Janusz Gołąb

Wikipedia, Entziklopedia askea
Janusz Gołąb

Bizitza
JaiotzaGliwice, 1968 (55/56 urte)
Herrialdea Polonia
Hezkuntza
Hizkuntzakpoloniera
Jarduerak
Jarduerakmendigoizalea
Jasotako sariak

Janusz Gołąb (Gliwice, Polonia, 1967ko azaroaren 16a) poloniar alpinista eta eskalatzailea da, Gasherbrum I zortzimilakoaren neguko lehen konkistatzailea (Adam Bieleckirekin batera, 2012ko martxoaren 9a).

Eskalada praktikatzen du 1986tik, eta Gliwice Mountaineering Clubeko kidea da. 1987-89an derrigorrezko soldadutza egin zuen WOPen. Jacek Fluder eta Stanislaw Piecuchekin batera, eskalada talde bat sortu zuten, "Dream Team" ezizena jaso zuena. Geroago, Grzegorz Skorek (1978-2004) haiekin elkartu zen. Talde honek, 1990eko hamarkadan eta XXI. mendearen hasieran, poloniar mendizaletasunaren historiako alpetar estiloko eskalada hoberenetako batzuk egin zituen.