Janelle Monáe
Itxura
Janelle Monáe Robinson (1985, Kansas City, Kansas) estatubatuar abeslari, aktore eta musika-ekoizlea da[1].
Monáeren musika ibilbidea 2003an hasi zen The Audition izenburuko maketa diskoa kaleratu zuenean. 2007an Metropolis: Suite I (The Chase) izeneko EP kontzeptuala egin zuen.
2016an zineman debuta egin zuen Monáek; Hidden Figures filmean aritu zen Mary Jackson NASAko matematikari eta ingeniari gisa, eta Moonlight filmean ere aritu zen. Moonlight-ek film onenaren Oscar saria irabazi zuen 89. urteko ekitaldian.
Monáek esan izan du bisexualitatearekin eta pansexualitatearekin identifikatzen dela[2] eta #iAmNotBinary ("ez naiz binarioa)" traolarekin bat egin zuen txio batekin 2020ko pertsona ez-binarioen aldeko kanpaina baten erdian[3].
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Ingelesez) «Janelle Monáe» Biography (Noiz kontsultatua: 2020-09-20).
- ↑ (Ingelesez) Spanos, Brittany; Spanos, Brittany. (2018-04-26). «Janelle Monáe Frees Herself» Rolling Stone (Noiz kontsultatua: 2020-09-20).
- ↑ (Ingelesez) «Janelle Monáe Just Tweeted 'I Am Nonbinary'» www.out.com 2020-01-10 (Noiz kontsultatua: 2020-09-20).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kategoriak:
- 1985eko jaiotzak
- Gizabanako biziak
- Kansastarrak
- Ameriketako Estatu Batuetako hip hop musikariak
- Ameriketako Estatu Batuetako aktoreak
- Ameriketako Estatu Batuetako kantautoreak
- Afro-amerikarrak
- Ameriketako Estatu Batuetako emakume musikariak
- Emakume abeslariak
- Ameriketako Estatu Batuetako LGBT eskubideen aktibistak
- Pertsona pansexualak