Jazinta Arruti

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jazinta Arruti
Bizitza
JaiotzaAsteasu1827ko abenduaren 27a
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Heriotza1899ko martxoaren 11 (71 urte)
Jarduerak
Jarduerakbertsolaria

Jazinta Arruti (Asteasu, 1827ko abenduaren 27a - 1899ko martxoaren 11) bertsolari gipuzkoarra izan zen.[1]

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bertso kantuan aritzen zen Jose Inazio Etxaburua Garaiarrekin (Asteasu, 1840-1900). Jose Inaziori Asteasuko itsua[2] esaten zioten bere lehengusu Pedro Mariri bezala. Asteasuko etxaburuatarrei Itsutarrak esaten zieten, familiko kide ia guztiak itsuak zirelako.[3]

Jazinta Arruti bi aldiz ezkondu zen. Jose Inaziorekin 1864ko abenduaren 12an ezkondu zen, bigarren ezkontzan. Bi ume izan zituzten, bikiak, eta bat jaio-berritan hil zen.

71 urterekin hil zen, 1899ko martxoaren 11n. Bere ibileren berririk ez genuen izango, bertso-paperetan haren izenik azaldu izan ez balitz. Hark kantatzen zuen sail bat iritsi da gugana. Ezinbestean erreparatu diegu Jose Inazioren bi puntu hauei: «Nire andre Jazintak artu didan gala, bertso berriak para bear dizkidala».[3]

Obra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Plazan, jendaurrean, sekulakoak eta bi esaten zizkioten elkarri senar-emazteok, bertsotan. Eta ondoren, bertso horiek inprimatutako paperak saltzen zituzten. Bertso-paper horiek Antonio Zavalak bildu zituen Auspoa liburutegiko 68-70 zenbakietan. Altzoko Imaz bertsolariari eskaintzen dion liburuan, bukaeran, Asteasuko itxuen bertsoak atalean. [3]

Guztira hogeita lau bertso dira. Bertso batean, horrela esaten dio Jazintak Jose Inaziori.


Makillarekin baldin

ni jotzen banazu,

egun asko baño len

damutuko zazu;

itxu-aurreko beti

erabiltzen nazu,

zuloren batean or

gelditu beazu.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Agirre-Goia, Eñaut. «Hiru adibide berri, emakume bertsolariak beti plazan aritu diren adierazgarri.» (PDF) Ikergazte 2019, Giza zientziak eta artea, 148-152 (Noiz kontsultatua: 2019-05-28).
  2. Elkartea, Xenpelar Dokumentazio Zentroa-Bertsozale. «Jose Inazio Etxeburua "Asteasuko Itsua" - Biografiak - BDB. Bertsolaritzaren datu-basea» bdb.bertsozale.eus (Noiz kontsultatua: 2019-05-29).
  3. a b c Zavala, Antonio. (PDF) Alzoko Imaz. (Noiz kontsultatua: 2019-05-28).