Jai Alai (filma)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jai Alai (filma)
Jatorria
Argitaratze-data 1940
Estreinaldi-data 1940ko abenduaren 31
Jatorrizko izenburua Jai Alai
Jatorrizko hizkuntza gaztelania
Jatorrizko herrialdea  Euskal Herria Espainia
Ezaugarriak
Genero artistikoa romantic drama (en) Itzuli
Iraupena 102 minutu
Kolorea zuri-beltzekoa
Grabazio lekua(k) Elantxobe
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k) Ricardo Rodríguez Quintana
Gidoigilea(k) Ricardo Rodríguez Quintana
Antzezlea(k)
Manuel Arbó (en) Itzuli
Florencia Bécquer (en) Itzuli
Rufino Inglés (en) Itzuli
Javier de Rivera (en) Itzuli
[[Kategoria:Manuel Arbó (en) Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Florencia Bécquer (en) Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Rufino Inglés (en) Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Javier de Rivera (en) Itzuli antzeztutako filmak]]
Ekoizpena
Konpainia ekoizlea Filmófono
Bestelako lanak
Musikagilea Pablo Sorozabal
Kanpo estekak

Jai Alai 1940 urtean eginiko Euskal Herriko film bat da. Ricardo Rodríguez Quintanak zuzendu zuen, Espainiako Gerra Zibilaren ondoren Hego Euskal Herrian egin zen lehen filma izanik. Ekoizleak Ángel Gamón eta Rafael Garrido izan ziren. Filma galdu da eta bakarrik argazkiak gordetzen dira. Irudiak Elantxoben hartu ziren.

Sinopsia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Argumentua El caserío zarzuelaren antzekoa da. Maiteminduta dagoen pilotari bat, neska-laguna etxean utzita, Amerikara doa. Denborarekin beste mutilek neskaren maitasuna bilatuko dute baina, bitartean, pilotaria itzuli zen.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Garai ilunak ziren baina hala ere Ángel Gamón eta Rafael Garrido filma burutzeko abenturan sartu ziren. Horretarako Rodríguez Quintanarekin harremanetan jarri ziren. Egiteko Elantxobeko frontoia prestatu zen. Madrilen estreinatu zuten, 1940ko abenduan.[1] Aurkezpena Bilbon egin zen, Buenos Aires antzokian, 1941ko apirilaren 12an. Filmarekin batera Los Bocheros taldeak abestu zuen; taldeak berak filmean Maite zortzikoa abestu zuten, Pablo Sorozabalek, Federico Romerok eta Guillermo F. Shaw-k prestatutako abestia. Zortziko horrek ospe handia lortu zuen. Filma antzokian aste bete egon zen. Gero bere aztarna galdu egin zen. Gelditu diren argazkiak Eibarko Proiektors Sormen Taldeak gordetzen ditu.

Aktoreak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ezaugarri teknikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zuzendaritza Ricardo Rodríguez Quintana
Gidoia Ricardo Rodríguez Quintana
Ekoizlea Ángel Gamón eta Rafael Garrido Molero
Musika Pablo Sorozabal
Argazkilariak Ricardo Torres
Apainketa Francisco Escriñá eta Emilio Ruiz de Castroviejo

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) Roldán Larreta, Carlos. Jai Alai; en busca de la película perdida. .

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • (Gaztelaniaz) [1], "'Jai Alai': la incertidumbre de una película". Alberto López Echevarrietaren artikulua Bibao aldizkarian, 2019ko abenduan.