Jesus Mari Txurruka

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jesus Mari Txurruka

Bizitza
Jaiotza?
Hezkuntza
HeziketaEuskal Herriko Unibertsitatea
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakunibertsitateko irakaslea, biologoa eta zoologoa
Enplegatzailea(k)Euskal Herriko Unibertsitatea
Jasotako sariak
KidetzaUdako Euskal Unibertsitatea

Inguma: jesus-mari-txurruka-argarate

Jesus Mari Txurruka Argarate biologo eta Euskal Herriko Unibertsitateko irakaslea, ikertzailea, idazlea eta dibulgatzailea da, Zientzia eta Teknologia Fakultatean. UPV/EHUko ikertzaile eta irakaslea 1976-77 ikasturtetik. eta Zientzia Fakultatean euskal lerroa abiatu zenean. Zientzietako euskarazko ikasketak abiatzeko izen nagusietako bat, Ingumako produkzioan 67 erreferentzia jasota ditu 1977 urtetik hona. UEUkidea ere elkartea sortu zenetik. Irakaslea izan da eta da, oraindik ere.

Unibertsitateko irakaslea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1976an hasi zen EHUko Zoologiako irakasle moduan Genetika, Antropologia Fisikoa eta Animalien Fisiologia Sailean. 1979-80 ikasturtean Zientzia Fakultateko euskal lerroa abiatu zenean bera izan zen Biologia, Geologia eta Kimika lizentziaturetan lehen kurtsoko Biologia irakaslea. Gai horiek aurreko urteetan Udako Euskal Unibertsitatean landuta zituen. Geroago Fisiologia ere irakatsi du.[1]

Ikertzailea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1992an doktore-gradua lortu zuen EHUn, baretzar beltzaren elikaduran zenbait elikagai sinetikok duten eragina ikertu zuen.[2] Harrezkero bare, barraskilo eta arrainen larben elikadura, hazkuntza, konposizio biokimikoaren aldaketen eta ugalketaren modelizazio matematikoetan aritu izan da. Halaber, fitoplanktoneko zenbait espezieren lipido-edukia kuantifikatu izan du ere.[1] Zientzia-dibulgatzaile ezaguna izanik. eta Hainbatetan izan da CAF-Elhuyar sarietako epaimahaikide.[3][4]

UEUkidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

UEUko ikastaroetan 1984an (Argazkia: UEU, Laura Mintegi)

Aitzindaria izan zen biologia euskaraz lantzen.[5] 1977an liburu bat idatzi zuen ekologiaz.[6] Udako Euskal Unibertsitateko Natur Zientziak saileko sortzaile eta dinamizatzaile nagusietako bat izan zen besteak beste hauekin: Kepa Altonaga, Martxel Aizpurua, Jose Ramon Aihartza, Arturo Elosegi, Maider Etxaide, Juan Ignacio Perez Iglesias, Ana Isabel Puente, Jaione Ezkurdia edo Koldo Núñez-Betelu. Ikastaroak eman zituen ekologiaz, fisiologiaz, antropologiaz eta genetikaz.

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskal komunitate zientifikoaren Inguma datu-basean, berak idatzitako 60 lan baino gehiago azaltzen dira, besteak beste 9 liburu eta 10 artikulu.[7] Bere ekarpen horiek eremu hauetan kokatzen dira: natur zientziak, zoologia, antropologia, ekologia, medikuntza eta terminologia.

Euskara unibertsitate mailako hizkuntza bihurtzeko prozesuan Txurruka natur zientzietako aitzindari arrakastatsuetako bat izan zen. Lan horretan egindako terminologia-ekarpenak geroago UZEIk sortu zituen hiztegi terminologikoetan islatu zirenean Txurrukak parte hartu zuen Ekologia hiztegian (1987) eta Zoologia hiztegian (1987).

Sariak eta errekonozimenduak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2019ko CAF-Elhuyar Merezimendu saria jasotzen Beasainen
« 1977an, ikasle nintzela, Leioako Zientzia Fakultatean eskolak euskaraz hartzeko aukerarik ez zegoen garai hartan, Jesus Mari ikasleei biologiako mintegiak euskaraz ematen hasi zen, ordu ofizialetatik kanpo. Handik bi urtera, klase horiek ofizial bilakatu ziren, Zientzia Fakultateko euskal lerroa abiatuta »

Jose Maria Pitarke[8]


Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Jesus Mari Txurruka Aldatu lotura Wikidatan
  1. a b «Jesus Mari Txurruka Argarate» Zientzia Fakultatea, UPV/EHU (Noiz kontsultatua: 2019-05-08).
  2. (Gaztelaniaz) Txurruka Argarate, Jesus Mari. (1992). «Estudios sobre la nutrición de Arion ater (L.): Influencia de diferentes alimentos sintéticos sobre el crecimiento y la reproducción» www.educacion.gob.es (UPV/EHU) (Noiz kontsultatua: 2019-05-08).
  3. a b (PDF) CAF- ELHUYAR SARIAK, Dibulgazioan txapeldun. (Noiz kontsultatua: 2019-05-08).
  4. «Wolfram Deunaren jaia, algaraz, zientziaz eta sorpresaz beteta - Zientzia.eus» zientzia.eus (Noiz kontsultatua: 2019-05-08).
  5. a b Txurruka, Jesus Mari. (2018). #txiotesia4. Sari banaketa ekitaldiko hitzaldi inbitatua. UEU (Noiz kontsultatua: 2019-08-28).
  6. Txurruka Argarate, Jesus Mari; Larralde, Isabel Salcedo; Hernandorena, Amaia Rodriguez; Mitxelena, Amaia; Taldea, Iruineko; Rekalde, Maider Etxaide. (1977). Ekologia II. (Noiz kontsultatua: 2019-05-08).
  7. «Jesus Mari Txurruka Argarate :: Inguma - Euskal komunitate zientifikoaren datu-basea» www.inguma.eus (Noiz kontsultatua: 2019-05-08).
  8. a b Agirre Ruiz de Arkaute, Aitziber. (2019/05/16). «2019 CAF-Elhuyar sariak, ibilbide luzeko tren baten kronika» Elhuyar. Zientzia eta teknologia (Noiz kontsultatua: 2019-05-25).
  9. ikergazte. «HITZALDI OROKORRAK» IkerGazte 2019 (Noiz kontsultatua: 2019-05-08).
  10. «"Txiokatu zure tesia 6 mezutan" lehiaketako sari banaketa ekitaldia ikusgai — Unibertsitatea.Net» www.unibertsitatea.net (Noiz kontsultatua: 2019-08-28).