Javier Díaz Noci

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Javier Díaz Noci
Bizitza
Jaiotza Gasteiz1964  (54/55 urte)
Herrialdea  Araba, Euskal Herria
Hezkuntza
Heziketa Euskal Herriko Unibertsitatea
Jarduerak
Jarduerak unibertsitateko irakaslea eta idazlea
Enplegatzailea(k) Euskal Herriko Unibertsitatea

Javier Díaz Noci (Gasteiz, Araba, 1964 -) arabar irakaslea eta idazlea da.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Informazio Zientziak ikasi zituen EHUn (Kazetaritza Saila), eta 1987an lortu zuen lizentziatura. 1985etik 1992 bitartean kazetaritza-lanetan jardun zuen hainbat komunikabidetan: La Gaceta del Norte, Deia, Radio Vitoria, Radiocadena Española, Radio Nacional de España eta Donostiako Herri Irratian, besteak beste.

1992an Historiako doktoregoa egin zuen; ondoren Zuzenbidea ikasi zuen aipatutako Unibertsitatean, eta lizentziatura 1996an lortu zuen. Irakaslea da 1993tik aurrera Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatean, eta kazetaritza-idazketarekin zerikusia duten gaiak irakasten ditu. 1997az geroztik, Eusko Ikaskuntzako Komunikabidea Saileko lehendakaria da. Bere aginte-garaian, Mediatika izenarekin, Komunikabide Saileko koadernoa berrargitaratzen hasi ziren.

Idazlanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kaleratu dituen lanen artean daude: Euskarazko aldizkari, egutegi eta almanaken erroldea (1834-1959) (1994), Kazetaritza idazkuntzarako eskuliburua, Informazio-generoak (1995), Euskal prentsaren sorrera eta garapena (1834-1939) (1995); Emy Armañanzasekin elkarlanean kaleratutako Perodismo y argumentación. Géneros de opinión (1996), eta El periodismo electrónico. Información y servicios multimedia en la era del ciberespacio (1996) eta Medios de comunicación en Internet (1997).

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]