Japoniar arrosa
Japoniar arrosa | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Plantae |
Ordena | Rosales |
Familia | Rosaceae |
Generoa | Rosa |
Espeziea | Rosa rugosa |
Japoniar arrosa (japonieraz: ハマナス hamamasu ) (Rosa rugosa) Rosa generoko eta Rosaceae familiako landarea da.
Jatorria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Jatorriz Asia ekialdekoa da. Txina ipar-ekialdea, Japonia, Korea eta Siberia hego-ekialdean hazten da, kostaldeko dunetan bereziki.
Ezaugarriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Zuhaixka honek 1-15 metrotako altuera hartzen duen itxura trinkoko landarea da. Zurtoinak 3-10 mm-ko luzera duten arantzaz josita daude. Hostoak latzak ditu, hortik bere rugosa izena, 8-15 cm luze, pinnatuak eta 5-9 foliolodunak. Udazkenean erori aurretik hori bizikoak bihurtzen dira.
Lore usaintsuak ditu, arrosa ilunetik zurira doazenak, 6-9 cm ingurukoak eta petalo politak dituztenak. Ekainetik irailera loratzen da.
Arkakaratsak (fruituak) handiak dira, 2-3 cm-ko diametrodunak eta loreekin batera ateratzen dira.
Erabilerak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ornamentazio landare gisa erabiltzen da. Japoniatik ekarri eta Europa eta Ipar Amerikan asko zabaldu zuten.
Bestalde lurzoru pobre eta hareatsuetan hazten da eta gatzarekiko tolerantzia handia duenez izotzaren kontra gatza botatzen den errepideen ertzetan landatzen da.
Arkaratsak jangarriak edira eta D bitamina ugari daukate gainera. Arrosaren pelatoekin mermeladak eta jaleak egiten dira.
Taxonomia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Rosa rugosa (Thunb.)
- Barietateak
- Rosa rugosa 'Thumbergiana'
- Rosa rugosa 'alba' (oso usaintsua)
- Rosa rugosa 'rosea' G.Forst., Poir.
- Rosa rugosa 'rubra' (lore gorri handiak)
- Rosa rugosa 'Adantifolia' (1907an Cochet-ek lortua)
- Sinonimia
- Rosa ferox
- Rosa pubescens