Jacopo Bassano

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Jacopo Bassano
Jacopo da Ponte 012.jpg
Bizitza
Jaiotza Bassano del Grappac. 1515
Herrialdea  Italia
Heriotza Bassano del Grappa1592ko otsailaren 13a
Familia
Seme-alabak
Hezkuntza
Hizkuntzak italiera
Ikaslea(k) Giulio Martinelli
Luca Martinelli
Jarduerak
Jarduerak margolaria
Lan nabarmenak Lazarus and the Rich Man
The Deposition
Two Hounds

Jacopo Bassano edo Jacopo dal Ponte (Bassano del Grappa, Veneziako Errepublika, c. 1515 - 1592ko otsailaren 13a) italiar pintorea izan zen. Aitarekin aritu ondoren, Veneziara jo zuen eta han Bonifacio da Pitatiren estudioan ibili zen. Nabari zaio haren eragina garai honetako koadroetan, baina bai bere ukitu propioa ere.

Hasieran errealismoari lotu zitzaion, berezko joerak bezala Bonifacio eta Pordenoneren eraginak hartara eraman baitzuten. "Sanson eta filistearrak" eta "Erregeen gurtza" dira 1535tik 1540ra bitarteko obrarik aipagarrienak. Veneziara aldatzean, han indarrean zegoen manierista joerari heldu zion. Joera horretakoak izan arren era ezberdinez eginak dira "Santa Katalinaren martiritza" bat, irudi luzexketakoa, eta errealismo gogorrean pintaturiko beste zenbait. Brotxa-arrasto laburragoak erabiltzen ditu garai honen azken aldera. 1550a aldera pintatu zuen "Azken afari" koadroan garbi nabari zaio marrazteko eta itzalak taxutzeko lortu zuen trebetasuna.

Gero, manierismoa utzi eta errealismoaren sintesia egitera jo zuen. Agerikoa da honetan Tintorettoren eragina, argilunen trataeran batik bat. 1560-70ko aldia erabakigarria izan zen, ordukoa baita Gurutziltzatua; koadro hau, haren pinturaren zuinetako bat dela esan izan da. Asko txunditu zuten Greco, han eman zituen argi-efektuek. Aita bezala, pintore izan ziren bere lau seme.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Jacopo Bassano Aldatu lotura Wikidatan