Jacques de Milly

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jacques de Milly

Grand Master of Order of Saint John of Jerusalem (en) Itzuli

1454 - 1461
Jean de Lastic - Piero Raimondo Zacosta
Bizitza
JaiotzaFrantzia, XV. mendea
Herrialdea Frantzia
HeriotzaRodas1461eko abuztuaren 17a (egutegi gregorianoa) ( urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakwarrior monk (en) Itzuli
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioakatolizismoa
Erlijio-ordenaOspitaleko Zaldunak

Jacques de Milly (? – Rodas, 1461eko abuztuaren 17a Jerusalemgo San Joan Ordenaren 37. Maisu handia izan zen 1454tik hil zen arte.

Auverniako Prior izan zen eta 1454an Maisu Handia aukeratu zuten Jean de Lastic hil ondoren. Bere agintaldia otomandarren etengabeko mehatxupean egon zen. 1457 eta 1459an otomandarrek Rodas, Kos eta Symi eraso zituzten. Millyk ordenaren gotorlekuak konpondu zituen Egeo itsasoan, eta Rodasen Archangelis gaztelua eraikitzea agindu zuen.

1459an, Ordenako hizkuntzen arteko boterearen banaketari buruzko eztabaida sortu zen, hiru hizkuntza frantsesen nagusitasunaren ondorioz (Frantzia, Proventza eta Auvernia).

De Millyk Karlota Ziprekoa erreginari lagundu zion bere anaiaren aurkako borrokan, baina Maisu Handia hil ondoren erregina Erromara joan zen.