Jakinduriaren Izokina

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jakinduriaren Izokina
The Boyhood Deeds of Fionn (en) Itzuli eta Fenian zikloa
Ezaugarriak
BaliokideakFintan mac Bóchra (en) Itzuli
HeriotzaArrantza

Jakinduriaren Izokina edo Ezagutzaren Izokina (irlanderaz Bradán Feasa) Irlandar mitologiaren arabera Fenian zikloan agertzen den izaki bat da, zehazkiago Fionn mac Cumhaill gudari-ehiztariaren balentriak aipatzen dituen Fionnen Haurzatroko Balentriak izeneko kondaira bilduman agertzen da.

Kondaira[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kondairan aipatutakoaren arabera, bederatzi hurritzez inguratua zegoen Jakinduriaren Iturbura erori ziren bederatzi hur jan omen zituen izokin arrunt bat zen. Jakinduriaren Iturburutik bost ibaien sortzaileak ziren urak jariatzen omen ziren, haien artean Boyne eta Shannon ibaiak. Izokinak hur haiek jatean mundu osoko jakinduriaren jabe egin zen. Gainera, izokin haren haragitik jaten zuen hark, era berean jakinduria guztia bereganatuko luke.

Finn Eces edo Finnegas olerkariak izokin hura arrantzatzeko saiakeran zazpi urtez egon omen zen. Azkenik izokina arrantzatu eta bere ikaslea zen Fionn-i sukaldatu zezan agindu zion. Fionnek izokina sukaldatzen ari zen unean bere hatz potoloa izokinetik jario zen koipe beroz erre omen zuen, eta zer egin ez zekiela, bere mina moteltzeko asmoz hatz lodia izokinaren ahoan sartu omen zuen.

Fionnek bere maisu zen Finnegasi sukaldatutako izokian eramatean, Finnegasek bere ikasle gaztearen begiradak jada lehen ez zuen distirat zeukala ohartu zen. Finnegasek galdekatzean, Fionnek xalotasunez izokina ez zuela jan erantzun zion, baina bere maisuaren presiopean azkenik istripuz izokinaren koipea dastatu izana onartu zuen. Honela bada, Jakinduriaren Izokinaren eskutik lortutako jakintza eta ezagupenari esker Fionn gaztea Fianna gerlari taldeko buruzagi bialaktu zen, hauek irlandar mitologiako gerlari ospetsuez osatutako talde bat zen.

Ikus gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]