Jasmine Camacho-Quinn
| Dominak | |||
|---|---|---|---|
| 100 metroko hesi-lasterketa | |||
| Olinpiar jokoak | |||
| Urrea | Tokio 2020 | 100 metro hesidunak | |
Jasmine Camacho-Quinn (North Charleston, Hego Carolina, 1996ko abuztuaren 21a) Puerto Rico-ko atleta da, 100 metroko hesi-lasterketan aritzen dena. 2021an, 2020ko Udako Olinpiar Jokoetan, historiako bigarren Puerto Ricotar eta jatorri afro-latindarreko lehenengo emakumea izan zen urrezko domina bat irabazten.[1]
Atleta-familia batekoa da, eta James eta Maria gurasoak North Charlestongo (Hego Carolina) Charleston Southern Unibertsitatean ari ziren atletismoan.[2] Ama, María Camacho, Trujillo Alto-n (Puerto Rico) jaio eta hazi zen, familia New Jerseyra joan zen arte.[3][4] Robert Quinn, futbol amerikarreko jokalaria, bere anaia da.[5] Kentucky Wildcats, Kentucky Unibertsitateko emakumezkoen atleta-taldeko kidea izan zen. Lehenago talde horretan Kendra Harrison atleta izan zen, 2016an 100 metroko hesi-lasterketan munduko errekorra ezarri zuena, 12:20ko denborarekin.[6]
2016an, Rio de Janeiroko Udako olinpiar jokoetan parte hartu zuen. Han, finalerdietan hesi batekin estropezu egin eta ezin izan zuen lasterketa amaitu.[7] 2021ean, diziplina berean, Tokioko 2020ko Udako Olinpiar Jokoetan urrezko domina irabazi zuen, errekor olinpiko berri bat ezarriz, 12:26an finalerdietan, 2012ko Sally Pearson (12:35) australiarraren aurreko marka gaindituz, eta historiako laugarren markarik onena izanik.[8][1][9]
Nazioarteko emaitzak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]| Olinpiar Jokoak | |||
|---|---|---|---|
| Urtea | Lekua | Domina | Proba |
| 2020 | Tokio |
100m hesiak | |
| 2024 | Paris |
100m hesiak | |
| Munduko txapelketak | |||
| Urtea | Lekua | Domina | Proba |
| 2022 | Eugene |
100m hesiak | |
| 2023 | Budapest |
100m hesiak | |
Progresioa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- IAAFren profilari buruzko informazioa[10]
100 metro hesidunak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]| Urtea | Denbora | Lekua | Data |
|---|---|---|---|
| 2021 | 12.26 | Tokio | 2021/08/01 |
| 2018 | 12.40 | Knoxville | 2018/05/13 |
| 2016 | 12.69 | Tuscaloosa | 2016/05/14 |
| 2014 | 13:37 | Errenteria | 2014/06/21 |
100 metro
[aldatu | aldatu iturburu kodea]| Urtea | Denbora | Lekua | Data |
|---|---|---|---|
| 2014 | 11:66 | Columbia | 2014/05/15 |
| 2013 | 11:00 | Hopkins | 2013/05/11 |
200 metro
[aldatu | aldatu iturburu kodea]| Urtea | Denbora | Lekua | Data |
|---|---|---|---|
| 2016 | 22'87 | Jacksonville | 2016/05/27 |
| 2014 | 23 | Columbia | 2014/05/17 |
| 2013 | 24.34 | Hopkins | 2013/05/11 |
Luzerako jauzia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]| Urtea | Denbora | Lekua | Data |
|---|---|---|---|
| 2014 | 6,15 m | Columbia | 2014/05/17 |
| 2013 | 5,98 m | Hopkins | 2013/05/10 |
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1 2 La porto-riquenya Camacho-Quinn guanya l’or als 110 metres tanques. 2021-08-02.
- ↑ Jasmine Camacho-Quinn, Sister of Bears DE, Sets Women's 100m Hurdles Olympic Record. 01-08-2021.
- ↑ Kentucky hurdler Jasmine Camacho-Quinn crashes out of semifinals. 17-08-2016.
- ↑ Bideoa YouTuben, 21-08-2016
- ↑ Jasmine Camacho-Quinn contará con el apoyo de su hermano. 17-08-2016.
- ↑ La historia detrás de la conexión entre Jasmine Camacho-Quinn y Kendra Harrison, finalistas en los 100 con vallas en Tokio 2020. 2021-08-01.
- ↑ Consistency is key for Camacho-Quinn. 25-04-2021.
- ↑ Tokyo 2020 - Jasmine Camacho-Quinn stuns world record holder Kendra Harrison to win gold in 100m hurdles. 2021-08-02.
- ↑ American Keni Harrison, the world record holder, loses 100 meter hurdles Olympic gold to Jasmine Camacho-Quinn, who was representing Puerto Rico. 02-08-2021.
- ↑ Jasmine Camacho-Qui. | Profile |. .
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1996ko jaiotzak
- Gizabanako biziak
- 2020ko Udako Olinpiar Jokoetako dominadunak
- 2020ko Udako Olinpiar Jokoetako atletak
- 2016ko Udako Olinpiar Jokoetako atletak
- Puerto Ricoko atletak
- Hesi-lasterkariak
- Olinpiar Jokoetako urrezko dominadunak atletismoan
- 2024ko Udako Olinpiar Jokoetako dominadunak
- 2024ko Udako Olinpiar Jokoetako atletak
- Olinpiar Jokoetako brontzezko dominadunak atletismoan