James Reaney

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
James Reaney
MJ-James-Reaney.jpg
Bizitza
Jaiotza Ontario1926ko irailaren 1a
Herrialdea  Kanada
Heriotza London2008ko ekainaren 11 (81 urte)
Hezkuntza
Heziketa Torontoko Unibertsitatea
Hizkuntzak ingelesa
Jarduerak
Jasotako sariak
Kidetza Royal Society of Canada

James Reaney (South Easthope, Stratfford, Ontario, Kanada, 1926ko irailaren 1a - 2008ko ekainaren 11) ingelesezko poeta eta antzerkigilea izan zen.

Ingelesezko ikasketak egin zituen Torontoko Unibertsitatean, eta Manitobako Unibertsitateko irakasle izan zen 1949tik 1956ra. Azkeneko urte horretan Torontora itzuli zen, bere doktoretza-tesia bukatzera: The influence of Spencer on Yeats. 1960an Ontario Mendebaldeko Unibertsitatean ingeleseko irakasle gisa hasi zen lanean. Gouverneur Général saria hiru aldiz jaso zuen beste hainbeste poema-libururekin: The Red Heart (1949, Bihotz gorria), A suit of nettles (1958, Asunak) eta Twelve Letters to a Small Town (1962, Hamabi gutun hiri txiki bati).

Kanadar literaturan, kanadismoaren etsai amorratuenetako bat izan zen; argi eta garbi erakutsi zuen probintziakeria horren aurkako jarrera Twelve Letters to a Small Town (1962) osatzen duten poema kateatuetan. Bere poemetan Northrop Fryeren eragina antzematen da, eta bere mundua konplexutasun alegoriko eta sinboliko handikoa da.

Lanik aipagarriak ditu, aurreko horiekin batera: The dance of death at London, Ontario (1963, Herio-dantza Londresen, Ontarion); Poems (1972, Olerkiak); Selected shorter poems (1975, Poema hautatu laburragoak); Selected longer poems (1976, Poema hautatu luzeagoak). Antzerki-lanetan azpimarratzekoak dira: Colours in the dark (1969, Koloreak ilunpetan); Listen to the wind (1972, Adi haizeari); Masks of childhood (1972, Haurtzaroko mozorroak); The Donnellys (1976); Wacousta! (1979) eta King Whistle (1980). Haurrentzat idatzia du Apple butter and other plays for Children antzezlan-saila (1973), eta eleberri bat, The boy with an R in his hand (1965, Eskuan R bat zuen mutikoa).

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]