Meningitis

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ohar medikoa
Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.
Meningitis
Meninges-en.svg
Deskribapena
Motaentzefalomielitisa
central nervous system disease (en) Itzuli
Espezialitateaneurologia
infektologia
Arrazoia(k)Streptococcus pneumoniae, Neisseria meningitidis, Haemophilus influenzae, Listeria monocytogenes
birus
Sintoma(k)buruko mina, sukarra, goragalea, fotofobia, meningism (en) Itzuli
oka
Patogenoaren transmisioadroplet infection (en) Itzuli
aire bidezko kutsadura
Tratamendua
Erabil daitezkeen botikak5-fluorocytosine (en) Itzuli, zeftriaxona, minocycline (en) Itzuli, flucloxacillin (en) Itzuli, zeftriaxona eta Amikazina
Identifikatzaileak
GNS-10-MKG03.9 eta G03
GNS-9-MK322 eta 322.9
DiseasesDB22543
MedlinePlus000680
eMedicine000680
MeSHD008581
Disease Ontology IDDOID:9471

Meningitisa meningeen hantura da, hots, garuna eta bizkarrezur-muina estaltzen duten mintzen inflamazioa, gehienetan infekzio baten ondorioz sortutakoa.

Etiologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Infekzioaren jatorrian bakterioak, birusak eta onddoak egon daitezke.

Infekzioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaitza harrapatzen da:

  • arnas bidetik: airetik kutsatzen da gehienetan meningitisa, gripea edo katarroaren antzera
  • otitis edo sinusitis baten konplikazioaren ondorioz.
  • septizemia baten ondorioz

Sintoma klinikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Buruko mina, sukar handia eta garondo-zurruntasuna. Gorakoak, dardarak eta buru-nahasketa ere ohikoak dira. Mikrobio eragilea meningokokoa (Neisseria meningitidis) denean orban moreak agertu ohi dira larruazalean.

Diagnostikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mikrobio eragilea aurkitzeko isurkari zerebroespinala aztertu behar da, puntzio lunbarra eginez. Behaketa mikroskopikoa eta laginaren kultiboa dira agente eragilea identifikatzeko erabiltzen diren metodoak.

Meningitis bakteriarra gaitz oso larria da, ordu gutxitan gaixoa hil dezakeena. Ulertzekoa da diagnostiko goiztiar baten beharra.

Sendabidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mikrobio eragilearen araberakoa da.

Gaitzak jatorri bakteriarra duenean, penizilina, zefalosporinak eta errifanpizina dira erabilitako antibiotikoak.

Meningitis birikoa denean ez da antibiotikorik erabiltzen, gaitza sendabiderik gabe berez sendatzen baita.

Meningitis kriptokozikoa B anfoterizinarekin tratatzen da.

Aurreneurriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Meningokokoaren aurkako txertoa dago, eta baita Haemophilus influenzaren aukakoa ere. Biek babesa handia ematen dute, nahiz eta meningokokoaren andui baten aurka lehenak ez balio.

Kanpo-estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]