Jean Rene Etxegarai
Jean Rene Etxegarai | |||||
---|---|---|---|---|---|
![]() |
|||||
2017ko urtarrilak 23 -
2014ko martxoak 30 - |
|||||
Bizitza | |||||
Jaiotza | Beskoitze, 1952ko martxoaren 6a (66 urte) | ||||
Herrialdea | ![]() |
||||
Jarduerak | |||||
Jarduerak | politikaria eta abokatua | ||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||
Alderdi politikoa | Demokrata eta Independenteen Batasuna |
Jean Rene Etxegarai (Beskoitze, 1952ko martxoaren 6a)[1] abokatu eta politikari lapurtarra da. 2017ko urtarrilaren 23tik Euskal Hirigune Elkargoaren Lehendakaria da (Communauté d'agglomération du Pays basque, CAPB, frantsesez).[2]
Biografía[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Politika[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Beskoitzeko alkate-ordea izan zen eta hautagai independente bezala aurkeztu zen Bastidatik 1985eko hauteskunde kantonaletan.
Union des Démocrates pour la République-ko kidea (Frantziar Demokraziaren aldeko Batasuna) izan zen eta egun Union des démocrates et indépendants-eko (Demokraten eta Independenteen Batasuna) kidea da[3], zentrista.
Baionako alkate-ordea izan da 1995 eta 2014 bitartean eta 2014ko hauteskundeen ondorioz, Baionako alkatea bilakatu zen.
Euskal Hirigune Elkargoaren Lehendakaria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere perfil zentrista dela eta 2017ko urtarrilaren 23an Euskal Hirigune Elkargoaren[4] Lehendakaria izendatu zuten (Communauté d'agglomération du Pays basque, CAPB, frantsesez)[5].[6] Euskal Hirigune Elkargoa Ipar Euskal Herri osoa hartzen duen hirigune elkargoa da[7], egituraketa administratibo bateratua lortzeko eratutako erakundea. Erakunde honek izaera administratiboa berria du[8], Elkargoaren barneko udalerriei eskumen gehiago emanez.
Jean Rene Etxegarai Lehendakariak[9], gainera, esan zuen etorkizunean eskumen gehiago eduki ahal dituztela eta departamendu propio bat lortu ahal dutela, Ipar Euskal Herriak askotan eskatu duena.
Horrela Euskal Herriko egitura administratiboa indartzen da:
- Euskal Autonomia Erkidegoa, lehendakaria Iñigo Urkullu
- Nafarroako Foru-Komunitatea, lehendakaria Uxue Barkos
- Euskal Hirigune Elkargoa, lehendakaria Jean Rene Etxegarai
Aurrekoa Jean Grenet |
Baionako Alkatea![]() 2014 - |
Ondorengoa ' |
Aurrekoa Ez dago (sortu berria) |
Euskal Hirigune Elkargoaren Lehendakaria![]() 2017ko urtarrilaren 23a - |
Ondorengoa ' |
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ (Frantsesez) «Maire de Bayonne (64) - nom, prénom, âge, date de naissance et la profession du maire de Bayonne», Mon-maire, 2016-03-22, http://www.mon-maire.fr/maire-de-bayonne-64. Noiz kontsultatua: 2017-01-23.
- ↑ (Frantsesez) «Jean-René Etchegaray élu président de la communauté d’agglomération Pays basque», SudOuest.fr, http://www.sudouest.fr/2017/01/23/jean-rene-etchegaray-elu-president-de-la-communaute-d-agglomeration-pays-basque-3131534-4018.php. Noiz kontsultatua: 2017-11-25.
- ↑ Baionako udaleko webgunea
- ↑ (Euskaraz) “Euskal Elkargoa”; Ipar Euskal Herriko hirigune elkargoaren izena |, http://iparraldekohitza.eus/2016/11/08/euskal-elkargoa-ipar-euskal-herriko-hirigune-elkargoaren-izena/. Noiz kontsultatua: 2017-11-25.
- ↑ (Euskaraz) Berria.eus, «Jean-Rene Etxegarai hautatu dute Euskal Elkargoko lehendakari», Berria, https://www.berria.eus/albisteak/130881/jean_rene_etxegarai_hautatu_dute_euskal_elkargoko_lehendakari.htm. Noiz kontsultatua: 2017-11-25.
- ↑ (Euskaraz) Vasca, EiTB Radio Televisión Pública, Jean-Rene Etxegarai, Ipar Euskal Herriko Herri Elkargoaren presidentea, http://www.eitb.eus/eu/albisteak/politika/bideoak/osoa/4608128/jeanrene-etxegarai-ipar-euskal-herriko-herri-elkargoaren-presidentea/. Noiz kontsultatua: 2017-11-25.
- ↑ (Euskaraz) Lurralde Elkargoa, http://www.argia.eus/lurralde-elkargoa. Noiz kontsultatua: 2017-11-25.
- ↑ (Frantsesez) Communauté d'agglomération Pays Basque, https://www.communaute-paysbasque.fr/. Noiz kontsultatua: 2017-11-25.
- ↑ (Euskaraz) Vasca, EiTB Radio Televisión Pública, Jean-Rene Etchegaray, Euskal Hirigune Elkargoaren presidentea, http://www.eitb.eus/eu/albisteak/politika/osoa/4608099/jeanrene-etchegaray-euskal-hirigune-elkargoaren-presidentea/. Noiz kontsultatua: 2017-11-25.
![]() |
Artikulu hau Lapurdiko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |