Jamil Mahuad

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Jamil Mahuad
JamilMahuad.jpg
Quitoko alkate

Bizitza
Jaiotza Loja1949ko uztailaren 29a (68 urte)
Herrialdea  Ekuador
Familia
Seme-alabak
Hezkuntza
Heziketa John F. Kennedy School of Government
Harvard Unibertsitatea
Hizkuntzak gaztelania
Jarduerak
Jarduerak politikaria eta abokatua
Jasotako sariak
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Christian Democratic Union

Jorge Jamil Mahuad Witt (Loja, Ekuador, 1959ko uztailaren 29a) ekuadortar politikaria, enpresaburua eta legegizona da.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Harvard Unibertsitatean jurisprudentzia ikasi zuen, eta Enpresen administrazioko lizentziadun egin zen.

1982an Herri Demokrazia alderdian sartu zen Osvaldo Hurtado Ekuadorreko presidente ohiaren eskutik. Bi urtean Laneko ministro izan zen, eta 1982-1984 bitartean egon zen kargu horretan. 1984an diputatu hautatu zuten, eta León Febres Cordero presidente berriaren oposizioan egon zen.

Herri Demokraziako presidente hautatu zutelarik, 1988an lehendakaritzarako hauteskundeetan aurkeztu zen, eta bosgarren lekua hartu zuen. Emaitza horien ondorioz beka bat onartu zuen J. F. Kennedy Gobernu Eskolan ikasteko. 1990ean itzuli zen bere herrialdera, eta berriz ere diputatu hautatu zuten.

1992an Quitoko alkatetzarako aurkeztea erabaki zuen, eta hautatu egin zuten, baita 1996ko hauteskundeetan ere. Kargu horretan egon zen bitartean, ordea, lehendakaritzara iristeko prestatu zen. 1997an burutik beherakoak jo zuen, eta gorputzaren ezkerreko aldea elbarrituta geratu zitzaion. Baina, gaixotasuna larria bazen ere, hartatik ateratzea lortu eta 1998ko hauteskunde orokorretan hautagai izatea onartu zuen. Hauteskundeetan garaile izan zen, botoen % 51 eskuratuta. Hauteskunde haietan bigarren gelditu zen, eta hauteskundeetan iruzurra izan zela salatu zuten, baina emaitzak horretan gelditu ziren, eta Mahuad lehendakari izendatu zuten.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]