Jazinto Iturbe

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jazinto Iturbe

Bizitza
JaiotzaBilbo1951ko ekainaren 15a (72 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaEuskal Herriko Unibertsitatea
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakunibertsitateko irakaslea eta Euskaltzain urgazleen zerrenda
Enplegatzailea(k)Euskal Herriko Unibertsitatea
KidetzaEuskaltzaindia
Udako Euskal Unibertsitatea

Inguma: jacinto-iturbe-barrenetxea-00

Jazinto Iturbe Barrenetxea (Bilbo, 1951ko ekainaren 15a) kimikaria, doktorea, eta Euskal Herriko Unibertsitateko Zientzia eta Teknologia Fakultatean irakasle katedraduna izatetik erretiroa hartua. Kimika gaiak euskaraz ezagutarazteko testuak egiteko lanean nabarmendu da. 2023an CAF-Elhuyar Merezimendu Saria jaso zuen.

Bizitza profesionala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kimika ikasi zuen Valladolideko Unibertsitatean, Bergarako ikastolako irakaslea izan zen gero eta 1976an hasi zen Donostiako Kimika Fakultatean lanean. Horrekin batera hasi zen kimikako testuliburuak euskaraz idazten eta Udako Euskal Unibertsitatean parte hartzen. Euskal komunitate zientifikoaren Inguma datu-basean, berak idatzitako 85 lan baino gehiago dira (Horien artean 21 liburu daude, 5 liburu itzuli, eta 25 artikulu).[1]

EHUko Euskara errektorea izan zen Emilio Barbera errektorea izan zenean.

Euskarazko lehen tesina aurkeztu zuen 1974. urtean. 1982an Atomo bakarren detektorearen aplikazio estatistikoak: fluktuazioak eta hipotesi ergodikoa izenburuko tesia aurkeztu zuen EHUn Ferando Castaño-ren zuzendaritzapean.[2]

1979an Biologiako lehen ikasmaila euskaraz eman zuten irakasle aitzindarietako bat izan zen (Jazinto Iturbe, Jose Ramon Etxebarria, Itziar Urretxa, Jesus Mari Txurruka, Jesus Mari Arregi, Mari Jose Zarate eta Iñaki Garcia Gurtubai).[3]

Besteak beste, Kimikako ikasketetako Kimikako problemak eta Zientzia eta Teknikarako euskara: zenbait hizkuntza baliabide liburuak bereak dira.

Euskaltzain urgazlea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskaltzaindiak euskaltzain urgazle izendatu zuen 2006ko maiatzaren 26an. EEBS batzordean aritu zen 1987tik 1993ra bitarte eta Euskera agerkariarenean 2009tik.

Liburuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 2023: CAF-Elhuyar Merezimendu Saria jaso zuen euskara eta zientzia unibertsitatearen eremuan zabaltzeko egindako lan eskergagatik eta zientziaren dibulgazioan egindako ekarpen apartagatik.[6]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Jazinto Iturberen produkzioa Inguma datu-basearen arabera (>75 produktu)
  2. Iturbe Barrenetxea, Jazinto. «Atomo bakarren detektorearen aplikazio estatistikoak: fluktuazioak eta hipotesi ergodikoa» (PDF) Tesiker, Euskarazko doktorego-tesiak (Noiz kontsultatua: 2019-12-12).[Betiko hautsitako esteka]
  3. Zarate Sesma, Jon. (2014-05-30). [file:///home/usuario/Deskargak/EKAIA_Aurkezpena%20JON%20ZARATE%202014.pdf EKAIA: Goi-mailako euskarazko zientzia eta teknologiaren plaza. ] UPV/EHU.
  4. Kimika Saila, UEUren. (1998-02-07). Kimika orokorra (2. argitalpena). (Noiz kontsultatua: 2018-10-09).
  5. Iturbe Barrenetxea, Jazinto. (1979-10-10). Kimika orokorra II. (Noiz kontsultatua: 2018-10-09).
  6. Europa Press. (2023-04-26). «CAF-Elhuyar sariak banatu dira Usurbilen» www.europapress.es (Noiz kontsultatua: 2023-05-03).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]