Jada Facer

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jada Facer
Bizitza
JaiotzaSt. George (Utah)2001eko martxoaren 18a (23 urte)
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Jarduerak
Jardueraktelebista-aktorea, kantugilea, abeslaria, gitarra-jotzailea eta piano-jotzailea
Musika instrumentuaahotsa
gitarra
pianoa

IMDB: nm4004295 Twitter: jadafacer Youtube: UC0lbH5C33tG3ZG7PdogbU1g Spotify: 4k51JgB5G0e33QYVpbcPuf Musicbrainz: 7caaa03b-164c-4827-b9d6-888aa1ec3a48 Deezer: 4091990 Edit the value on Wikidata

Jada Mae Facer (St. George, Utah, 2001eko martxoaren 18a - ) estatubatuar aktore eta abeslaria da. Melissa & Joey sitcomean Joeren alabaren papera egiteagatik da ezaguna. Horretaz gain YouTubeko kanala ere badu eta cover-k egiten ditu. 2022an 100 milioi ikustalditik gora zituen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

St. Georgen jaio zen, Utahn, eta hiriko antzerki taldean Annie musikalean parte hartu zuenean erabaki zuen aktore izan nahi zuela. Familia ondoren Los Angelesera mugitu zen eta Jada Facerrek agentzia batekin kontraatua sinatu zuen[1].

2011ean izan zuen lehenengo paper aipagarria, Love's Christmas Journey telefilmean. Annabelleren rola bete zuen, hamar urteko haurra[2]. Telefilme bateko artista gazte onenaren saria eskuratu zuen gainera. 2012an Nina Del Tango laburmetraian egindako lanagatik berriz lortu zuen sari hartarako izendapena[3].

2014an Melissa & Joey sitcomerako aukeratua izan zen. Daniren papera bete zuen, Joeren alabarena hain zuzen ere[4]. 10 ataletan agertu zen. Ondoren beste telesail batzutan ere agertu da[4].

2015ean Taylor Swiftekiko zaletasunak bideratuta abestien cover-ak egiten hasi zen[4]. 2017an single bat atera zuen, "7 minutes in Heaven"[5]. YouTubeko kanala sortu du eta jarraitzaile ugari izan ditu. 786 mila harpidedunetik gora ditu (2023ko ekainean).

Filmografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Filmeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtea Filma Pertsonaia Oharrak
2011 Love's Christmas Journey Annabelle Davis Telefilmea
2012 Beauty and the Least: The Misadventures of Ben Banks Neska mormoia Kreditu gabea
2012 One Bad Thing Katie Laburmetraia
2012 Niña del Tango Lucy Bird Laburmetraia
2015 Battle for Skyark Ember

Telebista[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtea Filma Pertsonaia Oharrak
2014 Mistresses Peyton atal bakarra
2014–2015 Melissa & Joey Dani Ohikoa (3–4 denboraldietan), 10 atal
2014 Bad Teacher Harper atal bakarra
2014 Nicky, Ricky, Dicky & Dawn Ang atal bakarra
2015 Henry Danger Courtney Sham atal bakarra
2016 The Thundermans Candi Falconman atal bakarra
2017 The Mick Olivia atal bakarra

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez) «Local girl lands television role» The Spectrum (Noiz kontsultatua: 2023-06-17).
  2. (Ingelesez) Goldberg, Lesley. (2011-08-10). «‘All My Children’ Actress to Star in Hallmark Mini ‘Love’s Christmas Journey’ (Exclusive)» The Hollywood Reporter (Noiz kontsultatua: 2023-06-17).
  3. (Ingelesez) «Jada Facer» Dutch Entertainment Group (Noiz kontsultatua: 2023-06-17).
  4. a b c (Ingelesez) Eddy, Art. (2015-02-16). «Jada Facer Talks "Melissa & Joey," Acting & More» Life of Dad (Noiz kontsultatua: 2023-06-17).
  5. Jada Facer - 7 Minutes In Heaven [Official Music Video. ] (Noiz kontsultatua: 2023-06-17).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]