Jamala al-Baidhani

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jamala al-Baidhani
Bizitza
JaiotzaAl Bayda' (en) Itzuli, 1977
Herrialdea Yemen
HeriotzaSana2012ko abenduaren 15a (34/35 urte)
Heriotza modua: eritasuna
Jarduerak
Jarduerakgiza eskubideen aldeko ekintzailea

Jamala al-Baidhani (arabieraz: جمالة البيضاني‎; Al Aeoff, 1977Sana, 2012ko abenduaren 15a) yemendar aktibista izan zen, emakumeen eta pertsona desgaituen eskubideen alde borrokatu zena[1].

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Al Baidha eskualdeko Al Aeoff herrixkan jaio zen[2]. Haur aktiboa zen zazpi urterekin meningitisa pairatu eta gaixotasunarekin lotutako konplikazioen ondorioz elbarri geratu zen arte. Indarberritu ondoren, Al-Baidhanik gurpil-aulkia erabili zuen mugitzeko[3]. 1995ean, Gizarte Gaietako Ministerioan hasi zen lanean eta unibertsitatera ere joan zen[2]. Gizarte-zientzietan lizentziatu zen[1].

1996an hasi zen diskriminazioari aurre egiten Yemengo gobernuan[2], baina geroago sentitu zuen gobernuan ezin zuela emakume desgaituei zerbitzuak eskaintzeko helburua lortu[3]. 1998an, Al-Tahadi erakundea sortu zuen, emakume desgaituei laguntzen diena, eta 2006an Alesrar erakundea, desgaitasuna dutenentzako boluntario-lana koordinatzen laguntzen duena[1].

2007an, Ameriketako Estatu Batuetako enbaxadak Yemenen «emakume ausart» gisa omendu zuen[1]. 2008an, Kuwaiteko enbaxadak 30.000 dolar eman zizkion bere erakunderako[4].

2012an, Al-Baidhani hil zen Sanan, arnas gaixotasun batekin lotutako konplikazioengatik. Majel Al-Dema hilerrian lurperatu zuten[5]. 2013an, bigarren Balquis saria eman zioten Yemengo emakumeen garapenerako aparteko ekarpenagatik[6].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c d (Ingelesez) «Speech in Honor of International Women's Day» Embassy of the United States in Sana'a Yemen 2010-03-08 jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2015-04-05) (Noiz kontsultatua: 2024-04-24).
  2. a b c (Arabieraz) «فقيدة الوطن.. رائدة العمل الخيري» Al Tahadi jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2016-03-04) (Noiz kontsultatua: 2024-04-24).
  3. a b (Ingelesez) Al-Mohattwari, Asma. «Death Stole Them but Their Work Immortalized Them» National Yemen 2014-03-08.
  4. (Ingelesez) «Kuwait Embassy in Yemen Extends Donation to Disabled Society» Kuwait News Agency 2008-11-17 (Noiz kontsultatua: 2024-04-24).
  5. (Ingelesez) Al-Yarisi, Amal. «Woman Who Dedicated Life to Disabled Dies» Yemen Times 2012-12-17 jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2017-04-07) (Noiz kontsultatua: 2024-04-24).
  6. (Ingelesez) «Winners of Balquis Awards 2012-2014» Yemen LNG Journal 2 2014-07-05 jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2016-03-04) (Noiz kontsultatua: 2024-04-24).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]