Jasone Aretxabaleta

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jasone Aretxabaleta
Bizitza
JaiotzaMarkina-Xemein1963ko urriaren 20a (60 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaEuskal Herriko Unibertsitatea
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakkazetaria eta telebista aurkezlea

Miren Jasone Aretxabaleta Osa, (Markina-Xemein, 1963ko urriaren 20a) kazetaria da.

Telebista ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1980 hamarkadan hasieran hasi zen ETBn lanean.

TVEn egon zen aldi batez lanean euskarazko telebista saio bat aurkezten.

1988an itzuli zen ETBra, eta 1990 hamarkadan, kazetari ezaguna izan zen Euskal Herrian. ETB 1eko Gaur Egun albistegia aurkeztu zuen.

Informatiboez gain, Asier Odriozolarekin batera Goraintzi izeneko programa bat aurkeztu zuen 1994an.

Ondoren Madrilen egon zen ETBko informatiboetarako korrespoltsal gisa. Batez ere Auzitegi goreneko eta Auzitegi nazionaleko albisteak emanez.

Komunikazioa eta marketina[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1999an, Josu Jon Imazek jeltzaleak deituta, bere komunikazio taldera joan zen lanera Eusko Jaurlaritzara.[1]

2000tik SPRI-ko marketin eta komunikazioa arduraduna. Turismo arloko marketinean lan egin du, eta baita industria eta euskara arloan ere.[2][3] Patxi Lopez lehendakari zenea, Aretxabaleta kaleratu egin zuten, baina epaileak arrazoi ideologikoengatik kaleratu zela ebatzi zuen eta lanpostuan berriro hartu behar izan zuten.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]