain, garran­tzi artistikoren batengatik aipatu daitez­keenak oso berantiarrak dira eta orokorrean gerora oso eral­datuak.

Ganga, ar­ku eta atariei dagokienez, eraikin gotikoak, besteak beste, eliza hauetan aur­ki daitez­ke:

- Eskolunbe, Andagoia eta Koartango al­dean beste ba­tzuk; Urarte, Añastro, Trebiñuko San Joan eta abar.

- Trebiñun;

- eta Atauri, Elortza, Alaitza, Galarreta, Erdoña, Okariz, Birgalagoien, Dulantzi, Andollu, Arriaga, Gamiz, Gereñu, Martioda, Urrial­de, Lautadan.

Lautadaren ekial­dean oraindik bere jatorriz­ko langin­tza gotikoa nabarmen­tzen zaion Kanpezuko Santikuru­tzeko Amaren eliza az­pimarratuz azaltzen da sendotasun nabarmen eta gar­txutasun ia erromanikoa duena, harlandu eta harlanduskoak tartekaturik dituena.

Kontrahormen arteko alboko areto kaperaduna oin­planokoa da, burual­dean poligonoz­ko absideaz buka­tzen dena eta oinetan, dorrea. Absidea, ok­togonala eta trinkoa, kanpoal­dean isurial­de bikoizdun hormapikoetan buka­tzen diren bost kontrahorma sendoen gainean oinarri­tzen da, haien tarteetan gaur egun itsu­turiko ar­ku zorrotzeko baoak tarteka­tzen dira.[71]

Ar­kitek­tura Zibila eta militarra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gotikoaren historialariak ezin du al­de batera utzi Arabako ar­kitek­tura zibil eta militarra, bere historiako garai horretan. Gauza oso jakina da gaztelu eta gotorretxeetan gorde direla ar­kitek­tura horretako ereduak, eta Araba aldekoari dagokionez, Micaela Portillak lan osatua eta sakona eskaini zien hauei.[72] Arabako ikerlari en­tzute­tsu honek 130etik gora dorre aztertu zituen. Egia da hauetako ba­tzuk Arabako historian oso garran­tzi­tsuak izanagatik, erabat desagertu zirela; beste batzuenak aztar­na oso esangura­tsuak baino ez dira gelditu; badira nekazari­tzarako etxe bilakatu direnak; eta ez dira falta nahiz eta gotiko berantiarreko ezaugarriak dituztenak izan, XVI. mendeko eraikun­tzak ere.

Gotorlekuak eta leinuak Hain zuzen ere, egoki aipatu izan du J.A. García de Cortazarrek dorre gotorren forma eta egitura al­detik aniztasuna ulertu ahal izateko (eta azter­ketak hiru euskal probin­tzien­tzat balio du) zen­tzu bereko borrokan diharduten bi mul­tzoz osaturiko gizarte antolamenduaren ideia –Ahaide Nagusiak eta herri xehea– al­de batera utzi behar dela.

Piramide egitura batean pen­tsatu behar da, baita nobleziaren barruan ere. Haren gailurrean leinu bateko Ahaide Nagusi garran­tzi­tsuena egongo litzateke, leinu‑buru izenekoa; baina beheragoko maila batean bigarren mailako adar sail bat sortuko li­tzateke ez­kon‑politika bidez sortua, el­karrekikotasunari eu­tsiz eta modu honetara leinu ba­tzuen arteko aita‑ahaide­tze eta odol‑ahaide­tze konstelazio bat eratuz, Bandoa osa­tzen delarik honela.

Ez zen harrigarria liskarra eta handinahia sor­tzea tal­de beraren barruan, jarraian zetozen istilu armatu eta guzti “gehiago nork balio” zuen froga­tzeko, besteak beste, 1337an Abedañoko Joan eta bere lehengusu Abedañoko Pedro Ortizen artean sortu zena; Arratian aginte handiena zeinek zuen erabaki­tzeko burutua, eta baita lehiakidearen herio­tzarekin amaitu zen Butroeko Otxoa eta bere ahaide Ibargoiko Iñigo Ortizen artekoa ere, “lurrean gehiago nork balio ote zuen” argi­tzeko egin zena. Ondorioz, bandokideen mailaren araberako ezberdintasunak ezinbestekoak izango ziren, Dorre­txearen prestaketa ar­kitek­tonikoan nahiz eraso eta defen­tsarako hor­nikun­tzaren sendotasun eta tinkotasunean.

Landa‑dorreak eta hiri‑dorreak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Leinu buruzagiari modu gertuago edo urrunago batean loturiko familia-el­kartu hauetako ba­tzuetan, garapen ekonomiko edo militarrak “Nagusi” an­tzeko izan nahia esnatu zuen eta horrek euren mailara gertura­tzeko bizileku-dorreak eraiki­tzea ekarri zuen, betiere, helburu­tzat hartuta, helburu militarrak bete­tzeak baino gehiago gizartean ospea irabaztea. Pen­tsatu, halaber, arrazoi berberarengatik lan­da‑dorreekin batera hiri‑dorreak sor­tzen hasi zirela han‑hemenka; eta Hiribil­duak, Ahaide Nagusiak garaitu eta errege boterearen menpe jarriz zihoazen heinean, egoera berrira egoki­tzen ari ziren eta honekin batera baita bere bizitokiak eral­da­tzen ere. Orduan, oinplano berriekin eraikitako edota ai­tzinakoa eral­datutako dorre zaharrak guda helburuekin loturarik ez zuten ezaugarriak har­tzen hasi ziren, iriz­pide estetiko eta sinbolikoen norabideei jarraituz.[73]

Dorrerik gehienak harri-hormaz eraikiak dira, baina ertz, ateburu, ar­ku eta janbak ongi landuriko harlanduz­koak. Ba­tzuetan az­ken solairua zurez­koa izaten zen; gehienetan goiko solairu horretan irtengune moduko zurez­ko egitura txiki bat jar­tzen zen,hau da, harriz­ko ukondo eta men­tsulen gainean oinarri­tzen zen estalpe bat.

Araban badira barruti harresituetan kokatutako hainbat dorre; bestetan, lubakiak izan zirela baiezta­tzen duten aztar­nak gel­ditu dira. Normalean sarrerako ataria lehen solairuan koka­tzen zen eta bertara patin edo hormari itsa­tsitako eskailera baten bidez igo­tzen zen. Ba­tzuek dorrearen angeluetan kubo edo zaine­txolak izaten dituzte.

Dorreak bizi­tza zibila egitera bideraturiko eraikinez inguratu ziren XV. mendea aurrera zihoan heinean, edo hasieran solteak zirenak eraikin berriago ba­tzuen artean sartu ziren. Angeluetan dorre­tzarrekin inguratutako eraikin gotorrak ere ikusten dira. Beheko oinplanoaren gainean bi edo hiru solairu dituzte.

Hu­tsarte edo baoei dagokienez, hormen beheko zatietan gezi‑leihoak edo suz­ko armen­tzat kanoi‑zuloak baino ez zituzten izaten.

Gehienetan, ar­ku zorrotzeko zabalera handiagoko leihoak goiko solairuetan ireki­tzen ziren, baina betiere era­tsu, bizimodu neurri­tsu eta beti zelatari baten adieraz­le. Neurriz 12 m eta 16 m bitartekoak izaten dira oinplanoetan eta altuera orokorrean ez da 20 m baino goragokoa. Hormen lodiera metro bat eta biren artekoa izaten zen.

Arabako Gotorlekuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gebara jauregia

Gebaratarren dorrea. Arabako gotorleku garran­tzi­tsuenen aipamenak Gebaratik hasi behar­ko luke, izenak berak Arabako nobleziaren historiako familiarik botere­tsuena gogorarazten baitu. Gebarako Lapurraren lehenengo berriek eta elezaharretakoek IX. mendearen iluntasunera eramaten bagaituzte ere, idaz­kunetatik dakigu ondorengo mendeetako bandoen arteko guduetan ganboatar bandoaren buru izan zirela eta txandaka Nafarroako edo Gaztelako erregeen al­de edo kontra joka­tzen zutela. Gaztelako XIV. mendeko arazo dinastikoan zalan­tzan ibili ondoren, familia honek Trastamara irabaz­learen al­de jarriz bukatu zuen; eta Enrike IV.ak Gebarako on Iñigori Oñatiko Konde izendapena eman zion (1469).

Elgetako mendizerraren aurreko lautadan, Gasteiztik 15 km‑ra kokatutako Gebaratarren gaztelua izugarriz­ko dorre­tzarra zen. Gaur egun erabat hondaturik dago, lehenengo gerrate karlistan (1839) Zurbao jeneralak 300 kilo bolboraz leherrarazi bai­tzuen.

Gazteluaz gain, muinoaren mendebal­deko magalean Gebaratarren jauregia zuti­tzen zen, angeluetan lau dorre­tzar eta beheko oinplano angeluzuzenaren gainean (35 m x 40 m) hiru solairuko bizilekua zuena. Oinplano karratuko dorre­tzarrak, alboetan 10 m neur­tzen zituen eta 1,40 m‑ko lodiera zuten hormek. Ez da bere iraganeko handitasunetik ezer asko gel­di­tu. Ipar-mendebal­deko dorre­tzarrak badu oraindik prestaketa militarretik zerbait: gezi‑leiho asko bere hiru solairuetan eta defen­tsarako zurez­ko estalpeen egiturazko ukondo-arrastoak. Martiodako dorrea. Arabako lautadatik Koartangora doan bidean Martiodako dorrea garai azal­tzen da. Trastamaratarren lagun­tza jaso izan zuen Hurtado Mendozako familia noblearena izateagatik, Arabako historian garran­tzi eta esanahi handiko dorreetako bat da.

Mendozako dorrea

Eraikin angeluzuzen liraina da, dorre­tzarraren beheko solairua eta solairu nagusia gerora estali ziren bere lau aurpegiei itsa­tsiriko eraikinez inguratua, goreneko hiru solairuak besterik ez direlarik solte gel­di­tzen. Dorre­tzarraren aurpegiek 17 m eta 10 m neur­tzen dituzte. Er­tzetan harlandu onak dituzten hormarriz eginak ditu hormak.

Mendozatarren dorrea. Mendozatarren familia noblearena zen, estrategikoki arabar lautadaren mendebal­dean, Arrato mendatetik oso gertu kokaturik zegoen izen bereko dorrea. 1963an oso ongi zaharberritu zen eta gaur egun Arabako nobleziaren armarriei buruz­ko museo didak­tiko moduko bilakaera duen honek harresi barruko esparruaren erdian dorre sendo bat du. Harresi honek 1,70 m‑ko lodierako kareharriz­ko harlanduz prestaturikoak, 5 m‑ko garaiera du eta 25 m‑ko luzera al­de bakoi­tzean. Lau angeluetan 6 m baino gehiagoko diametroa duten dorre­tzarrak ditu.

Dorre­tzarrak angeluzuzen aldera egiten du (11 m inguru), 1,30 m‑ko lodierako hormak ditu eta 21 m‑ko garaiera harrapa­tzen. Gezi‑leiho sail bat badu, harresiaren antzera. Lau solairu ditu eta ate nagusia, sarrerako patinarekin, lehen solairuan dago, eta bada beste bat beheko solairuan, gezi‑leihoen ondoan. Bere goial­deko baoak urriak eta estuak dira nahiz eta handituz doazen, garaiera hartu ahala. Badirudi XIII. mendearen lehen hamar­kadetan eraiki zela. Berrerai­kun­tza moder­noan almenak eta gaztelu‑begiak eran­tsi zi­tzaiz­kion.

Orgaz­ko dorrea. Fonte­txan, probin­tziaren hego‑mendebal­dean eta Ebrotik gertu, kokaleku benetan estrategiko batean eta Hurtado Mendozakoaren jaurerriaren barruan, badira Erdi Aroko bi dorre.

Orgaz­ko dorrea deri­tzona probin­tziako ederrenetarikoa da gaur egun, jauregia eta dorrea bereizteko patio bat duena.

Dorreak XIV. mende bukaeran edo XV.aren hasieran eraikia izan behar du. Honen oinplano angeluzuzenak 17,20 m x 13,50 m neur­tzen ditu eta bere garaiera handiak (25 m) nortasuna har­tzen du mul­tzo guztia orube al­dapa­tsuan zutitua dagoelako. Hormak bi metroko lodierakoak dira. Leiho bikoiztuen al­de banatan gezi‑leiho handiak ditu.

Bat egiten zaion jauregia ere angeluzuzena da, 27,30 m‑ko bi aurpegi dituena eta alboetan 13,50 m‑ko birekin. Bi solairu zituen, baina gaur egun bere barrual­dean aurria baino ez daude. Lehenengo solairuan lau gezi‑leiho ditu eta bost bigarrenean.

Kondestablearen dorrea. Fonte­txako beste dorrea, Kondestable izena duena, hiribil­duaren ipar‑mendebal­dean dago, hirigunetik ez oso urrun. Belaskotarrekin (Kondestablearen Gaztelako familiarekin) ahaidetasuna izan zuen Solorzanotarren familiarena, agidanean. Oinplano ia karratua du: 12,50 m x 11,20 m. Altuera 20 m-koa da, almenez burutua dago eta angeluetan ukondoen gaineko zaine­txol txikiak ditu eta defen­tsarako gaztelu‑begiren bat ere bai. Az­pimarra­tzeko moduko beste osagai ba­tzuk dira gezi‑leihoak, eta bere leihate bikoiztuak ar­ku zorrotz eta armarriekin. Gaur egun ez du estal­kirik, baina badira besoen bidez hormetan oinarri­tzen zen ostikoz bere egitura ziurta­tzen zueneko arrastoak. Defen­tsarako itxura latz hori izanagatik badirudi bere eraikun­tza, Orgaz­ko dorrearena bezala, ezin dela XIV. mendearen az­ken herenera baino gehiago atzeratu.

Murga dorrea. Aiarako ibarrean kokaturik, lubaki natural bat eskain­tzen duen ibaiaren er­tzean, Murga dorreak baditu artearen historialari baten­tzat garran­tzi­tsu bilakatzen duten ezaugarri ba­tzuk: ondoren zetozen mendeetako defen­tsarako elementurik gabe (gezi‑leihoak eta abar) utziak izan ziren eta bere hiru al­detan jauregi dotore batez inguratuak aur­kitu ziren dorre solte eta defen­tsarako dorreak. Dorrea Aialatarren leinuko Joan San­txezek eraiki zuen XIII. mendean.

Haserako eraikun­tza hormarriz­koa da, er­tzetan harlanduskoak dituelarik. Gaur egun behe­ko solairua eta beste lau solairu ditu, baina XVI. mendeko berrerabilpenean eraikia izan behar du laugarren solairuak, adreiluz­ko prestaeraz, angeluetan zain‑etxola an­tzeko kuboak eta loggia edo barru-bide bat kanpoal­derantz dituena. Behe­ko solairuan goiko solairuak eusten dituzten bi oin zuzen daude. Sabaia hormetan horizontal­ki oinarri­tzen diren habeetan eutsirikoa da.

Kexaako dorrea. Baliteke Kexaako dorrea izatea Arabako txundigarriena. Domingotar monjeen San Joan Bataia­tzailearen monasterioa han­txe bertan eraiki ondoren, klaustroko bakardadera erretiratu zen Aialako Fer­nan Perez jaunak eraikia da XIV. mendeko lehen herenean. Aialatarren sehaska izandako jauregia eta gotorlekua, 1737.eko [74] berrikun­tzekin oso eral­datua izan zen. Oinplano angeluzuzena eta bi solairu ditu, eraikun­tza indar­tsu, latz eta dotore honek, men­tsula berdineko erlaitz baten gaineko almenekin eta lau isurial­deko teilatu batez estalirik. Bere sorreran, kanpoko saihe­tsetako lau muturretan hiru solairutako dorreak zituen; hauetatik bakarra gel­ditu da zutik.

Esparruaren barruan patio ireki bat du, klaustro moduan jarririk ar­kuteria eder baten jabe zen eta solairu nagusiko gelen barru-bideari eusten zion. Barruan Aialatarren hilobi‑kapera du.

Villanañeko dorrea eta jauregia

Villanañeko dorrea eta Jauregia. Arabako dorre askoren arteko aukeraketa hau Varonatarren familiako Villanañeko dorrea eta jauregia aipatuz bukatuko dugu, probin­tzian ongien iraun duen gotorleku mul­tzoa baita; lehenengo jabeen ondorengoak gaur egun arte bertan bizi izan dira.

Mul­tzoa solairu bikoi­tzeko jauregi gotorleku bat da aurrean urez­ko lubaki bat eta almenatuzko adarbe bat duelarik eta dorre­tzar bati itsa­tsia iparral­detik eta mendebal­detik. Dorrea ia karratua da (10 m x 9 m) eta arau arruntaren arabera, harlanduz­ko er­tzak dituen harlangaitzez egina dago, eta lau isurial­deko teilatuz estalirik. Gaur egun itsuturik dauden almenak izan zituen. Ziur asko XIV. mendean eraikia izango zen.

Az­ken gotikoa Biz­kaian[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erlijio Ar­kitek­tura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Begoñako Ama[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bilboko hiri‑gutunean, 1300.ean, Begoñako eliza aipa­tzen da. Baina gaur egungo Begoñako Amaren basilika 1511.ean hasi zen eraiki­tzen. Hiru habearte ditu eta erdikoa da altuena; hiru abside ditu, erdikoa poligonala eta alboetakoak burual­de laua dutenak. Zutabe­txo itsa­tsiak dituzten baketa handiz­ko pilareek denak izartuak diren gangei eusten diete. Ez du triforiorik.

Portugaleteko Santa Maria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hau, XVI. mendearen lehen erdiko erai­kin izugarria da, nahiz eta badakigun, hiribil­duaren foruetan aipa­tzen delako (1322), XIV. mendean bazela lehenagoko beste eliza bat orube berean. Hiribil­duko udalak eta baita kaperen kargu egin ziren per­tsona pribatuek lagundurik eginiko eliza berezi honen eraikun­tza oso luzea izan zen –XVI. mende osokoa, esaterako. Badakigu, 1541tik 49ra artean, behin­tzat, eraikun­tzaren arduraduna Juan Garita maisua izan zela; bere izena Ebanjelio al­deko atarian azal­tzen baita.

Tenplu hau hiru habearte eta lau tartetakoa da, kontrahormen artean kaperak dituelarik; ez du guru­tzadurarik eta hiru horma-atal dituen abside ok­togonal bakarra du beste biak baino altuagoa den erdiko habeartean.

Alboetako habeartetako gangak lau tartetakoak dira, erdikoa ter­tzeleteduna, absidea sei puntaz izartua eta kaperetakoak korapila­tsuagoak, biz­kardunak. Gangak zutabe­txo itsa­tsiak dituzten pilare zilindrikoetan oinarri­tzen dira eta kapitelen ordez harroinak eta landare apaindura duten mol­durak dituzte. Ar­kuak zorro­tzak dira, baketa handiz mol­duratuak. Eraikin honen fatxada ar­ku konopialetan buru­tzen diren baoak dituen triforioagatik bereizten da. Goiko al­dean, absidean jarraipena duten hu­tsarte bikoiztu eta zorro­tzak ditu eta barrura nahikoa argi gu­txi sartzen uzten dute. Erdiko habeartearen oinetan kokaturiko korua neo‑gotikoan, 1894an, zabalagotu egin zen zabalera osoa hartuz (Julio Sarazíbarren eskutik).

Kanpoan, al­de bakoi­tzean kokaturiko lau arbotanteen bidez, estal­kiak kontrahorma sendoen gainean oinarri­tzen dira. Dorrea eta sakristia gotikoa baino beranduagokoak dira. Elizak baditu lehen apainketaren zati handi bat gal­du duten erdi-puntuko bi atari.

Zabaleragatik eta formen laztasunagatik monumentu honek Errenazimentuko airea ar­nasten duela esan daiteke eta gero aipatuko ditugun “eliza kolumnarioek” sistematikoki eskainiko dutenaren aurrerapena da.

Bermeoko Santa Eufemia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bermeon ikusgarria da Santa Eufemiaren zin‑eliza, mende ba­tzuetan eginiko berreraiketak, konponketak eta al­daketak jasan dituzten eraikun­tzen lekuko on bat da; izan ere, oraindik gorde­tzen baititu absidearen kontrahormen arteko harburu­txo erromanikoak, XIII. mendea adierazten duten baketa handi eta nerbioz osatutako gurutzeriak eta XV. mendeko ganga eta leihoetan esku har­tze argia duen habearte bat.

Bermeoko San Fran­tziskoren klaustroa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gur­tza lekuez kanpo, Biz­kaiko gotiko berantiarraren al­diaren barruan Bermeoko San Fran­tziskoren klaustroak aipamen bat merezi du. Guganaino mirariz iritsi da, agidanean eman zaion erabilera dela-eta –udal alondegi eta hor­niduren mer­katu izandakoa–, elizak jasan zituen fun­tsez­ko al­daketen ondoren eta 1811.ean fran­tsesek sute batekin monasterioaren barrunbeak hondatu ondoren eta jazarpen erlijiosoen ondorengo hamar­kadetan jasandako jabe­tza-ken­tzeen ondoren, gel­ditu zaigun monasterioaren jatorrizko aztar­na bakarra da. Bermeoko San Fran­tziskoren klaustroa al­de bakoitzeko 19 m dituen laukia da, 3,85 m-ko sakontasuna duten eta zutabe­txo itsa­tsiak dituen gune karratu batez osaturiko pilareen gainean mol­duratutako ar­ku zorrotzeko patio batera ireki­tzen diren ingurabidez inguratua. Harroin eta kapitelen diseinua, estilo gotiko berantiar baten barruan, ezin xumeagoa da. Euskal Herrian gorde­tzen diren apurren artetik zaharrena izateagatik, gorde ahal izateko zainketa berezi bat eska­tzen ari den klaustro honen estal­garriaren inguruan ez dago ziurtasunik.

Balmasedako San Seberino[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jasokundeko Andre Mariaren ataria, Lekeition

Biz­kaiko eliza gotiko nagusien aipamena ez li­tzateke osoa izango, bere zabaltasunarengatik bederen, Balmasedako San Seberino eliza aipatuko ez balitz. Beroni buruz gaur egun ikusten duguna baino ezin esango dugu, ez baitugu eraikun­tza honi buruz­ko dokumenturik. Eliza, hiru habeartetako eraikun­tza da, lau tartetakoa hauetariko bakoi­tza, erdikoa alboetakoak baino garaiagoa izanik eta zaz­pi horma-ataletako abside ok­togonal batean amai­tzen dena. Transeptuak alboetakoak garaieran eta zabaleran ere gaindi­tzen ditu. Oinplanoaren banaketak XIV. mendeko eliza gotikoen an­tzeko antolaketa bat adierazten duela dirudi, baina eraikun­tza ondorengoa izan daiteke eta horrek guztiak adierazten du aldi luzeko eraikun­tza izan zela eta haserako antolaketari al­daketak egin behar izan zitzaizkiola, hala argi­tzen delarik tarteen formatu ezberdintasuna.

Euskarriak, ar­ku formero, guru­tzadura eta arku perpiañoei eran­tzuten dien zutabe­txo itsa­tsiak dituzten gune zilindrikoak dira, nahiz eta hemen ere al­daketak izan ziren; zeren eta toki ba­tzuetan ar­ku diagonalei zegoz­kien zutabe­txoak falta direla ohar­tzen gara. An­tzeko al­daketa bat suma­tzen da kapiteletan, ba­tzuk figuratiboak dira, aldiz, besteak kardabera itxura hu­tsera edo zerrenda mol­duratura muga­tzen baitira.

Kanpoan, barruko euskarri bakoi­tzari dagozkion kontrahorma prismatikoak daude. Bao guztiak zorro­tzak dira; bost leihate handik bete­tzen dute argiz burual­dea eta alboetako buru‑horma bakoi­tza hauetako batek argi­tzen du. Elizako sarreran bi atari dira: bata mendebal­dean, bost ar­kibolta xume dituena eta bestea hegoal­dean, nagusia, lau ar­kibolta dituena. Apainketan nahiz bere tinpanoan ez dugu artistikoki az­pimarragarria den ezer aur­ki­tzen. San Seberino elizaren eraikun­tza XVI. mendearen hasieran bukatu zela uste da.

Apaingarri flamigeroak Eranskin ba­tzuk. Eraikun­tza gotiko berantiar hauen zerrendari aurreko gotiko eraikinen edergarrietarako bilatu ziren elementu flamigeroen aipamen bat eran­tsi behar­ko li­tzaioke.

Eranskin hauek badira, adibidez, XV. mendean klaustro bat gehitu zi­tzaion Santiagoko katedralean. Bertan, leihateetako trazeriek ertz flamigeroetako egitura luzatuak dituzte.

Era berean gogora ditzakegu hemen, Bilboko San Antonen eraikun­tza berantiarra, bere zatikaturiko euskarriak, bere mol­durazio fina, bere kanpoal­deko leiho eta erlai­tz boladunak.

Lekeitioko Jasokundea, ziur asko XIV. mendean egituratua izan bazen ere, hurrengo mendean eraikiz joan zen eta mendeetan zehar eral­daketa handiak jasan ditu; bere fatxada zizelaturiko irudiz apaindutako zerrenda bat eta trazeria flamigeroz­ko leihate handi bat duena da.

* * *

Hemen etengo dugu eliza biz­kaitar gotikoaren gure izendapena, XVI. mendean eraikitako eliza gotikoen sail jakin moduan izendatu badaiteke ere, besteak beste, Ger­nika, Zamudio, Arteagako Gautegiz eta Guenesko Santa Maria; ohartaraziz Lopez de Valladok “bigarren gotiko” izenez adierazten duen eta beste zenbaitek “euskal gotikoa” deritzona nahiago dugula Errenazimentuari dagokion atalean kokatu; zeren eta, gure iri­tziz, hori baita ar­nasten duten espiritua.

An­tzeko zerbait esan daiteke Durangoko Ulibarriko Santa Maria elizaz, aztar­na errenazimentu‑gotikoak dituenaz; baina Barrokoari dagokion atalean gogoratu behar­ko dugu.

Ar­kitek­tura Zibila eta militarra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Berant Erdi Aroan mende hauetako ar­kitek­tura zibil eta militarraren atal honek, Ibarra eta Garmendiaren Katalogoan errol­daturikoak, besterik ezean axaleko berri emateak ere badu arriskua, XIV. eta XVI. mende artean eraiki ziren Biz­kaiko 166 dorreren –gehienak Enkarterrietan daudenak dira– zerrenda luze eta aspergarri samarra izatekoa. Labur­ki bederen eredu adierazgarrienetako ba­tzuk azal­duko ditugu.

Muñatones Gaztelua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lope Gar­tzia Salazarrek bere Zoriontasun eta Halabeharrak banderizoez gaur egun dakigun guztiaren iturburu nagusia Muñato­nes gazteluan ida­tzia izateak nahikoa izan behar­ko luke edozein historialari gaur egung­o Muskiz udalerrian dagoen Muñatoneseko San Martin Gaztelu mukulu hau gogora­tzen hastera bultzatzeko. Banderizen borroken arteko berriemaile sonatua izan behar zuenak 1450‑1460 bitartean burututako berreraiketa bat da. Zalan­tzarik gabe, berreraikuntza jatorriz­ko eraikinari leialagoa zi­tzaion, XX. mendean egin ziren gainerako biz­kaitar gazteluenak baino, esaterako Butroe eta Arteagakoenak baino.[75]

Muñatones gazteluak goitik behera erai­tsia izateko agindua jaso zuen Enrike IV.aren aldetik eta ondoren Errege Katolikoen (1498) aginduaren ondorioak, gotor-etxeak eraiki­tzea debeka­tzen zuena, alegia. Eraikin erral­doi hau gerora utzikeria-egoerara kondenatu izan bazen ere, zutik gorde denaren azter­ketak erakusten du Euskal Herrian ezagunak direnei eta Arabako dorreei buruz aipatu ditugun landa-gaztelu motakoa dela Muñatones dorrea. Bi al­diz hesitua den esparru lau angeluko baten erdian, bi adarbeen artean lau saihe­tsetatik doan lubakiz inguraturiko kuboa bertikalean ahal­tsu igo­tzen da, bere jatorrian jada almenaduna, her­tsia beheko solairuetan, 30 bat eskailera maila zituen patin batetik lehen oinplanorako sarbidea zuena. Lehen adarbea almenaduna da eta bazituen hainbat dorre; bigarrena, kanpokoa baino garaiago eta lodiagoa denak, baditu lodieran 2,80 m eta bataz besteko garaiera 7,50 m-koa da; bere kanpoko perimetroak 49 m x 39 m-ko angeluzuzen bat deskriba­tzen du.

Dorre­tzarra 15 x 13,30, eta 30 x 25 m-ko angeluzuzeneko oinarria duen paralelepipedo bat da, bere neurriengatik eta ia hiru metroko zabalera duten hormengatik ikusgarria dena. Banderizen arteko borrokaldi larrietako euskal dorre ahal­tsuenak –leinu buruzagienak– izango zirenen adibide on bat da. Beheko solairua ia guztiz itsua da; dobela handietako ar­ku zorrotzaren az­pian sarrera duena, bigarren solairua eta hirugarrena bera ere, oso her­tsiak dira, eta maila bakoi­tzean, bere horma-atalak erdi-puntuko ar­ku ala ar­ku zorro­tzeko bat edo bi hu­tsarte bikiez alai­tzen dira. Laugarren solairua izango zen gela nagusia. Barruko esparruen banaketari buruz­ko ezer ez dakigu, halakoa baita haren egoera galgarria. Hormetan habe‑zulo ba­tzuk baino ageri ez diren habe-sostenguak ikusten dira, baina ezin jakin dugu egitura osoari eusteko erdiko zutaberik bazen.

Arangurengo dorre­txea (Oroz­ko)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gorbeiako mendi bularrean, Ibarra eta Urigoititik oso hurbil dagoen Oroz­kon Arangurengo dorre‑etxea, bigarren mailako leinuen landa‑dorreak izan zitez­keenen eraikinen multzokoa izan daiteke.

Oinplanoz 13 m-ko al­dea duen karratu bat da. Beheko bi solairu ditu, hormarri edo harlangatzez­koak; haietan simetriarik gabe eta irregularki jarririko gezi‑leiho ba­tzuez gainera, baditu handi samarrak diren leiho ba­tzuk, eta ar­ku konopialaren az­pian bakarren bat, inola ere, XV. mendearen bukaeran burututako eral­daketan eginikoa.

Fatxada nagusian, al­de batean eta simetriarik gabe kokaturik zoruaren mailan dago hareharriz­ko dobela izugarrien az­pian erdi-puntuko ar­kua duen ate handi bat; bere gil­tzarrian familiako armarria dago grabaturik. Goiko al­dean bada jatorrian nagusia izango zen beste ate bat, bertara igo­tzeko patin txiki bat zuena. Goieneko solairua, bere fatxada nagusian eta atzeal­dekoan hegal­kin bat eginez atera­tzen da, eta garapen irregularreko zurez­ko bilbaduretan, adreiluz­ko ilaraz prestaturik dago. Egitura osoa hormetan eta solairuetako habeei eusten dien barruko zutoinetan sostenga­tzen da, eta lau isurial­de dituen piramidez­ko estal­ki batek babesten du. Dorre honetan badira tradizio herrikoiari leialtasuna adierazten dien hainbat osagai, euskal ar­kitek­tura herrikoian gordeko direnak. Prestaketa kokapenean bertan nabarmen­tzen diren irregulartasun eta simetria faltan edo baoen banaketan ez da halakoxe edertasun eta lilurarik falta. Biz­kaiko beste landa dorreetan behin eta berriz ematen dena da, adibidez: Mun­txaraz dorrean.

Mun­txaraz[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Muntxaraz dorrea Abadiñon

Abadiñoko Mun­txarazi dagokionez, dorreaz ez baino jauregiaz hitz egin genezake. Hasieran Enrike IV.aren aginduz moztu zi­tzaion dorre bat bazuen, gerora beranduko berreraiki­tze batean, XVI. mendean, al­di historiko horretan ohikoa zen an­tzinako Dorre ala gotor‑etxeak landa-jauregi bihurtu zireneko unean.

Labore-soroen erdian egonik, duen kokapenagatik zirraragarria da 17,78 m x 15,85 m x 15 m-ko kubo hau, xigor margoko harearri landuz jan­tzirikoa, harlangaitzezko eta adreiluz­ko zenbait eran­sgarri dituelarik, zurez­ko bost solairu izan eta lau isurial­deko teilatuz estalia dagoen jauregi hau.

Une bakoi­tzaren egokitasunaren arabera, zalan­tzarik gabe al­datuko ziren barrunbeko esparruen banaketari buruzko daturik ez da gaur egun ezagu­tzen ahal. Behereneko solairua ia itsua dela begirada hu­tsez ager­tzen da; berak eta hurrengo beste biak lodiera izugarria dutela: 2,45 m; hirugarren eta laugarren solairuan gelak izango ziren.

Laugarrenari dagokionez, eraikinari izaera ematen dion loggia edo bar­rubidea hasten da, dorreari italiar errenazimentu ku­tsua ematen diolarik, beste ba­tzuetan –Oxirandoko Gordexoelan (Biz­kaia), Araban Murgan– ikusiko denaren ai­tzindari­tzat har daitekeena eta XVI. mendean bereziki emango diren dorre‑jauregi mota berri bat osa­tzen dute.

Az­ken solairua ere, oin zuzenen gainean aire libreko galeria bat da, bere ia zabalera osoan bilbatutako baranda eta jabal­koiak dituena eta ziur asko hau guztia aleak gordetzeko erabiliko zen.

Bigarren solairura iristean hormen erabateko lodiera al­daketak, ar­kitek­tura honen historiak beti igor­tzen digun al­daketa historiko eta soziopolitikoaren adierazgarria da. Zen­tzu honetan Mun­txaraz al­daketa honen paradigma izango li­tzateke, bal­din eta, ba­tzuek uste duten bezala, bere goial­de guztia XVI. mendearen lehen hamar­kadetan hasi eta 1595ean –a­tzuek eraikuntza-lanetan grabaturik ikusi zuten eraikun­tza-data– bukatu zena izango balitz.[76]

Berriatuko Aranzibia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikuspegi estetikoa historikoarekin el­kartuz, zori­txarreko historia duten beste dorre ba­tzuk gustu handiz aipa­tzera iri­tsiko ginateke, esaterako, Ondarroan Berriatukoako Aranzibia, adibidez, Dorre honen sun­tsiketaren zorigaiztoko berria utzi digu Lope Gar­tzia Salazarrek. Gaur egun miraz eta ia atseginez begira­tzen dugu muino txiki baten gainean berreraiki zen dorrea: badu kanpoal­dean eskailera, ajimezatuak dira baoak eta oso zaindutako harlangaitzez egina du paramentua; an­tzinako zurez­ko estalpea sostenga­tzen zuten harburu txiki ilara bat bada oraindik goial­deko zatian. Hegoal­dean baditu hiru leiho biki, gezi‑lei­ho bat eta, lehen solairuaren parean ojibaz­ko atea, sei metroko garaiera duen patin txiki batetik igo­ta.[77]

Gipuz­koako az­ken gotikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erlijio ar­kitek­tura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Donostiako San Bizente[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jakina den bezala, Donostiako hiria ez zen historiako agirietan oso berandu arte sartu. Antso Jakituna, nafar erregeak mer­katari­tza-bideak itsasora ireki­tzea erraztu nahirik, inola ere, foru bat eman zion; hirigune bat Antiguon gel­ditu zen San Sebastian martiriari eskainitako monasterio txiki baten ondoan. Antso Azkarraren garaian hesitu egin zen eta hormen barruan eraiki, Santa Maria eta San Bizenteri eskainitako beste bi eliza.

Lehenengo eraikin haietako bat berak ere ez du zutik iraun. Haien ordez eraiki zirenetik eta gaur egun zutik dirautenetan San Bizente da zaharrenetarikoa. Dokumentuetik dakigun gauza da 1314ko sutean desegin zen beste erromaniko baten ordez­koa dela. Lanen hasiera 1507an[78] izan bazen ere, izugarri luzatu ziren. Absidea bukatu nahian ziren 1574ean. Elizako arkupeak 1619ra arte zain egon behar izan zuen, sakristiak berriz 1666.a arte, handik aurrerako mendeetan zaharberri­tze eta eraberri­tze ugari izan zituen.

Eliza. San Bizente elizak hiru habearte ditu, erdikoa alboetakoak baino garaiagoa. Albokoetatik guru­tzadura ez da gailen­tzen, barrual­dean baino ez da suma­tzen, bere garaieragatik. Guru­tzeria soilez estal­tzen dira habearteak, kapera nagusia izan ezik, hau XVIII. mendean berreraikia izan bai­tzen. Oktognala da absidea eta horma‑bular handiak ditu. Habearteen eusgarriak zilindrikoak dira zutabe­txoak itsa­tsian dituztela eta estilizatutako hosto soilak kapiteletan. Gotiko oso berantiarrean ohikoak ziren baoak ditu.

Lau arrosa-leiho handi ireki ziren 1929an; bi handienak alboetako hormetan. Hareharri urdinez landuak daude. Barroko al­dian eginak dira arkupea eta beheko koruko ganga.

Kanpotik begiratuta, elizaren hegoal­dean itsa­tsita, defen­tsarako asmotan eraikitako zain‑etxola­tzarrak begirada erakar­tzen du, eraikinaren lehen garaitik gorde diren xurrutarri eta zirrikitu ba­tzuk ere ikus baitaitez­ke. Kanpoko lanketaren osagai ugarien eta barruko harmonia eta koheren­tzia plastikoaren arteko nolabaiteko kontrastean dago guztia, az­ken zaharberri­tzean balioa handituz (1998).

Oñatiko San Migel[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gotiko prestaketa nabarmena duen beste eliza bat da Oñatiko San Migel, gaur egun gipuz­koarra bada ere, hiribil­du hau konderri askea izan zen garaian sortutakoa da. Bazen XII. mendean jada han “monasterioren bat” (garai hartako familiako eliza laiko horietakoren bat) Gebara eta Oñati etxeetako Jaunaren mende zegoena. Eliza erromaniko baten hondarrak gorde dira (XII. eta XIII. mendeak), XV. mendean eraiki­tzen hasi zen beste ordezkatuarena.

Eliza. Garaiera desberdineko hiru habearte ditu, kanpoko arbotanteen gainean sostenga­tzen den erdikoa nabarmentzen delarik. Epistola al­dean itsa­tsitako aterpea, XVI. mendean laugarren habeartea bihurtu zen, klaustroa egin zenean. Eusgarri zilindriko sendoek bereizten dituzte habearteak eta berauetan sar­tzen dira kapitelik ez duten gangetako ar­ku eta nerbioak. Habearteak guru­tze-ganga soilez estaliak daude; eta gil­tzarrietan sor­tzaileen armarriak ikus daitez­ke: an­tzinako habearteetan Gebarako kondearenak eta Mer­kado Zuazolako on Rodrigorena XVI. mendean eraiki zenean. Hiru habearteak absidean dute bukaera; poligonoz­koa denak erdial­dekoan eta Epistola al­dekoan, eta Ebanjelioarenean laua dena. Garaiera ederrean dago al­dare aurrea, zeren eta 1612 urtean Oñatiko Kondeak bere hilobia kriptan eraiki nahi izan zuen, al­dare nagusiaren az­pian. Erdiko habeartearen goieneko al­dean irekitako idi‑begi handien bidez argizta­tzen da barrunbe osoa. Kanpotik begiratuz ­gero elizak ez du batasun trinko bat adierazten, izan ere, al­di desberdinetan burututako lanen emai­tza da, bere ataria bereziki.

Klaustroa. Badu klaustro bat San Migel elizak, harlanduz prestatua kanpotik eta hormarriz barruan, Mer­kado Zuazolakoak ordaindu zuena, 1526an Pedro Lizarazu maisuarekin sinatu kontratua zela bitarteko. Gotiko lore­tsu estiloan, XVI. mendeko bigarren herena bitartean eraikia izan zen, eta bere oinetatik igaro­tzen den Ubao ibaiko uretan begira­tzen diren gailur zuzenak, janba, armarri eta filigranaz­ko mul­tzo eder bat da.

Beste eliza ba­tzuk[aldatu | aldatu iturburu kodea]

San Pedro, Zumaia

Arrasateko San Joan Bataia­tzailea eliza. Ez da gorde 1355a baino lehenagoko dokumenturik, Uribarri, Udala, Garagaltza eta Gesalibar­ko Santa Ageda eliz aurreak el­kartu zireneko data honen aurrekorik. Ezer baino lehen eliza eraiki­tzea pen­tsatua izango zuten.

Harlanduz eraikia da, hiru habearte eta hiru abside ditu. Gotorleku ku­tsua duen dorre bat eraiki zen 1520ean. Orain berriki, 1653ko absideko erretaula kendu egin zen eta argi gehiago izan zezan leihate gotiko bikoi­tzak urratu ziren.

Askizuko San Martin ermita. Gainerakoan, beste gotikoren bat ahaztu gabe, besteak beste, Askizuko San Martin elizaek bisitaren bat ongi merezia du, inola ere Donejakue al­derako Kantauri al­deko gal­tzadan gel­dial­dirako tokia izango zen. Gipuz­koako herri asko dira gotiko soil estiloko parrokia-eliza izan zutenak, bakoi­tzak bere berezitasun eta guzti. Adibide modura aipatuko ditugu:

Zumaiako San Pedro eliza. Gotorleku baten gainean dago eraikia, itsas gaineko tontor batean eta hiribil­duaren gune guztia mendera­tzen duela. Dorre soil bat badu, oinarri ia karratua duena eta lau tartetakoa; gorpu­tza garaia da eta mainelez bereizitako leiho­ak; hala ere, denak dorre erromaniko baten an­tza du. Eliza, berriz, habearte bakarrekoa izateaz gainera zor­tzial­deko abside poligonalean bil­tzen den dituen lau tarte dituena da, neurriz 30 m x 14 m ditu. Oso nerbio nabarmenak eta hareharriz­ko gil­tzarri zin­tzilikariak dituen ter­zeletez­ko guru­tze-gangaz estalirik dago.

Zumaiako San Pedron prestaketa gabeak badira ere, badira habearte bakarreko beste eliza asko XVI. mendean bukatuak ala berreraikiak izanagatik, aurreko eraikin gotikoen arrasto nabariak gorde dituztenak, esaterako, Aizar­nan, Anoetan, Arroan, Al­kizan, Adunan, Sorabillan, Berastegin, Aian, Amasan, Asteasun, Usurbilen, Ormaiztegin, El­duan eta abarretan.

Ar­kitek­tura Zibila eta militarra: gotor‑etxeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Balda dorretxea, Azkoitian

Mende honek berea duen ar­kitek­tura zibil eta militarrean Gipuz­koan Dorre ala gotor‑etxeen gaira itzuli behar dugu; izan ere, probin­tzia honetan agian beste ezer baino gehiago Herriaren historiako gai protagonistak dira, hiru mendeetan zehar. Beroiek dira garai horretako gizarte antolaketaren osagairik bistakoen eta enblematikoenak eta beroien garapen ar­kitek­tonikoaren –defen­tsarako dorreetatik hasi eta jauregi bizitokietara bitartekoak– Gipuz­koan XIV. mendetik XVI.era gertatutako al­daketa sozial eta politikoaren adieraz­le.

Defen­tsarako ezaugarriak eta bizitokikoak Ahaide Nagusien dorre ala gotor-etxeetan pausatuko dugu begirada; baina berriro banderizen gaian gelditu gabe eta gure oharrak Oinaztarren eta Ganboatarren borrokarako etxe dotore haietako bakoi­tzaren berezitasunetan erreparatu gabe, ohiko dorreen diseinu ba­tzuk aipa­tzera muga gaitezen, asko eta asko al­de batera utzita, dorreak baino gehiago “baserri noble” gisa hartu behar baitira.

Hasiera batean dorreak harlangai­tza eta zura nahastuz eraiki behar­ko ziren. Ezinbestean, borrokarako helburuek beharturik, baino ez zen beharrez­ko izango harria.

Hiribil­duek eragindako banderizen dorreak erre ondoren eta, Enrike IV.ak agindutako moz­ketak zirela-eta (1456), dorr ba­tzuen goiko solairuak adreiluz eraikiak izan ziren berriro eta erasorako nahiz defen­tsarako beharrezko tresneriaz erro‑errotik gabetuak izan ziren, esaterako, Az­peitiko Bal­dakoa edo Az­peitiko Loiola; beste noble ba­tzuei, Berastegi edo Amez­ketakoei adibidez, utzi zi­tzaien harriz eraiki­tzen baina altueraz baxuagoak izatekotan.

Besteak beste, Oñatiko Gebara eta Az­koitiko Isasagatarrei baino ez zi­tzaien utzi kanpoko itxura bikaineko etxeei eusten, betiere, gertakizun bereziengatik.

Hauetan guztietan egitarauaren al­daketa (gaur egun programa esango genuke) kanpoko egituretan nabarmen­tzen da: gezi-leiho, leiho, gaztelu‑begi, almena, zaine­txol handi eta abarretan, nahiz eta osagai hauetako ba­tzuk, angeluko zaine­txol handiak batez ere, Az­peitiko Enparan eta Loiolan estetika eta apainketa modura gorde diren eta ez benetan egitekoren bat izateagatik.

Garai gataz­ka­tsuen ezaugarri diren beste osagai ba­tzuk kendu egin dira, baina aztarna garbiak utzi dituzte: gaztelu‑begietan koka­tzen ziren men­tsulak, adibidez. Horrela gerta­tzen da esate baterako, Mutrikuko Berriatuko dorrean, garai bateko egurrez­ko estalpearen ukondoz­ko erlaitza gorde baitu, edo baita Zumarragako Legaz­pi dorrean, zeren eta honen atarian oraindik ere ikusten baitira altuera desberdinetan dauden hiru men­tsula. Legaz­pi edo Jauregiko (horrela ere esaten bai­tzaio) dorre honek bazuen gainera adarbe edo horma‑aurreko bat (gaur egun kendua dena) fatxada aurrean, orain ojibaz­ko ate gil­tzarriduna ikusten den tokian, gainean eraiki zen bizitokia duela.

Erdi Aroko itxura baino errenazimentu garaiko itxura handiagoa hartu dutenez, XVI. mendean oraindik dorreren ba­tzuk eraiki­tzeak ere garbiago adierazten du jauregi-bizi­tegiak izatea bilatzen zela, Loiolako Inazioren iloba, Beltran Lopez Gallastegi jaunak Bergarako Ozaeta hegoal­deko orubean 1550ean eraiki zuen dorrean egin zuen, adibidez.

Gainerako lurral­deetako dorre­tzarrekin al­deratuz Gipuz­koa al­deko dorreetan egitura isolatu ala solteak gehiago ematen dira. Bizi­tzarako eraikinak oso gu­txitan itsasten zaiz­kio dorreari, Araban sarritan gertatu ohi den gisan. Era berean, ez da ohikoa Araban Fonte­txa, Gebara edo Kexaakoak edo Biz­kaian, Salzedo de la Cuadra (Guenes), Muñatonesekoa eta Butroekoa (bere XIX.go zaharberri­tzea baino lehenago) bezain dorre trinkoak Gipuz­koan ikustea.

Neurrietan zuhurtasuna adierazten badute ere, adibide modura, Oñatikoak, Zestoako Lilikoak ala Berastegikoak, sarritan baserri giroko bakartasunean eta hondoan hosto­tza edo zelaietako berdeen gainean dauden Gipuz­koako dorre horiekin begiz topo egiteak sor­tzen duen zen­tzuen eta emozioen tal­ka estetikoa ahaztu ezina da.

Egitura barrukoa: Gipuz­koako dorreen barruko egitura ez zen Arabako dorreen aldean oso desberdina izan. Erdiko oin zuzen baten gaineko zutoi handi batek (zenbaitetan bi izan ohi dira Loiola ala Zarauzko Dorre Luzean, adibidez) lodiera nabarmena duten hormetan (metro bat edo metro eta erdi artean) sostenga­tzen diren habeen bilbadura guztiari eusteko balio dute eta solairuen sendotasuna ziurta­tzen dute. Gainerakoan, baoak, gezi‑leihoak, itsu‑leihoak, goiko solairuetako leihoak, patin batetik lehenengo solairura sar­tzeko ateak eta abar ez dira bereizten Euskal Herriko eredu orokorretik. Patin zoragarri bat da beste dorre ba­tzuen edertasunaren adierazgarri, besteak beste, Ereñozukoa edo Zarau­zkoa.

Zarauz­ko Dorre Luzea. Ikuspegi estetikotik oso erakargarria da. Hareharriz­ko harlandu onekoa, bere 16 mailatako kanpoko eskailera, ajimezaturiko baoak, eta bere fatxada nagusian aurrera egiten duten bi harriz­ko ostiko –egurrez­ko estalpea sendoago­tzekoak, inola ere– dituela, Dorre luzea da zalan­tzarik gabe Gipuz­koako hiri-dorreetan ederrena; horretan bere dorrearen itxura trinkoa eta bere liraintasunaren arteko kontrastea lagungarri duelarik, beheak borrokarako duen her­tsitasunak eta goiak solairuetako leiho biki simetrikoen diseinu finaren artean.

Garai moder­noetara egokitutako dorreen hainbat osagaietan an­tzinako gauzen al­derako halakoxe zaletasun bat suma daiteke, hala nola, ate eta leihoetako erdi-puntuko ar­kuetan esate baterako. An­tzinako gipuz­koar dorreetan leinu armarriak dorrearen sarrerako ate gainean itsastea oso gauza bi­txia da (badira salbuespenak ere, Loiolakoa, kasu), baina Errenazimentu eta Barroko al­dian ohitura orokorra bihurtu zen burges jatorriko per­tsonaiak nobleekin el­kar­tu zirenean.

Eskultura Monumental gotiko berantiarra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aurreko atalean az­pimarratu dugun bezala, Erdi Aro berantiarrean elizak erliebez eta eskulturez edertu ondoren, bereziki monumen­tuz­koa den plastikan ez zen oso abera­tsa izan XV. mendean. Horretaz jarungo dugu Euskal Herrian orokorrean nabarmenena dena adierazteko.

Olite, Nafarroa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hirutasunaren erliebea. Oliteko San Pedro elizaren zutarripeko baten gainean erakusten da Hirutasunari eskainitako erliebe bi­txi bat, 1432ko data duena eta bere eragilea izan zen Eneko Pinel notarioak izenpeturikoa. Horretaz gainera, Hirutasunaren az­pian, emailea, bere emaztea eta beren lau kimu txikiak azal­tzen dira irudietan, San Pedro esku zain­tzailepean babesturik notarioa eta bere emaztea berriz Santa Katalinarenean. Batasun trinkoan adierazitako hiru jainkoz­ko per­tsonaien eszena ikusgarria da, hirurak ere giza aurpegiak dituzte, baina Hi­tza eta Espiritua, Aitaren goitik beherako mantu atzean batasunean ia desagertuak eta erdi ez­kutatuak daude.

Bi estatua. Az­ken eskultura gotikoak dituen Olite utzi dezagun, baina, bere jauregitik datozen neurri naturala baino handiagoak diren bi estatua bikain Nafarroako Museoan badirela gogoratuz.[79]

Buruak falta zaiz­kie; errege Noblearen eta bere emazte Leonorren argaz­kiak izan daitezkeelako susmoa hartzen zaie. Burua moztua izanagatik, suma­tzen da eskulturagileak hel­dutasun gotikoa iri­tsi duela, gorputz atalak ez nabaritzea lortuz, oihalen modelatu bikainarekin, jan­tziei dotorezia ematen izan zuen arteagatik Reimseko eskulturagile handiak gogora ekartzea baino ez digu egiten, klasizismo modu bat delarik. Aurreko al­di bateko gotiko lehorrago eta errealistago baten aurrean, kontrasteak ezin gaitu denboran atzerago eraman (hiru mende, hain justu), gorpu­tzen egitura anatomikoei nabarmentze ikusgarria ematen saia­tzen ziren gainerako ertilari garaikideak zituzten zalan­tzen aurrean –esaterako Duquesnoy– benetako hiz­kera adieraz­kor eta plastikoa –Bertiniren janz­keretakoa– aur­ki­tzen bazekitenen al­dietara, alegia.[80] Jan­tzietako tolesduren dotoreziak eta irudien okerdura arinek XIV. mendeko lehen urteetan data­tzera bul­tza­tzen gaituzte.

* * *

Iruñeko katedralean eta klaustroaren inguruan burututako hainbeste eta hain kalitate oneko lanak ikustean, ezaugarri estilistikoetan batasuna zutelako, erreinuaren hiriburuan lantegi bat baino gehiago bazenaren ziurtasuna ematen du, batez ere Evreux dinastiaren erregeal­dietan hel­du eta loratu zen Iruñeko Eskola batez hitz egitekoa.

Araba. Guardiako ataria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gotiko berantiar al­di honetako eskultura-lanik deigarriena Guardian gorde da, Erregeen Santa Maria izeneko parrokia-elizaren atari zoragarrian. Hasiera batetik eraiki zen bai aurretik eta bai saihe­tsetatik kanpoal­dera irekitako arkupe baten zatia osatuz, baina ez zen zeharo itxi kapera bihurtu zen arte, XVI. mendean aurrera samar joan baino lehen.

Eliza ataria mul­tzo bikain gisa azal­tzen zaigu, bost ar­kibolta eta mainela dituen atari txaranbeldu handi bat du, saihe­tsetan janbak dituela.

Janbak. Ohikoa denez, janbetan hamabi apostoluen irudiak azal­tzen dira, al­de bakoitzean seina, hainbat gai figuratiboz landuak dira idul­ki garaien oinarri gainean al­txa­tzen diren horma‑hobietan kokaturik.

Erakargarria da naturala baino egitura handiagoko apostoluen irudietan tailaren errealismo garbia eta, oso nabaria den liraintasunarekin bat eginda, gorpu­tzen edertasuna baino gehiago adieraz­kortasunaren bila dabilen ertilaria sala­tzen du. Bestal­de, nabari da gorpu­tz-jarreretan lortutako ugaritasuna, ia denek baitute halakoxe mugimendu-arrasto bat eta bereizgarriren bat aurpegitan, keinuetan, soingainekoen tolesduretan eta agerian dituzten enblemetan. Beraz, Euskal Herriko eskultura-mul­tzo gotiko paregabe baten aurrean aurki­tzen gara.

Apostoluen irudiak estal­tzen dituzten droselen gainetik abia­tzen dira ar­kiboltak, irudiz eta landarez txandaka­tzen direnak. Tinpanoa. Tradizio gotikoko eskemaren arabera, hiru erregistroz osaturiko tinpanoa, Maria Birjinaren historia kanoniko eta legendazkoari eskainia dago.

Lehenengo mailan Deikundea, Ikustal­dia eta Erregeen Gur­tza konta­tzen da. Bigarrenean Birjinaren Igaroal­dia, Apostoluen mirariz­ko etorrera eta bere Amaren arima daraman Kristo; erdiko zatian Maria Birjinaren zerura Jaso­tzearen irudia, legendazko Tomas apostolua berandu iri­tsi eta, kon­tsolamendu gisa, Birjinaren gerrikoa jaso­tzen dueneko aipamena eginaz. Hirugarren erregistroak eskuin al­dean eserita dagoen bere Ama koroa­tzen duen Jesusen adieraz­pena dago, biak ere saihe­tsetan aingeru musikariak dituztela. Mainelean, ar­ku eskar­tzano eta trilobulatuetako bi ateren erdian Maria Birjinaren irudi eder batek, irain eta apur bat makurturik agertzen denak, adierazten du errenazimentua al­darrika­tzen duen gotiko osatu baten gailurra.

Idul­kietan Nafarroako armarriak erakusten dituen eta orain berriki koloreani­tzez apainduriko atari bikain honen dokumenturik ez daukagu. Baina, XIV. mendearen az­ken al­diako ala XV. hasierako data izan dezake; nolanahi ere, 1461a baino lehenagokoa, Guardiak Nafarroakoa izateari utzi zioneko data baino lehenagokoa.[81]

Biz­kaia eta Gipuz­koa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gipuz­koan eta Biz­kaian, eskultura gotiko monumen­taletan benetan balio­tsua denik oso gu­txi ager­tzen dira, betiere hitz honi hemen ematen ari ga­tzaiz­kion zen­tzu mugatuan jaso­tzen bada; apaingarritako eginkizuna ukatu gabe, beste eginkizun didak­tiko eta liturgi­koa bete­tzen duen eskultura figuratiboa, alegia. Ikonografietan halako urritasun hau, euskal hiribil­duen lehen garai hartako baliabide ekonomiko mugatu baten ondorio gisa hartu behar­ko da eta baita an­tzinako saltus vasconumean bizi zen euskal­dunak ia berez­koa zuen ezaugarri gisa ere agian; izan ere, euskalduna ez da azal­tzen, eguneroko bizi­tzako edertasun figuratiboz apaindu eta ingura­tzeko gai horri dagokionez, ikonoetako naturalismo horren oso zaletua.

Zen­tzu horretan, bi probin­tzia horietako eskultura gotikoak ez du jasaten Nafarroa eta Arabako estatuekin al­dera­tzerik.

Biz­kaiko atariak. Biz­kaiko XV. mendeko eliz atarien artean, muga gaitezen agian guztietan ederrena dena aipa­tzera:

- Guenesko Santa Marian elizako eguz­kiaren ataria da agian denetan ederrena, isabel­dar gotiko estilo al­dera ematen duelarik; hemen, konopialez­ko beste batean buka­tzen duen ar­ku zorrotz baten eta erroleoz apainduriko tinpano baten pean ar­ku karpanelez­ko bi sarbide ireki­tzen dira, mainelez bereiziak. Horien gainean sostenga­tzen da Haurra duen Birjinaren harriz­ko irudia, filigranaz­ko droselete gotikoaren az­pian, bi aingeru saihe­tsetan dituela.

- Lekeitioko ataria: badu an­tzik Gueneskoarekin, bedera­tzi ar­kibolta eta triforioaren trazeria jarrai­tzen duen tinpano az­pian Haurra duen Birjinaren irudiaren mainela duela;

- Ger­nikako ataria, Antso Enparanek 1449an da­ta jarri eta sinaturikoa.

- Aingeruaren ataria, Bilboko katedralekoa;

- San Anton elizaren arkupekoa,

- eta Axpeko Santa Mariaren bi atariak, beren ar­ku konopial, orratz eta domina­tzarrekin, oso bistakoa den bezala, isabel­dar estiloaren ahaide direnak.

- Balmasedako San Seberino elizako guru­tzadurako ataria ere hemen garran­tzikotzat har dezakegu, oso apaindutako tinpano babesten duten lau ar­kibolta, bere janba hu­tsetako horma-hobiak eta bi ateak zati­tzen dituen mainelean zutik Salbatoreren irudiarengatik.

Askizuko Kalbarioa. Gipuz­koari dagokionez, Askizuko San Martin elizako absidean buru den Kalbarioa aipa dezakegu. Eliza berean hegoal­deko horman ikusten den Santa Magdalenaren eskultura gotikoa, horman zegoen hu­tsunea bete­tzeko beste nonbaitetik ekarritako eskultura solte bat da.


Irudi solteak eta erretaulagin­tza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erretaulak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erretaulak jatorriz an­tzinakoak dira eta martirien erlikiak gur­tzearen historiarekin loturik daude nolabait ere. Al­dareari zor zi­tzaion lehentasuna eta kristau liturgian honek zuen fun­tsez­ko esanahiaz aparte, gur­tza hau ugal­du zenean, XI. mendean, Kristoren, Birjinaren, Santuen eta Martiri zaindarien irudikapenak zituzten predela eta al­dare atzeko taulak (retro‑tabulum edo taulak margotuak) azal­du ziren.[82] Baina, erretaulak gotikoa aurreratua zegoen garaian hasi ziren arte historialariari axola zaion garapena izaten. Margoturiko erretaulei buruz gero hitz egingo dugu.

Orain aipa di­tzagun Euskal herrian tailatu edo landutako erretaula ospe­tsuenez edo bertara gotiko al­dian ekarritakoez. Aro Moder­nora ingura­tzean, hain zuzen ere, XVI. mendearen lehen hiru hamar­kadatara hurbil­tzean, Baskonia kinka larrian bizi zen eta tradizioa gotikoa errenazimentuaren haize boladaz bul­tzatua senti­tzen zen, birpizten ari den Italiatik baino gogorrago ufa­tzen zuelarik Europa iparral­detik.

Araba[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iurreko Santiago. Iurren zorionez­ko paradoxa hau aur­ki­tzen dugu: halako herri txikia eta berant Erdi Aroko halako artelan bikaina. Iurreko Santiago parrokian, erretaula nagusi barrokoaz aparte, guru­tzaduraren eskuineko kaperan triptiko moduko erretaula txiki bat (1,90 m x 2,05 m) aur­ki­tzen da, itxi ahal izateko bisagra eta guzti.

Hiru atal ditu –erdikoa eta bi atetila– eta, hirurak ere, hiru solairutan banatuak. erdikoak du Eseritako Birjinaren irudia, bakarrik eta egonean dagoena, hasiera batean beregan izango zuen elizari izena eman zion Haurrarengana luzatuz besoak. Solairuak, ar­ku trilobulatuez uztaituriko zatietan bana­tzen dira. Bertan babesten dira ezagunak ditugun Haur­tzaroko eszenak, Deikundetik hasi eta Elizan Sar­tzerainokoak adieraztea helburua duten irudiak. Eman zaion data XVI. mendekoa da.

Irudien taila oso oinarriz­koa eta trake­tsa da, baina oso atsegina da duen xalotasuna. Eman zaion data XIV. mendea da, eta Euskal Herrikoetan zaharrenetariko­tzat jo­tzen da.

Aspuru. Iurrekoa baino pa­txada eta neurri handiagokoa den Aspuruko erretaulak (Barrundiako ibarrean) beste harri txiki baten adibidea ematen digu, hainbat balio ikonografiko eta artistiko duen lana azal­tzen baitu. Oinarriak eta sagrarioa erromanista estilokoak dira eta apur bat lehenagokoa aul­kia, baina hemen ardura zaigun erretaulan gotikoari XVI. mendean eran­tsitako zatiak dira, eta berriki zaharberritu direnak.

Erretaula hiru kaletakoa da, eta alboetakoek hiru solairu dituzte, pilastra gotiko txikiez bereiziak, drozeleteen az­piko pinakulu irudidunetan bukatuak, eta apaingarriz­ko zerrenda bikaina duen hauts‑babesaz bil­duak. Predelan Hilobira­tze Santua eszenera­tzen da per­tsonaia ugari dituelarik; erretaularen buruan zaindariaren eskultura soltea dago, San Joan Bataia­tzailea: irudi zurrun samarra da eta zimurtutako tolesduretan eror­tzen den mantuz jan­tzirik dago, eskuineko eskuaz ez­kerreko eskuan duen Bil­do­tsa erakusten duela. Ni­txo nagusiaren gainean Kristoren Bataioa adierazten da; eta alboetako bi kaleetan Ai­tzindariaren bizi­tzako eszenak dituen sei erliebe heda­tzen dira.

Ikonografia mul­tzo gisa lan interesgarria da eta, estilistikoki per­tsonaiek nolabaiteko zurruntasuna eta estereotipoz­ko jarrerak erakusten badituzte ere, bikaina du bai mul­tzoaren eta bai eszena bakoi­tzaren konposaketa zen­tzua. Oso litekeena den bezala, XVI. mendearen hasieran egina da eta gazteleraren esparruko eskultura garaikideekin lotu izan da.[83]

Arteko Andre Mariaren Santutegia. Ar­tziniegako Arteko Birjinaren santutegiko erretaula nagusia, ar­kitek­turaz hitz egin dugunean aipatu duguna, Euskal Herriko mul­tzorik ederrena bezala estimatu behar da. Ziur asko XVI. mendearen hasieran egina izango da.

Erretaula. Hauts‑babes zabala duen hau banku garai batean muntaturik dago, hiru solairu alboetako kaleetan eta bi erdikoan, eta Kalbarioaz koroa­tzen den atiko bat. Al­de bakoi­tzeko hiru etxeak, bost kaletako erretaula dela dirudiela, nahikoa bereizita dauden bi eszenetan zati­tzen da. Eszena guztiak trazeria flamigero garai batez babestuak gel­di­tzen dira.

Neurriengatik ikusten da erdiko eszenari lehentasuna eman nahi izan zaiola: artearen gainean Birjina Azal­tzea eta berari buruz­ko gertakariak eta mirariz­ko gertaera hau ziurta­tzeko eman ziren urra­tsen prozedura. Aul­kian azal­tzen diren eszenak Atzematea eta Zigor­tzea dira, erdian Afaria dutela. Erretaularen gainerakoan osa­tzen da ikonografiaz­ko egitaraua, Birjinaren eta Kristoren Nekal­diaren historiarekin.

Estiloz, irudiak modela­tzeko gaitasunak eta beren keinu eta jarrerek, eta perspek­tibaren hastapen garbiak Errenazimentuko pentsakizuna sor diezaguke, hainbeste gainera, non, tauletako ba­tzuetan Dureroren Birjinaren Bizi­tzako estanpak dauden kopiaturik; baina badira oraindik ezaugarri gotiko ba­tzuk. Erretaula bikain hau Luzia Lahozek Burgosko gunearekin el­kar­tzen du. Dena den, kristau artearen tipologia biz­karkin horren adibide goiztiar bat da, absideak erabat estal­tzeko helburua duena, eginkizun liturgikorik fun­tsez­koena ahaztarazteko. dataz 1515tik 1520ra bitartean koka daiteke.[84]

Biz­kaia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arrigorriagako Arteko Andrea Mariaren erretaula nagusia

Urduñako Santa Maria. Biz­kaiko Urduñaz (Gasteiz­ko elizbarrutikoa bada ere) aipatu beharre­koa da Santa Maria parrokian Herrandarren kaperan dagoen erretaula gotikoa. San Pedrori eskainia dago. Errenazimentuko xehetasun ba­tzuk baldin baditu ere, fun­tsean gotiko berantiarrean sail­katu behar­ko li­tzateke, 1520. al­dera zeha­tzago esanda.

Erretaula. Hiru kaleetako gorputz batez osatua dago erdikoa alboetakoak baino garaiagoa delarik eta badu hauts‑babesa ere. Kale bakoi­tzak erliebezko bi etxe ditu. Garaiera handiagoa duen erdiko kaleak leku gehiago izaten uzten du beheko etxean zaindari santuaren gur­tzarako eskainia dagoen eszena nagusia­ren­tzat: San Pedrorentzat. Egonean ager­tzen zaigu, eta bere Aita Santu­tza nagusiaren ezaugarriez jan­tzirik ikusten da, bi aingeru saihe­tsetan dituela.

Goieneko etxean, Guru­tzil­tza­tzearen irudia, Kalbarioaren tradizioa horrela sortuz, ondoren etorriko diren erretaulagin­tzako egitura guztietan atikoarekin koroa­tzeko. Saihe­tsetako goieneko etxeetan Nekal­diko bi eszena agertzen dira: Guru­tzea biz­karrean daramala, eta Jesus zigortua; beherenekoetan, San Pedrori eskainitako bi eszena: elizako itsason­tzia eta San Pedroren martiri­tza. Bankuan, erdiko zatian, San Gregorioren Meza, eta alboetan, lau irudi solte, kale bakoi­tzean bina egoki­tzen direlarik: San Joan Bataia­tzailea, San Andres, San Paulo eta Alexandriako Santa Katalina.

Weisek triptikotzat har­tzen eta azter­tzen duen erretaula osoak gotikotasuna ar­nasten du, eszenen markoetako apainketa ugariengatik: hoz­katuriko ar­kuak, ganga­txo nerbiodunak, tontorrak eta errezelak, baranda kalatuak eta burdin sare txikiak. Bada oraindik nolabaiteko nazioarteko manierismo bat, “hainbat xehetasunetan, besteak beste, guru­tzatutako estoletan, aingeruen manipuluetan eta batez ere beren hego-punta zorrotzetan”.[85]

Larrabe­tzuko erretaula. Egituran Urduñakoaren an­tza apur bat duena da Larrabe­tzuko Goikolexeako zin-elizako San Emeterioren eta San Zeledonioren erretaula.

Bi zaindarien bizi­tza dago irudikaturik lau plafoietan, erdiko al­dea bi zaindarien irudiek okupatzeko, eta goieneko ni­txoa berriz, gotiko berantiarreko trazeriaz apainduriko errezelaren az­pian dagoen eseritako Andra Mariaren­tzat.

Elizbarrutiko Museoa. Bilboko Elizbarrutiko Museoan jasorik dago Gizaburuagako Triptiko ederra, errezel gotikoen az­pian Kristoren Haur­tzaroko eszenen tailak ditu, birjaio­tzen ari den al­diko ezaugarriak dituen trazu oso naturalistak. Eszena, goienean San Martinen irudia buru duela azal­tzen da.

Aretoaren beste muturrean, hormari itsa­tsian, harrian landuriko orra­tzak, errezelak eta tontorrak dituen gotiko loredun estiloko Urduñako erretaula ikus dezakegu.

Lekeitioko erretaula[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Lekeitioko Santa Mariako erretaula

Baina, erretaulagin­tza gotiko-flamenkoan ez da Lekeitioko parrokiako erretaula handiarekin al­deratu daitekeenik Euskal herri osoan. Joan Gar­tzea Crialekin 1508an egindako tratuaren ondorengoa da.

Erretaula. Egitura gotikoak abside osoa estal­tzen du, baditu banku bat eta hiru gor­putz, bost kale, lau kale tarte eta hauts‑babesa. Osotasunean zur polikromoan tailatua da, eta baditu 64 taila konkor, haietan garatzen direlarik filigranaz­ko gotiko aterpe­txoen az­pian kontaketa moduan Birjinaren bizi­tzako al­di jakinak, Kristoren haur­tzaroa eta Kristoren nekal­dia eta kale tarteetan banatuta profeta, ebanjelari eta apostoluen irudiak.

Ale ba­tzuen gainean azal­tzen diren mar­kek gu­txienez zaz­pi egileren eskua erakusten dute, gauza ziurtzat har­tzen delarik ba­tzuk fran­tsesak zirela. Irudigin­tza hau, eginak izan zireneko data gogoan harturik, zahar itxurakoa eta herrikoia da, baina, bere neurria eta konplexutasuna ikusita, euskal gotikoko ale nagusia gisa hartu behar da erretaula hau. Echeverria Goñiren ustez, “Sevilla eta Toledoko katedraletako erretaula handien atzetik dago, leku duin batean”.

Gipuz­koa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gipuz­koan badira gure arreta erakar­tzen duten erretaula ba­tzuk, tradizioa gotiko berantiarrekoak, errenazimentuko hainbat ohar­txorekin joka­tzen ikusten ditugunak.

Koroa­tzearen erretaula. Errenteria. Errenteriako parrokian, Ebanjelio al­deko lehen alboko kaperan jarrita, Koroa­tzearen erretaula gorde­tzen da; hain zuzen ere, horrela deritzo, bere erdiko erliebearen gaia hau delako. Al­de banatan, badira beste bi erliebe Az­ken Afaria eta Mendekosteari eskainiak. Altuera, nolabait ere murriztua duen gorputz batez osatua da, baina badu nahikoa zabalera, eskulturazko erliebe eta gotiko apainketaz betetako hiru kale osa­tzeko.

Esku flamenkoez egina izango da inolako zalan­tzarik gabe, Bruselakoak agian, 1505-1510 inguruan. Hain neurri txikiko irudi eta aurpegien gainean lortutako tailaren fintasuna eta arimaren adieraz­pena neurtu izan dira.

Hala ere, estetikoki miresgarriena mul­tzo osoak konposizioan duen abilezia da. Adierazten diren hiru eszenetako bakoi­tzak fun­tsean banaketa plastiko biribila du antolamenduan. Eskema hau Afariarenean oso nabarmena da eta lehen flamenkoen margolan ba­tzuk ekar­tzen ditu gogora, adibidez, Lovainan dagoen Dirck Bouts‑en Az­ken Afari zoragarria. Az­karateren moduan, G.Weisek triptiko­tzat daukan erretaula hau estilistikoki Urduñako triptikoaren parean jar­tzen du.[86]

Az­peitiko San Martinen Erretaula. Az­peitiko parrokian, Errukiaren kaperan, San Martinen erretaula daukagu, Az­peitian jaio zen on Martin Zurbao, Tuyko go­tzainak sortua. Agirietatik dakigun gauza da, erretaularen tratua Joan Paris eskulturagilearekin eta bere suhi Antonio Pigmelekin egin zela, eta 1521ean ezarri zela. Neurria 3 m x 5 m dituena da.

Erretaula. Banku bat eta beste bi gorpu­tzez osatua dago; goitik beherako zen­tzuan berriz, baditu hiru kale eta hauts‑babesa. Saihe­tsetakoak baino zabalagoa den erdiko ni­txoan San Martinen estatua dago. Bankuan, eskuineko al­dean Bil­do­tsarekin dagoen San Joan Bataia­tzailea ikus daiteke; ez­kerral­dean, berriz, San Joan Ebanjelaria kaliza eta arrano bat dituela. Bi irudiok belauniko daude. Gainerako erliebeetan San Martinen bizi­tzako eszenak eta Nekal­diko hainbat pasarte adierazten dira.

Badirudi ertilaria errealismo adieraz­pide baten bila dabilela, koloreaniztasunaz areagotu nahi duena; baina tradizio gotikoak oraindik ere bere eragina badu eta ez dio osotasun klasikora iristen uzten.

Burdin sarea. Aipamen bat mereziko luke hemen, kapera bereizten duen burdin sare ederrak (5 m zabaleran eta beste hainbeste luzeran), nahiz eta lan osoaren data aurreratua izan (1520), bereak ditu gotiko edergarriak eta gailurreria lerdena. Mª Asunción Arrazolaren ustez, lan horren egilea agirietan azal­tzen da: Elgoibarren bizi zen Marigortako Kristobal.

Zumaiako San Antonen erretaula[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Historian zehar, estilo batetik batera bat-batean eta errotikako al­daketa ematen duen une eta lekurik ia ez da aur­ki­tzen. Trantsizioan, delako uneetan historialaria harri eta zur gera­tzen da ohiko estilistikaz­ko hi­tzez lan bat sail­katu nahi duenean. Zalan­tza hau, esate baterako, hemen deskribaturiko erretaula ba­tzuen aurrean gerta­tzen da eta berriro ere azal­tzen da Zumaiako parrokiako erretaula eskultorikoaren aurrean.

San Anton izeneko erretaula Zumaiako parrokiako Sasiola kaperan dago. Ebanjelioaren al­dean kokaturik, kapera osoaren altuera guztia bete­tzen du. Erretaula mistoa da, zeren eta erdiko triptikoak bi gorputz edo solairuz eta hiru kalez osaturik dagoenak eskulturak jaso­tzen ditu; ateak, aldiz, barru al­detik koloreani­tzez­ko pinturaz daude apainduak eta grisailaz kanpotik. Albokoen al­detik gorago igo­tzen den erdiko kalearen goieneko solairua bete­tzen du Kalbarioak, behereneko solairua, berriz, errezela aberats kalatu baten az­pian San Antoni eman zitzaion. Santu herrikoi honek, oso irudi adieraz­korra du. Saihe­tsetako kaleetan heda­tzen dira Kristoren Nekal­diaren hainbat pasarteei eskainitako sei erliebe.

Nahita bilatu da errealismoa, apaingarrien bidez nahiz polikromiaren bidez areago­turik. Afaria, Ikuz­keta, Piztuera eta Madalenari egindako Eszena konta­tzen dituzten lau agerral­dien pinturak jada errenazimentukotzat har daitez­ke, Martin Schongauer‑en grabatuetan inspiraturikoak dira, neurri batean bederen. Mazoneria eta erliebeetako ezaugarri gotiko nabarmenengatik erretaula polit hau XVI. mendearen lehen urteetako izan daiteke.

Hilobietako eskultura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eskultura gotikoaren aipamen honetan merezi du bakar­kako atal berezi bat XIII. mendeaz geroztik garran­tzi berezi bat hartzen hasi zen hilobietako eskulturgin­tzak.

Karlos III.aren eta Leonor Anderearen hilobia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iruñeko katedralaren erdiko habeartearen al­dare aurrean kokaturik dagoen hilobi hau goraipatuz hastekoa da, ez inola ere arrazoi kronologikoengatik, baizik eta beronen balio artistiko eta ikonografiko bereziagatik. Zalan­tzarik gabe, Nafarroako hilobi gotikoetan lanik nabarmen eta adieraz­korrenetakoa delako.

Mausoleoa, prisma erregular egitura duen ohe baten gainean bi estatua daude etzanik, kalatuz­ko trazeria fina duten errezela zabalen az­pian.

Claus Sluterren lanean maila gorenean aur­ki daitekeen ikonografia tradizio baten arabera, Champmol‑eko (1404) kartusian, Felipe Ausarta Borgoinako dukearen hilobi ospe­tsuan, ohearen aurreal­dea 28 negar kantariren irudiz apaindua dago. Alabastro finez tailatutako Iruñeko negar‑kantariak ez dira mukulu biribilak, baizik eta, beren biz­kar lauak, berde ilune­koa hondoa duen hareharri lauzari atxiki­tzen zaizkio. Champmol‑en irudietan inspiratuak badira ere, Sluterren negar‑kan­tarien ondoan dituzten desberdintasunak nabariak dira.

Jehan Lome Tournakoa da hain dokumentatua dagoen alabastroz­ko hilobi zoragarri honen egilea. Oso gaztea zelarik errege Noblearen eskutik Nafarroara etorritako Lome deri­tzan hau, erregearen arte ekimenen arduradun egon zen 1411.etik, 1449an Vienan hil zen arte.[87] Hilobiko lanak 1413an hasi ziren. Esku askoren parte-hartzea duen lan horretan, maisu ba­tzuen izenak ezagu­tzen dira (denak arro­tzak), baina Jehan Lome izan zen arduradun nagusia “maestre de fazer las ymagines”.

Errege irudiaren trazuak. Erregina 1415ean hil­tzean, Oliteko jauregian buru­tzen ari ziren lanak biz­kortu egin ziren eta hainbat zati Iruñera eramaten hasi. Karlos errege Noblea deritzonaren irudia bera bizirik zela egina izan zen nonbait, zeren eta, ziurtatuko lukeen dokumenturik ez dagoen arren, estatuaren aurpegian azal­tzen diren giza banakoaren arrastoak ikustea aski da erretratuaren benetakotasuna baiezta­tzeko.

Erregeren trazuak adierazteko iaiotasunari, erabateko aurrez aurreko jarreran kokaturik, bular gainean otoitz jarreran eskuak bil­duta, betazal zabalez estututako begiak irekita, eta betiereko bakea isla­tzen duen itxurarekin, eskulturagileak jakin zuen alabastroaren gaineko argiaren erabilera eta errege mantuaren eta soingainekoaren tolesduretako kontraste ederra el­kar­tzen. Irudi honen edertasunak erreginaren estatuaren irudi zer­txobait zimel­duarekin benetako kontrastea egiten du.[88]

Villaespesa senar‑emazteen hilobia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bestal­de, Tuterako katedralean Epistolaren al­detik, guru­tzadurako kapera baten al­de bateko horma har­tzen duen Villaespesako Mosen Francesen eta Uxueko Isabel bere emaztearen hilobi bikaina Jehan Lomeren lana dela esaten digute dokumentuek.

Errege Nobleak 1397an kan­tzelari izendatu zuen Villaespesa aragoar sendagilea, nafar gortean oso estimatua izan zena. Oliten hil zen 1421ean, bere emaztea baino hiru urte beranduago eta, askoren ustez, kapera eta hilobia 1425etik 1445era bitartean eginak dira; hain zuzen ere, aragoar eskulturagileak, zeha­tzago esanda, Joan de la Huertak, Darokako maisu handiak, Borgoinako gortean bere maisu­tza azal­duz Claus Sluter ordez­katu zuenak zuzenean eginak.

Hilobiaren kanpoko al­dea gotiko flamigeroa da, alderdi batean zor­tzi negar‑kantari txapel­dun ikusten dira, bizardunak ba­tzuk eta gabeak besteak, beren artilez­ko mantuen tolesduren zabaleragatik Borgoina al­deko airea dutenak. Gainean etzandako biak tolesdura ugariko gonak dituzte jan­tzita. Kan­tzelariak dok­toregoko birretaz estalia du burua, esku batez ez­patari hel­tzen dio eta bestean liburu bat dauka.

Lehoi bat da­tza bere oinetan. Emaztearen burua durbante moduko txano batek estal­tzen du eta guru­tzea duen lepoko luze batek ingura­tzen dio lepoa.

Etzanda dauden mailaren gainean, beheko solairuan, lurpera­tzearen liturgia ospakizuna gara­tzen da, hondoa nahiz saihe­tsak predela modura estaliz; zor­tzi tal­deko desfilea, beste hainbeste ar­ku konopial hoz­katuen az­pian: apaizak, eliz mutilak, go­tzainak, abade mitradunak eta monjeak, denak ere erretratu eder bat Bigarren solairuan, Birjina eta San Joanen artean, hilobitik atera­tzen dela dirudien gorputz erdiko hil­dako Jesusen irudia, Nekal­diko hainbat tresnen gainean. Goial­deko zatian kerubinez­ko laino baten az­pian eta bi aingeru in­tzen­tsulari alboetan dituela adierazirik, Hirutasuna.

Saihe­tsetako erliebeek, ez­kerrekoak San Gregorioren meza (elezahar urrikal­tsu honen irudika­tze zaharrenetariko bat) adierazten du al­darearekin eta gainean Kristoren irudia eta guzti; eskuinera, Mosen Frances eta haren emaztea belaunikaturik, atzean beren seme eta ilobak dituztela, haren hiletetara etorriak.

Etzanak dauden bi estatuak eta bai hileta eliz­kizunetan parte har­tzen duten lagunak errealismo izugarria dute. Jakinaren gaineko arreta jarri du ertilariak arimen adieraz­pen-ugaritasuna lortu nahirik: arreta, jaiera, tristezia eta abar, nahiz eta, bestal­de, mul­tzo osoan ohituraz­koagoak diren beste buru ba­tzuk ere ikusten diren; nolanahi ere, lan hau buru­tzen beste esku ba­tzuk ere parte hartu zutela pen­tsa­tzen da.

Jehan Lomerenak izan daitezkeen beste ba­tzuk. Agian, Jehan Lomeren lanen artean kokatu behar­ko da San Joseren atea, zeren eta Iruñeko katedraleko klaustroa kanpoarekin lo­tzen duen ar­ku zorro­tzetako ate xumea da hau, eta bere tinpanoan Espiritu Santuaren usoaren az­pian Mariaren Koroa­tze eszena baitago adierazirik. Harria zahar­kiturik egotea ez da eragozpen soingaineko tolesduren antolaketak duen edertasunean eskulturagilearen iaiotasuna ezagu­tzeko.

Oliten, erreginaren erretratu bat ertilari berak egina dela esaten da, errege Noblearen alabaren irudia da ziur asko; hain juxtu, Blanka Anderearena, Aragoiko Joanekin bigarren ez­kon­tza al­diz ez­kondua, eskulturaren egoera txarra dela eta adierazten zaila den ziurtasuna da, inola ere.

Hilobi ba­tzuk ere harenak direla esten da, besteak beste:

- San Joanen kaperan dagoen San­txez Oteiza go­tzainaren hilobia (1425 erdial­dekoa) katedralean,

- eta ustez­ Nafarroako Lionelenaren hilobia, kareharriz egina da eta oso ongi adierazten da XV. mende horretako urteetan nafar eskulturak egin zuen aurrerapena. Hilobiaren hondoa apain­tzen duten irudien naturaltasunak, beren jan­tzien konposaketa ederrak, aurpegien grazia eta fintasunak –besteak beste, Nekal­diko Birjinarena– hurbileko Errenazimentuaren ingurua al­darrika­tzen ari dira. Ulertu egiten da, lan hau Jehan Lomeren lan gisa hartu nahi izan bada ere, dokumentuek mul­tzo hau maisu flamenko handiaren herio­tza ondorengoa dela ziurta­tzea (1449).

Aialatarren mausoleoa Kexaan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskal arte historialariaren­tzat garran­tzi berezia duen beste mausoleo bat Aialatarrena da. Izen bereko ibarreko jaunak eta Erdi Aroan politiko sonatuak izan ziren Aialatarren hiru belaunal­diek eginiko hilobiak bil­tzen dituen mul­tzoa da.

Zalan­tzarik gabe tolosar lantegietan alabastroz landutako hilobi an­tzinakoenak, XIV. mendearen bigarren erdiko hileta-eskultura alerik onenen artean aur­ki­tzen dira.

Pedro Lopez Aialakoak, dorrearen sor­tzailearen semea eta Gaztelako Kan­tzelari eta Rimado de Palacio sonatuaren egilea izan zenak, beraren eta Leonor de Guzman bere emaztearen mausoleoa eraiki zuen, Adatsaren Andra Maria deritzonaren erdiko kaperan kokaturik dagoena. Etzanak dauden irudiak dira, beren garaiko gustuz jan­tziak: gizona armaduraz eta lanketa fineko ez­pata eskularruetan eta zorroan; anderea, aldiz, mantu, buruko eta eskularruz, zoragarriro landutako Orduen liburua eskuetan duela. Bi gorpu­tzak, hamabi lehoiez eu­tsitako oinarri artistiko baten gainean har­tzen dute atseden: santu, aingeru, monje, andere eta sol­daduez apaindurikoan.

Kapera bereko hilobian, harriz­ko hilku­txetan daude, al­de batean, kan­tzelariaren aita Aialako Fer­nan Perez, eta, beste al­dean, aldiz, bere emazte Elvira de Ceballos Anderea, kan­tzelariaren ama.

Kexaako komentu beraren San Joan elizako sarreran ar­ku sendoetan kokaturiko on Pedro Kan­tzelariaren seme on Fer­nan Lopez de Guzman eta bere emazte Maria de Sarmiento Anderearen XV. mende erdial­deko harriz­ko hileta mukuluak ere ederrak dira: “Errealismoa, aurpegietako fintasuna, janz­keren berez­ko erabilera. Bukatu da jada aurrekoen estilizazioa. Hemen, al­derdi honetatik gertuen dauden eta garai horretako kanon estilistikoekin adostuago dauden Gaztela al­deko eskolen naturaltasunerako joera da nagusi”.[89]


Margolan gotiko berantiarrak Euskal Herrian[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Italiar gotiko estiloa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Baskonian, italiar gotiko estiloa ez dago Nafarroan besterik. Ez da zalan­tzan jar­tzekoa, XIV. mendearen erdial­de horretan, Nafarroako gortearen eta Avignongo Aita Santu al­deko gortearen artean harreman estuak izan zituztela, hala politikan nola kulturan. Avignongo Aita Santu Klemente V.a eta Joan XXII.ak Iruñeko elizgizon eta elizarekin ezin konta ahala epai eta arazo erabaki behar izan zituzten, XIV. mendearen lehen hiru hamar­kadetan.

Urte horietan zehar, inguru horretan ertilari handi asko mugitu zen, fran­tsesak, katalanak eta italiarrak. Giottok, 1307 eta 1310 bitartean, Klemente V.a Aita Santuaren­tzat pintatu zuen. Giovanneti de Viterbok, 1343.ean, egoi­tza bereko beste Aita Santu ba­tzuen­tzat egin zuen lan. Simone Martini ere hara deitua izan zen Stefaneschi kardinalaren partetik, 1340tik1344ra artean.

Ez da inola ere harri­tzekoa, beraz, Nafarroako erregeek kontrataturiko fran­tses eta aragoar margolariak Giottoren naturalismoarekin liluraturik gel­di­tzea, nahiz eta delako maisu hauek kolpetik ez bazituzten hartu ere, floren­tziar ertilari handiaren berrikun­tza iraul­tzaile ba­tzuk. Irudien modelatuan efek­tu errealista lor­tzeko argi‑ilu­nen erabilera jakin­tsuak artean Giottoren ausardiarik lortu ez zuen arren, nafar gorteko Joan Oliverrengan eta bere ordez­ko besteren ba­tzuengan halakorik suma­tzen da, besteak beste, zori­txarrez ia erabat gal­dua den Iruñeko klaustroaren ekial­deko horman margoturiko Maria Birjinaren Bizi­tzaren egilearengan. Joakin eta Ana, Birjinaren gurasoen “historia apokrifoa” konta­tzen deneko margolan ba­tzuk hobeto zainduak izan balira, ikonografiaz­ko gai berak gara­tzen dituen Giottoren Asis eta Paduako freskoekin al­deraketa bat egitea ahal izan zitekeen.

Ez da harri­tzekoa, halaber, Oliteko bigarren Maisuak margoturiko ebanjelioetako pasarteek Pietro Lorenzettiren lanak gogorarazten, beren hondo ilunengatik eta ia espresionista izena merezi duten keinu eta jarrerekin, beren gainean Ebanjelioetako irudi dramatikoek har­tzen duten garran­tziagatik.

Asiain go­tzainaren kapera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eraginen esparru honetan, margolanen estilistika eta kalitate estetikoaren garapena ulertu egiten da, mendearen hirugarren laurdenean jada, esaterako, Asiain Migel San­txez go­tzainaren hilobi kapera apaindu zutena lanetan (1357-1364), lehenagoko orrial­deetan aipatu dugun bezala. Gaur egun ondoen gorde diren margolanak, ni­txoa (3,99 m x 2,30 m) eta ar­kubar­nera (0,58 m) estal­tzen zutenak, Museora eramanak izan dira eta hilobi monumentuaren erreprodukzio batean daude kokaturik.

Margolanaren konposaketa ni­txoko hormen bi al­detan bana­turik dago. Konposaketaren behe al­deko erdian, ez­kerretara, Mariaren Jaio­tza adierazten da eta eskuinal­dekoan Elizan Sar­tzea.

Goieneko zatia, guztiz gai kristau dogmatikoei lotua dago, gizadiaren Salba­tzailearen bitartekari sagaratuena: ia erdian, Maria, Kristori bera janaritu zuten bularrak eraku­sten,[90] eta eskuinal­dean, Kristo, erosmeneko bere zauriak Aitari eraku­sten, saihe­tsetan diren aingeruek eusten diete Nekal­diko ezaugarriei.

Behereneko mailatan, humanitatearen sinboloz­ko adieraz­pena, zorionekoen eta zoritxarrekoen arteko zatiketarekin. Bada otoiz­lari pare bat ere –go­tzain bat eta noble bat– Maria Birjinaren al­de banatan belaunikaturik.

Ez dugu hilobiaren egilearen aztarnarik, eta margolanen egilea ere ez dugu ezagu­tzen. Baina hainbat xehetasun estilistikorengatik dakigu, adibidez, Elizan Sar­tze eszenako hondoko ar­kitek­turagatik ertilari italiara­tzaileren bat izango zela. Avignongo italiar artea itzuli zuen fran­tses bat izan zitekeela pen­tsatu zuen Emile Bertaux‑ek.

Nazioarteko gotikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Europako gorteetan, Errenazimentuko aro ain­tza­tsua, Giotto jenioak estreinatu zuena, Masacciorekin ireki behar zuen Italiako arte berriaren eragina suma­tzen hasi zen garaian, Frantziako miniaturen eragina erabakigarria izan zen eskola berri bat sor­tzeko, paraleloki, nolabait ere floren­tziar estiloarekin leian ibiliko zena. Sienako estiloa Fran­tziako gorteetako estiloarekin el­kar­tzea izan zen nolabait. Sienako pinturaren marra uhin­tsuekiko zaletasuna izan zitekeen agian, lerroz­ko gotiko fran­tsesak eragindakoa, XIV. mendearen az­ken al­diko margolari galiarren polikromiarako arreta Sienako Duccio de Buoninsegna eta beste zenbait ertilarirengandik etor zitekeen. Kontua da, el­karrenganako eragin horri esker jaio zela fran­tses gotikoaren Sienako apainketa polikromiaranzko joritasun hor,i eta ertilari flamenkoak Paris eta Borgoinako gorteetan egoteagatik, bere baitan dituen analogiengatik horrela esaten zaion nazioarteko estilo hau, XIV. mendearen bigarren erdian eta XV.aren hasiera bitartean Europako hainbat herrial­deetan: Paris eta Borgoinako gorteetan, Espainia al­deko Levanten, Alemania ipar‑ekial­dean, Bohemian eta Italiako iparral­dean.

Ezaugarriak. Eskual­de guztietan eta ertilari guztiengan maila eta modu berean onartuak ez izatearen salbuespenekin, hauexek ditu ezaugarriak:

- irudiak luza­tzeko joera,

- mugimendu lerromakurren zaletasuna,

- margozta­tze dizdizari eta bikaina,

- gorteetako ku­tsua duen eta gero eta handiagoa den ardura naturalista,

- eguneroko bizi­tzako gai laikoekiko lehen­tasuna eta paisaia-eszena,

- oso paisaia biziak miniaturetan eta lotsa­tiagoa horma-irudietan.

Nazioarteko az­piegitura horretan italiar infiltrazioak direla eta behartuak gaude etengabe “aniztasun linguistikoaz” hitz egitera, hau baita, izan ere, mendearen bukaeran Europa osoko gertakaria.

Nafarroa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Santa Elenaren erretaula Lizarrako Migel santuaren elizan

Hispaniako erresumen artean, mende horretan Europara irekienak zeudenak Nafarroa eta Aragoi izanik, atzerapen puska batez bazen ere, ezin gera zitez­keen arte berri­tzaile horien ba­tzarretara joan gabe.

Horma-irudiak. Al­di estilistiko horretan sail­ka daitez­keen margolanak ez dira ugari.

Adibide bat izan daitez­ke XV. mendearen hirugarren hamar­kadan Iruñeko katedralean Pere Ar­naut Garroren hilobi ni­txoa apaindu zuten Apostoluen margolanak.

Ohol gaineko margolanak. Nazioarteko estilo honek utzi zituen Nafarroan ohol gaineko margolanetan eredu bikainak, baina ez XV. mendea baino lehen.

Lizarrako erretaulak. Sail­kapen kronologikoak bul­tza gaitzake Lizarrako San Migel elizako bi erretauletatik hastera.

- San Sebastian eta San Nikasiori eskainitakoa da erretaula hauetako bat (Ar­keologiako Museo Nazionalean), bien irudiak, gorputz osoz margoturikoak erretaularen bi kaleetan daude, emaileak oinetan dituztela.

- Guru­tze Santuaren erretaula. Bestea, Guru­tze Santuaren eta Santa Elenaren “asmakizunaren” elezaharra gai duela azal­tzen da, eta berekin duen idaz­kunak adierazten duenez Eulateko Martin Perez eta bere emazte Toda San­txezen aginduz egina da.

Erretaula, predela, hiru solairutako hiru kale eta hauts‑babesa duen konposaketa zabal bat da, dena ere apainketa figuratiboz edertua. Erdiko etxean Santa Elenaren irudi erral­doi bat dago nabarmen, eskuineko eskuan guru­tze bat duela, eta emaileen sendietakoak bere oinetan. Erretaularen zaz­pi etxeetan Urrez­ko Legendaren araberako kontaketa sonatuaren gertakariak gara­tzen dira. Predelako bost ar­ku gingil­dunek Kristoren Nekal­dia, Herio­tza eta Piztueraren eszenak erakusten dituzte.

Batasun estilisti­ko handi bat agertzen du mul­tzoak, hondoetako urreak eta mantu eta soingainekoen gorri eta urdin bizien margo-oreka ederrarekin. Lagunen fintasun eta liraintasunak, indarrean zegoen “nazioarteko gotikoarekiko” joera, hasiera batekoa behin­tzat adierazten du. Erretaula horretan Zaragozako lantegiko Joan Leviren aztar­na sumatu izan dela dirudi; oraindik ere zeha­tzago, Mª Carmen Lacarrak bere lagun­tzaile batena, Pedro Rubertena dela dio.[91]

Tuterako Santa Katalinaren erretaula. Aragoiko ertilarien mul­tzo beraren eta data (XV. mende hasiera) berekoa izan behar du, egitura eta estiloa ezagutu izan bai­tzaio, Tuterako kolegio‑elizan burual­deko kaperan kokaturiko Santa Katalinaren erretaulari.

Baditu, Maria Birjinaren bizi­tzako zaz­pi eszena dituen predela bat eta Alexandriako martiri herrikoia den santaren bibliografiaz­ko gertakariak dituen hiru solairutako bost kale. Aurreko erretaulan bezala, erdiko etxeak santaren irudi erral­doia erakusten du bere martiri­tzaren ezaugarriekin, oinetan emaile apaiza duela.

Oso litekeena da erretaula hau Lizarrakoaren lantegi beretik irtena izatea, hartan ikusten diren urdina eta gorria nagusi­ izateak baiezta­tzen duela baitirudi; baina hemengo honetan margoen ugaritasuna handiagoa da eta nazioarteko estiloaren bereizgarriak areagotu egiten dira: irudiak iharragoak dira eta dotoretasun handiagoz makur­tzen dira.

Tuterako Itxaropenaren Birjinaren erretaula. Bonanat Zahortiga, Tuterako katedraleko Itxaropenaren Birjinaren erretaula bikaina egin zuena ere, zalan­tzarik gabe, Aragoiko eskolakoa izango zen; erretaula hau Villaespesa kan­tzelariaren aginduz egina izan zen, bera Karlos III.aren gortean garran­tzi handiko laguna baitzen, bere hilobiaz hitz egin dugunean ikusi dugun bezala. Hain zuzen ere, hilobi horretan buru izatea zen erretaula honen egitekoa.

Baditu Kristoren Nekal­diko eszenak adierazten dituen zor­tzi tarteko predela, garaiera desberdineko bost kale eta bi kale tarte eta hauts‑babes irudiduna. Beren etxeetan Maria Birjinaren, San Fran­tziskoren eta San Gilen al­diak gara­tzen dira.

Une hartako ohituraren arabera, erdian, Itxaropenaren Birjinak bete­tzen du erdiko etxea, neurri handikoa da, bere magal gainean ez­kerreko eskua duela, laster izango duen erdi­tzearen misterioa iradokiz. Bere oinetan emaileak azal­tzen dira, Villaespesa kan­tzelaria eta Uxueko Isabel Anderea, bere emaztea.

Litekeena da Zahortiga izatea erretaula mul­tzo osoaren egituraketa konplexu eta dinamikoaren arduraduna eta espazioaren ikuspuntu errenazentistago bat adierazten duen zenbait eszenen egile zuzena. Baina, irudi-pilaketa neke­tsu antzeko beste eszena ba­tzuk bere lantegiko lagun­tzaileenak izango ziren.

Miniaturak kodizeetan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nazioarteko estiloak ukitutakoak dira Ingalaterrako Erregeen koroa­tze Zeremonia irudizta­tzen duten miniaturak (Nafarroako Ar­txibategi Nagusia); XIV. mendearen az­ken al­deko kodize zoragarria da, ez dakigun arren Nafarroako Gortera zein unetan eta zein bidetatik iri­tsi zen, errege Noblearen garaikoa izango da, ziur asko.

Garai berekoa da eta agian Karlos III.a erregeari berari zuzendurik iri­tsi zen, Iruñeko Katedraleko Liburutegira, San Agustinen Eremutar Ordenako monje baten Jacobus Magniren Sophilo­gium‑aren ale bat; eskain­tza orria estal­tzen duen miniaturagatik hemen aipa dezakeguna, zeren eta ohiko sare itxurako koloreani­tzen gainean margolariak liburuaren egilea adierazi baitzuen, Maria Birjinaren aurrean belaunikaturik. Irudien polikromia ugariak, per­tsonaien liraintasun politak eta margoen kontraste egoki eta biziak erakusten du miniatuta honek Orduen Liburuko nazioarteko estiloarekin duen ahaidetasuna.

* * *

Nafarroaz gain, Arabako leku oso gu­txitan ikus daitez­keela dirudi nazioarteko gotikoaren eraginak, esaterako, Trebiñun, Koartango San Pedroren erretaula nagusian eta Aranako erretaularen aztarna-zatiren ba­tzuetan.

Hispaniar gotiko flamenkoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Van Eyck‑en espiritu eta materia Tuteran Villaespesa kan­tzelariaren erretaula ederre­tsi izan eta urte ba­tzuk beranduago, 1432.ean Holandako Limburg‑en jaiotako margolari flamenkoa zen Jan van Eyck‑ek, Borgoinako Dukeen zerbi­tzuan egon izan zenak, Jossin Vydt eta bere emaztearen­tzat margotu zuen bere Bil­do­tsaren Gur­tzaren (Ganten, San Bavon elizakoa) poliptikoarekin benetako harridura sortu zuen. Harrezkero, ertilari hau bere lanak izenpe­tzen hasi zen: Rolin kan­tzelariaren Birjina (Lou­vre), Van der Paele Kalonjearena (Brujas), Ar­nolfini senar‑emazteak, eta abar.

Izadia, paisaiak eta eguneroko bizi­tza izugarriz­ko garran­tzia har­tzen duten pintura-mota bat da; espazioaren ikuspegia, zientifikoki zuzena izan gabe ere, zoragarria bihur­tzen da, gizakiaren bizi­tza ingura­tzen duen tresnarik txikienak ere inoiz ikusi gabeko distira har­tzen dute eta ikusleari ikusten den munduarekiko bat-bateko lotuta atsegina adierazten diote. Kristauaren erlijio-espiritua eta ingura­tzen duen mundu naturalaren arteko adiskide­tze baten an­tzekoa da.

Nafarroa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Margolan iraul­tzaile honen berri Penin­tsulara iri­tsi eta harridura eta imita­tzeko gogoa sor­tu zituen, baita ikonografia eta estiloan al­daketa bat ere.

Aragoiko errege Alfon­tso V.aren margolaria zen Luis Dalmau-k, Van Eyck‑ek Ganteko bere erretaula handia margo­tzen ari zen egunetan Flandesera bidaiatu zuenak, hura ikertu eta kopiatu egin zuen eta Valen­tziara itzulirik, bere Virgen de los Consellers (1445) lanarekin estilo berria sartu zuen. Bide beretik sartuz, baina nazioarteko estiloa erabat utzi gabe, Jaime Huguet Tarragonatarrak eyckiar estiloa apur bat bereganatu egin zuen.

“Hispaniar‑flamenko” estilo horretan Valen­tzian, Bar­tzelonan eta Zaragozan XV. mendearen erdial­dean lan egiten duten ertilari hauetatik sartu zen Nafarroan eta berrikun­tzak onar­tzen ohiko atzerapenez bada ere, ikusten da erretaulagile ba­tzuk beregana­tzen ari direla.

San Migelen erretaula. Nafarroa hegoal­deko muturrean bada hiribil­du bat Barillas izenekoa eta bertan Sant Migelen parrokiako erretaula, 1470eko data eta erdigunean Goiaingeruari eskainitako irudia oso eder nabarmen­tzen dena, margotua eta urreztatutako hondoaren gainean herensugea ziztatuz eta emaileak bere oinetan belauniko dituela.

Alboetako oholetan Mariaren Bizi­tzako lau gertakari konta­tzen dira; bankuan estigmatizatutako San Fran­tzisko, Piztuera, Mendekoste eta San Sebastianen martiritza daude; hainbat santu hauts‑babesean eta predelan. Lan hau Jaime Hugueten lagun­tzaileena delako iritzia askorena da.

Tuterako kolegio‑elizako erretaula. Nafarroan estilo berriaren ordez­kari nagusia Oviedoko Pedro Diaz da, Zaragoza eta Huescan lan egin zuen maisua, 1487 eta 1494 bitartean Tuterako Kolegio‑elizan erretaula nagusian bere maisulana utzi zuela esan daitekeelarik. Erretaulak baditu az­pialdea, bankua eta hiru solairutako bost kale, mazoneria goti­ko‑fla­migeroko hauts‑babesez inguraturik. Erretaularen az­piko al­dean, behin­tzat, Diego del Aguila, Joan Gasko eta beste ba­tzuk esku hartuko zuten, tratua eginiko ertilariaren lagun­tzaile modura.

Erdiko horma-hobia mende bat beranduago bete egin zen (1606), Joan Baz­kardoren eskultura batekin, Jasokundeko Maria Birjinaren irudia jarririk. Banku az­pian Apostoluen buruak ikus daitez­ke; bankuan Nekal­diko irudiak, hauts‑babesean zor­tzi profeta. Aurreal­deko hamabi tarte handietan, Mariaren irudiaren inguruan, bere bizi­tzako hamabi gertaera daude.

Lan itzel hau, aurreko erretaulen gainetik jar­tzen da bere handitasunagatik, bere polikromia arrandi­tsuagatik, eszenatokien benetakotasunagatik eta espazioko irudien kokapen ugari eta zabalagatik. Oviedoko Diaz gotikoa gaindi­tzen eta Errenazimentuko pinturetatik oso gertu aur­ki­tzen dela esan daiteke, nahiz eta zaharturiko gustuen joerakoak diren, besteak beste, erliebetako nabardura urreztatuak, ikuspegiekiko bere arduragabetasuna eta soingainekoen tolesduretan zurruntasun gehiegiz­koa.

San Mar­kos kaperako erretaula. Diaz Oviedok beste erretaula ba­tzuk ere burutuko zituen Nafarroako hainbat tokitan; besteak beste, bada dokumentaturiko lan bat, Cascanteko Erromeroko Amaren ermitan San Mar­kosen kaperako erretaula. Lau tartetan buru den santuaren bizi­tzari eta beste santu irudi ba­tzuei eskainitako programa ikono­grafiko bat gara­tzen duen XVI. mendeko lan bat da.

Beste erretaulak. Aurreko horretan bezala, Oviedoko Diazen estiloaren arrastoa nabari­tzen deneko beste pintore ezezagunen erretaula mistoak, eskultura eta margolanen nahasteak dira, erdiko tartea bete­tzen duen santu zain­tzailearen estatuaren inguruan koka­tzen dira margoturiko tarteei dagoz­kielarik. Horrelaxe gerta­tzen da:

- Artaxoako Hesiko San Satur­nino elizako erretaula nagusian,

- Los Arcosko Santa Maria elizan, an­tzina Eulatetarren kaperan buru zen Ikustal­diaren erretaula txikian

- eta Iruñeko katedraleko kapera baterako Caparroso senar‑emazteek agindu zuten Santo Tomas Apostoluari eskainitakoan.

Horietan guztietan errealismoaren kaltetan bada ere, apainketari xarmantasuna ematen dion urre ugariren erabilerak, franko‑gotiko estiloaren joera eta Siena al­deko pintura kon­tserba­tzaile horren bikaintasun polikromoak, bereziki iaioak diren pintore horiek oraindik ere gotiko jarreran mantentzen dituzte; baina bestal­de, espazioaren zen­tzu berri horrek, adieraz­kortasuna eta konposaketan argitasunaren bilaketak errenazimentuko pintoreen hurbileko eszena al­darrika­tzen du.

Araba[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nafarroatik kanpo, Araban baditugu hainbat erretaula ala erretaula zati, Iparral­detik “inportatu” eta bereizteko “bertakoak” esango diegunak eta gotiko gisa izendatu behar­ko liratekeenak. Halakoxeak dira, esate baterako:

- Torturaren erretaulatik gorde diren panelak.

- Araban, Labran­tza eta Olanokoak ere, gotiko berantiartzat har daitez­ke,

- eta Biz­kaian, Zeanurikoa.

Hala ere, errenazimentuko zenbait arrastorengatik eta XVI. mende barruko kronologia aurreratuagatik, horietaz hurrengo atalean jardungo dugu.


Liturjiako gaiak eta luxuz­ko arteak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bistakoa dirudi, kristau gur­tza apain­tzeko eta eder­tzeko ardura, oinarriz­ko bi sakramentuak emateko behar diren gai guztiei lotu behar­ko li­tzaiokeela: Bataioari eta Eukaristiari. Hasierako garai haietan garran­tzirik gabeko al­tzari bat zen al­darea esanahiez hornituz joan zen eta az­kenik Kristo bera sinboliza­tzera iri­tsi zen. Harrez gero jaiera bereziz erabilia izan zen eta aparteko arretaz egina izan da. Erdi Aroak jaiera hau zehaztu egin zuen, ez hainbat egituran, baizik eta apaindutako aurreal­dean (antipendia), lehendik aipatua dugun Aralar­ko San Migelen aurreal­dean (ez erretaula). Erdi Aroko arte-balio berezia duen al­darerik ez da gorde Euskal Herrian.

Bataiarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erdi Aroko Arte Historia batean erakargarriagoak izan daitez­ke bataiarriak edo ponteak, izan ere, kristau gur­tzaren barruan berauen egitura eta formak historia ugaria eta luzea izan du. Ain­tzira eta erreketako uretan bataioa har­tzen zenetik, urtegi batean sar­tze eliz­kizun orokor batera igaro zen ondoren eta elizatik kanpo zegoen ar­kitek­turaz­ko egitura zuen esparru batera gero, hasieran igerileku baten itxura bazuen ere, haurren bataioa zela eta al­datuz joan zen, barrura sartuz egiten zeneko on­tzi zabal bat bilakatuz, eta hau ia beti elizaren sarreran koka­tzen zen, esanahi bat adieraziz. Euskal Herria Kristautasunean nolabait ere berandu sartu izanak uler­tzen lagundu egiten du herri honetan ez dela inolako urtegi edo bataioetako “iturririk” ezagu­tzen.

Bataiarrien ereduak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskal Herrian ikus daitez­keen bataiarri zaharrenak ez dira XII. mendea baino lehenagokoak, eta estilistikoki erromanikoak diruditen asko XIII. mendeko­tzat hartu behar dira. Hauetatik asko ikus daitez­ke Nafarroako an­tzinako eliza­txoetan oraindik ere. Erabateko soiltasuna dute hauetako ba­tzuk bere bi zatietan –oinarria eta kopa– eginkizuna beste funtziorik bilatu ez balitz bezala. Beste ba­tzuek al­diz, kristau el­kartea erritoaren izaera sagaratuaren oso kontzientea zela adierazten dute, on­tziaren apainketa eta sinbolismoa guru­tza­tzen saiatuz.

Sarrienetan fustea zilindroz­koa da, nahiz eta karratuak eta prisma egiturakoak ere badiren. Ia beti egitura erdiesferikoa duen kopan ikusten dira a apainketak. Horrek askotan egitura galloiduna har­tzen du; beste ba­tzuetan koparen goial­deko zatian geome­triaz­ko zeinuak dituen zerrenda bat izan ohi da, eta ez dira giza eta animalien buruak falta izaten.

Nafarroan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bataiarriak edo ponteak. Nafarroa eta Araban gorde­tzen diren ale ugarietatik ez da erraza landu zituenarengan borondate argia eta arte abilezia handiena adierazten dutenak aukera­tzen. Edertuenetariko ba­tzuk aipa di­tzagun:

- Lizarrako San Pedro Ruakoa, erromanikoa eta XII. mendekoa ziur asko, eta bere kopa erradioz­ko eran jarritako hostoez, eta goieneko zatian palma-hostozko frisoz apaindurik du kopa; zutoin zilindrikoa buruz eta landare-irudiz estalia dago.

- Ekizakoa ere erromanikoa da, bolaz eta sokateriaz apaindua fuste zilindriko baten gainean.

- Neurri handikoa eta herrikoia delako interesgarria da Bidaurrekoa ere, galloien ordez, musika tresnak babesean dituen ar­ku sail bat eraku­tsiz.

- Agoiz­koaren antzera ba­tzuetan zutoina bera ere estal­tzen du. Oinarria koskaz apaindua, zerra hor­tzez ala bolaz, eta zutoinean, berriz, zutabe eta bolaz­kobustora.

- Galloidunak, baina apaingarri berezirik gabeak dira Sagaseta, Zalba eta Eran­tsusekoa (bereziki handia).

- Liberriko erromanikoa guztiz soila da; Azueloko San Jurgi esaterako.

- Berroiako zir­kuluerdi-formako kopa giza aurpegiek apain­tzen dute.

- Nafarroan berezien eta interesgarriena Arripodasko (Urraulbeiti) bataiarria da, XIV. mendekoa da; bere hiru al­derdietan apaindua dagoen kopa karratu bat du; Jainko bizi­tzaren iturri denaren Kristoren bi izaerak eta bere erospeneko ekin­tza ukitu nahi dituela dirudien gaiak ditu kopak. Bakedanoko Rodriguezen armarria du.

Araban[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Araban, bataiarrien artean:

- zaharrenetakoa Armentiakoa da, XII. mendekoa; guztiz soila, koparen ertz gainean erliebez­ko ar­ku zerrenda soil bat duena. Sartal­deko lautadako beste ba­tzuk ere erromanikoak ala lehengotikoak dira eta oinarri karratu gainean erdi gune bat dutelako dira ezagunak.

- Estibali­zkoa nabarmen­tzen da, oinarriko zutabeek kapitelak baitituzte eta kopak apaingarri oso eder bat. Burgu, Txin­txetru, Gordoa eta abarretakoak gotikoak dira, gai geometriak dituzten erliebez­ko apainketak zerrendan jarririk.

- Sail honen barruan apainketa joria duten beste nabarmen ba­tzuk Ilarduia, Ar­kaia, Erroitegi, Arriano (az­ken hau hainbat edergarri dituzten bost zerrenda dituena da: takeatuak, errosetak, izarrak, zerra hor­tzak, eta abar.)

- eta oso bereziki Donemiliagako San Erromanena, edergarriz guztiz estalia bere hiru gorpu­tzetan: oinarrian, fustean eta kopan; honek luxuz­ko apainketa ager­tzen du zenbait gai dituzten zerrendez: zerra hor­tzak, sigi‑sagak, zir­kuluetan sartutako palma-hostoak, errosetak eta abar, denak ere zen­tzu estetiko ederrekoak konposaketan.

Guardiako parrokian eta baita Gasteizko elizbarrutiko landa-lurretan ere ikus daitez­ke gainera edertasun bikaineko beste bataiarri ba­tzuk, baina XVI. mendekoak dira jada eta ba­tzuk guztiz platereskoak.

* * *

Kantauri al­deko lurral­dean elizetako bataiarriek ez lukete jasango Nafarroa eta Arabakoekin egiten den al­deraketa. Hala ere, Gipuz­koan gogora­tzea merezi dutenak dira:

- agian erromaniko aurrekoa den Ormaiztegikoa,

- Zeraingo gotikoa,

- eta Asteasukoa, isabel­darra jada.

Urregintza Liturgikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sail honetan, bereziki liturgia ospakizunetarako direnetan ere Nafarroa da ondarerik ugariena eta balio­tsuena duena. Aitortu beharrez­koa bada ere, askoz ugariagoak izan zirela Nafarroako ondarearen alor honetan nozitu ziren galerak XIX. mendeko borrokak eta bidegabeko besteren­tzeak zirela medio eta sortutako goseak eragin zituenak.

Nafarroan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hilobi santuko erlikia ontzia, Iruñean

Prozesioetako guru­tzeak. Erdi Aroko prozesioetako guru­tzeak ez dira gu­txi Nafarroan. Badira metal desberdinez eginak Aratzurin, Sorauren, Itsason eta abar.

Denetan deigarriena Iruñeko San Zer­ningo guru­tzea da. Egituraz eta estiloz gotiko bada ere, XVI. mende hasierakoa da. Droseleteen az­pian Jesus eta San Satur­ninoren irudiak erakusten ditu, modelatu ausardi­tsu batez landuriko hosto­tza gotikoen “kriseilu” gainetan, Kalbarioa, Birjina eta San Joanen irudiekin. Mul­tzo hau maza gotiko eder batez bukatua dago apostolu­tza eta ia platereskoak diren mendel txikiak dituela.

Iruñea eta Zango­tzako zilargin lantegietatik prozesioetako guru­tze ugari sortu zen (gaur egun gehienak desagertuak dira). Ziurta daitez­ke jada, XV. eta XVI. mendeetatik gordetakoetan Errenazimentuko plateresko ederrak, baina filigrana eta kalatuetan diseinu flamigero tradizionala gordeaz, gotiko leiha­teen trazeria imitaturik.

Erlikia‑on­tziak. Hilobi Santuko erlikia‑on­­tzia. Sail honi gagoz­kiolarik, denen artean buru Iruñeko katedraleko Hilobi Santuko erlikia‑on­tzi bikaina jarri behar da. Guru­tzadatik itzul­tzean San Luisek Parisera ekarritako Aran­tza Santuaren erlikiarekin lotu izan zen, eta hori zela eta uste izan zen, bere alaba Isabelen Teobal­do II.arekin (1258) ez­kon­tzen zela eta errege santu fran­tsesak eginiko erregalia zela Iruñeko bi­txi hau. Baina erlikiaren idaz­kunak “Hiloihal Santura” begira jartzen gaitu eta zen­tzuz­koagoa dirudi barrual­dean adierazten duen eszena kontutan hartuz gero.

Jatorriz egitura gotikoa du, eskemaz eta trinkotasunez Parisko Kapera Santua irudikatzen duen Iruñeko erlikia‑on­tzi honek barrual­deko zuloan paz­ko goizeko irudika­tze bat du, emakume santuak hilobira iri­tsi eta aingeruak berria eman zienekoa: “Piztu da...Ikus non egon zen”.

Angeluzuzeneko oinplanoa du eta idul­ki baten gainean dago, lau lehoi txikik eusten diotela; hilobia inguratuz ebanjelioko paz­ko gertaerako lau irudiak eta oinetan lokartuak dauden bi sol­dadu­txo erromatarrek erdira­tzen dute antolaketa.

Mul­tzo osoa zoragarria gerta­tzen da konposizioko irudien modelatuetan asmatu baitzuten, bai neurriz, bai politasunez eta urrez­ko xafletako lore eta geometria gaien diseinuez. Azter­keta estilistikoaren arabera, Felipe “Ederra” zeritzanak eta bere emazte Joanak babesturiko lantegietatik XIII. mendearen az­ken al­deko urregin­tza fran­tsesetik atera zen maisulan bikain bat dela ziurta­tzen da.[92]

Lignum Crucis‑aren erlikia‑on­tzia. Beste garran­tzi handiko erlikia‑on­tzi bat, Konstantinoplako enperadore Migel II.a Paleologoak 1401ean Karlos Noblea erregeari bidalitako erlikiak gorde­tzeko fran­tses lantegietan landutako Lignum Crucis‑ena da. Eliza­txo baten irudia duen pieza hau, lau lehoi txikiz eu­tsitako oinarri gingil­dun zabal baten gainean dago zutik. Goial­detako mugimendua, agian desoreka apur batez nabarmenduz, kontrahormak, leihoak, ar­kuak, arrosa-leihoak eta gableteak osagai dituen antolaketa bat da mul­tzo osoa, saihe­tsetako bi guru­tzez eta erdiko askoz garaiago batez koroa­tzen dena, denak ere kolore oparotasun zoragarriz­ko esmaltez apainduak.

Beso-itxurako erlikia‑on­tziak. Nafarroako urregin­tza gotikoko zerrenda luzeak al­de batera utzi, eta has gaitezen besoa al­txaturiko egitura duten erlikia‑on­tziak badirela aipa­tzetik, esate baterako, Iruñeko San Zer­nin elizakoa.

Sagrarioak eta erlikia‑on­tziak. Badira material desberdinez baina trazu oso finez egindako beste sagrario eta eki‑santu ba­tzuk ere, besteak beste, Oibar­ko San Pedro elizakoa.

Zangozako eki‑santua. Az­pimarra dezagun Zangozako zilargin­tzako benetako bi­txia (dagokion pun­tzoiez egina), Zango­tzako Santa Mariako prozesioetako eki‑santu; ia zalan­tzarik gabe bere jatorrian eukaristia gorde­tzeko sagrarioa izan zena. Txikiagotuz doazen hiru gorpuz­ oktogonal dituen mul­tzo ar­kitek­toniko bat da, Bibliako gaien erliebez apainduriko oinarri baten gainean dago, berau ere oktogonala. Egitura hirukoitz hau guru­tzean hil­dako gizaseme gotiko batez koroatua dago. Hiru gorputzen aurreal­deak irudiz eta kontrahorma eta trazeria gotikoz eginiko saretaz her­tsirik ager­tzen diren leihateen imita­zioak apaingarri dituela; horietako bat sagrarioko atea izan zitekeen.

Araban[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arabako lurral­dean urregin­tzak utzi ditu ale ederrak, inola ere apezgoaren eta nobleziaren baliabide ekonomikoak sagaratuki parrasta­tu zitezkeen garaietan datatu behar­ko liratekeenak. Zilar urreztatuan landuak eta esmaltez apaindurikoak izan ohi dira.

Adatsaren Andre Mariaren erlikia‑on­tzia. Erlikia‑on­tzien alorrean, itxura ar­kitek­tonikoz eginiko Europako moda jarrai­tzen denetan, Kexaako monasterioko Adatsaren Andre Maria deri­tzonaren erlikia‑on­tziak merezi du aipamen berezia, Avignongo lantegiren batetik irtena izan daitekeelarik. Ale zoragarri hau monasterioari Aialako Fer­nan Perezek, Kan­tzelariaren aitak, emana izan zen 1378an.

Poliptiko txiki baten antzera (40 cm garaieran), lau lehoi txikiz eu­tsitako oinaz­pi baten gainean egina dago, eta zilar urreztatuan landua. Ireki eta zabal­du ondoren, gotiko gezi eta gableteez buka­tzen diren bi solairu ager­tzen dira. Erdiko horma-hobian Mariaren irudi polit bat azal­tzen da buruan, altueran 9,50 cm-koa,[93] bularra eskain­tzen diola dirudien samurtasuna Haurrari adieraziz; haurrak, aldiz, amaren ez­kerreko belaun gainean profilez eseririk, amaren mantuaren eusgarri al­dera luzatzen du eskua. Erlikia‑on­tziak eliza­txo baten itxura du. Irekia dagoenean, bere ateetan Haur­tzaroko bost gertaerak ikus daitez­ke: Deikundea, Ikustal­dia, Jaio­tza, Ager­kundea eta Elizan Sar­tzea.

Halako neurrian egina eta mailuz landutako zilarra dela jakinik ezin aurkituko dugu zeinu esanguratsu oso xeherik, baina keinuak oso adierazkorrak eta egokiak dira. Urreztaturiko xafletan eginiko atetila mugikorrak ditu eliza­txoak, erlikiak jaso­tzeko funtzioa duten lauhostoz­ko gunekin.[94]

Biz­kaian[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Biz­kaian liturgiako ostilamendua dokumentuetan ugaria bada ere, esan behar da Erdi Arotik guganaino iri­tsi dena zatikatua, urria eta, nolabait esan, pobre samarra dela.

Gaiari dagokionez, zilarra ez da ugaria eta kobrea eta zura dira gehienetan erabil­tzen direnak. Azaleko ebakidurak besterik ez dira apaingarriak eta gehienez ere, esmalte-aplikazioak. Kalitate handiko lanak gel­ditu dira az­ken gotikotik, non badirudien zilarra XV. mendean sustraitu zela.

Prozesioetako guru­tze eder ba­tzuk baditu Elizbarrutiko Museoak, Etxeberriako San Andres elizatik ekarriak, kobrez­koak, eta Bolibar­ko Santo Tomasena.

Lan famatu moduan hartu behar dira zilarrez­ko bi kopoi, Santur­tziko San Jurgi elizatik ekarritako urreztaturikoa bata, eta Igorreko elizako beste bat, biak ere XVI. mende hasierakoak. Horiez gain, Bilboko katedraleko in­tsen­tsu‑on­tzi zoragarria.

Gipuz­koan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Asteasuko kaliza

Erdi Aroko liturgiako zilargin­tza gaietan Gipuz­koako arte al­txorrari dagokionez, gogora di­tzagun Donostiako Elizbarrutiko Museoak jasoak dituen alerik balio­tsuenak.

Besteak beste, Leintz Ga­tzagako Dorletako santutegitik datorren letoiz­ko in­tsen­tsu-on­tzia, goiko zatian trilobulatuzko egitura kalatu eder ba­tzuk dituena.

Prozesioetako guru­tzeak. Museo berean probin­tziako hainbat parrokitatik bil­dutako prozesioetako lau guru­tze ikus daitez­ke: Zumarragakoa, Bergarakoa, Albiztur­koa eta Goia­tzekoa.

- Zumarragakoa XVI. mendeko zilarrez­ko ale izugarri bat da, gotiko berantiarreko guru­tzeek berez­koa duten ikonografiarekin: Guru­tzil­tzaturiko Kristo, lau besoen lirio-lorez­ko muturretan tetramorfoak dituen gurutzea, ukitu plateresko nabaria badu ere, ez zaio falta filigrana gotikorik; nafar lantegiko lana izan daiteke.

- Oxirondoko (Bergara) Santa Marinatik ekarritakoaz ere gauza bera esan daiteke, 110 cm x 46 cm-koa da eta bistakoak dira Iruñea al­deko lantegiren bateko mar­kak.

Edalonon­tzi sagaratuak. Mutrikutik datorren zilarrezko kaliza urre-kolorekoak gotiko aberats bat ager­tzen du (emaileen idaz­kuna duena), landare gaietan eta familiako armarria zokalo kalatuan, filigranazko hel­dulekuan, gailurreria gotikoa duen korapilo apartan eta kanpai egiturako kopa apaingarrian.

- Beste urreztatutako kaliza batek, Asteasutik datorrenak, aurrekoaren egitura eta estilo oso parekoa du.

- Bada beste urreztaturiko zilarrez­ko bake‑emai­le bat, erdian Guru­tzetik Eraistearen irudi gotiko‑flamenkoa duena.

- Zilar urreztatua den beste kopoi bikain bati, An­tzuolako parrokiakoa zenari, Gasteiz­ko pun­tzoia ageri zaio, eta baditu oina, erdian korapiloa duen bi ataletako hel­dulekua eta kopa, biak ere kalatu zoragarriz landuak.

Horretaz gainera badira plateresko estiloko bi eki‑santu urreztatu, baina gotiko arrasto garbiak dituztenak.

Laburpena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Baskoniako gotikoaren historia labur­tzea ez da gauza erraza, euskal lurral­de guztien el­karren arteko ezaugarriak bila­tzen hasiz gero, hauetan guztietan ez bai­tzuen erregimen politiko bat berak gobernatzen, ezta urrik eman ere; erreinu desberdinetakoak izanik, gizartean, ekonomian eta kultura mailan nolabaiteko areriotasun sentipenak sorrarazi zituen honek, senideen artean elkartasun-harremanak sortzeko oso al­dekoak ez zirenak, alegia.

Nafarroa: fran­tsesturiko artea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nafarroan, Karlos III.aren erregeal­diak luxuzko eta fintasunezko artea ekarri zuen ediletara. Oso nabaria da errege Noblearen gorteko distira-zaletasun beroa eta europar gainerako gorteekin leian ibil­tzeko borondatea. Izan ere, beren osa­ba‑izebak imitatuz, Berry-ko eta Borgoinako Duke hauek izan ziren “nazioarteko estiloa” izeneko dotoretasunaren susta­tzaileak. Eta bal­din­tza hauek denak ez ziren eragozpen izan Nafarroa izateko XV. mendeko gotiko loreztatuko adieraz­penik nabarmenenak izan zituen eskual­dea, nahiz eta geroztik errege­tzaren aginpideko batasuna gu­txiago­tuz joan, honako hauen ondorioz: dinastien arteko borrokak, nobleen esku-hartze politikoa eta Beaumondarren eta Agramondarren arteko borrokak.

Lehen euskal burgesiaren artea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ulertu egiten da, gainerako probin­tzietan, Frantziako gortearen tradizioari hain lotua zegoen arteak nafar monar­kiaren il­do berberak ez jarraitu izana. Politikoki Gaztelako koroaren menpean egoteak probin­tzia hauetan nobleziaren ahul­tzea eta burges klasearen sorrera ekarri zuen. Haz­kunde demografiko eta ekonomikoa nabari­tzen da, XV. mendearen bigarren hamar­kadatik aurrera eta, era berean, hiriko gizartearen barruan etena: abera­tsak eta behar­tsuak. Hiriko burgesia klaseburu bihurtu zen eta Bilbok ekonomia haz­kunde nabarmena ezagutu zuen, Kantauriko lehen portua izatera iri­tsi zelarik. Leinu nobleak amorrual­di ba­tzuk izan ondoren, XV. mendearen bigarren zatian, beren aginpidearen amaierara iri­tsi ziren.

Haz­kunde demografikoaren eta hiriko klaseen ekonomiaren eta gizarteko aurrerapenaren ondorioz, ez da harrigarria gur­tzari eskainitako lekuak handiagotu nahi izatea, ezta eliza erromaniko zaharren ordez estilo berrikoak diren eliza handiagoak eraiki­ nahi izatea ere. Baina, ez da ezer harri­tzekorik gerta­tzen, baldin eta, gainerako Europako estatuetan suma­tzen den bezala (Italiako hirietan batez ere, non oso nabarmena izaten den nobleziaren eta burgesiaren arteko gustuen kontrastea), Euskal Herriak, Iruñeko gortean ikusten den arte “noble” baten fintasunaren aurrean, Kantauri al­deko hiribil­duak ekonomiak, xumetasunak eta iriz­pide pragmatikoek zuzenduriko artea nahiago badu. Horrela uler­tzen da bada, Nafarroa eta gainerako probin­tzien arteko desberdintasuna “gotiko lore­tsuaren” harreran.

Formen estilizazioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Guztietariko “gotiko” izenari eu­tsi bazaio ere “gotiko flamigero” izeneko estilo berri bat da. Henri Focillonen ustez, edozein estilok az­ken al­dia iristean iragan behar duen edertasun eta manierista gutizien az­ken garai bat baino gehiago, bal­din­tza jakinetako arrazoi historikoetan oinarrituriko artea dela ulertu behar da; Europako monar­kia ahal­tsuen adieraz­pen eta finkapen-garaikoa, adieraz­pide modu berriak eska­tzen dituen errege­tza berrien gorespen eta harrotasunezko al­dikoa.

Hispaniako hainbat eskual­detan, neurrietan eliza orain apur bat apalagoa zen (salbuespen ba­tzuk izan ezik, esaterako, Sevillako Katedrala), baina handitasunean galera zenak, gizatasunez eta edertasunez irabazi zuen.

Eraikinen nerbioak estilizatu egin ziren. Aurreko izar-gangetan sarez­ko bateratze konplexuak osatu ziren, era desberdinetako lotura ugariagoen bitartez, gangari eustea baino gehiago hondoa apain­tzeko asmoa izango balute bezala. Arbotante eta pilastretan uhindurak bilatzen ziren; hauek, ba­tzuetan kiribil egitura hartu bazuten ere zutabe finez osatuak gel­ditu ziren. Kapitelak, desager­tzen ez badira, txikiagotu eta poligonoz­koak bilakatu ziren.

Neurri izugarriak hartuko dituzte leihateek, Ingalaterran batez ere “perpendikularra” estiloz eta ar­kutaraino jai­tsi ziren, triforioa desagerraraziz. Aurreko mendeetako ar­ku zorro­tzak, oraingoan, lau erdigunetako konopialak, eskar­tzanoak, karpanelak edo apal­duak ziren. Kontrahormetan mailaz maila kokaturiko pinakuluak bider­katu egin ziren, bai garaieran, bai aberastasunean eta bai profilen ugaritasunean irabaziz. Leihoak eta argizuloak parrastaka sortu ziren, eta bao guztietan hormaren ohiko lautasuna hirusta sailez edo gingil ani­tzeko kalatuez jantzi nahi izan zen, betiere lerromakurrak eta kurbatuen eta kontra‑kurbatuen jokoak bilatuz, ia landarez­koa den grazia eta bizitasuna adieraziz.

Harriz­ko profil suhar horiek izen berria eman zioten flamboyant edo flamigero estiloari. Inolako zalan­tzarik gabe, gehiago gogorarazten dute festa-giroko dan­tzaren bizitasuna Erdi Aroko gazteluen gar­txutasun sendoa baino. Nobleen bizimodu gataz­ka­tsua jauregiko erosotasunean bigun bihurtu zeneko al­dia zen. Gaztelu eta elizetan dorre graziosoak al­txatzeko al­dia zen, airearen arintasunarekin leian ibili nahi balitz bezala sortu ziren katedraletako geziak, harriz­ko titakadura erakargarriak zituztela. Kontrahorma eta ostikoetan dorre­txoak zuti­tu eta eli­z atariak gablete eta pinakulu zorro­tzez koroa­turik.

Flamigeroaren sarrea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Historialari ba­tzuen ustez, estilo flamigeroaren jatorria Ingalaterran bilatu behar da. Handik igaroa baitzen Fran­tziara XIV. mendearen az­ken al­dian. Dena dela, herrial­de horietan aur­kitu zituen adieraz­penik distira­tsuenak. Hispaniako arte historialariak konturatu dira Espainian ez dela aur­ki­tzen, bere egitura eta ikuspegi orokorrean, Fran­tzian ikus daitekeen zenbait elizetako itxura hain kargatu eta konplexua duen elizarik. Osagai flamigeroak Oviedo, Mur­tzia, Burgos, Sevilla eta abarretako katedraletan besterik ez dira ikusten.

Euskal probin­tziak, korronte iragankor bat. Gaztelaren eragina bal­din bazuten ere, gotikoaren az­ken al­di horretan, euskal probin­tziek ez zuten Gaztelako gar­txutasun estilistikoaren lekukotasunik behar izan, gizarte-mailako arrazoiengatik nahiz estetikoengatik.

Euskal Herriak programaturiko gar­txutasunean darrai. Bere probin­tzietan, esparru zabalen al­derako zaletasun eta gustua salbuesten bada, oso nabaria da etxezainek, edilek eta eliz agintariek gehiegiz­ko gastuak mozteko eta harginen eta eskulturagileen lana zaintzeko jar­tzen duten arreta. Bestal­de, ez dirudi barrokismoak eran­tzuten dionik Euskal Herriaren espirituari.

Horren ondorioz, herri honetan estiloa flamigero iragankorra moda gisa hartu zen, Europako gorteetako klase gorenaren ezaugarria den dotoreziak eta gustu bikainak ezarritakoa. Izan ere, ez dira ugari gure herriko elizetan egitura flamigeroak.

Nafarren zaletasuna. Nafarroaz ezin esan daiteke gauza bera, zeren eta, Karlos III.aren erregeal­ditik jada, noble eta prin­tzeen zaletasuna norabide horretatik abiatu baitzen. Errege Noblea izan zen zalan­tzarik gabe bere Oliteko jauregian hispania al­deko joera fran­tses eta nazioartekoarekin el­kartu nahi izan zuena, erregeren gelak oparo edertuz eta urreztatuz, eta mudejarren igel­tsuak berak ere eran­tsiz.

Errege Noblea bera izan zen katedraleko klaustroari espiritu berbera eran­tsi ziona, nahiz eta, aurretik esan dugunez, katedrala bera, ar­kitek­turaz­ko gar­txutasun zorrotz izaeraz jan­tzia izan. Dena den, Fran­tziako gorteetako artearen gertutasuna lagungarri izan zen, jada oso aurreratuak zeuden klaustroko lanetan, flamigeroaren grazia al­dera ireki­tze garbia gauzatuz. Katedraleko guru­tzadurako arrosa-leihoak mendearen bukaeran egin ziren eta artean amaitu gabe ziren klaustroko hormarteak estilo berria eran­tsi zi­tzaienean, alaia eta festa girokoa. Begi bistan ditugu gaur egun ondorioak: iparreko, hegoal­deko eta batez ere mendebal­deko galerietako ar­kuen zati bat koroa­tzen duten gablete zorro­tzak dira, diseinu flamigero kalatuz­koak; mul­tzo osoa ez zen XVI. mendera arte bukatu; espiritu beraren emai­tza da, batez ere, klaustro gainera igo­tzeko eraiki zen helize egiturako eskailera.

Az­ken gotikoaren lorra­tzaren atzetik[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iruñeko klaustroak ezin ahan­tzaraziko digu beste klaustro eder bat: Oñatiko San Migel parrokiakoa, lerro nahasiz­ko gailurreria eta harriz­ko filigranekin tenore manierista horri eran­tzuten diona. Ar­kitek­turan espiritu bera suma­tzen da zenbait xehetasunetan, esate baterako, Vianako parrokiako Guardiako Erregeen Santa Maria izenekoaren kaperan, Laudioko Eremuko Andre Mariaren ar­ku konopialetan edo Portugaleteko Santa Mariaren triforioan, eta agian britainiar eraginekoak diren Lekeitioko leihateetako trazerian.

Az­ken gotikoko estilo manierista berari eran­tzuten diela dirudi, adibidez, Aguraingo Santa Marian ikusten diren zutabe­txo finak ezarrian dituzten zilindro-formako pilareen lerroz­ko mehe­tzeek nahiz Bilboko San Antonekoek, edo Portugaleteko parrokiakoek eta Balmasedako San Seberinokoek.

Irudigin­tzan, garai honetan, dogmen objetibotasunaren gainetik jar­tzen hasi zen sentimendu subjektiboa. Giza sentimenduen adieraz­pen hau indarra hartuz joan zen errenazimenduko artean amaitu bitartean. Aipa dezagun, gotiko berantiarraren atal honetarako terminus a quo gisa finkatu genuen data (1397), Devotio Moder­na izenez ezagutzen dena zabal­du zuten El­karte Bizi­tzaren Ermandadea (1398) Flandesen eratu zeneko data ere badena. Estilistikoki manierista alaitasunaren eta nazioarteko estiloaren fintasunen garaia ere bada. Irudi santuak graziaz kulunka­tzen dira, an­tzinako estiloaren segurtasuna saihestuz; Errenazimentu inguruetan arte profanoa erabil­tzen hasi zen eta eszena mundutarraren mugimenduek sagaratutako artearen adieraz­pideak ku­tsatu zituen.

Arte figuratibo gu­txi dago Euskal Herrian (Nafarroaz aparte) manierista garaiko ikonografiarekin, Espainiako edo Fran­tziako eskual­deetan ikus daitekeenekin alderatzeko. Hala ere, beharrez­koa da esatea, Euskal Herriko jauregi eta kaperetan XV. mendearen az­kenean finkatu zela gotiko lore­tsuarekiko zaletasuna eta hau dela hispaniar‑flamendar artearen inportazioa argi­tzen duena.

Errege Katolikoen erregeal­dian gotiko lore­tsua “isabel­dar” izenekoaren ezaugarri bereziak har­tzen hasi zen. Espainia osoan eta Euskal Herrian bereziki XVI. mendearen lehen hamar­kadetan gotiko lore­tsuaren, isabel­darraren, mudejarren eta platereskoaren ur‑lasterrak el­kartu egin ziren, ideia berrien eta egitura berrien erreka handi den Errenazimentuan buka­tzeko.

Oharrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Artikulu honen oinarria Entziklopedia Enblematikoa da. Obra osoa eskuragarri dago, cc-by-sa lizentziarekin, Wikisource-logo.svg Wikitekan
  2. Zenbait idaz­le alemanen ustez, gotikoa germaniarren arimari dagokion estiloa da; beste ba­tzuen ustez, al­diz, Europarren espirituari egitura ematen diona da; gotikoa, kristau gizartearen egitura konplexua ala filosofia eskolastikoaren arrazoiz­ko prozedura logikoa adierazten duena dela uste duenik ez da falta.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Domus lanean, 710. znb. (Milan, 1990), 30. or. Paloma GILek aipatua, El templo del siglo XX. (Bar­tzelona, 1999) 164. or.
  2. Elie Lamberten zenbait lanetatik abiatuta, ba­tzuk, guru­tze-gangen jatorria, kalifa eraginekoa, denen­tzako gil­tzarririk gabeko guru­tze-ganga nerbiodun erromanikoetan ikusten zela zioten.
  3. E. LAMBERT, El arte gótico en España en los siglos XII y XIII. (Madril, 1977) 76. or.
  4. “Oinarrien aurreal­detan zutabe bikoi­tzak ager­tzea langedoziar eskolako ezaugarrietako bat da eta 1171n jada hasia ikusten dugu Tarragonako katedraleko burual­dean, eta 1185ean hasi zen Fiteroko guru­tzerian”. J. M. AZ­KARATE, Arte gótico en España. (Madril, 1990) 12. or.
  5. Hurrengo urtean monjeak Yergatik bi legoatara zegoen baserri honetara lekual­datu ziren. Niancebaseko al­darea Antsok, Calahorrako go­tzainak, zabal­du zuen eta bere lehen abadeak, Fiteroko San Erraimundok beronengandik jaso zuen benedikapena. Santu honek eskatuta, Niancebaseko monasterioa eta bere ondasun guztiak bere zaindari­tzapean hartu zituen Eugenio III.ak.
  6. Tomás MORAL, O. S. B.: Monasterios. T. C. P., 35. znb. (Iruña, d/g) 17. or.
  7. J. JIMENO JURIO, Fitero. T. C. P., 72. znb. (Iruña d/g). Ikus bere bibliografia.
  8. J. JIMENO JURIO, Monasterio de la Oliva . T. C. P. 66. znb. (eta berak aita­tzen dituen idaz­leak); H. Mª. MARIN, Abadia cisterciense de la Oliva. Historia y arte. T. C. P. 242. znb. (Iruña d/g).
  9. J. JIMENO JURIO Iranzu. T. C. P., 69. znb. (Iruea, d/g). Ikusi, berak aipatutako beste idaz­le ba­tzuk.
  10. A. M. N. IV. libk., (Iruñea, 1973), 72. or.
  11. Oliteko Santa Mariari buruz, ikus, BIBLIOGRAFIAN, J. JIMENO JURIO, TORRES BALBAS eta J. M. AZ­KARATEren... lanak.
  12. A. M. N. IV. libk. 107. or.
  13. Baionako katedralaren datari buruz, ikusi E. LAMBERT, O.c., 240‑247. or.
  14. Oloroeri buruz, ikusi E. LAMBERT, O.c., 244. or.
  15. Ibidem, 21. or.
  16. J. M. AZ­KARATE, O.c. 46. or.
  17. Iruñeko San Zer­nini buruz, ikusi aipamenak A.M.N. IV, 134. or.; G. E. STREET, Some account of Gothic architecture in Spain. (Londres, 1963). Ikusi halaber, V. LAMPEREZ, Hist. De la Arquitectura cristiana Española (Espasa‑Calpe 1930), III, 225; L. TORRES BALBAS, Arquitectura gótica. A. H. VII. liburukian, 221. or.; J. M. Az­karate, Arte gótico en España. (Cátedra ,1990).
  18. Torres Balbasek dio Aragoi al­deko zenbait elizen kopia dela Uxue, habeartea ingura­tzen duten esparru garaiak sortuz eta guru­tze-ganga txikien az­pitik horma‑bularrak zehar­ka­tuz.
  19. Uncastilloko Migel Santxez go­tzainak (1277‑1287) dirua eska­tzen zuen 1286 al­dera, graziak eta bar­kamenak eskainiz klaustroaren eraikun­tzan lagun­tza ematen zutenen­tzat. Eta 1291n agindu bat dokumenta­tu zen “Iruñeko Santa Mariako klaustro lanetarako”.
  20. J. M. AZ­KARATE, O.c., 58. or.
  21. Clara FER­NANDEZ LADREDA AGUADE eta J. LORDA, La catedral de Pamplona. Arquitectura. V.V.n, La catedral de Pamplona, 1394‑1994. Ed. Nafarroako Gober­nua, I.go libk. 163‑273. or. Ikusi, halaber, A.M.N., IV, 162 eta hur.
  22. J. ALTADILL, Castillos medievales de Navarra. (Donostia, 1934), 3 libk.; J. M. RECONDO, Castillos. T. C. P, 22. znb. Nafarroako Foru Al­dundia Argit., (Iruñea, d/g); J. MARTINEZ DE AGIRRE, Castillos y Palacios góticos en Navarra. El arte en Navarra. 12. znb.an, Diario de Navarra Argit.; Aitor IRIARTE KORTAZAR, Algunas observaciones acerca del Palacio Real de Olite. A. P. M. 15ean, 1996, 331‑340. or.
  23. J. MARTINEZ AGIRRE, O.c., 101. or.
  24. J. M. AZ­KARATE, O.c., 59. or.
  25. L. LAHOZ, El Arte Gótico en Alava. Arabako Foru Aldundia (Gasteiz, 1999) 28. or. eta hur.
  26. Eliza honen ezaugarriek bazuen zerikusirik Gasteiz bertako San Pedro, Lekeitio, Ger­nika, Bilboko Santiago eta San Anton elizak beste euskal­dunekin, nahiz Oz­kabarte eta Toledo, Palen­tzia, Leon eta abarretako burual­deekin. C. M. V. III. libk., 85. or.
  27. M. PORTILLA, El arte en los templos vitorianos. (Gasteiz, 1981); Ikusi, halaber, C. M. V. III, 148. or.; L. LAHOZ, O.c. 32. or. eta hur.
  28. G. LOPEZ DE GEREÑU, Dos noticias para una monografía de de la parroquia de San Vicente de Vitoria. (Donostia, 1958). B.R.S.B.A.P.ko separata, XIV. urtea, 2. koader­noa; ikusi C.M.V. III, 221. or.
  29. L. TORRES BALBAS, Arquitectura y Escultura góticas. A.H. VII, 160. or.
  30. J. A. BARRIO LOZA, Iglesia de Santiago, Bilbao. M. N. E.n, III libk. (Bilbo, 1985) 85. or. eta hur. J. IBARRA, La basílica de Santiago. 1950; T. MARTINEZ, Del Señor Santiago. (Bilbo, 1982).
  31. Iglesia de San Antón, Bilbao. (J.A. Barrio Lozaren zuzendari­tza). Monumentos Nacionales de Euskadi, III libk., 67‑81. or.
  32. Pilar del VALLE LERTXUNDI, Estudio arquitectónico de Santa María de Lekeitio. Kobie‑n. Arte Ederrak, 7, 1990, 51‑84. or.; Iglesia de Santa Maria de Lekeitio. Euskadiko nazio monu­mentuak‑en, (M.N.E.) III, 221‑239. or.
  33. Gipuz­koako probin­tzia mailako bizi­tzaren hastapeneko unetzat har daitez­keen Ba­tzar horietan, erregeren aginduz eta Gonzalo Moro Korrejidorearen zuzendari­tzapean bil­du ziren Hiribil­du guztietako eta bost al­kate­tzetako ordez­kariak, hau da, orduan Gipuz­koan ziren udal mailako erakunde guztietako ordez­kariak. Ikusi Kon­tzeju horien zerrenda J. L. BANUS Y AGIRRE, El movimiento municipalista de Gipuzcoa. Las formas de poblamiento en el Señorio de Vizcaya durante la Edad Media. Biz­kaiko Foru Aldundiak argitaratua. (Bilbo, 1978) 62‑63. or.
  34. Ikusi pasadizo honen kontaketa eta zen­tzua J. PLAZAOLA‑ren, Historia y sentido del Arte Cristiano. B. A. C., (Madril, 1996), 292. or.
  35. J. JIMENO JURIO, Artajona. T.C.P., 45. znb., (Iruñea, d/g) 15. or.
  36. Mª Eugenia IBARBURU, La iglesia fortificada de San Satur­nino del Cerco de Artajona (Navarra). P.V. 37an, 1976, 179‑180. or.
  37. Ikus argaz­ki kopiak A.M.N.V.ean, 246‑258. or. irudiak.
  38. Eukene MARTINEZ DE LAGOS: ¿Una marginalia realizada en piedra? A propósito del dintel de Santa Maria de Olite A.P.M. 15ean, 1996, 383‑395. or.
  39. J. JIMENO JURIO, Olite monumental. T. C. P., 93. znb., 31. or.
  40. N. E. A. A.ko idaz­leak izan dute beren azalpenak erreportaje grafiko ugari eta ordez­katu ezinez­koz lagundurik emateko ardura; ikusi, T.V. V.ean, 9‑11. or. Ikusi halaber, Clara FER­NANDEZ‑LADREDA, La catedral de Pamplona. El arte en Navarra.n, 10. znb. 153. or.
  41. Iruñeko klaustroko kapiteletako lanketa horren guztiaren deskribapen zehatz bat A. M. N. IVan ikus daiteke, 229‑231. or.; eta oraindik ere zehaztasun eta xehetasun gehiagoz V.V.n, La Catedral de Pamplona. I.go libk., 274. or. eta hur.
  42. Rieuxeko lantegi hau azal­tzea, historiako arazo interesgarri bat da, hartatik jaso diren Kristo bat, Maria bat (Baionako Bonnat Museoan) eta Apostoluen irudi zenbaitek (Toulouseko Museoa) errealismo manierista izugarri azal­tzen dute.
  43. L.VAZQUEZ DE PRAGA, La dormición de la Virgen en la catedral de Pamplona. P.V., 1946, 241‑258. or.; La catedral de Pamplona ida­tzi zutenen ustez nahikoa agirikoa badela inspirazioaren iturburua, Tesalonikako Ar­tzapez­piku Joanen lana izan zela pen­tsa­tzeko.
  44. Monar­kiaren goraipa­tze politika baten barruan, ez zen gehiegi neurtu erregearen koroa­tze ospakizunak zuen garran­tzia, tradizio handia zuen erritoa izanik, miniaturez ilustraturik zihoazen eliz­kizunen idaz­keta laster eskatu zuena. Adibide modura gogora dezagun, Westminster-ko (Londres) abade-etxeko Liber Regalisa, eta zeha­tzago esanda Erregeen Koroa­tze Eliz­kizunaren kodizea (abade-etxe berekoa), miniatura ederrez apaindua den hartan haren ba­tzuk S.Silva eta Berastegiren liburuan kopiak datoz. (O.c. 94. or.). Hauetako batean bi go­tzainen eskutik koroatua den erregina bat ikusten da, elezaharrak dioenez: “die quo regina sola coronada est”.
  45. C. FER­NABDEZ‑LADREDA, O.c., 158. or.
  46. L. LAHOZ, El arte gótico en Alava, Gasteiz ,1999, 41. or.
  47. El friso de Tuesta y los comienzos de la escultura gótica en Alava. P. M. A. 11n, 1993, 57‑72. or.
  48. C.M.V., III libk., 91. or.
  49. Beatriz ARIZAGA, Urbanística medieval (Guipuzcoa). Kriselu Argit., Kantabria. (Donostia, 1990), 193. or.
  50. Mª A. ARRAZOLA, El renacimiento en Guipúzcoa. (Donostia, 1968) II, 193‑200. or.
  51. Debako atariaren datari buruz­ko iri­tziak ugariak izan dira eta oso desberdinak gainera. Denak ere, L.Lahozen lan sakonean topa daitez­ke, bibliografia al­detik ere bera delarik osoena: Aproximación estilística e iconográfica a la portada de Deba. Ondare 16,1997, 5‑54. or.
  52. Besteak beste, eredu hauek Zangoza‑Rocamadorreko, Otsagabia (Muskil­da) eta Orreagako birjinak lirateke. Zangozakoaren antzekoak eta eus­kal‑nafar‑errioxar modukoak trantsizio garai batekoei dagoz­kienak dira, zeren eta Haurra al­de batera lekual­da­tzen bada eta mugimendu al­derako nolabaiteko joera azal­tzen badu ere, beste ezaugarri ba­tzuk joera erromanikoak dira eta ez dira XIV. mendeaz geroztikoak. Askoz gotiko-mota garbiagoa da Orreagako Birjinak adierazten duena, 1350 al­dera eginiko irudia delarik. Ikusi FER­NANDEZ LADREDA, La Sonrisa Gótica. El arte en navarra. 15. zenbakian. Diario de Navarrak Argit.; ikusi, halaber, J. CLAVERIA URANGUA, Iconografía de la Virgen de Navarra. (Iruñea, 1942‑44); José Esteban URANGA, Cien imágenes navarras de la Virgen (Iruñea, 1972). Diario de Navarrak Argit., Clara FER­NAN­DEZ‑LADREDA eta Mª Concepción GARCIA GAINZA, Salve. Mariarenganako artea eta jaiera 700 urtez Nafarroan. Erakusketa. Nafarroako Gober­nuak Argit., Nafarroako Ku­txa eta Iruñeko Ar­tzapez­piku­tza. (Iruñea, 1994)
  53. L. LAHOZ, El arte gótico en Alava, 108. or.; ikusi, halaber, G. LOPEZ DE GEREÑU, Andra‑Mari en Alava. Iconografia mariana en la diócesis de Vitoria. (Gasteiz, 1982).
  54. Ezezagun batena da, Cruz de Kuru­tziaga. M. N. E. IIIan, 125‑133. or.; R. PINEDO, La cruz de Kuru­tziaga. 1942; M. GRANDE, Kuru­tziaga. Biz­kaia 25, 1965; Jesus LARREA RECAL­DE: La cruz de Kuru­tziaga. (Durango, 1972); W. GIESE, Monumentos religiosos de piedra en el Pais Vasco. Homenaje a J. M. Barandiaran, II, 1966, M. VIAR, Cruces de Vizcaya. Deustuko Uniber­tsitatea. Arteren Historia Saila, 1980.
  55. Juan Carlos STEPPE, Las pinturas murales de Gaceo. Una catequesis a través del arte. C.M.N.V. libk. 1982, 100. or. eta hur.
  56. M. C. LACARRA DUCAY, Aportación al estudio de la pintura mural gótica en Navarra. (Iruñea, 1974, 48‑56. or.; ikusi, halaber, Pintura mural gótica en Navarra y su ámbito de influencia. A.P.M. 15ean, 1996, 171‑193. or.
  57. A.M.N. V, 220. or.
  58. S. SILVA BERASTEGI, la Pintura Medieval en Navarra. (Iruñea, 1988).
  59. M. Carmen Lacarra Ducayk bere Nafarroako Erdi Aroko margolanei buruz­ko ikerlanean Iruñeko margolanaz gainera (Katedraleko, San Zer­nin eta San Nikolas) bil­tzen ditu Ribaseko San Pedroren monasterio zaharreko (Iruñea) beste ba­tzuk, Ekayko San Martin elizako (Zangozako merindadea) margolanak, Arellanoko San Erroman pa­rrokia‑elizan azal­dutako beste ba­tzuk, Eristaingo San Joan Bataia­tzaile (Oliteko merindadea) elizakoak, Galipentzuko San Salbatore elizakoak eta joera estilistiko honetako az­ken al­dia suposa­tzen zuen Oliteko San Pedro elizako dorrearen behereneko zatikoak”. Pintura mural gótica en Navarra... A.P.M. 15ean, 1996, 178. or.
  60. Erdi Aroko Nafar margolanetan jakituna den emakume honen iri­tziz, egileak Lignum crucis‑aren omenetan Italiako Venancio Fortunato (530‑600), Poitierseko go­tzainaren latinez­ko poema luzea den Nekal­diaren ereser­kia Pange lingua gloriosi‑a erabiliko zuen ikono­grafiaz­ko jatorri moduan. O.c., 179. or.
  61. A.M.N. V, 230. or.; R. MESURET, De Pamplona a Toulouse. En tor­no a Juan Oliver. P. V. XIXan, 1948, 9‑18. or.; M. C. LACARRA, O.c., 103. or.; J. MARTINEZ DE AGUIRRE, La pintura mural gótica. El arte en Navarra. 13. znb. (Diario de Navarrak Argit.), 198‑199. or.
  62. S.SILVA Y BERASTEGI, La miniatura Medieval en Navarra. (Iruñea, 1988) 110‑140. or. Nafarroako Foruen kodizearen irudiak eta liburutegi berak jasoak dituen beste ba­tzuenak eskematikoagoak dira eta ez hain dotoreak.
  63. J. GUDIOL, Pintura gótica. A.H. IX.ean, 1955; J. C. STEPPE, O.c., 191. or.
  64. Az­ken batean, arima baten Epaia gogora­tzea da helburu, bere ekin­tza onak pisa­tzen direneko une estu horretan, deabruaren erasoen aurrean eta santu babesleen lagun­tza dutela. Euskal Herrian jaiera handia zaion Santa Marina galiziar santari, esate baterako, Araban soilik 50 santutegi eskaini zitzaiz­kion. J. C. STEPPE, O.c., 200‑211. or.
  65. J. CAMON AZNAR, Pintura medieval española. S.A. XXII, 1966; J. GUDIOL RICART, Pintura gótica. A.H. IX.ean, 1955; M. ARANEGI, El Canciller Ayala. B.I.S.S. XVIII.ean (Gasteiz, 1974); J. M. PORTILLA, Torres y casas fuertes..., II. libk. 1978, 853‑886. or.; S. SILVA Y BERASTEGI, Las empresas del Canciller Pedro de Ayala. Congreso de Estudios Históricos: Vitoria en la Edad Media (Gasteiz, 1985), 761‑778. or.; M. N. E, 298‑299. or.; C.M.V. VI. libk., 786‑792. or.
  66. Iruñeko katedrala eraiki­tzeko finan­tza-al­derdiaz, horretan lan egin zuten maisu eta langileen kontratuak eta Nafarroako erregeek, Karlos III.a Nobleak batez ere, eman zuten diru-lagun­tzaz, ikusi Xabier MARTINEZ DE AGIRRE, Artea eta monar­kia Nafarroan 1328‑1425. P.V. 1987an, 254‑272. or.
  67. L. TORRES BALBAS, Arquitectura y escultura gótica. A.H. VII. libk. 520. or.; Filiación arquitectónica de la catedral de Pamplona. P.V. 24. znb., 1946, 471‑508. or. Street, Madrazo, Brutails eta Lamperezek ere aipatu zituzten katedraleko presbiterioko ezohikotasun bi­txi horiek; baina Elie Lambert (P. V. 1951, 29. or.) izan zen xehetasun handienaz az­pimarratu zituena: Ekial­deko absideko arda­tzaren kokapena “angeluz­ko erpin batean kokatua, arda­tzaren perpendikularrek al­de zuzen batekoaren tokian; sakontasun gu­txiko erradioz­ko kaperak, ojiba‑ganga sistema beraren bitartez girolari el­kartuak; presbiterioaren inguruan alboetan, ondoan jarritako lau hexagonoz lortutako oinplanoaren trazu orokorra; guru­tzaduraren hurrengo bi hexagonoen ezohikotasuna, honen muturreko tarteetan irtenguneak iristeko, ekial­dera guru­tzaduraren besoak ixten dituzten horma trinkoen alboetan angelu zorro­tzak osatuz; az­kenik, desberdintasunak hegoal­dera burual­dea ixten duten bi hexagonoetan, klaustroko hormaraino iristen direnak, baina iparral­dera, an­tzinagoko eraikun­tza erromaniko txikiaren zabalera, zati batean bederen, garai klasikoan berreraikia izan zena, libre utziz...”
  68. L. TORRES BALBAS, Filiación arquitectónica de la catedral de Pamplona. P. V. 24.an, 1946, 501. or.
  69. Ikusi, C. M. N. III.ean, 312‑335. or. Oliteko gaztelu‑jauregiaren azter­keta historiko eta artistiko oso bat, bibliografia ugarirekin.
  70. Urduñako Andre Mariari buruz, ikusi C. M. V., VI. libk., 103‑104 eta 663‑681. or.
  71. Santikuru­tze Kanpezuko Andre Mariaren elizari buruz, ikusi M. A. PORTILLA, J. EGIA, Arciprestazgo de Treviño‑Albaina. C. M. V. II. libk., 317‑319. or.; ikusi, halaber, J. LOPEZ DE GUEREÑU, Nuevas aportacionez a Alava, solar de arte y fé. B. I. S. S.n 1974, 427‑504. or.; ezezaguna, M. N. E., I. go libk. (Gasteiz,) 1985, 55‑70. or.
  72. M. J. PORTILLA, Torres y Casas Fuertes de Alava. (Gasteiz, 1978) II. libk.
  73. Inazio Arozenak eskema honen bidez J.A.Gar­tzia de Kortazar historialariaren ideiak laburbil­tzen ditu La sociedad vasca rural y urbana en el marco de los siglos XIV y XV liburuan. (Bilbo, 1975), 285. or. Ikusi I. AROZENA, Ahaide Nagusiak eta Gipuz­koa eta Biz­kaiko bandoen arteko gataz­kak. Euskal Herriaren Historian. (Donostia, 1972) I, 151‑172. or.; ikusi, halaber, egile beraren: Euskal bandokideak. B.R.S.B.A.P. 1969, 217‑312. or.; eta ikusi, Euskal landa eta hiritar gizartea XIV. eta XV. mendeetako krisial­diaren inguruan. Sinposiumeko Ak­tak, Bilbo 1973. (Bilbo, 1975); B. AGINAGAL­DE, Gipuz­koako Dorre­txeak eta Leinuak. Bertan 11. znb. Gipuz­koako Foru Al­dundiak Argit. (Donostia, 1997), 76. or.: “ Ez ohikoa eta berezia da, XVI. mendearen hasierarako mer­katari leinuren batekin, olagizonak izan ala ez izan, el­kartu ez den Ahaide Nagusia; denak ondare nagusi­tzat dorreren bat dutela”.
  74. M. J. PORTILLA, O.c., II, 858. or.; S. SILVA Y BERASTEGI, Las empresas artísticas del Canciller Pedro de Ayala. Congreso de Est. Historicos, Vitoria en la Edad Media, 1981 emaniko berriak. (Gasteiz, 1982); Ezezaguna, Palacio Casa‑Solar de Ayala en Quejana. M. N. E.an, I, 287‑299. or.
  75. Butroe dorrea, oinaztarren bandoko “leinu-buru” zenaren oine­txea zen partetik, an­tzinako grabatuetatik besterik asmatu ezin daitekeena, sendotasun izugarriz­ko gaztelu­tzarra izan zen. Gaur egun ikus daitekeen gaztelu zoragarriak, 1864ean berreraiki zen erromanikoak ez du jatorriz­koarekin zerikusirik. Gauza bera esan daiteke Arteagako dorreaz (Arteagan), XIX. mendean Eugenia de Montilo enperatrizaren gustura fran­tses château moduan jarriaz.
  76. Ezezaguna: Mun­txaraz­ko dorre­txea. M.N.E.an, III. libk., 1‑10. or.; J. IBARRA Y P. GARMENDIA, Torres de Vizcaya, (Madril, 1946), III. libk., 218‑222. or.
  77. M. BASAS, Las Casas‑Torres de Vizcaya, 1977; J. IBARRA, Catálogo de monumentos de Vizcaya, 1958.
  78. S. CAMINO y ORELLA, Historia civil, diplomática, eclesiástica, antigua y moder­na de la Ciudad de san Sebastián. (Donostia, 1963); L. MURUGARREN, San Sebastián. Donostia. Gipuz­koako Argital­darien El­kartea. (Donostia, 1978).
  79. A.M.N., IV, 221. or. (Ikusi 109. eta 110. irudiak).
  80. Honi dagokionez, Jimeno Juriok eskulturaren historiari dagoz­kion estiloen arteko kontrasteak aipa­tzearen burutapena oso egoki­tzat daukagu: Soingainekoen modelatu ahur bikainek, gorputz egitura adierazi baino gehiago, nagusi zen ingurunearekin egiten dute bat gorputz antisen­tsualak osatuz, bigunerako joera duten egitura ganbil edo konbexuak kontrajarritakoen ordez”. Olite monu­mental‑en, 31. or.
  81. L. LAHOZ, Guardiako Santa Maria de los Reyeseko ar­kupea. El arte gótico en Alava. 154‑157. or.
  82. Santuen erlikiak absideko eta al­darearen arteko horman jar­tzeak, liturgia ospakizunerako zori­txarreko bi ondorio ekarri zituen: al­darea erlikien eusgarri modura har­tzen hasi zela, bata, eta apaizak ospakizunak eliztarrei biz­karra emanda egitera behar­tzen zutela, bigarrena. Erretaularen sorrera eta bere garapenari buruz, ikusi laburturik, J. PLAZAOLA, El Arte Sacro Actual. BAC, 1965, 136‑138. or.
  83. Ikusi: C.M.V., V. libk., 327‑329. or. P.L. ECHEVERRIA GOÑI (zuzd.): Erretauloak. Retablos. II, 492‑500. or.
  84. L. LAHOZ, El retablo de Nuestra Señora de la Encina en Arcienaga. Kobie 10ean, 1994, 73‑86. or.; J. M. AZ­KARATE, Santuario de la Virjen de la Encina. Ar­tzeniaga. C.M.V., VI. libk.,175‑188. or.; P. L. ECHEVERRIA GOÑI, Erretauloak. Retablos. II, 484‑491. or.
  85. C. M. V., VI. libk. 691. or.; P.L. ECHEVERRIA GOÑI, Erretauloak. Retablos. II, 501‑508. or.
  86. XVI. mendeko eskultura. A. H.an, XIII. libk. (Madril, 1958) 85. or.; P. L. ECHEVERRIA GOÑI, O.c., II, 471‑477. or.
  87. Carlos MARTINEZ ALAVA, O.c. La catedral de Pamplona. I, 342‑348. or.
  88. A.M.N., V.ean, 145. or.; C. FER­NANDEZ ALAVA (O. c.). Zenbait ezaugarritan berrizaleagoa den Dijoneko hilobiko Sluterren lana, Erdi Aroko tradizioari leialago eusten dion Jehan Lomeren Iruñeko hilobikoaren artean dauden desberdintasunak az­pimarra­tzen ditu.
  89. Ikusi: C.M.V., VI. libk., 1988, 796‑800. or.; L. LAHOZ, O.c., 96‑104. or., ikonografia azter­keta bikain bat egiten duena; ikusi, halaber, S. SILVA VERASTEGI, O.c.; Ezezaguna, M.N.E., I.ngo libk., 294‑295. or.
  90. Gai honen iturburua, Bonneval‑eko abadea eta San Bernardoren lagun Ar­naud de Chartresen De laudibus Beatae Mariae Virginis dela dirudi. Berant Erdi Aroan, Speculum Divinae Salvationis (39. atala) honen eraginez kristau artearen ohiko gaia bihurtu zen, X. mendean, batez ere.
  91. M. C. LACARRA DUCAY, Pintoren aragoneses en Navarra durante el siglo XIV. P. V.n 1979,81‑86. or.; ikusi, halber, S. SILVA Y BERASTEGI, El retablo gótico. El arte en Navarra. 14. znb., 213. or.
  92. Mercedes de ORBE SIVATTE, Relicarios medievales. Historia del arte en Navarra‑n. 16. znb. Diario de Navarrak argit.
  93. Irudiaren buruan da, hain zuzen ere, Birjinaren koroaz ingura­tzen den harri‑kristalez­ko harribi­txi baten az­pian gorde­tzen da erlikia handia, izena ematen dion “Birjinaren ilea” nahi li­tzatekeenaren az­pian.
  94. C.M.V., VI. libk., 792‑796. or.