Josu Jon Imaz

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Josu Jon Imaz
Josu Jon Imaz

Josu Jon Imaz San Miguel


EAJren 22. presidentea
2004ko urtarrilaren 18a – 2008ko urtarrilaren 18a
Aurrekoa Xabier Arzalluz
Ondorengoa Iñigo Urkullu

1999ko urtarrilaren 7a – 2004ko urtarrilaren 13a
Lehen ministroa   Juan Jose Ibarretxe
Aurrekoa Javier Retegi
Ondorengoa Ana Agirre

Jaiotza 1963ko irailaren 6a (54 urte)
Zumarraga,  Gipuzkoa
Alderdi Politikoa EAJ
Lanbidea Kimikaria
Erlijioa Katolizismoa

Josu Jon Imaz San Miguel[1] Zumarragan (Gipuzkoa) jaio zen 1963ko irailaren 6an. Euskal politikari ohia, EAJren presidente izan zen 2004tik 2007ra. 2008ko uztailetik Petronor euskal enpresa petrogilearen presidentea da. Gainera, 2014ko maiatzetik Repsoleko kontseilari ordezkaria da.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikasketak eta lana[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kimika Zientzietan doktorea, Euskal Herriko Unibertsitatean. Karrera Bukaerako Sari Berezia eman zioten eta polimeroetan espezializatua. Enpresen Zuzendaritza Orokorrean trebakuntza, 89-90 ikasturtean, Ikasbide-Grupo Cooperativo Mondragóneko Zuzendaritza Nagusiko Trebakuntza Planaren barruan. Doktoretza tesia Bilboko Industri Ingeniarien Goi Eskolan egin zuen, 1994an.

1986ko abenduan INASMET Teknologia Zentroak Nanteseko CETIM Zentrora bidali zuen, Industria eta Energia Ministerioaren bekarekin, ikertzaileak atzerrian trebatzeko programaren barruan.

INASMETeko Konposite eta Polimero Arloko arduraduna izan zen 1987-1989 denboraldian eta Marketing eta Kanpo Harreman Saileko arduraduna izan zen 1991-1994ko denboraldian. Ezkonduta dago, hiru seme-alaba ditu eta Donostian bizi da. 2008tik Petronor enpresaren presidente da.

Bizitza politikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1994ko ekainean eurodiputatu hautatua izan zen Europako Legebiltzarreko hauteskundeetan. Hala jardun zuen harik eta 1999ko urtarrilaren 7an Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo sailburu eta Eusko Jaurlaritzako bozeramaile izendatu zuten arte. 2001eko uztailaren 17an Gobernu Kontseiluak egin zuen batzarrean erabaki zen Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo sailburu eta bozeramaile izaten jarraitzea. Hala aritu zen 2004ko urtarrilaren 13ra arte.

Azkenik, Euzko Alderdi Jeltzalearen 2004ko urtarrilaren 17 eta 18ko Batzar Orokorrean, Euzkadi Buru Batzarreko lehendakari hautatu zuten, Xabier Arzalluzen ondorengoa izendatuz[2].

Ibilbide politikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • EAJ-PNVren kide 1978an.
  • Urretxu-Zumarragako EGIko lehendakaria (1979-1982).
  • EGIren Gipuzkoako Eskualde Kontseiluko kide (1980-1986).
  • EGIren Kontseilu Nazionaleko kide (1981-1986).
  • Urretxu-Zumarragako EAJ-PNVren Uri Buru Batzarraren kide (1979-1982).
  • EAJ-PNVren Batzar Nazionaleko ordezkari:
  • GBBren kide (1988-1990).
  • Zumarragako alkateordea eta Ogasun eta Garapeneko zinegotzia (1991-1995).
  • Eusko Legebiltzarrako diputatu (1994-1999).
    • Aurrekontu, Industria eta Gai Ekonomiko eta Arrantza Batzordeko kide.
    • Moneta Azpibatzordeko lehendakariordea.
  • Eusko Jaurlaritzaren Industria, Merkataritza eta Turismo sailburua eta bozeramailea (1999-2001).
  • Eusko Legebiltzarraren kidea Gipuzkoatik (2001).
  • Eusko Jaurlaritzaren Industria, Merkataritza eta Turismo sailburua eta bozeramailea (2001-2003).
  • EAJ-PNVren EBBren lehendakaria (2004-2007).

Bizitza politikoa uztea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2007ko irailaren 12an, Imazek politika utziko zuela adierazi zuen hainbat hedabideri helarazitako gutun baten bidez. EAJ alderdiaren presidentzian, Iñigo Urkulluk hartu zion lekukoa.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Abizena Imaz idaztea, euskal herritar horren aukera pertsonala da. Izan ere, Euskaltzaindiak, euskara baturako, Imatz onartu du deitura horren grafiatzat. Ikus Euskal Onomastikaren Datutegia.
  2. Josu Jon Imaz: "Baliteke Olanoren Batasuna lidergoaz jabetu izana" Elkarrizketa Argia astekarian (2007-05-13)
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Josu Jon Imaz Aldatu lotura Wikidatan


Aurrekoa
Xabier Arzalluz
EBBko presidentea
EAJlogo.svg

2004ko urtarrilaren 18a - 2008ko urtarrilaren 18a
Ondorengoa
Iñigo Urkullu
Aurrekoa
Mari Karmen Garmendia
Escudo del Pais Vasco.svg
Eusko Jaurlaritzako bozeramailea
1999 - 2004
Ondorengoa
Miren Azkarate
Aurrekoa
Javier Retegi (Industria)
Rosa Diez (Merkat. eta Turism.)
Escudo del Pais Vasco.svg
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Sailburua
1999-2001
Ondorengoa
Ana Agirre