Jasokundearen eliza (Getze Galar)
Jasokundearen eliza (Getze Galar) | |
---|---|
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Nafarroa Garaia |
Udalerria | Getze |
Koordenatuak | 42°45′11″N 1°38′59″W / 42.7529486°N 1.6497517°W |
Andre Mariaren Jasokundearen eliza Getze Galar (Nafarroa Garaia) herriko eliza da, Galar zendea eta udalerrian.
Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Eliza gotikoa izan zen jatorriz, baina garai ezberdinetan birmoldaketak izan dituen eraikuntza da. Lau ataletan banatutako nabea du, eta burualde poligonala. Nabearen lehen atalean eta kapera nagusian, ganga zaharra dago, izartua, 16. mendekoa.[1]
Epistolaren aldetik sartzen da elizara, eta atea 16. mendekoa da, arku beheratukoa, zutabe korintoarrak dituela alboetan. Estalpe batek babesten du sarrera hori, eta ondoan lorategi bat dago, non ponte-harri zahar bat gordetzen den, apaindura erromanikoekin.
Barrualdean erretaula nagusia nabarmentzen da, erromanista estilokoa (XVII. mendearen lehen erdia), Domingo Bidarte iruñearraren lana.
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ Gran Enciclopedia de Navarra | SALINAS DE PAMPLONA. (Noiz kontsultatua: 2024-06-06).