Sofia Coppola
Sofia Carmina Coppola (New York, 1971ko maiatzaren 14a) Estatu Batuetako aktore, zuzendari, gidoigile eta ekoizlea da. Francis Ford Coppolaren alaba, Roman Coppolaren arreba eta Nicolas Cagen lehengusina da. Zuzendari onenaren Oscar Sarirako izendapena lortzeko hirugarren emakumea izan zen.
Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Umea zelarik estra gisan agertu zen Francis Ford Coppola aitaren film askotan. The Godfather-ren esaterako, bataiatzen ari den haurra da. 1987ko Anna izeneko filmean aitarekin loturarik ez zuen haren lehen agerraldia izan zen. Nolanahi ere, paper ezagunena 1990eko The Godfather: Part IIIko Mary Corleonerena du. Winona Ryder gaixotu ostean hartu zuten. Kritika gogorrak jasan behar izan zituen. Hori zela eta, aktoretzari utzi eta zuzendaritzara pasatu zen, nahiz eta beste film bakanetan, 1999ko The Phantom Menace adibidez, papertxoren bat izan duen.
Zuzendari gisa arrakasta handiagoa lortu du. 2003ko Lost in Translation filmarengatik zuzendari onenaren Oscar Sarirako izendapena eskuratu zuen: historiako hirugarren emakumea da eta Estatu Batuetako lehendabizikoa. Hala eta guztiz ere, kritikak jasotzen segitu behar izan du, batik bat aita hura gabe horrelako ospea erdiestea ezinezkoa izanen zela leporatzen diote.
Filmografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Zuzendaria[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- On the Rocks (filmatzeke)
- The Beguiled (2017)
- A Very Murray Christmas (2015)
- The Bling Ring (2013)
- Somewhere (2010)
- Marie-Antoinette (2006)
- Lost in Translation (2003)
- The Virgin Suicides (1999)
- Lick the Star (1998, film laburra)
Aktorea[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- CQ (2001)
- Star Wars: Episode I The Phantom Menace (1999)
- The Godfather: Part III (1990)
- Peggy Sue Got Married (1986)
- The Cotton Club (1984)
- The Godfather: Part II (1974)
- The Godfather (1972)
![]() |
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Sofia Coppola ![]() |